La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAREKIN OTOITZEAN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAREKIN OTOITZEAN"— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAREKIN OTOITZEAN
Pasiotarrak

2 Jainkoaren justizian uste ona
11. SALMOA Jainkoaren justizian uste ona

3 Jaunarengan babesten naiz. Nolatan esaten didazue:
«Alde mendira, hegaztiak bezala!». Gaiztoek uztaia tenkatu baitute eta gezia uztai-harian jarri, bihotz zuzenekoak ilunpean jotzeko.

4 «Oinarriek huts egitean,
zintzoak zer egin?».

5 Jauna bere tenplu santuan dago, zeruan du tronua:
begira-begira dago munduari, gizakiak ditu aztertzen.

6 Jaunak zintzoa du aztertzen, gaiztoa eta gogorkeria-zalea
bihotzez gorrotatzen. Bidal dezala txingarra eta sufre-euria horien gainera! Izan bedi haize kiskalgarria horien zoria!

7 Zintzoa da, izan ere, Jauna; zuzen jokatzea du maite:
zuzenek ikusiko dute haren aurpegia.

8

9 OTOITZA ABESTIA Jauna, zure Hitza,
gure bizitzarako bidea izatea nahi dugu. Zure Hitza onartuz, bide berriak zabaldu nahi ditugu; barnenetik zure bila gabiltza. Zure ikasle izan nahi dugu eta egunero zuri entzun, gure ibilbidea markatuko duana zure Hitza izanez. Zure hitzetan, gure poza aurkitu nahi dugu. Jauna, ireki gure begiak, zure Hitzaren argira eta berotasunera. Bete eta sendotu gaitzazu zure Hitzaren indarrez; aldendu gezurretik, zure maitasun legea jarrai dezagula. Jauna, zure aginduen bidetik, zaindu gaitzazu zutunik, bizia eginez geure bihotzean gorde nahi ditugu. Askeak eta zoriontsuak izateko irakatsi iezaguzu zure jakituria; izan gure irakasle eta bizitzan kokatzen ikasiko dugu. Zure Aita-Ama bihotzaren ezkutuak ezagutzera emazkiguzu eta sakontasunez bizitzen ikasiko dugu. OTOITZA ABESTIA


Descargar ppt "SALMOAREKIN OTOITZEAN"

Presentaciones similares


Anuncios Google