Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Urteko Hamahirugarren Igandea
C Zikloa Urteko Hamahirugarren Igandea 2019ko ekarinaren 30a Columbe simplicitas” (3’) doinuak bokazio deiaren erantzuna gogorarazten digu Sinaitik itzultzen
2
Irudiak bertakoak dira.
Eliseo profetaren bokazioa Lukasek gaurko ebanjelioan agertzen dituen bokazioen antzera, Eliseorena dugu Itun Zaharrean, Eliasek deitua Horeb-etik (Sinai) itzultzean, hara joana baitzen Israelgo Akab erregearen atzaparretatik libratzearren. Irudiak bertakoak dira. Horeb-era
3
JESUSEN DEI BERRIA JERUSALEMENERAKO IZANGO DUEN HERIOTZAREN AURREAN
1.irak. Eliasek Eliseori jarraitzeko deia egiten dio. Eliseok jarraituko dio, nahiz eta jakin GUZTIA utzi beharko duela Profeta izateko. 15. salmoa. Lurrik ez duten behartsuen salmoa da, Jauna da beraien ondarea. 2. irak. Galaten eskutitza ASKE izatera deituak direnei zuzentzen zaie. Ebanjelioa. Jesus Jerusalemera joatea erabakitzen du, bertan heriotza izango duela jakinean. Eta bidean, HARI jarraitzeko dei berria egiten du. Oraingoan, Bere alde hiltzeko prest.
4
1Erg 19,16b Egun haietan, Jaunak honela esan zion Eliasi: «Gantzutu Abel-Meholako Xafaten seme Eliseo, zure ondorengo profeta izan dadin.» Joan zen handik Elias eta Xafaten seme Eliseo aurkitu zuen goldean; hamabi idi-pare zituen aurretik, Eliseok hamabigarrena zeramalarik. Ondotik igarotzean, Eliasek bere soingainekoa bota zion Eliseori gainera. Eliseo, orduan, idi-parea utzirik, Eliasen ondoren joan zen lasterka, eta esan zion: –Uztazu, arren, aita-amei agur esaten, eta joango naiz zure ondoren. Eliasek erantzun: –Zoaz, baina itzul zaitez. Oroitu zer egin zaitudan. Aldendu zen Eliseo Eliasengandik, hartu zuen idi-parea eta oparitzat eskaini zuen; idien uztarriaz sua egin eta erre zuen okela eta jaten eman zion jendeari. Jaiki zen gero eta Eliasi jarraitu zion morroi bezala. Tel de Abel Mehola
5
15. Salmoa, “lebitena” deitutakoa, inolako jabetzarik ez dutenak, Tenpluko kultutik bizi zirenak, Daviden (s ) salmoko bat, eta zentzudunei zuzenduta dago, Eta Jainkoari eskerrak ematen dizkio BEREN ON GUZTIA baita. Jainkoagan aurkitzen du babesa. Jainkoa da bere aholkugilea. Alai eta lasai bizi da Jainkoagan baitu uste osoa. Jainkoak erakusten dio bizitzarako bidea.
6
Elias Eliseoren bila. Meholan
15. Salmoa Jauna, zu zaitut nire on guztia. Gorde nazazu, Jauna, zuregan baitut babesa. Hau diot: «Oi Jauna, zu zaitut ene Jaun, Zu zaitut, Jauna, neure on guztia, neure kopa, bedeinkapenez betea; zure esku nire zoria! Elias Eliseoren bila. Meholan
7
Eliseo goldean. Mehola inguruan
Jauna, zu zaitut nire on guztia. Bedeinkatu nahi dut Jauna, berak baitit aholku ematen, gauez ere ene barrua berak hezten. Begi aurrean dut Jauna etengabe; bera ondoan dudala, ez dezaket koloka egin. Eliseo goldean. Mehola inguruan
8
Eliasek soingainekoa botatzen Eliseoren gain Jordanen inguruan
Jauna, zu zaitut nire on guztia. Horregatik, alai daukat bihotza, pozez jauzika erraiak, atsedenean lasai gorputza. Ez bainauzu Herio Leizera botako, zure fededuna ez duzu hilobian galtzen utziko.
9
Eliseo Eliasi galdezka. Mehola
Jauna, zu zaitut nire on guztia. Bizirako bidea erakutsiko didazu: alaitasun betea zure aurrean, betiko zoriona zure ondoan.
10
Eliseok Eliasi jarraitu nahi dio. Mehola
Ga 5, Senideok, libre izateko askatu gaitu Kristok. Iraun ezazue, beraz, sendo eta ez makurtu berriro esklabotzaren uztarpera. Zuek, senideok, askatasunera deitu zintuzten Jainkoak; baina askatasun hori ez bekizue aitzakia izan grina txarren arabera bizitzeko; bestela baizik, maitasunak egin zaitzatela elkarren zerbitzari. Zeren lege osoa betetzen baita, agindu bakar hau betez gero: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. Baina elkarri hozka eta elkar irentsi beharrean bazabiltzate, azkenik elkar suntsituko duzue. Beraz, hauxe diotsuet: Bizi zaitezte Espirituari dagokionez, eta ez giza grinei jarraituz. Giza grinak Espirituaren aurkakoak dira eta Espiritua giza grinen aurkakoa. Bi indar horiek elkarren aurkakoak dira; horrela, ez duzue nahi zenuketena egiten. Espirituak gidatzen bazaituzte, ordea, ez zaudete legearen menpe. Eliseok Eliasi jarraitu nahi dio. Mehola Espirituak gida zaitzatela
11
Eliseok uztarriari su ematen dio arratsean
ALELUIA 1S 3,9;Jn 6,68b Mintza, Jauna, adi duzu zeure morroi hau; betiko bizia dute zure irakatsiek.
12
Eliseo Eliasekin doa (Hurbileko aldarea)
Lk 9,51-62 Mundu honetatik eramana izateko garaia bazetorkiolarik, Jerusalemera joateko erabaki sendoa hartu zuen Jesusek. Mandatari batzuk bidali zituen aurretik, eta Samariako herri batean sartu ziren Jesusi ostatua prestatzeko. Baina herrikoek ez zuten hartu nahi izan, Jerusalemera zihoala eta. Hori ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek esan zioten: «Jauna, aginduko al dugu zerutik tximista erori eta garbi ditzan?» Baina Jesusek, haiengana itzulirik, haserre egin zien. Gero, beste herri batera joan ziren. Bidean zihoazela, batek esan zion Jesusi: –Noranahi jarraituko dizut.Jesusek esan zion: –Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri. Beste bati esan zion: –Jarraitu niri. Baina hark erantzun: –Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten. Eta Jesusek: –Utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten; zu zoaz Jainkoaren erregetza hots egitera. Beste batek, berriz, esan zion: –Jarraituko dizut, Jauna, baina uztazu aurrena etxekoei agur egiten. Baina Jesusek erantzun: –Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai Jainkoaren erreinurako. Eliseo Eliasekin doa (Hurbileko aldarea)
13
Originala: Joan Ramirez (+)
Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.