Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
LANDAREEN ZELULA-PARETA
2
ZER DA? Zelula pareta landareen mintz plasmatikoaren kanpoaldean dago.
Landareen hainbat ezaugarri estruktural eta funtzional pareta horren baldintzapean daude.
3
OSAGAIAK 1. Zelulosa: Glukosa molekulez osatutako polisakaridoa da eta naturan dagoen substantziarik ugariena. 2. Hemizelulosa: masa molekular handia duen heteropolisakaridoa da. 3. Pektina: malgutasun handiko heteropolisakaridoa. Zenbait pareta glikoproteinaz ere osatuta
4
Molekula guzti hauek matrize hidratatu batean bildurik daude.
Matrizeak substantzia disolbagarriak eta txikiak (H2O, CO2 eta O2 hain zuzen) paretan zehar garraitzea ahalbidetzen du. Landareen metabolismoan parte hartzen duten substantziak molekula txikiak dira
5
EGITURA Bata bestearen gainean jarritako geruzaz osatuta dago.
Erdiko xafla: -Lehenengo eratzen dena da eta kanporagokoa Pektinaz osatzen da -Bi zelulakume bereizi. 2. Pareta primarioa: - Geruza lodiagoa da eta elastikoa da Zelulosaz eta beste konposatu batzuez osatuta dago.
6
3. Pareta sekundarioa: - Gehiago haziko ez diren zeluletan. -Geruza lodiena da eta trinkoa. -Zelulosaz osatuta dago.
7
PUNTEAKETAK Zelula pareta zeharkatzen duten hoditxo meheak dira; bertatik paretaren alde bietako mintz plasmatikoak jartzen dira kontaktuan sortzen dituzten luzapenei esker (PLASMODESMO) Hauei esker zelulen arteko komunikazioa ahalbidetzen da. Horrela zitoplasmak jarraitasuna du zelula batetik bestera eta horri esker bizkorrago burutzen da substantzien zirkulazioa.
8
FUNTZIOAK EGITURA FUNTZIOA HANPADURA PRESIOA KONTROLATZEA
9
EGITURA FUNTZIOA Paretaren funtzio garrantzitsuena.
Zelulari forma ematen dion geruza zurruna da. Trakzio mekanikoetatik babesten du zelula. Zelula pareta bakoitza ondokoarekin lotura dago eta denen baturak sendotasuna ematen dion karkasa edo armazoia sortzen dute.
10
HANPADURA-PRESIOA Hanpadura presioa zelularen kanpoko ingurunea zitoplasmarekiko hipotonikoa denean gertatzen da. 1.Ura landare zelularen barruan sartzen da osmosi bidez. 2. Uraren sarreraren ondorioz zelularen bolumena handitzen da. 3.Bolumena handitzean zitoplasmak presioa egiten du zelula paretaren gainean. Hazkundea: pareta primarioan eginiko presioaren ondorioz, ehunak luzatu egiten dira. Mugimendua: estomen irekiera eta itxiera kontrolatzen du.
11
ALDAKETAK Zelula-pareta ehunek behar dutenaren arabera egokitzen eta aldatzen dira. Epidermisean Xileman
12
EPIDERMISA Epidemisa eratzen duten zelula paretaren kanpoaldea kutina deitzen den subsantzia batez estalita dago eta kutina geruza honen gainean argizari geruza bat. Kutina + Argizaria = Kutikula Kutikularen funtzioa kanpoko eraginen aurkako babesa ematea da.
13
XILEMA Xilema zelula paretaren aldakuntza-prozesu garrantzitsu baten emaitza da. Xilema osatzen duten zelula pareten barnealdean, zelulosa-metakinak geratzen dira. Zelulosa-metakinei lignina gehitzen zaie. Zelulen artean trenkada gisa diharduten paretaren aldeak deuseztu egiten dira. Honela hodi sendo eta trenkadarik gabekoa eratzen da, non honen barruan sustraiak zurgaturiko ura eta ioiak ibiliko dira.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.