La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Doinua: Hebrear Sinagogaren “Aleluia”

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Doinua: Hebrear Sinagogaren “Aleluia”"— Transcripción de la presentación:

1 Doinua: Hebrear Sinagogaren “Aleluia”
C Zikloa Jerusalem. Tenpluko orubea Pazkoko Bigarren Igandea 2019ko apirilaren 28a Doinua: Hebrear Sinagogaren “Aleluia”

2 C Zikloko Pazko Aldian zera dugu beti:
1. irakurgaia: Eginak, 2. irakurgaia: Apokalipsia, San Joanen ebanjelioa Apostoluen eginetan Elizaren hazkundea irakur dezakegu: 2. Igandea: Elkartearen sorrera 3. Igandea: Jesusen ikasleek testigantza ematen dute zailtasunak zailtasun 4. Igandea: Paulo eta Bernabek eliza jentilei irekitzen die 5. Igandea: Elizaren sendotzea, apaizak izendatuz 6. Igandea: Elizaren zabalkundea Jerusalemgo lehen Kontzilioaren ondoren Salomonen atariko atea Igande honetako irudiak Jerusalemgoak dira, han DENA hasi baitzen, Jesusen piztueraren ondoren

3 PIZTUERAREN EGITATEA 1. irakur. Apostoluen lekukotasunak piztueraren egitatea azaltzen digu. Jesusen pìztuerak bizi eta osasun bihurtzen dute heriotza eta gaixoaldia. 117. salmoa. Pazko eguna da Gizateriaren historiaren egunik gogoangarriena. 2. irakur. Apokalipsia liburuak diosku Jesus dela BIZI den hildakoa. Ebanjelioa. Sinesgogor ziren apostoluak Jesusen piztueraren lekukoak dira.

4 Salomonen Atariko “Ate ederra” Zedrondik ikusita
Eg 5,12-16 Anitz mirari eta egintza harrigarri gertatzen ziren herrian apostoluen eskuz. Fededun guztiak Salomonen aterpean bildu ohi ziren gogo batez; baina beste inor ez zen haiekin elkartzera ausartzen, herriak asko goraipatzen bazituen ere. Gero eta ugariagoa zen fedearen bidez Jaunari elkartzen zitzaizkionen taldea, gizon eta emakume. Gaixoak kalera ateratzen zituen jendeak eta ohe nahiz ohatiletan ezartzen zituzten, Pedro igarotzean beronen itzalak bederen bat edo beste uki zezan. Jerusalem inguruko herrietatik ere jende-talde handiak etorri ohi ziren gaixoak eta espiritu gaiztoen menpe zeudenak berekin ekarriz, eta denak sendatzen ziren. Salomonen Atariko “Ate ederra” Zedrondik ikusita

5 117. salmoa, Pazkoko Aleluien azkena ( ), Jainkoaren ontasunari eginiko gorespena da, bere eskuinez egundokoa egin baitu: BIZIA jarri herioa zegoen tokian. Mundu guztiak aitor dezala: Bere maitasuna betirako. Etxegileek baztertutako harria giltzarria gertatu da. Ez naiz hilko biziko baino. Hauxe da Jaunaren garaipena.

6 Beheko harresia, Salomonen atarikoa, Zedrondik ikusita
117. Salmoa Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita. Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita. Esan bezate israeldarrek: «Haren maitasuna betikoa». Beheko harresia, Salomonen atarikoa, Zedrondik ikusita

7 Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita.
I. m. erretako etxea Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita. Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da. Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri. Hauxe da Jaunaren ekintza-eguna: alai gaitezen eta poztu berarengan!

8 Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita.
Ez, ez naiz hilko, biziko baino, Jaunaren egintzak kontatzeko.        18 Bai, gogor zigortu nau Jaunak, baina heriotzara eraman ez.        19 Zabaldu niri garaileen ateak, Jauna gorestera sar nadin. I. m. Herodiar etxea Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita. Ez, ez naiz hilko, biziko baino, Jaunaren egintzak kontatzeko. Bai, gogor zigortu nau Jaunak, baina heriotzara eraman ez. Zabaldu niri garaileen ateak, Jauna gorestera sar nadin.

9 Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita.
I. m. sinagoga Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita. Otoi, Jauna, eman garaipena! Otoi, Jauna, eman arrakasta! Bedeinkatua Jaunaren izenean sartzen dena! Jaunaren etxetik bedeinkatzen zaitugu. Argi egin digu Jainko Jaunak egiaz.

10 Ap 1,9-11a Ni, Joan, zuen anaia eta Jesusen maitasunagatik atsekabean eta erreinuaren itxaropen iraunkorrean zuen kideko naizen hau, Patmos izeneko uhartean nengoen erbesteratua Jainkoaren hitzarengatik eta Jesusen testigantza egiteagatik. Jaunaren egunean, Espirituak hartu ninduen, eta neure ostean ahots handia entzun nuen turuta-hotsa bezalakoa. Hau zioen: «Idatz ezazu liburu batean ikusiko duzuna, eta bidali zazpi eliz elkarteetara». Atzera begiratu nuen, mintzo zitzaidan ahots hura norena ote zen ikusteko eta, itzultzean, urrezko zazpi argimutil ikusi nituen, eta argimutilen erdian gizaseme antzeko bat, soineko luzez jantzia, bularpea urrezko gerrikoz lotua. Hura ikustean, hila bezala erori nintzaion oinetan. Berak eskuineko eskua gainean jarri zidan, esanez: «Ez izan beldur! Neu naiz lehena eta azkena, bizi dena; hilik egon nintzen, baina orain bizirik nago menderen mendetan, eta neure menpe ditut Herioa eta Hildakoen Egoitza. Idatz ezazu, beraz, ikusi duzuna: orain dena eta gero izango dena» . I.m. Mikva

11 Porque me has visto, Tomas, has creído, —dice el Señor—.
ALELUYA Jn 20,29 Porque me has visto, Tomas, has creído, —dice el Señor—. Dichosos los que crean sin haber visto. ALELUIA Jn 20, 29 Jesusek esan zion: –Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak! Barrio antiguo, con muro del Templo

12 Jn 20,19-31Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei». Gero, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean. Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet». Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die». Tomas, Hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. Elkartu zirenean, beste ikasleek esan zioten: –Jauna ikusi dugu. Tomasek erantzun zien: –Haren eskuetan iltzeen seinalea ikusten ez badut, eta nire atzamarra iltze-zuloetan eta nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko. Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei». Gero, esan zion Tomasi: –Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik. Tomasek erantzun zion: –Ene Jauna eta ene Jainkoa! Jesusek esan zion: –Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak. Mirarizko beste seinale asko egin zituen Jesusek bere ikasleen aurrean, liburu honetan idatzirik ez daudenak. Hemen kontatuak Jesus Mesias eta Jainkoaren Semea dela sinets dezazuen idatzi dira eta, sinetsiz, betiko bizia izan dezazuen hari esker. I.m. kriseilua

13 Originala: Joan Ramirez (+)
Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "Doinua: Hebrear Sinagogaren “Aleluia”"

Presentaciones similares


Anuncios Google