La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Pazkoko V. Igandea 2013ko apirilaren 28a C Zikloa

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Pazkoko V. Igandea 2013ko apirilaren 28a C Zikloa"— Transcripción de la presentación:

1 Pazkoko V. Igandea 2013ko apirilaren 28a C Zikloa
Doinua: V. Mendeko ekialdeko kristauen “Lux fulgebit” Pazkoko V. Igandea 2013ko apirilaren 28a

2 Eg 14, 21b-27 Egun haietan, Paulo eta Bernabe, Listrara, Ikoniora eta Antiokiara itzuli ziren. Ikasleen gogoak bizkortzen zituzten, bidenabar, fedean sendo irauteko adore emanez. Eliz elkarte bakoitzean arduradunak izendatu zituzten eta, otoitz eta barau egin ondoren, Jaunari gomendatu zizkioten, harengan sinetsi baitzuten. Ondoren, Pisidian barrena, Panfiliara iritsi ziren. Eta, Pergen mezua predikatu ondoren, Ataliara jaitsi ziren. Han ontzia hartu zuten Antiokiarako, handik izan baitziren bidaliak. Antiokiara iritsi zirenean, eliz elkartea bildu zuten eta Jainkoak beraien bidez egindako guztia azaldu zieten, baita jentilei federako atea nola ireki zien ere. I. Mendeko Antiokiako txanpona

3 144. Salmoa Goratuko zaitut, ene Jainko, ene errege,
zure izena beti bedeinkatuko. Errukiorra eta bihozbera da Jauna, haserregaitza eta onginahi handikoa Ona da Jauna guztientzat, gupidaz betea bere sorkari guztientzat.

4 Goratuko zaitut, ene Jainko, ene errege, zure izena beti bedeinkatuko.
Gorets zaitzatela, Jauna, zeure sorkari guztiek, bedeinka zeure fededunek.

5 Goratuko zaitut, ene Jainko, ene errege, zure izena beti bedeinkatuko.
Gizakiei agertuz zure egite ahaltsuak, zure erregetza ospetsua. Zure erregetzak beti irauten du, zure aginteak menderen mendetan.

6 Ap 21, 1-5a Ni, Joan, zeru berria eta lur berria ikusi nituen, suntsituak baitziren lehenengo zerua eta lehenengo lurra, eta jadanik itsasorik ere ez zen. Hiri santua ikusi nuen, Jerusalem berria, zerutik, Jainkoarengandik, jaisten, emaztegaia bere senarrarentzat bezala apaindua. Eta ahots handia entzun nuen tronutik esaten: «Hona Jainkoak gizon-emakumeen artean jarri duen bizilekua; haiekin biziko da; haiek izango ditu bere herri, eta Jainkoa bera izango dute berekin. Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita». Eta tronuan eseria zegoenak esan zuen: «Hara, gauza guztiak berri egiten ditut».

7 Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar.
ALLELUIA Jn 13, 34 Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar.

8 ( Jesu Kristoren ebanjelioa San Joanen liburutik ) Jn 13,31-33a,34-35
Aldi hartan, Judas irten zenean, esan zien Jesusek: «Oraintxe azaltzen da Gizonaren Semearen aintza, eta haren bidez Jainkoarena. Jainkoaren aintza haren bidez azaltzen bada, Jainkoak ere bere aintzaz beteko du hura, eta berehala gainera. «Semetxook, ez zait denbora asko gelditzen zuekin egoteko. Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar. Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean». Jerusalem. Tenpluko orubea. Harkaitzaren Meskita.

9 HASIERARA Betiereko Jauna, zuk badakizu giza hizkuntza eskasa dela
Zurekin noiz elkartuko garen zain egon beharraren egarria adierazteko. Hala eta guztiz ere, zuk ematen diguzu zure presentzia ikusezinaren dohaina. Horrela sortzen zaigu gure barnean Zuganako uste onaren egunsentia. Roger Taizékoa


Descargar ppt "Pazkoko V. Igandea 2013ko apirilaren 28a C Zikloa"

Presentaciones similares


Anuncios Google