Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA
2
Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA. Zelula bizitzaren oinarrizko unitatea da. Izaki bizidun guztiak zelulaz osaturik daude. Teoria zelularrak honela dio: Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude. Zelulak dira bizidunak osatzen dituzten oinarrizko unitate funtzionalak eta egiturazkoak. Zelula guztiak beste zelula batetik datoz. Bizidunak, zelula kopuruaren arabera, bi eratakoak dira: Zelulabakarrak. Zelulanitzak.
3
Zelula guztiek hiru atal nagusi dituzte:
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zelula guztiek hiru atal nagusi dituzte: Mintz plasmatikoa. Zelula inguratzen duen bildukia. Zitoplasma. Likido likatsu batek eta bere baitan dituen organuluek osatzen dute. Material genetikoa. Gehienetan ADNa da informazioa duen molekula eta kromosomak eratzen ditu. Egitura aldetik bi zelula mota nagusi bereizten dira: Zelula prokariotikoa. Zelula eukariotikoa.
4
ZELULA ZELULA PROKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA PROKARIOTIKOA Zelula prokariotikoa zelula sinpleena da. Horrelako zelula dute bakterioek. 1 eta 10 mikra artean neurtzen dute. Zelula honen ezaugarri nagusia ADNa (kromosoma) zitoplasman sakabanatuta dagoela da, hau da, ez dago nukleo baten barruan babesturik. Zelula mota honen atal nagusiak hauek dira: Mintz plasmatikoa: zelula inguratzen duen geruza da. Muga horrek zelulari forma ematen dio eta zelula eta ingurunearen arteko trukea kontrolatzen du. Zelula-pareta: mureina izeneko substantzia batek osatzen du eta zelulari babesa ematen dio.
5
Erribosomak: proteinak ekoizten dituzte.
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA PROKARIOTIKOA Material genetikoa: gehienetan ADN molekula bat izaten da, baina, kasu batzuetan, ARNa izaten da. Material genetioa zitoplasman aurkitzen da, eta zelularen aktibitatea kontrolatzen du. Bakterioa nolakoa den zuzentzen du. Erribosomak: proteinak ekoizten dituzte. Mesosomak: mintz plasmatikoa zitoplasma barrura sartzen den guneak dira. Bakterioen nutriziarekin zerikusia dute.
6
ZELULA ZELULA PROKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA PROKARIOTIKOA Zelula prokariotikoek, izaki bizidun guztiek bezala, hiru bizi-funtzio betetzen dituzte: Nutrizio-funtzioa. Erlazio-funtzioa. Ugalketa-funtzioa.
7
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA Landare- Zelula Zelula eukariotikoen ezaugarri nagusia nukleoa dutela da. 10 eta 100 mikra artean neurtzen dute. Landare-zelulen eta animalia-zelulen artean badaude zenbait desberdintasun, baina egitura oso antzekoa dute. Zelula eukariotiko guztiek ondoko atalak dituzte:
8
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA Animalia-Zelula Zelula eukariotikoen ezaugarri nagusia nukleoa dutela da. 10 eta 100 mikra artean neurtzen dute. Landare-zelulen eta animalia-zelulen artean badaude zenbait desberdintasun, baina egitura oso antzekoa dute. Zelula eukariotiko guztiek ondoko atalak dituzte:
9
ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA Zelula mintz batez inguratuta dago eta bi atal nagusi ditu: nukleoa eta zitoplasma. Estalki nuklearrak nukleoa eta zitoplasma mugatzen ditu. Mintz plasmatikoa zelula inguratzen duen geruza da. Kanpo-ingurunearekin substantzien trukea kontrolatzen du.
10
ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA Zelula-pareta landare-zeluletan bakarrik aurkitzen da. Zelulosa da bere osagai nagusia. Zelulari zurruntasuna eta sendotasuna ematen dizkio.
11
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zitoplasma. Substantzia likido lirdingatsua da. Bertan zelularen organuluak eta zelularen metabolismoan sortzen diren substantziak aurki ditzakegu. Mikroskopio elektronikoa erabiltzean, zitoplasma inguratzen mintz zelularra eta zitoplasmaren barrukoa ikusten da. Zitoplasmaren barruan honako egiturak ageri dira: erretikulu endoplasmatikoa (bikortsua edo leuna), erribosomak, lisosomak, zentrioloak, mitokondrioak, bakuoloak, Golgiren aparatua eta kloroplastoak. ZELULA EUKARIOTIKOA
12
ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
Erribosomak zitoplasman zehar egitura aske moduan edo erretikulu endoplasmatiko bikortsuari erantsita, nahiz isolatuta, nahiz kateatuta, agertzen dira zeluletan, polisoma deituriko egitura eratuz. Bi atalki globular ezberdin ikusten dira mikroskopio elektronikoaz behaturik. Erribosomek proteinen sintesia egiten dute. ZELULA EUKARIOTIKOA
13
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Erretikulu endoplasmatiko bikortsua (EEB) hodiska sare batez osatuta dago. Haren atal garrantzitsuenetako bat erribosomekin tapizatuta dago. Honek proteinen sintesia eta jariaketa egiten du. Horrela, sintetizatzen diren proteinak pilatu egiten dira, bertan gordetzeko edota, egitura hau aprobetxatuz, zelula osoan zehar garraiatuak izateko. Egitura hau proteinen sintesi eta jariaketan espezializatuta dauden zeluletan ageri da. ZELULA EUKARIOTIKOA
14
ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
Erretikulu endoplasmatiko leunak (EEL) bilketa eta garraio-lanetan parte hartzeaz gain, sintesi-lanak ere egiten ditu, lipidoena bereziki.
15
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Golgiren aparatua ez da egitura finko bat, dinamikoa baizik eta bere itxura zelularen egoera funtzionalaren araberakoa da. Sakulu multzo batez osatuta dago. Bere funtzioa, proteinak gordetzea da. Garraio-funtzioa ere betetzen du. ZELULA EUKARIOTIKOA
16
Lisosomen jatorria Golgiren aparatuan dago
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA Lisosomak mintz bakar batez mugatutako egiturak dira eta itxuraz aldakorrak. Lisosomen barruan 40 entzimak ageri dira. Beren mintzaren barnealdea geruza lodi batez estalita dago, autodigestioa gerta ez dadin. Lisosomen jatorria Golgiren aparatuan dago
17
3.DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Mitokondriak itxura anitzeko organuluak dira, baina jeneralki, biribilduak edo zigarro itxurakoak dira. Mugikorrak dira eta energia beharrezkoa den lekuetan kokatzen dira. Haien kopurua ez da berdina zelula guztietan; esaterako, gibeleko zeluletan mitokondria inguru ageri dira eta beste zelulek mitokondria gutxi dute. ZELULA EUKARIOTIKOA
18
ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA Mintz bikoitza dute eta barne-mintzetik tolestura batzuk {gandor mitokondrialak} ateratzen dira. Haien funtzioa zelulak behar duen energia sortzea da, nahiz eta sintesi-prozesuak ere burutu (gantz azidoena eta zenbait proteinarena). Gibel-zeluletan eta muskulu-zeluletan anitzak dira.
19
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zentrioloak zilindro itxurako bi egitura dira, perpendikularki kokatuak eta nukleoaren inguruan agerten dira. Zatiketa zelularrean parte hartzen dute zelula alabentzako kromosomen banaketan. Zelulen mugimenduetan ere parte hartzen dute. Animalia-zeluletan bakarrik azaltzen dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
20
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Kloroplastoak landare-zeluletan bakarrik azaltzen dira. Klorofila izeneko pigmentu bati esker landareei kolore berdea ematen diete. Organulu hauek fotosintesia egiten dute: CO2, ura eta argi energia bitartez, materia organikoa eta oxigenoa lortzeko prozesua. ZELULA EUKARIOTIKOA
21
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Bakuoloak hainbat substantzia gordetzeko erabiltzen diren biltegiak dira. Landare-zeluletan bakuoloak ugariagoak eta handiagoak dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
22
ZELULA Zelularen nukleoak
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zelularen nukleoak egitura esferikoa du gehienetan. Nukleo-mintza bidez zitoplasmatik bananduta ageri da. Honek erretikulu endoplasmatikoaren estalkiaren antz handia du eta zulatuta dago zitoplasma eta nukleoplasmaren gaien elkartrukea ahalbidetzeko. Bere tamaina, nahiz eta aldakorra izan, zitoplasmaren tamainarekin erlazionatuta dago. Zelula gehienak mononuklearrak dira, hots, nukleo bakar bat aurkezten dute, baina kasu batzuetan binukleatuak edo polinukleatuak dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.