La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

DEKRETUAREN ATALAK Sarrera 1.Kap. Xedapen orokorrak

Presentaciones similares


Presentación del tema: "DEKRETUAREN ATALAK Sarrera 1.Kap. Xedapen orokorrak"— Transcripción de la presentación:

1 BATXILERGOKO BEHIN-BEHINEKO CURRICULUM DEKRETUAREN AURKEZPENA (2008KO ABENDUA)

2 DEKRETUAREN ATALAK Sarrera 1.Kap. Xedapen orokorrak
2.Kap. Batxilergoko gaitasunak, helburuak eta antolaketa 3.Kap. Curriculuma 4.Kap. Ebaluazioa, promozioa eta titulazioa 5.Kap. Ikastetxeko Hezkuntza eta Curriculum Proiektua Xedapen gehigarriak eta beste xedapenak. I eranskina: Ikasgaiak mailatan banatzea: ordutegia II eranskina: Gaitasun orokorrak eta oinarrizko gaitasunak

3 SARRERA Azaroaren 2ko 1476/2007 Errege Dekretuan oinarrituta (Batxilergoaren egitura eta gutxienezko irakaskuntzak finkatzen ditu). Helburuak: ondorengo ikasketetarako prestakuntza zehatza eman eta lan-munduan sartzea ahalbidetzen du. Izaera propedeutiko nabarmena du: unibertsitatearekin eta lanbide-heziketako familiekin lotuta. Bi ikasturteko iraupena du eta hiru modalitatetan egituratzen da, hiru ikasgai-multzotan: Orokorrak (denentzako derrigorrezkoak) Espezialitatekoak (modalitateari eta barruko aukerei lotuak) Aukerakoak (goi mailako ikasketak arrakastaz jarraitzen laguntzeko)

4 SARRERA Batxilergoa titulu bakarra lortzean amaitzen da.
Orientazio akademiko eta profesionala eta DBHko eta goi mailako ikasketak dituzten ikastetxeekin lankidetza eta koordinazioa indartuko du. Lortu beharko dituzten gaitasunek pertsona moduan garatzen, biztanle aktiboak izaten, helduaroa hasten eta bizitza osoko irakaskuntza garatzen laguntzen dute. Europako erreferentzia markoa, euskararen erabilera normalizatzeko legea eta Euskal Eskola Publikoaren legea errespetatuz euskara izango da hizkuntza nagusia. Oinarrizko zortzi gaitasunak Batxilergoan ere baliodunak dira, baina ikasleek modalitateko eta aukerako ikasgaien arabera lortuko dute espezializazio eta sakontze maila handia gaitasun horietan.

5 SARRERA I. eranskinean ikasgaien taula agertzen da: guztientzako ikasgaiak, modalitatekoak eta aukerakoak bere orduekin. II. Eranskinak hezkuntza-gaitasun orokorrak eta oinarrizkoak deskribatzen ditu. III. Eranskinean agertzen diren gutxiengo elementuak kontuan hartuta egingo dute ikastetxeek curriculumaren proiektua, curriculumak bere inguruabarretara egokituz.

6 1.Kap. XEDAPEN OROKORRAK (1-4 artikuluak)
EAErako Curriculuma da. 2008/09an l. ikasturteko irakaskuntzak hasiko dira eta 2009/10 2. mailari dagozkionak. Batxilergoa bi ikasturtetan banatzen da. Ikasleak lau urtean zehar egon ahal izango dira Batxilergoan. Sailak urrutiko irakaskuntzen eskaintza egingo du IKTak erabiliz. DBHko titulua dutenek egin ahal izango dute.

7 1.Kap. XEDAPEN OROKORRAK (1-4 artikuluak)
Batxilergoaren helburuak Bizitza aktiborako ezagutza eta trebetasunak ematea. Gizarteko biztanle aktibo bezala ekiteko gaitasuna ematea. Euskal kulturaren eta kultura unibertsalaren oinarrizko gaitasunak lortzea eta goi-mailako ikasketak egiteko prestatzea. Gaitzea eta sentsibilizatzea bizitza osoko ikaskuntza iraunkorra garatzeko

8 2.Kap. BATXILERGOKO GAITASUNAK, HELBURUAK ETA ANTOLAKETA (5-16 art.)
BATXILERGOKO GAITASUNTZAT ULERTZEN DA Batxilergoko ikasgaiak ikasten dituzten ikasleek bereganatzen dituzten ezagutzen, trebetasunen gaitasunen eta baloreen konbinazio integratua eta testuingurura egokitua. Hezkuntza gaitasun orokorrak: Erantzukizunez bizitzen ikasi Ikasten eta pentsatzen ikasi Komunikatzen ikasi Elkarrekin bizitzen ikasi Pertsona bezala garatzen ikasi Egiten eta ekiten ikasi

9 2.Kap. BATXILERGOKO GAITASUNAK, HELBURUAK ETA ANTOLAKETA (5-16 artikuluak)
BATXILERGOKO OINARRIZKO GAITASUNAK Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna. Ikasten ikasteko gaitasuna Matematikarako gaitasuna Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Giza eta arte-kulturarako gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna a,c,g= diziplina arteko gaitasunak b,e,f,h= zeharreko gaitasunak d= zeharreko + diziplina arteko gaitasuna

10 ZEHARKAKO OINARRIZKO GAITASUNEI DAGOKIENEZ:
2.Kap. BATXILERGOKO GAITASUNAK, HELBURUAK ETA ANTOLAKETA (5-16 artikuluak) BATXILERGOAREN HELBURUAK ZEHARKAKO OINARRIZKO GAITASUNEI DAGOKIENEZ: Irakurtzeko, ikasteko eta diziplinarako ohiturak bermatzea. Idatziz zein ahoz euskara eta gaztelania menderatzea modu eraginkorrean komunikatzeko Idatziz zein ahoz, jariotasunez eta zuzentasunez, atzerriko hizkuntza bat edo gehiago erabiltzea komunikazio-egoera praktikoetan. IKTak gaitasunez, kritikoki eta erantzukizunez erabiltzea informazioa jaso, tratatu eta komunikatzeko. Herritartasun demokratikoa izatea eta kontzientzia zibiko arduratsua lortzea.

11 2.Kap. BATXILERGOKO GAITASUNAK, HELBURUAK ETA ANTOLAKETA (5-16 artikuluak)
BATXILERGOAREN HELBURUAK ZEHARKAKO OINARRIZKO GAITASUNEI DAGOKIENEZ: Eskubide eta aukeren berdintasun eraginkorra sustatzea. Bide-segurtasunean errespetatzeko eta prebenitzeko jarrerak garatzea. Heldutasun pertsonala eta soziala sendotzea gatazkak bakean konpontzeko. Ekiteko izaera finkatzea lanbideko etorkizunari loturiko jarduera eta ekimenak burutzeko.

12 2.Kap. BATXILERGOKO GAITASUNAK, HELBURUAK ETA ANTOLAKETA (5-16 artikuluak)
BATXILERGOAREN HELBURUAK DIZIPLINA ARTEKO GAITASUNEI DAGOKIENEZ: ARTEAK MODALITATEA: goi mailako ikasketa profesionaletara, arte eta giza zientzien adarretara bideratuta. Artearen eta kulturaren ekoizpenak ulertzea, baloratzea eta erabiltzea bizitza kulturalean parte hartzeko Musikaren eta dantzaren trebetasun eta gaitasun artistikoak garatzea Arte eszenikoei datxekien askotariko teknikak erabiliz komunikatzea eta interpretatzea.

13 2.Kap. BATXILERGOKO GAITASUNAK, HELBURUAK ETA ANTOLAKETA (5-16 artikuluak)
BATXILERGOAREN HELBURUAK DIZIPLINA ARTEKO GAITASUNEI DAGOKIENEZ: ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA MODALITATEA: goi mailako ikasketa profesionaletara, zientziak, osasun zientziak, ingeniaritza eta arkitektura adarretara bideratuta Oinarrizko ezagutza zientifiko eta teknologikoak izatea. Ikerketaren eta metodo zientifikoen oinarrizko elementuak, prozedurak eta tresna matematikoak ulertzea eta praktikan jartzea Norbere kabuz heziketa fisikoa eta kirola erabiltzea

14 2.Kap. BATXILERGOKO GAITASUNAK, HELBURUAK ETA ANTOLAKETA (5-16 artikuluak.)
BATXILERGOAREN HELBURUAK DIZIPLINA ARTEKO GAITASUNEI DAGOKIENEZ: GIZA ETA GIZARTEKO ZIENTZIAK MODALITATEA: goi mailako ikasketa profesionaletara, arte eta gizarte zientzien eta lege zientzien adarretara bideratuta Sentsibilitate artistikoa eta literarioa garatzea. Hizkuntza klasikoak, literatura eta arte obrak eta prozesu historikoak ulertu eta baloratzea Gizartearen oinarrizko arazo ekonomikoak identifikatu eta giza fenomenoen azterketan tresna matematikoak aplikatzea. Mundu garaikidearen errealitatea, ideiak eta pentsamenduak interpretatu eta baloratu eta gizartearen hobekuntzan modu solidarioan parte hartu

15 2.Kap. BATXILERGOKO GAITASUNAK, HELBURUAK ETA ANTOLAKETA (5-16 artikuluak.)
EGITURA Hiru modalitate: Zientziak eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak eta Arteak (honek bi bide izango ditu: arte plastikoak eta arte eszenikoak) Ikastetxeek ikasgai guztiak eskainiko dituzte eta bakarrik ikasle kopurua nahikoa ez denean mugatu ahal izango da ikasleek gaiak aukeratzea. Ikasle kopurua nahikoa ez denean ikasgairen bat urrutiko hezkuntza-modalitatearen bitartez edo beste ikastetxe batzuetan ikasteko aukera erraztuko da

16 2.Kap. BATXILERGOKO GAITASUNAK, HELBURUAK ETA ANTOLAKETA (5-16 artikuluak.)
Ikasgai orokorrak: 1.URTEAN: Mundu garaikiderako zientziak, gorputz hezkuntza, filosofia eta herritartasuna, euskara eta literatura 1, gaztelania eta literatura 1, atzerriko hizkuntza 1 2.URTEAN: Filosofiaren historia, Espainiako historia, Euskara eta literatura 2, Gaztelania eta literatura 2 eta atzerriko hizkuntza 2. Modalitateko ikasgaiak: Bi ikasturteetan gutxienez modalitateko sei ikasgai eman beharko dituzte, eta horietako bost gutxienez bere modalitatekoak izango dira. Bigarren urteko ikasgai bat egiteko lehenengo urtekoa egin behar. Arteak (plastikoen bidea): 1.Urtean: marrazketa artistikoa 1, marrazketa teknikoa 1, bolumena, adierazpen grafikoko teknikak 2.Urtean: marrazketa artistikoa 2, marrazketa teknikoa 2, artearen historia, Diseinua, Ikus-entzuneko kultura

17 2.Kap. BATXILERGOKO GAITASUNAK, HELBURUAK ETA ANTOLAKETA (5-16 artikuluak.)
Arte eszenikoen bidea: 1.Urtean: Analisi musikala 1, aplikatutako anatomia, arte eszenikoak, musika hizkuntza eta praktika 2.Urtean: Analisi musikala 2, musikaren eta dantzaren historia, literatura unibertsala, ikus-entzuneko kultura. Zientziak eta Teknologia modalitatea 1.Urtean: Biologia eta geologia, marrazketa teknikoa 1, fisika eta kimika, matematika 1, industria-teknologia 1 2.Urtean: Biologia, lurraren eta ingurumenaren zientziak, marrazketa teknikoa 2, elektroteknia, fisika, matematika 2, kimika, industria-teknologia 2 Giza eta Gizarte Zientziak modalitatea 1.Urtean: Latina 1, grekera 1, gizarte zientziei aplikaturiko matematika 1, ekonomia, mundu garaikidearen historia 2. Urtean: Latina 2, grekera 2, gizarte zientziei aplikaturiko matematika 2, literatura unibertsala, enpresa ekonomia, geografia

18 2.Kap. BATXILERGOKO GAITASUNAK, HELBURUAK ETA ANTOLAKETA (5-16 artikuluak.)
Aukerako ikasgaiak Aukeratutako modalitatearen alderdiak sakonduz eta prestakuntza orokorraren ikusmoldeak zabalduz laguntzen dute. Proiektu, praktika eta banakakoak edo taldekoak diren lan monografikoak, ikerketa lanak, diziplina artekoak edo antzekoak diren lanetan oinarritutako hezkuntza-metodologiak erabiliz Batxilergoko gaitasunak garatzen lagunduko dute Ikasleek ikasgai bat aukeratu behar dute lehenengo ikasturtean eta bigarrenean beste ikasgai bat, bere edo-ta beste modalitateetako ikasgaien artetik. Aukerako ikasgaien eskaintzak Atzerriko bigarren hizkuntza bat, Euskal Herriko historia eta IKT izan beharko ditu.

19 2.Kap. BATXILERGOKO GAITASUNAK, HELBURUAK ETA ANTOLAKETA (5-16 artikuluak.)
Ordutegia Bi ikasturteetako bakoitzean astean 32 eskola-ordu gutxienez. Ordubetekoak ez diren ordutegi-moduluak ezarri ahal izango dituzte ikastetxeek, ikasleen eskola-orduen gutxiengo kopurua eta irakasleen lanaldia errespetatuz. I. Eranskinean adierazitako gutxienezko ordutegia errespetatuko da. Eskolako saioak goizekoak edo goizekoak eta arratsaldekoak izan daitezke. Egutegia H.Sailak erreferentzia gisa finkatzen du 175 eskola-egunekoa. Hasiera irailaren 1etik aurrera eta bukaera ekainaren 30a baino lehen. Ratioa Talde bakoitzean gehienez 35 ikasle egongo dira Ehuneko hamarra arte gainditu daiteke kopurua hurrengo ikasturtera pasatu ez diren ikasleekin edo berandu sartu direnekin.

20 3.Kap. CURRICULUMA (17-21 art)
BATXILERGOKO CURRICULUMA Ikasketa horietako gaitasunak, helburuak, edukiak, metodo pedagogikoak eta ebaluazio-irizpideak. III. Eranskinean agertzen dira helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak. Helburuak ikastetxe guztientzat dira nahitaezkoak. OINARRI PEDAGOGIKOAK Xedea gaitasunak lortzea izan behar da, egoerak edo arazoak eraginkortasunez konpontzeko kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak modu bateratuan mobilizatuz Lana proiektuen bidez eginez gero, erraztu egiten da gaitasun guztiak lortzeko bidea. Departamendu bat edo batzuek inplikatzen dituzten ikerketa lanak, lan monografikoak, diziplina artekoak eta antzeko lanak burutzea erraztuko dute irakasleek. Programazio didaktikoetan ikasgai bakoitzean aurreikusitako helburuak lortzeko estrategiak agertuko dira, baita irakurketarako interesa eta jendaurrean egoki adierazteko gaitasuna pizten duten jarduerak ere. Irakasleen taldeko lanak ikasle bakoitzari arreta ematen dien irakasle-taldeko kide guztien koordinazioa bermatu behar du

21 3.Kap. CURRICULUMA (17-21 art)
ELEBITASUNA ETA ELEANIZTASUNA H. Sailak hezkuntza-sistema elebiduna finkatzeko neurri egokiak hartuko ditu. Euskara izango da irakas-hizkuntza nagusia ikastetxeetan. Atzerriko hizkuntzak ikasi eta erabiltzeko indartzeko neurriak ezarriko dituzte ikastetxeek. Atzerriko hizkuntzetan ikasgai batzuk eman ahal izango dituzte. Atzerriko hizkuntzan ikasgaietako bat ematen bada hirutik bi ordura gutxitu ahal izango dute atzerriko hizkuntza I eta II-ko gutxieneko ordutegia. Sailak proba homologatuak ahalbidetuko ditu Batxilergoko ikasleek ziurtagiri ofiziala lortzeko.

22 3.Kap. CURRICULUMA (17-21 art)
ANIZTASUNARI ERANTZUNA Neurri posibleak: 2. Mailara pasatzen diren baina gainditu gabeko ikasgaiak dituzten ikasleentzako indartzeko programak. 2. Mailako bi edo hiru ikasgairekin matrikula handitzea erabakitzen duten 1. Mailako ikasleentzako jarraipen-programak. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei curriculuma egokitzea eta ikasgai jakinak salbuestea.

23 4.kap. EBALUAZIOA, PROMOZIOA ETA TITULAZIOA (22-26 art)
Ikaskuntzaren ebaluazioa jarraia eta ikasgai desberdinen arabera bereizia izango da. Irakasle taldeak, tutoreak koordinatuta, Batxilergoen helburuei dagokienez heldutasun akademikoa eta aurrerapenak egiteko aukerak baloratuko ditu. Ikasgai bakoitzeko irakasleak erabakiko du ikasleek gaitasunak lortu dituzten ala ez, erreferentzia gisa ebal.-irizpideak hartuz. Irakasleek ikasleek ikasitakoa zein ikaskuntza-prozesuak eta beren irakaskuntza ebaluatuko dituzte. Ikasleek gainditu ez dituzten ikasgaien ezohiko proba bat egin ahal izango dute ekainaren 30a baino lehenago.

24 4.kap. EBALUAZIOA, PROMOZIOA ETA TITULAZIOA (22-26 art)
1.maila bukatzean 2. mailara pasatuko dira ikasitako ikasgai guztiak gainditzean gehienez bi ikasgaitan ebaluazio negatiboa jasotzen denean. 2. mailara ikasgai guztiak gainditu gabe pasatzen direnak 1. mailako ikasgaietan matrikulatu behar dira. Ikastetxeek errekuperazioko jarduerak eta ebaluazioa antolatuko dituzte.

25 4.kap. EBALUAZIOA, PROMOZIOA ETA TITULAZIOA (22-26 art)
MAILA BEREAN URTEBETE GEHIAGO GERATZEA 1.mailan urtebete gehiago eman behar duten ikasleek lau ikasgai baino gehiago gainditu gabe badituzte maila osoa egin behar dute. 3 edo 4 ikasgaitan ebaluazio negatiboa badute, ikasturte osoa errepikatzeko edo gainditu gabeko ikasgai horietan eta bigarren mailako bi edo hiru ikasgaitan matrikulatu daitezke (2. mailakoak ezin izango dira izan 1. mailako ikasgaietako ezagutzen 2. urtea. 2. mailako ikasgaietan matrikulatzea baldintzatua izango da, beharrezkoa izango da ikasturtearen barruan bigarren mailara pasatzeko moduan egotea. 2. maila amaitzean ikasgai batzuetan ebaluazio negatiboa dutenek ikasgai horietan matrikulatu ahal izango dira, besteak berriz ikasi behar izan gabe.

26 4.kap. EBALUAZIOA, PROMOZIOA ETA TITULAZIOA (22-26 art)
BATXILERGOKO TITULUA Batxilergoa edozein modalitatetan gainditzen dutenek Batxilergoko titulua izango dute Titulua lortzeko ikasgai guztien ebaluazio positiboa beharko da. Musika eta dantzako ikasketa profesionalak amaitzen dituztenek Batxilergoko titulua jasoko dute ikasgai orokorrak gaindituz gero. EBALUAZIOA ETA MUGIKORTASUN-AGIRI OFIZIALAK Ebaluatzeko agiri ofizialak espediente akademikoa, aktak txosten pertsonala eta Batxilergoko ikasketen historiala dira. Ebaluazio aktak maila bakoitzerako egingo dira eta eskola-aldia amaitzen denean eta ezohiko probaren deialdian itxiko dira. Ikastetxez aldatzeagatiko txosten pretsonalean jasoko da, ikasleak maila amaitu gabe aldatzen denean, ikaskuntza-p.rozesuaren jarraitutasunerako beharrezkoa den informazioa eta ebaluazio partzialen emaitzak

27 5. Kap. IKASTETXEKO HEZKUNTZA ETA CURRICULUM PROIEKTUA (27-32 art.)
HEZKUNTZA PROIEKTUAK JASOKO DITU Jarduteko baloreak, helburuak eta lehentasunak, Bizikidetza-plana, Ikasteko prozesuan hizkuntzak erabiltzeko irizpideak Aukera askeko ikasgaiak eskaintzeko irizpideak Ebaluazio-prozesuaren alderdi orokorrak, Tutoretzako ekintza-plana eta aniztasunari arreta emateko neurriak Ikastetxeek konpromisoak sustatuko dituzte familiekin, profesionalekin eta ikasleekin; batzuek zein besteek zein eginkizun eta jarduera egiteko konpromisoa hartuko duten zehazteko eta hezkuntza-prozesua errazteko.

28 5. Kap. IKASTETXEKO HEZKUNTZA ETA CURRICULUM PROIEKTUA (27-32 art.)
HIZKUNTZA PROIEKTUA Hizkuntzak erabiltzeko eta irakasteko irizpideak garatuko ditu eta Curriculum Proiektuan hizkuntzen trataera zehaztuko du. CURRICULUM PROIEKTUA III. Eranskinean gehitutako Curriculuma egokitu beharko da, gutxienez zehaztapen hauekin: Gaitasunak, helburuak eta edukiak Ebaluazio irizpideak, gaitasunen gutxieneko mailak eta ebaluazio eta promozio prozesuari buruzko erabakiak. Hizkuntza Proiektuko curriculum-alderdiak Irizpide pedagogiko eta didaktikoak (jarraipena eta koherentzia ziurtatzen dutenak) Hezkuntza-laguntza behar duten ikasleentzako irizpideak Hautazkotasunari dagozkion erabakiak Tutoretza eta orientazioaren garapenerako irizpideak.

29 5. Kap. IKASTETXEKO HEZKUNTZA ETA CURRICULUM PROIEKTUA (27-32 art.)
CURRICULUM PROIEKTUA EGITEA Ikastetxeek egingo dute ikasturte ezberdinak ezartzen diren heinean. Prozesua amaitu ondoren Hezkuntza Administrazioan aurkeztuko da. Klaustroak egin behar du eta onestu O.O.G.ari entzun ondoren. Normalean DBHko ikasleak beste ikastetxeetatik badatozkio koordinazio-batzordea osatuko da koherentzia ahalbidetzeko. Maila bakoitzeko gutxienezko helburuak zein ebaluazio irizpideak ikasturtearen hasieran jarriko dira jendaurrean. IKASGELAKO CURRICULUM PLANGINTZA Irakasleek saila bereko programazioak koordinatuko dituzte baita ikasgai bereko irakasleek ere: koherentzia, aukera berdintasuna eta aurrerapena bermatuko dira.

30 5. Kap. IKASTETXEKO HEZKUNTZA ETA CURRICULUM PROIEKTUA (27-32 art.)
TUTORETZA ETA ORIENTAZIOA Hezkuntza-jarduerako laguntza-.prozesu jarraia eta sistematikoa da, ikasleei proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izaten laguntzeko. Banakako zein taldeko ekintzen bidez landuko dira. Tutoreari dagokio plan hori garatzea, irakasle taldearekin koordinatuz eta ikastetxeko orientazioko profesionalen aholkularitzaz. Gutxienezko zati hauek izango ditu: orientazio eta jarraipeneko gaitasunak, helburuak eta edukiak Ekintzak ikasleekin, irakasle-taldearekin, familiekin eta bestelakoekin. Ikasturtean zeharreko ekintzen planifikazioa. Irakasleen dedikazio zuzeneko ordutegian garatuko da batez ere.

31 Xedapen gehigarriak 1. Erlijioa ikasgaia
Ikasturte hasieran ikasleek edo adingabeen gurasoek adieraziko dute erlijio irakaskuntza jaso nahi duten ala ez. Kalifikazioak ez dira zenbatuko espediente akademikoak lehien sartzen diren deialdietan Xedapen gehigarriak 2. EAE-ko sisteman Berandu sartzea Hizkuntza ofizialetan gabezia handiak badituzte arreta berezia izango dute, baina ordu gehienak talde arruntean egin beharko ditu

32 Xedapen 3. Batxilergoko ikasketak bateratzea
Musika eta dantzako ikasketa artistiko profesionalekin batera egiteko aukera emango dute ikastetxeek: ikasketa horietako ikasgaiak aukerako ikasgaiak izango dira bi ikasketak batera egiten dituzten ikasleentzat Aparteko eskolatze neurriak baimendu daitezke errendimendu handiko kirolarientzat Xedapen gehigarriak 4. Helduen hezkuntza Zuzeneko, nahiz urrutiko irakaskuntzaren bidez egin daiteke. Helduen Hezkuntzan ez da aplikatuko 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoa. Aldiro probak antolatuko dira 20 urte eginak dituztenentzat Batxilergoko titulua zuzenean lortzeko

33 Xedapen gehigarriak 5. 175/2007 Dekretua aldatzea
26. artikuluari gehitu zaio: DBHko 4. mailan ikasleek aukerako ikasgai bat edo gehiago ikasi ahal izango dituzte. 32.3 artikulua aldatu da: …ikasleek 18 urte arte egoteko eskubidea izango dute, ikasturtea amaitzen den urtean beteta. 35.2 artikulua aldatu da: …Titulua lortu ez dutenek gainditu ez dituzten ikasgaien ezohiko proba egin ahal izango dute, baldin eta gainditu gabeko ikasgai kopurua bost baino handiagoa ez bada hurrengo bi urteetan zehar. Xedapen iragankorra 4. Kalifikazioen liburuak Batxilergoko kalifikazioen liburuek ikasturtearen amaierara arte egindako ikasketei dagokienez ondorioak izango dituzte. Dekretu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.

34

35

36


Descargar ppt "DEKRETUAREN ATALAK Sarrera 1.Kap. Xedapen orokorrak"

Presentaciones similares


Anuncios Google