La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Doinua: 22. salmoa, Hebrear Sinagoga

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Doinua: 22. salmoa, Hebrear Sinagoga"— Transcripción de la presentación:

1 Doinua: 22. salmoa, Hebrear Sinagoga
A Zikloa PAZKOKO IV. IGANDEA 2014ko maiatzaren 11a Doinua: 22. salmoa, Hebrear Sinagoga

2 Eg 2, 14a Mendekoste egunean, Pedrok, hamaika apostoluen artean zutik, honela hitz egin zien: «Jakin beza ongi, beraz, Israel herri osoak Jaun eta Mesias egin duela Jainkoak, zuek gurutziltzatu zenuten Jesus hau». Hitz hauek bihotzean zirrara egin zieten, eta Pedrori eta gainerako apostoluei galdetu zieten: –Zer egin behar dugu, anaiok? Pedrok erantzun zien: –Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain. Zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu baitzuen Jainkoak dohain hau, baita Jainko gure Jaunak deituko dituen atzerritar guztientzat ere. Beste hitz askoren bidez egiten zien Pedrok testigantza eta arren eskatzen zien: «Salba zaitezte gizaldi honi datorkion hondamenditik». Pedroren hitza onartu zutenak bataiatu egin ziren, eta egun hartan hiruren bat mila lagun elkartu zitzaizkion taldeari.

3 22. Salmoa Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.
Larre guritan etzanarazten nau, ur baretara eramaten, eta indarrak berritzen; bide egokitik narama, leiala delako Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.

4 ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude:
Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau. Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.

5 ukenduz gantzutzen didazu burua; gainezka dut kopa
Zuk atontzen didazu mahaia etsaien begi aurrean, ukenduz gantzutzen didazu burua; gainezka dut kopa Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.

6 bizitzako egun guztietan; Jaunaren etxean biziko naiz
Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko naute bizitzako egun guztietan; Jaunaren etxean biziko naiz amaigabeko egunetan. Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.

7 1Pe 2, 20b-25 Senide maiteok: On egiteagatik sufritu
behar baduzue, hori gauza ederra da Jainkoaren aurrean. Izan ere, honetarako deitu zaituzte Jainkoak: Kristok, zuengatik sufrituz, ikasbide eman zizuen, zuek ere haren urratsei jarraituz joka dezazuen. Hark ez zuen bekaturik egin, ez zen haren ahoan maltzurkeriarik; iraintzen zutenean, ez zuen irainez erantzuten; sufriarazten ziotenean, ez zuen mehatxurik egiten; aitzitik, zuzen epaitzen duenaren eskuetan jartzen zuen bere burua. Gure bekatuak bere gain hartu eta gurutzeraino eraman zituen, gu ere, bekatuzko bizierari uko eginez, zuzentasunaren arabera bizi gaitezen. Haren zauriek sendatu zaituztete. Galdurik zenbiltzaten, ardiak bezala; baina orain zeuen artzaineta zaintzaileagana itzuli zarete. Zeuen artzain eta zaintzaileangana itzuli zarete

8 ALLELUIA Jn 10, 14 “Neu naiz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta ni ere ezagutzen naute neureek”

9 Judeako basamortutik hurbil

10 ( Jesu Kristoren ebanjelioa San Joanen liburutik ) Jn 10, 1-10
Aldi hartan, Jesusek honela esan zien farisearrei: «Bene-benetan diotsuet: Artegian atetik barik, beste nonbaitetik sartzen dena lapurra da eta harraparia. Atetik sartzen dena, berriz, artzaina da. Hari irekitzen dio atezainak, eta haren ahotsa entzuten dute ardiek; ardi bakoitzari bere izenez deitu eta artegitik ateratzen ditu. Bere ardi guztiak atera dituenean, aurretik joaten zaie, eta ardiek atzetik jarraitzen diote, ezaguna baitute haren ahotsa. Arrotzari, ordea, ez diote jarraituko; aitzitik, ihes egingo diote, arrotzaren ahotsa ezaguna ez dutelako». Adibide hau eman zien Jesusek, baina haiek ez zuten ulertu zer esan nahi zien. Orduan, honela azaldu zien Jesusek: «Bene-benetan diotsuet: Neu naiz ardientzako atea. Nire aurretik etorritako guztiak lapurrak ziren eta harrapariak; horregatik, ardiek ez zieten jaramonik egin. Neu naiz atea; ate honetan zehar sartzen dena, onik izango da, eta ez du inolako eragozpenik izango larreak aurkitzeko. Lapurra ez doa artaldera ebatsi, hil eta hondatzera baizik. Ni, berriz, bizia –eta bizia ugari gainera– izan dezaten etorri naiz.

11 Irten HASIERARA Jaunaren maitasunaz betea da lurra. Jaunak bere hitzaz egin du ortzia, alleluia. ( Salm 32: 5-6 )


Descargar ppt "Doinua: 22. salmoa, Hebrear Sinagoga"

Presentaciones similares


Anuncios Google