La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Abendu-aldiko I. Igandea

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Abendu-aldiko I. Igandea"— Transcripción de la presentación:

1 Abendu-aldiko I. Igandea
Sefardi doinua Abendu-aldiko I. Igandea 2013ko abenduaren 1a A Zikloa

2 Isaias 2, 1-5: Hona hemen Juda eta Jerusalemi buruz Amotzen seme Isaiasi Jaunak agertu zion mezua. Azken egunetan,Jaunaren etxea dagoeneko mendia beste mendien gain ezarriko du Jaunak, mendixka guztien gainetik jasoko. Eta hara joko dute nazio guztiek. Herri asko joango dira hara, esanez: «Zatozte, igo gaitezen Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera; bere bideak erakutsiko dizkigu, eta gu haren bidexketan ibiliko gara; Siondik irakatsiko baitu Jaunak, Jerusalemdik hitz egingo». Hark epaituko ditu nazioak, erabakiko herrialde askoren auziak. Ezpatak golde bihurtuko dituzte eta lantzak igitai. Ez da naziorik nazioren aurka altxatuko, ez dira gehiago gudurako prestatuko. Ea, bada, Jakoben herri, ibil gaitezen Jaunaren argitan! Ibil gaitezen Jaunaren argitan!

3 121. Salmoa Hura poza nirea, esan zidatenean:
«Goazen Jaunaren etxera!» Hona orain nire oinak geldi zure ateetan, Jerusalem! Hura poza nirea, esan zidatenean: «Goazen Jaunaren etxera!»

4 Horra igo behar dute leinuek, Jaunaren leinuek, Israelen lege denez,
Jaunaren izena gorestera; hortxe esertzen baitira erregeak, Daviden jauregian, justizia egitera Hura poza nirea, esan zidatenean: «Goazen Jaunaren etxera!»

5 «Goazen Jaunaren etxera!»
Opa biezaiote bakea Jerusalemi: «Lasai bizi bitez maite zaituztenak! Bakea izan bedi zure harresi barruan, lasaitasuna jauregietan!» Hura poza nirea, esan zidatenean: «Goazen Jaunaren etxera!»

6 Neure senide eta lagunen izenean ere,
hauxe diot gartsuki: «Bakea zurekin!» Jaunaren, gure Jainkoaren, etxearengatik, zoriona eskatzen dut zuretzat. Hura poza nirea, esan zidatenean: «Goazen Jaunaren etxera!»

7 Erm 13, 11-14a Senideok, ezagutu ezazue zein garaitan bizi garen
Erm 13, 11-14a Senideok, ezagutu ezazue zein garaitan bizi garen. Izan ere, ordua da lotatik esnatzeko, sinesten hasi berri hartan baino hurbilago baitugu orain salbamena. Badoa gaua, gainean dugu eguna; utz ditzagun, beraz, ilunpetako egintzak eta presta gaitezen argitan jarduteko. Gabiltzan duintasunez, egun-argiz bezala: ez jan-edanean eta hordikerian, ez lizunkerian eta neurrigabekerian, ez haserrean eta norgehiagokerian. Bizi zaitezte Jesu Kristo Jaunari itsatsiak, eta ez ibili giza grinak bete nahian. Bizi zaitezte Jesu Kristo Jaunari itsatsiak

8 Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna, eman zeure salbamena!
ALLELUIA Sal 84, 8 Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna, eman zeure salbamena!

9 ( Jesu Kristoren ebanjelioa San Mateoren liburutik ) Mt 24, 37-44
Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei: Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan. Uholdearen aurretik, jan-edanean ziharduen eta ezkondu egiten zen jendea, Noe ontzian sartu zen arte; eta ez ziren konturatu, uholdea iritsi eta denak eraman zituen arte. Gauza bera gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere. Soroan izango diren bi gizonetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute; errotan ehotzen ariko diren bi emakumeetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute. Zain egon, beraz, ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna. Gogoan hartu hau: etxeko nagusia, lapurra gaueko zein ordutan etorriko den jakingo balu, zain egongo litzateke eta ez luke etxea zulatzen utziko. Prest egon, bada, zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko baita Gizonaren Semea. Getsemanitik Jerusalemera jaisteko bidea, Jesusen garaian.

10 HASIERARA Jaun bizia, gure otoitza xumea izanik ere, uste osoz zure bila gabiltza. Eta zure maitasunak, gure ezbai eta zalantza guztien artean, bide bat zabaltzen digu. Roger Taizé-koa


Descargar ppt "Abendu-aldiko I. Igandea"

Presentaciones similares


Anuncios Google