La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

MASKURI HIPERAKTIBOAREN MANEIUA 26 Lib, 10 zk. 2018

Presentaciones similares


Presentación del tema: "MASKURI HIPERAKTIBOAREN MANEIUA 26 Lib, 10 zk. 2018"— Transcripción de la presentación:

1 MASKURI HIPERAKTIBOAREN MANEIUA 26 Lib, 10 zk. 2018

2 Aurkezpena SARRERA etiopatogenia DiagnOstiKOA TratamENDUA
TratamENDU EZ farmaKOLOGIKOA BESTE AUKERA BATZUK

3 SARRERA (I) DEFINIZIOA
Maskuri hiperaktiboa sindrome kliniko bat da; gernu-larritasuna izatean datza, isolatua nahiz urgentziazko gernu-ihesarekin. Gainera, gernu-egitearen maiztasuna eta nikturia areagotzen dira, froga daitekeen beste gaixotasunik izan gabe Larritasuna da paziente batek maskuri hiperaktiboa duela pentsatzeko behar den sintoma kardinala. Sindromearen larritasuna bigarren mailako oharkabeko ihesen eta urgentziazko gertakarien maiztasunaren arabera zehazten da Maskuri hiperaktiboak inpaktu negatiboa izan dezake pazienteen eta bere senideen edo zaintzaileen bizi-kalitatean, eragina baitu funtzio sozial eta sexualetan, pertsonarteko harremanetan eta lan-bizitzan

4 SARRERA (II) PREBALENTZIA
Maskuri hiperaktiboaren zifrak aldakorrak dira, bere definizioa anbiguoa delako eta azterlanetan desberdintasun metodologikoak daudelako Espainian, uste da urte arteko emakumeen % 6k duela maskuri hiperaktiboa, eta urte arteko gizonen % 4,6k. Instituzionalizatuta dauden 65 urte baino gehiagoko pertsonei dagokienez, prebalentzia % 40koa da emakumeengan, eta % 35ekoa, gizonengan Maskuri hiperaktiboaren definizioa konplexua da, eta ez da oso zehatza. Ondorioz, bazterketaren bidez lortzen da diagnostikoa, eta horren arriskua da gaixotzat hartzea sintoma arin edo ez-patologikoak dituzten pertsonak

5 etiopatogenia Maskuri hiperaktiboaren etiopatogenia faktore anitzekoa da eta ikertzen ari dira oraindik, jatorri neurogenokoak eta miogenokoak Detrusore hiperaktiboa gehiago uzkurtzearen arrazoia da hartzaile muskarinikoen (M2 edo M3) hipersentikortasuna Farmako antimuskarinikoek detrusorea uzkurtzen duen hodi parasinpatikoaren aktibazioan eragiten dute Bestalde, beta hartzaile adrenergikoen hiru azpimota identifikatu dira (1, 2 eta 3 beta), detrusorean eta urotelioan Farmako agonista 3-beta adrenergikoek detrusorea erlaxatzen dute Maskuri hiperaktiboaren arriskua areagotu egiten da adinarekin, eta, gainera, beste hainbat prozesuk lotura esanguratsua dute sindromea agertzearekin; besteak beste, depresioa, diabetes mellitusa, erditze baginala, obesitatea, idorreria, nahasmendu neurologikoak eta erekzioaren disfuntzioa

6 DIAGNOSTIKOA (i) Maskuri hiperaktiboaren definizioa soilik klinikoa denez, ez dago diagnostikoa egin ahal izateko miaketarik edo frogarik. Beraz, adituen iritzian oinarritutako gomendioen arabera egiten da diagnostikoa. Honako alderdi hauetan oinarritzen da diagnostikoa: Historia kliniko eta farmakologikoa Azterketa fisiko osoa Gernu-analisia Gernu-egitearen egunkaria (3 egunekoa). Sintomen inguruko galdeketak. Paziente jakin batzuetan, beharrezkoa izan daiteke gernu-egitearen ondorengo hondarra neurtzea eta gernuaren kultibo bat egitea .

7 DIAGNOSTIKOA (iI) Historia klinikoaren eta gernu-egitearen egunkariaren konbinazioa lehen aukera da lehen mailako arretako kontsultetan. Baztertu larrialdiko klinika eragin dezaketen beste patologia batzuk; besteak beste, prozesu buxatzaileak, infekziosoak, inflamatorioak, tumoralak, eta abar. Gernu-ihesa eragin edo okerragotu dezaketen sendagaiak daude: farmako lasaigarriak, neuroleptikoak, antidepresiboak, azetilkolinesterasaren inhibitzaileak, diuretikoak, alfa-blokeatzaileak, hormona bidezko terapia ordeztailea, eta abar.

8 Tratamenduaren kontsiderazioak
Maskuri hiperaktiboaren tratamenduaren helburua da pazienteen bizi-kalitatea hobetzea, inkontinentziaren larritasuna edo ihesen kopurua murriztuz eta, ahal dela, kontinentzia berreskuratuz TRATAMENDU EZ-FARMAKOLOGIKOA: Paziente guztiekin kontuan hartu behar den lehenbiziko urratsa da -Neurri higieniko-dietetikoak eta bizitzeko eraren aldaketak. -Jokabide aldatzeko teknikak TRATAMENDU FARMAKOLOGIKOA : - Antimuskarinikoak - 3-beta hartzaile adrenergikoaren agonistak (mirabegrona) BESTE AUKERA BATZUK - Toxina botulinikoa - Neuromodulazio elektrikoa - Neurri aringarriak

9 TRATAMENDU EZ-FARMAKOLOGIKOA (i)
NEURRI HIGIENIKO-DIETETIKOAK ETA BIZITZEKO ERAREN ALDAKETAK Helburu errealista batekin bereizi behar dira, hainbat alderdi baloratuta: inkontinentzia mota, horri lotutako baldintza medikoak, ondorioak, pazientearen lehentasunak eta egokigarritasuna, bai eta senideen eta/edo zaintzaileen prestasuna ere, arazoari aurre egiteko duten inplikazio-mailarekin batera. Maskuriko narritadura areagotu eta gernu gehiago sor dezaketen elikagaiak eta edariak baztertzea Gernu egiteko ohitura txarrak kentzea Idorreri kronikoa ekiditea Pisua kontrolatzea Ariketa fisiko egokitua Erretzeari uztea Arropa egokia erabiltzea eta arkitektura oztopoak ekiditea

10 TRATAMENDU EZ-FARMAKOLOGIKOA(iI)
JOKABIDEA ALDATZEKO TEKNIKAK Pazienteen beharretara eta gaitasunetara egokitu behar dira. Bai pazienteak bai osasun-profesionalak era aktiboan parte hartu behar dute. Maskuriaren entrenamendua eta gernu-pauta programatua Pelbis-zorua indartzeko ariketak (Kegelen ariketak) Biofeedback (bioatzeraelikadura).

11

12 ANTIMUskarinoak Maskuriko hartzaile muskarinikoak blokeatzen dituzte, eta, hala, detrusorearen oharkabeko uzkurdurak inhibitzen dira Eraginkortasun txikia plazeboarekin alderatuta. Antimuskarinikoek antzeko eraginkortasuna dute. Plazeboak baino gernu-egite bat gutxiago sortzen dute, egunean 12 gernu-egite basal oinarritzat hartuta Ondorio kaltegarri ekintza antikolinergikoarekin lotuta: ahoa lehortzea, ikusmen lausoa, takikardia, somnolentzia, nahasmena, agitazioa, hipotentsio posturala, idorreria eta gernu-debekua. Gainera, batzuek QT tartea luzatzea ere eragin dezakete Karga antikolinergikoa eta farmako antikolinergikoak denbora luzez erabiltzea narriadura kognitiboa eta dementzia areagotzeko arriskuarekin lotuta daude Ez da gomendatzen bere erabilera dementzia duten paziente zaharretan, azetilkolinesterasaren inhibitzaileekin, glaukoma idorreria edo prostatismo kronikoa duten pazienteetan (STOPP irizpidea). Dosia egokitu behar da giltzurrun-gutxiegitasun larriaren eta gibel-gutxiegitasun moderatuaren kasuetan. Pazienteen erdiak baino gehiagok tratamendu antimuskarinikoa eteten dute, hasi eta 3 hilabetera, eraginkortasun-faltagatik eta ondorio kaltegarriengatik

13 3-BETA HARTZAILE ADRENERGIKOAREN AGONISTA (mirabegronA) (i)
Maskuriaren muskulu lisoa erlaxarazten du, eta edukiera handitu eta uzkurduren maiztasuna gutxitzen du III. faseko saiakuntzen metaanalisi baten emaitzek erakutsi zuten mirabegronak, plazeboarekin alderatuta, ez zuela eguneko gernu-ihes bat bera ere gutxitu, ezta ere, plazeboak baino gernu-egite bat gutxiago sortzea lortu, egunean, batez beste, aldiz gernu egiten zuten pazienteetan Ondorio kaltegarriak: nabarmentzekoak dira gernu-traktuko infekzioak (% 2,9) eta takikardia (% 1,2), eta, larrienen artean, fibrilazio aurikularra (% 0,2) Berrikuspen sistematiko batek frogatu zuen mirabegronak antimuskarinikoek baino aho lehor eta idorreria-kasu gutxiago sortzen dituela

14 3-BETA HARTZAILE ADRENERGIKOAREN AGONISTA (mirabegronA) (II)
Mirabegronak presio arteriala areagotu dezake, beraz, ezin zaie agindu hipertentsio larri kontrolatu gabea duten pazienteei (PAS ≥ 180 mm Hg eta/edo PAD ≥ 110 mm Hg). Presio arteriala monitorizatu behar da Giltzurrun-gutxiegitasun larria duten pazienteen kasuan, mirabegronaren dosia murriztu behar da, eta ez da gomendatzen CYP3Aren inhibitzaile indartsuekin aldi berean hartzea Gibel-gutxiegitasun larria duten pazienteen kasuan, ez da gomendatzen farmako hori erabiltzea, ez eta gibel-gutxiegitasun moderatua duten eta aldi berean CYP3Aren inhibitzaile indartsuen tratamendua duten pazienteen kasuan ere Gomendatzen da jarraipena egitea tratamendua hasi eta 4-6 astera, tratamenduarekiko erantzuna eta ondorio kaltegarriak ebaluatzeko.

15 TERAPIA konbinatua (antimuskarinikoak +mirabegrona)
Solifenazina edo mirabegronaren alderaketak (monofarmako gisa edo konbinatuak) Konbinazioak efektu txikia du monofarmakoekin alderatuz Konbinazioarekin, monoterapiarekin baino gernu-debeku eta efektu antikolinergiko gehiago gertatzen dira Konbinazioa erabili ahalko da gernu-ihesaren sintomek jarraitzen badute eta, ondorio kaltegarriak direla eta, antimuskarinikoen dosia areagotu ezin bada.

16 BESTE AUKERA BATZUK Neurri hauek arretaz hautatu diren eta ohiko terapia farmakologikoari erantzun ez dioten pazienteei zuzenduta daude; neurri horiekin, jarraipen zorrotza egin behar da TOXINA BOTULINIKOA Maskurian sartzen da, zistoskopiaren bidez eta anestesia lokalarekin Muskulu detrusorean azetilkolina askatzea inhibitzen du. Gernu-egitearen maiztasuna (eguneko –1,2 gernu-egite, plazeboarekin alderatuta) eta gernu-ihesen kopurua (eguneko –1,8 gernu-ihes, plazeboarekin alderatuta) murrizten ditu Ikusi diren ondorio kaltegarri nagusiak gernu-debekua eta gernu-traktuko infekzioak dira. Injekzioak errepikatu behar dira, 6-9 hilabete igaro ondoren NEUROMODULAZIO ELEKTRIKOA - Hezur sakrotik edo tibia atzeko nerbioa estimulatuta NEURRI ARINGARRIAK(gernu-iheserako xurgatzaileak, gernua biltzeko edukiontziak, uretrako sistema oklusiboak eta maskuri-kateterra) - Teknika hauek beste esku-hartze batzuen osagarri gisa erabiltzen dira. Lasaitasuna ematera zuzenduta daude

17 OSPITALEKO ARRETA ESPEZIALIZATURA BIDERATZEKO IRIZPIDEAK

18 Funtsezko ideiak

19 Informazio gehiago eta bibliografia…
INFAC­ 26 Lib, 10 zk.


Descargar ppt "MASKURI HIPERAKTIBOAREN MANEIUA 26 Lib, 10 zk. 2018"

Presentaciones similares


Anuncios Google