La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Doinua: Sefardiar otoitza

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Doinua: Sefardiar otoitza"— Transcripción de la presentación:

1 Doinua: Sefardiar otoitza
A Zikloa PAZKOKO V. IGANDEA 2014ko maiatzaren 18a Doinua: Sefardiar otoitza

2 Esteban eta beste batzuk hautatu zituzten (Estebanen basilika)
Eg 6,1-7 Egun haietan, ikasleak gero eta gehiago zirelarik, marmarra sortu zen greko-hizkuntzakoen artean hebreera-hizkuntzakoen aurka, haien andre alargunak eguneroko janari-banaketan bazterrera gelditzen zirelako. Hamabiek, ikasleen biltzar orokorra bildurik, esan zuten: «Ez da egoki guk Jainkoaren hitzaren predikua alde batera uztea janari-banaketaz arduratzeko. Beraz, senideok, aukera itzazue zeuen artean izen oneko zazpi gizon, Espiritu Santuaz eta jakinduriaz beteak, eta haiei emango diegu egiteko hori. Gu, horrela, otoitzari eta hitzaren zerbitzuari emango gatzaizkie». Biltzar osoak ontzat eman zuen proposamena, eta Esteban –fedez eta Espiritu Santuaz betea zegoen gizona–, Felipe, Prokoro, Nikanor, Timon, Parmenas eta Nikolas, Antiokiako juduberria, hautatu zituzten; aurkeztu zizkieten apostoluei, eta hauek, otoitz eginez, eskuak buruan ezarri zizkieten. Jainkoaren hitza zabaltzen ari zen; ikasleen taldea franko ugalduz zihoan Jerusalemen, eta apaiz asko ere sinestedun egiten zen. Esteban eta beste batzuk hautatu zituzten (Estebanen basilika)

3 32. Salmoa Egin poz-oihu Jaunari, zintzook!
Zuzenek behar dute Jainkoa goretsi. Goraipa Jauna zitaraz, jo harentzat hamar hariko harpa Betor gurekin, Jauna, zure maitasun leiala, zuregan jarria baitugu gure uste ona!

4 haren egintza guztiak fidagarriak. Justizia eta zuzenbidea maite ditu;
Jaunaren hitza zuzen-zuzena baita, haren egintza guztiak fidagarriak. Justizia eta zuzenbidea maite ditu; Jaunaren maitasunaz betea da lurra. Betor gurekin, Jauna, zure maitasun leiala, zuregan jarria baitugu gure uste ona!

5 zuregan jarria baitugu gure uste ona!
Jaunak ditu zaintzen begirune diotenak, haren maitasunean itxaropen dutenak, heriotzatik libratu eta gosetean bizirik gordetzeko. Betor gurekin, Jauna, zure maitasun leiala, zuregan jarria baitugu gure uste ona!

6 1 Pe 2, 4-9 Senide maiteok: Hurbil zaitezte Jaunarengana
1 Pe 2, 4-9 Senide maiteok: Hurbil zaitezte Jaunarengana. Bera da harri bizia, gizonek baztertua, baina Jainkoaren begietan aukeratua eta bikaina. Horrela, zuek ere harri biziaz osaturiko espirituzko tenplu egingo zaituzte Jainkoak eta apaiz sagaratuko, Jainkoari atsegin zaizkion espirituzko opariak Jesu Kristoren bitartez eskaintzeko. Hau dio, izan ere, Liburu Santuak: “Hona nik Sionen harri bat ipini, giltzarri aukeratu eta bikaina. Horretan sinesten duenak ez du huts egingo”. Zuentzat, beraz, sinesten duzuenontzat, harri hori balio handikoa da; sinesten ez dutenentzat, berriz, Liburu Santuak dioenez, “etxegileek bazterturiko harria kantoi-harri bihurtu da; eta baita behaztopa-harri ere, erorarazteko harkaitz”. Behaztopa egiten dute mezua onartu nahi ez dutelako: hori da ezarri zaien zoria. Zuek, ordea, jatorri aukeratu zarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen. Hurbil Jaunarengana bera baita harri bizia (Tenpluko harria)

7 -Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor
ALLELUIA Jn 14, 6 -Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.

8 «Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere.
( Jesu Kristoren ebanjelioa San Joanen liburutik ) Jn 14, 1-12 «Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere. Nire Aitarenean toki asko dago; horrela izan ez balitz, esango nizuekeen. Orain, zuentzat tokia prestatzera noa. Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen lekuan zuek ere egon zaitezten. Zuek badakizue ni noan tokirako bidea».Tomasek esan zion: –Jauna, ez dakigu nora zoazen; nola jakin bidea? Jesusek erantzun: –Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik. Ni benetan ezagutuko baninduzue, Aita ere ezagutuko zenukete. Are gehiago, ezagutzen duzue dagoeneko, eta ikusi ere ikusi duzue. Orduan, Felipek esan zion: –Jauna, erakuts iezaguzu Aita, eta aski dugu. Jesusek erantzun: –Honenbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nauzu ezagutzen? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: «Erakuts iezaguzu Aita?». Ez al duzu sinesten ni Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita nirekin? Nik irakatsi dizuedana ez dizuet neure kabuz irakatsi. Niregan bizi den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena. Sinets iezadazue: ni Aitarekin bat eginda nago eta Aita nirekin. Besterik ez bada, sinetsi egiten ditudan egintzengatik. Bene-benetan diotsuet: Niregan sinesten duenak nik egiten ditudan egintzak eginen ditu berak ere, eta are handiagoak, ni Aitarengana bainoa. Jerusalem. Mur de Les Lamentacions.

9 Irten HASIERARA Kanta Jaunari kantu berria, egintza harrigarriak egin baititu: garaile egin du bere esku indartsu paregabeak. Bere garaipena azaldu du Jaunak, bere salbamen-ekintza agertu nazioen aurrean ( Salm 97, 1-2 )


Descargar ppt "Doinua: Sefardiar otoitza"

Presentaciones similares


Anuncios Google