La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Garizumako 4. Igandea 2019ko martxoaren 31a Antzinako Gilgal (Galgala)

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Garizumako 4. Igandea 2019ko martxoaren 31a Antzinako Gilgal (Galgala)"— Transcripción de la presentación:

1 Garizumako 4. Igandea 2019ko martxoaren 31a Antzinako Gilgal (Galgala)
C Zikloa Antzinako Gilgal (Galgala) Garizumako 4. Igandea 2019ko martxoaren 31a Doinua: Galiatako antzinako liturgia

2 Galgalan (Gilgalen) ospatu zuten israeldarrek lehen Pazkoa.
Garizumako 4. Igande honetan gogoratuko dugu Pazko aldi hura (1. irakurgaia) Ikus dezagun zein ona den Jauna 33. Salmoa Bizi gaitezen Jainkoaren zuzentasun-errukian (2. irakurgaia) Eta Aita Onak hartuko gaitu, nahiz eta beragandik urrundu (Ebanjelioa) Pazkoa guztiona da

3 Jos 5, 9a Gero, Jaunak esan zion Josueri: «Gaur kendu dizuet gainetik Egiptotik irtenez gero zenuten laidoa». Horregatik, toki hari Gilgal izena ipini zioten, eta hala deitzen da gaur arte. Israeldarrek Gilgalen ezarri zuten kanpalekua eta hilaren hamalauan, arratsean, Pazko-jaia ospatu zuten Jerikoko lautadan. Pazko-egunean, legamia gabeko ogia eta gari-ale xigortua jan zituzten, baina biharamunean lurralde hartako fruituetatik jan zuten. Lurraldeko fruituak jan zituzten egunetik aurrera bukatu egin zen mana. Aurrerantzean israeldarrek ez zuten manarik izan; urte hartan Kanaan lurraldeko emaitzetatik jan zuten. Galgalako israeldar kanpalekuaren atzeko aldea airetik ikusita

4 33. salmoak, Daviden bildumako 2
33. salmoak, Daviden bildumako 2. ataleko hasierakoa da (33-36), Jainkoari leial izan nahi dutenen kontzientziatik egiten du otoitz. Horregatik, bada, Elizak , antzinatik Bataio-Eukaristiaren salmo gisa erabiltzen du: “Data eta ikus zein ona den Jauna.” Uneoro bedeinkatuko dut Jauna. Jaunarengana jo eta erantzun egin zidan, maite nauelako. Hari begirada jaso eta salbatuko gaitu.

5 33. Salmoa Dasta eta ikus zein ona den Jauna!
Bedeinkatuko dut Jauna une oroz, etengabe goretsiko ene ezpainez. Harro nago Jaunaz; entzun bezate apalek eta poztu. Mana erortzeari utzi, Bibliaren arabera, eta lurra lantzen hasi ziren lur-eremuak.

6 Hemen kanpatu omen ziren israeldarrak
Dasta eta ikus zein ona den Jauna! Handietsi nirekin batera Jauna, gora dezagun elkarrekin haren izena. Jaunarengana jo nuen eta hark erantzun, beldur guztietatik libratu ninduen. Hemen kanpatu omen ziren israeldarrak

7 Kanpalekuko xehetasuna
Dasta eta ikus zein ona den Jauna! Hari begiratzen diotenak argi-argi egongo dira, ez zaie aurpegia lotsaz gorrituko. Dohakabe honek dei egitean, Jaunak entzun eta larrialdi guztietatik atera zuen. Kanpalekuko xehetasuna

8 Jainkoak herriarekin egin zuen Ituneko aldareko harriak
2Ko 5,17-21 Senideok, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da. Hau guztia Jainkoarengandik dator, Kristoren bitartez berekin adiskidetu baikaitu eta adiskidetzeko zerbitzua gure esku utzi du. Bai, Jainkoa da Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu duena, gizon-emakumeei bekatuen kontuak eskatu gabe, eta adiskidetzearen mezu hau gure esku utzi duena. Kristoren mandatari gara, beraz, eta Jainkoak berak gure bitartez erregutuko balizue bezala da. Kristoren izenean eskatzen dizuegu: egitzazue bakeak Jainkoarekin. Bekatuarekin zerikusirik ez zuen hura, guregatik bekatuarekin bat egin zuen Jainkoak, guk haren bitartez Jainkoarengandik salbamena irits dezagun. Jainkoak herriarekin egin zuen Ituneko aldareko harriak

9 Jordan zeharkatu zutela gogorarazten duten harriak
EBANJELIO AURREKO TXATALA Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra”. Jordan zeharkatu zutela gogorarazten duten harriak

10 Antzinako eraikinetako hondakinak
Lk 15, Aldi hartan, zergalari eta bekatari guztiak Jesusengana bildu ohi ziren hari entzutera, eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean ari ziren esanez: «Horrek harrera ona egiten die bekatariei, baita beraiekin jan ere!» Jesusek parabola hau esan zien: «Gizon batek bi seme zituen. Gazteenak esan zion aitari: “Aita, emadazu dagokidan senipartea”. Eta aitak ondasunak banatu zizkien. «Handik egun gutxira, seme gazteenak, zituen guztiak bildurik, urrutiko herrialde batera alde egin zuen eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan. Dena xahutu zuenean, gosete ikaragarria gertatu zen inguru hartan eta estu aurkitzen hasi zen. Orduan, herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi, eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain . Txerriek jaten zuten ezkurrez asetzeko gogoa ematen zion, ez baitzion inork jaten ematen. Orduan, pentsatzen jarririk, bere baitan esan zuen: “Zenbat langile gure aitarenean nahi adina ogi eta gehiago dutela, eta ni hemen goseak hiltzen! Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago seme-izenik merezi. Har nazazu zeure langileetako bat bezala”. «Jaiki eta aitaren etxera abiatu zen. Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta errukitu egin zen; eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion. Eta semeak esan zion: …/… Antzinako eraikinetako hondakinak

11 Galgalatik ateratzen den errepidea
Semeak esan zion: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme-izenik merezi… ”. Aitak, ordea, esan zien morroiei: “Ekarri bizkor jantzirik onena eta jantziozue, ipiniozue eraztuna eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua; zeren seme hau hilda bainuen eta piztu egin zait, galdua nuen eta aurkitu egin dut”. Eta festa hasi zuten. «Seme zaharrena soroan zen. Etxerakoan, hurbildu ahala, soinua eta dantzak sumatu zituen. Eta, morroi bati deiturik, zer gertatzen zen galdetu zion. Hark erantzun: “Zure anaia etorri da eta zekor gizendua hiltzeko agindu du zuen aitak, semea onik bereganatu duelako”. Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion. Baina hark erantzun zion aitari: “Hainbeste urte da zure agindu bat ere sekula huts egin gabe zerbitzatzen zaitudala, eta ez didazu egundaino antxume bat ere eman, lagunekin festa egiteko; eta, horko zure seme hori, zure ondasunak emagalduekin jan dituen hori, etorri dela eta, zekor gizendua hil duzu”. Aitak erantzun zion: “Seme, zu beti nirekin zaude, eta nire guztia zeurea duzu! Baina egoki zen poztu eta festa egitea, zure anaia hau hilda baikenuen eta piztu egin zaigu, galdua genuen eta aurkitu egin dugu!» Galgalatik ateratzen den errepidea

12 Originala: Joan Ramirez (+)
Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "Garizumako 4. Igandea 2019ko martxoaren 31a Antzinako Gilgal (Galgala)"

Presentaciones similares


Anuncios Google