Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porΤρύφων Κορωναίος Modificado hace 6 años
1
Zugaztelen Gizon eta Emakumeen I. Berdintasun Plana
2014ko martxoa Julio 2013
2
Aurkibidea 1. Sarrera. Testuingurua 3 1.1. Araudi-testuingurua 4
1.2. Zugaztelen testuingurua berdintasunaren gaian 8 2. Diagnostikoa 10 2.1. Metodologia 12 2.2. Diagnostikoaren ondorioak 14 3. Planaren indarraldia eta egitura 21 4. Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana 26 4.1. Banaketa 27 4.2. Ekintzak eta beraien irismena denboran 28 4.3. Ekintzen xehetasunak 32 5. Kudeaketa eredua eta ebaluazioa 46 5.1. Kudeaketa ereduak 47 5.2. Kudeaketa prozesuaren faseak 48 5.3. Ebaluazioa 49 6. Bibliografia 50
3
1 Sarrera. Testuingurua
4
Nazioarteko araudiaren testuingurua
1. Sarrera. Testuingurua Nazioarteko araudiaren testuingurua Gaur egun araudi-testuinguru zabala dago Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari dagokionez, diagnostikoa eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Plana egitean kontuan izan behar dena. Testuinguru horrek erakunde publiko eta pribatuek izan beharreko irizpideak erakusten ditu. Horrenbestez, nazioartean, Europan, estatuan eta autonomia-erkidegoan aintzat hartu behar diren araudirik garrantzitsuenak jakinaraziko ditugu orain. Nazioartean, NBEk sustatutako araudia eta Emakumeei buruzko Munduko Biltzarrak aipatu behar ditugu (Mexiko, 1975; Kopenhage, 1980; Nairobi, eta Beijing, Beijingekoaren ostean egin diren bost urteko azterketak ahaztu gabe). CEDAW (Emakumearen aurkako diskriminazio modu guztiak ezabatzeko konbentzioa). 1979an egin zuen NBEen Batzar Orokorrak. Askotan emakumeen eskubideei buruzko nazioarteko adierazpena dela esaten da. Bertan, emakumeen aurkako bazterketatzat zer jotzen den adierazten da eta bazterketa horri amaiera emateko ekintza nazionalerako agenda bat ezartzen da. Gainera, ondokoa azaltzen du: “… emakumearen parte hartze ahalik eta handiena, gizonaren baldintza berberetan, eta eremu guztietan, ezinbestekoa da herrialde baten garapen osorako, munduaren ongizaterako eta bakearen kausarako”. Emakumeei buruzko Munduko Laugarren Biltzarra (Beijing, 1995). 189 gobernutako ordezkariek Beijingeko Adierazpena eta Ekintza Plataforma sinatu zuten, emakumeek bizitza publiko eta pribatuko alor guztietan parte hartu ahal izateko oztopoak deuseztatzeko sortua. Zenbait helburu eta neurri deskribatzen ditu, gobernuek, nazioarteko komunitateak, gobernuz kanpoko erakundeek eta sektore pribatuak hartu behar dituztenak. Gainera, interes bereziko 12 arlo ezarri ziren. Biltzar horren jarraipenerako Batzar Orokorreko batzar bereziak egin dira, Beijing+5, Beijing+10 eta Beijing+15 izenekoak.
5
Europako araudiaren testuingurua
1. Sarrera. Testuingurua Europako araudiaren testuingurua Europan eta estatuan sortu den araudia ere aipatu beharrean gaude. Izan ere, biek kontuan izan beharreko irizpideak finkatu dituzte. Hauek dira: Europar Batasunaren ituna, 1992an onetsia. Itun horrek berdintasunak zeukan garrantzia aipatzen zuen. Ondoko adierazten zuen: “Batasunak berdintasunaren oinarriak giza duintasunaren errespetua, askatasuna, demokrazia, berdintasuna Zuzenbide Estatua eta giza eskubideen errespetua (gutxiengoen eskubideak barne) dira. Balio horiek estatu kide guztiek dauzkate, pluralismoak, bazterketa ezak, tolerantziak, justiziak, elkartasunak eta emakume eta gizonen arteko berdintasunak ezaugarritzen duten gizarte baten testuinguruan”. Hori Lisboako Itunean ere jasotzen da. Europar Batasuneko Funtsezko Eskubideen Gutuna. “Langileen gizarte eta funtsezko eskubideen Batasunaren gutuna” konbentzio batean osatu zen. Konbentzio horretan EB-ko eta Europar Batzordeko herrialde bakoitzeko ordezkari bat egon zen, baita Europako Legebiltzarreko eta estatuetako legebiltzarretako kideak ere. Formalki Nizan aldarrikatu zuten Europako Legebiltzarrak, Kontseiluak eta Batzordeak 2000ko abenduan. 2009ko abenduan, Lisboako Ituna indarrean sartu zenean, gutunak itunen izaera juridiko lotesle bera bereganatu zuen. Beraren 23. artikuluan hau adierazten zen: “Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eremu guztietan bermatu behar da, baita enplegu, lan eta ordainsarietan ere. Berdintasun printzipioak ez du galarazten gutxien ordezkatuta dagoen sexuaren aldeko abantaila zehatzak eskaintzen dituzten neurriak mantentzea edo hartzea”.
6
Estatuko araudiaren testuingurua
1. Sarrera. Testuingurua Estatuko araudiaren testuingurua Estatuan, Emakumeen eta Gizonen arteko benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa aipatu behar da. Lege hori esanguratsua da, administrazio publikoen betebeharrak ez ezik enpresenak ere azaltzen dituelako. III. Kapituluan, “Enpresen berdintasun planak eta berdintasuna sustatzeko bestelako neurriak”, enpresentzako berariazko artikuluak jasotzen dira. Esan behar dugu lege organiko hori lege autonomikoa eta gero onetsi zela. Oinarrizko kontzeptu eta kontu asko bietan jasotzen dira genero ikuspegiaren integrazio gisa.
7
Autonomia-erkidegoko araudiaren testuingurua
1. Sarrera. Testuingurua Autonomia-erkidegoko araudiaren testuingurua Euskal Autonomia Erkidegoan otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa, nabarmendu behar dugu artikuluan adierazten duenez, “3. artikuluko printzipio orokorrak, eta 16, 18.4 eta 23. artikuluak euskal botere publiko guztiei aplikatu behar zaizkie, baita haietakoren batekin kontratuak edo lankidetza hitzarmenak sinatzen dituzten edo haiek emandako laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen dituzten erakunde pribatuei ere". Hauek dira jasotzen diren printzipioak: Tratu berdintasuna Aukera berdintasuna Dibertsitatea eta ezberdintasuna errespetatzea Genero ikuspegia integratzea Ekintza positiboa Sexuaren araberako rolak eta estereotipoak ezabatzea Ordezkaritza orekatua Lankidetza eta koordinazioa Printzipio horiek guztiak Zugaztelen Emakume eta Gizonen Berdintasun Planean jasoko dira. Gainera, erakunde hau Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailaren mendekoa denez gero, Bizkaiko Emakume eta Gizonen IV. Berdintasun Plana hartu da eredu, haren sail barruko unitatean parte hartzen dugulako, eta aldundiaren irizpideak jarraitzen ditugulako, betiere Zugazteli egokituta.
8
Zugaztelen testuingurua berdintasunaren gaian
1. Sarrera. Testuingurua Zugaztelen testuingurua berdintasunaren gaian Zugaztelen barruan prozesu honi heldu beharra sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Saileko sail arteko unitatean sartu zelako. Hori urrats garrantzitsua izan zen prozesu erregulatuago eta integratuago bati aurre egiteko entitate osoan. Horrela, Zugaztelen barruan Berdintasunerako Batzorde bat sortu da, ondoko pertsonek osatua: Justo Iraurgi. Kudeatzailea Elena Veiga. Kalitatea eta prestakuntza Mª Concepción García-Andoain. Dokumentazioko altako zerbitzua Nagore Barkala. Herritarrei arreta ez presentziala emateko zerbitzua Simón Bilbao. Dokumentuak digitalizatzeko zerbitzua Juan Luis Etxebarria. Zerbitzu operatiboak Zenbait lan eremutako pertsonak dira, erantzukizun maila ezberdinekin. Horri esker, Zugaztelen ikuspegi zabalagoa eduki dezakegu, eta planaren gerorako ezarpena berme handiagoekin egin ahalko da. Gainera, esan behar dugu ordezkoak izendatu direla, titularrak batzarretara etorri ezin direnerako . Horrek prozesuari jarraipena ematea errazten du. Esan behar dugu pertsona horietako gehienek Zugaztelen egin ziren sentsibilizazio saioetan parte hartu dutela.
9
Sentsibilizazio saioak
1. Sarrera. Testuingurua Sentsibilizazio saioak Diagnostikoa eta Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana egiteko prozesuan, 5 sentsibilizazio-saio egin dira. Saio horiek data hauetan egin dira: Ekainaren 26an. 2 talde. Uztailaren 3an. Talde 1. Uztailaren 4an. Talde 1. Urriaren 9an. Talde 1. Bost saioetatik lau prozesuaren hasierako fasean egin dira, plantillari oinarrizko sentsibilizazio bat eman ahal izateko, eta gero Emakume eta Gizonen Berdintasun Planaren ezarpena egin ahal izateko. Sentsibilizazio-saioen barruan gai hauek landu ziren: Berdintasunaren oinarrizko kontzeptuak. Araudia. Diagnostikoaren prozesua eta emakume eta gizonen berdintasun plana Zugaztelen. Sentsibilizazio-saioei dagokienez, esan behar dugu ia plantilla osoak parte hartu zuela. Sentsibilizazio-saioen iraupena ordu betekoa izan zen, Zugaztelen funtzionamenduari egokituta. Izan ere, prestakuntza luzeago bat emateak parte hartzaileen lana oztopa lezake.
10
2 Diagnostikoa
11
Diagnostikoaren atalean aztertuko diren gaiak
Diagnostikoaren atalaren barruan ondoko gai hauek aztertuko dira: Metodologia. Diagnostikoa egiteko erabili den metodologia laburbilduko da hemen. Oso modu motzean esango dugu, diagnostikoa egiteko helburuz, Zugaztelen dokumentazioa, entitatearen datuak, plantillari egindako inkesta eta sakoneko elkarrizketak aztertu direla. Diagnostikoaren ondorioak. Diagnostikoan lortutako gai nagusiak azalduko dira. Sortu den dokumentazio guztia Zugaztelen Berdintasun Batzordeak balidatu du.
12
2. Diagnostikoa Metodologia
Zugazteleko Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana egiteko helburuz, diagnostiko bat egin behar da, Zugaztelen errealitatea ezagutu ahal izateko eta gero plana idazterakoan gauza garrantzitsuak kontuan izateko. Diagnostikorako, Zugaztelen datuak aztertu dira eta metodologia kualitatibo bat erabili da, plantillaren iritziak jakiteko. Horrela, inkesta eta elkarrizketa pertsonalak egin dira. Prozesu hau Zugaztelen dokumentazioa analizatuz eta plantillarekin sentsibilizazio saioak eginez indartu da. Hona hemen egindako urratsetako bakoitza, laburrean deskribatuta. Zugaztelen datuak Erakundearen gaur egungo errealitatea aztertu dugu, plantillaren osaeraren datuak kontuan izanik, betiere sexuaren arabera bereizita. Datuen analisia Zugaztelek 2013ko ekainaren 13an emandako informazioan oinarritzen da. Zugaztelen dokumentazioa Zugaztelen zenbait barne dokumentu aztertu dira, erakundea sakonago ezagutzeko asmoz. Sentsibilizazio saioak Aurreko atalean, sentsibilizazio saioei buruzko kontu nagusiak jakitera eman dira. Azpimarratu behar dugu 5 talde osatu direla, plantilla ia osoak parte hartu ahal izateko helburuz.
13
2. Diagnostikoa Metodologia Plantillaren iritziak
FICHA TÉCNICA DE LA ENCUESTA INKESTAREN FITXA TEKNIKOA Plantillaren iritziak Puntu honetan Zugazteleko langileen iritziak jasotzen dira. Iritziak honela jaso ditugu: Langile guztiei egindako inkestaren bidez, online galdetegi bat zabalduz egin duguna. 30 inkesta bildu ziren. Inkesten %68 inguru emakumeena da eta %32 gizonena; Zugaztelen plantillaren osaeraren antzean. Zugaztelek hautatutako pertsonei elkarrizketa pertsonalak. 7 elkarrizketa egin ziren 2013ko ekainaren 13an. Bietarako, zenbait kontu potolo galdetu zitzaizkien langileei, Zugaztelen errealitatea sakon ezagutzeko eta langileek diagnostikoa eta plana egiterakoan parte hartzea lortzeko. Datuak biltzeko metodoa Autoadministratutako online galdetegia Unibertsoa Zugaztelen plantilla, 42 lagun Eremua Zugaztel Laginaren tamaina 30 inkesta Estimazioaren errore teorikoa %95eko konfiantza mailarako, ±%9,7ko errorea Estratifikazioa Sexuaren arabera: Emakumeak: 17 inkesta (%68) Gizonak: 8 inkesta (%32) *5 inkestetan ez da sexua adierazi. Galdetegia S&Fk diseinatua eta Zugaztelek onetsia Landa-lana 2013ko ekainaren 19tik 2013ko uztailaren 15era ELKARRIZKETA PERTSONALEN FITXA TEKNIKOA Datuak biltzeko metodoa Elkarrizketa pertsonalak Eremua Zugaztel Elkarrizketa kopurua 7 Hautaketarako aldagaiak Sexua: emakumeak (%57) eta gizonak (%43) Postu mota: Kudeatzailea, burua, gainbegiratzailea eta plantilla Lan arloak: operatiboa edota gainbegiraketa eta administrazioa edota kudeaketa Gidoia S&Fk diseinatua Landa-lana 2013ko ekainaren 13an
14
Diagnostikoaren ondorioak
Diagnostikoa eta orain jasoko diren gomendio eta oharrak diagnostikoa egiteko prozesu osoan zehar bildu den informazioan oinarritzen dira: Zugaztelen dokumentazio garrantzitsua, Plantillari buruzko oinarrizko informazioa, Plantillari egindako inkesta, Elkarrizketak. Gai horiek guztiek Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana egitean eta ezartzean eragina izan dezaketen oinarrizko kontuen ikuspegi erreala izatea erraztu dute. Horregatik, garrantzitsua da Zugaztelen erakundeari zuzenean lotutako kontuei arreta ematea, adibidez, plantillaren barruko harremana, erakundea, Zugaztelen egitura nolakoa den, komunikazioa… Gai horiek guztiek zuzeneko eragina izan dezakete Emakume eta Gizonen Berdintasun Planaren ezarpenean, eta beraiek ezagutzeak prozesu hau erraztu ahal du. Orain diagnostiko honetan zehar detektatu diren zenbait gomendio eta ohar emango ditugu. Kontu hauek Emakume eta Gizonen Berdintasun Planean jasota egon beharko lirateke. Gainera, erakundearentzat esanguratsuak diren kontu guztiak sartu ahalko dira.
15
Gomendioak eta oharrak
2. Diagnostikoa Diagnostikoaren ondorioak Diagnostikoa Gomendioak eta oharrak Zugaztelen kontu orokorrak Zugaztelen aukeraketa prozesua antzeko administrazio publikoen araudi juridiko propioaren araberakoa da. Berdintasuna Zugaztelen Positiboa da ikustea, oro har, inkestari erantzun zioten pertsonen %90a kapaz dela Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna aukeran ematen ziren eremuekin lotzeko, eta gai direla esateko zein eremutan atzematen dituzten desberdintasunik handienak. Ona da, era berean, Berdintasunarekiko gogobetetze maila 8,7 puntukoa izatea (8,5 puntukoa emakumeen kasuan eta 9 puntukoa gizonen kasuan). Horri beste alderdi positibo bat gehitu behar zaio: Zugaztelen emakume eta gizonen artean ez dela ezberdintasunik atzematen (inkestari erantzun dioten pertsonen %77ak hala adierazi dute). Aitzitik, elkarrizketa pertsonaletako batzuetan eta sentsibilizazio saioetan, modu espontaneoan azaldu da goi mailako karguetan gizonak daudela. Zugaztelen barruan egin beharreko aukeraketa eta sustapen prozesu guztietan kontuan izan behar dira araudian ezarritako kontuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak emandako urratsak. Plantillak berdintasunari buruzko ezagutza orokorra izatea ere, egia esateko, positiboa da honelako prozesu bat egiterakoan, plantillaren sentsibilizazioa eta prestakuntza funtsezkoak baitira. Arestian azaldu dugunez, zinez onuragarria da Zugaztelen emakumeen eta gizonen artean desberdintasunik ez atzematea. Arreta jarri beharko litzaioke gauza bati: desberdintasunak begi bistakoak izan daitezke, oso alderdi nabarmenetan gertatzen direnak, baina ezkutuagoak ere izan daitezke, horregatik garrantzirik galdu gabe. Horrelako ezberdintasunak atzemateko agian prestakuntza maila handiagoa beharko litzateke.
16
Gomendioak eta oharrak
2. Diagnostikoa Diagnostikoaren ondorioak Diagnostikoa Gomendioak eta oharrak Zugaztelek zenbait erakunderekin lan egiten du, eta beraiekin harremanetan izaten da sarritan. Inkestan plantillari galdetu zitzaion konpromiso hau beste erakunde batzuei jakinarazteaz zein iritzi zuten. Pertsona batzuek baietz esan zuten, eta erantzuna azaltzeko argudio hauek eman zituzten: kontzientzia sortzea, adibide ematea, BFAren helburuak lortzean parte hartzea, edo balio erantsia izatea. Ordea, bada pertsona bat konpromisoa jakitera ez emateko arrazoi bat ematen duena: “ez daukala eraginik Zugaztelek ematen duen zerbitzuan”. Komeni da adieraztea inkestetan (erantzun zuten pertsonen %57a) nahiz elkarrizketa pertsonaletan garrantzitsutzat jo dela Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana egitea. Izan ere, jendeak uste du hobekuntza orokorrerako aukera dela. Indargune aipagarrietako bat da plantillak inplikazio handia duela. Ahulguneetako bi, ordea, lan-karga handia eta berdintasunari buruzko jakintza eza dira. Adierazi behar dugu Zugaztelen konpromisoa beste erakunde batzuei jakitera emateko prozesu hori esanguratsua dela, araudian ezarritakoaren norabidean baitoa. Izan ere, administrazio publikoen esku hartzeak eraginkorragoak izatea eta baliabideak zentzuz erabiltzea ahalbideratuko du. Gainera, funtsezkoa da plantilla berdintasunaren zeharreko izaeraz jabetzea eta berdintasuna bere eguneroko lanaren barruan txertatzea. Era berean, kontuan izan beharko lukete Zugaztelek eragina izan dezakeela bere lankide diren beste erakunde batzuengan. Zinez positiboa da plantillak emakume eta gizonen berdintasun plana eta diagnostikoa ontzat jotzea.
17
Gomendioak eta oharrak
2. Diagnostikoa Diagnostikoaren ondorioak Diagnostikoa Gomendioak eta oharrak Azken kontu hori esanguratsua da, inkestatik ateratzen diren datuengatik. Langilerik gehienek esan dute ez dakitela askorik emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruz. Aitzitik, berdintasun araudian jasotako oinarrizko gaiei buruzko prestakuntzarik daukaten galdetzen zaienean, emaitzek erakusten dutenez, langileek adierazten dute badakitela lengoaia zaintzen, irudi ez sexistak erabiltzen, eguneroko lanean genero ikuspegia txertatzen eta genero ikuspegiarekin ebaluatzen. Sexuaren arabera bereizitako datuak aztertzean bakarrik adierazten da ez dagoela prestakuntza nahikorik. Horrek zerikusia dauka sakoneko elkarrizketetan ez dagoela horretarako prestatutako aplikaziorik atzematearekin. Lengoaiaren kasuan elkarrizketetan pertsona batzuek adierazi dute jarraibide zehatzik eduki gabe erabiltzen dutela. Esan behar dugu Zugaztelek emandako dokumentazioan nolabaiteko kezka atzematen dela lengoaiaren inguruan, eta zaindu egiten dela. Azpimarratu behar dugu Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen barruan arreta berezia ematen zaiola prestakuntzari, gero berdintasuna erakundearen barruan ezarri ahal izateko beharrezkoa delako. Horregatik da garrantzitsua plana erakundearen barruan ondo ezartzeko. Beraz, Zugaztelen barruan, prestakuntza hori lanpostuetako bakoitzeko zereginetara eta pertsona bakoitzaren ezagutza mailara egokitu beharko litzateke. Are gehiago kontuan izaten badugu berdintasunari buruzko zenbait oinarrizko gai finkatzeko prestakuntza egokia edukitzeari buruzko galderan emakume eta gizonen artean zenbait ezberdintasun daudela. Hori, kasu batzuetan, emakumeen ahalduntze ekintzak egiteari lotuta egongo da. Aitzitik, argi dago datuak bereizita analizatzean prestakuntza-saio batzuk egin beharko liratekeela, plantilla guztiari prestakuntza eman ahal izateko eta berdintasunaren araudiak finkatutako kontu garrantzitsuak egiteko langileek beren burua gai ikus dezaten. Komenigarria litzateke lengoaiari eta irudiei buruzko jarraibide berezi bat finkatzea, Zugaztel osatzen duten pertsona guztiek gai honetan bete beharreko oinarrizko irizpide batzuk edukitzeko.
18
Gomendioak eta oharrak
2. Diagnostikoa Diagnostikoaren ondorioak Diagnostikoa Gomendioak eta oharrak Ikusi da langileek prestakuntza jaso nahiko luketela emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaz. Elkarrizketetan atzeman da hori, langileek hobetzeko interesa baitaukate. Hala eta guztiz ere, pertsonen kokalekua kontuan izan behar da, zenbait ezberdintasun baitaude, pertsonen eremuaren arabera: “eremu operatiboa edota gainbegiraketa” eta “administrazio edota kudeaketa eremua”. Garrantzitsua da ematen den prestakuntzan berdintasunaren zeharreko izaera erakustea eta eguneroko lanean aplikatzea, pertsona bat eremu batean edo bestean aritzearen arabera. Horregatik dira garrantzitsuak erakundearen barruan egiten diren sentsibilizazioak eta prestakuntzak.
19
Gomendioak eta oharrak
2. Diagnostikoa Diagnostikoaren ondorioak Diagnostikoa Gomendioak eta oharrak Lana eta familia uztartzea eta erantzukidetasuna Inkestetatik ateratako datuetan ikusten da batzarrak eta prestakuntza lan-ordutegiaren barruan egiten direla. Eguneroko bizitzari lotutako kontuetan ikusten da Zugaztelen malgutasuna dagoela medikuarengana joateko, adinekoen eta seme-alaben osasun arazoei erantzuteko eta abar. Hala eta guztiz ere, ikusi dugu lana eta familia uztartzeko neurriak emakumeek soilik eskatzen dituztela (inkestatik ateratako datuen arabera). Eta gainera, lana eta familia uztartzearen inguruko arazoak atzeman dira, batez ere call center-ean lan egiten duten pertsonen artean. Jarraibide bat ezarri beharko litzateke batzarrak eta prestakuntza finkatzeko ordutegiari dagokionez. Horrela, izan ere, erraztuko litzateke familia eta lana uztartzeko neurriren bat daukaten pertsonak edozein batzar eta prestakuntza motatan egon ahal izatea, ordutegia eragozpena izan gabe. Kontuan izan beharko litzateke lana eta familia uztartzeko neurriak emakumeek eskatzen dituztela. Horrenbestez, Zugaztelen erantzukidetasuna landu beharko litzateke, plantillako pertsona guztiak kontura daitezen bizitza publiko eta pribatua konpartitzearen garrantziaz. Kontuan izan behar da call center-eko pertsonek lana eta familia uztartzeko eragozpenak azaldu dituztela eremu honetan aurrera egin ahal izateko, ahaztu gabe, noski, zerbitzu honi erantzun behar zaiola.
20
Diagnostikoaren ondorioak
Sexu jazarpena eta sexuaren ondoriozko jazarpena Emakumeek nahiz gizonek salatuko lukete jazarpena Zugaztelen, horrelako kasurik pairatu edo ezagutuz gero. Hori oso positiboa da. Aitzitik, ez dugu ikusi prozesu hori finkatuta dagoenik. Beraz, oinarri batzuk ezarri beharko lirateke, langileek nola jokatu jakin dezaten.
21
3 Planaren indarraldia eta egitura
22
1 2 3 3. Planaren indarraldia eta egitura
Aldez aurretik esan dugunez, Zugaztel Lehendakaritza Sailaren mendeko erakundea da. Horrek eragina izan du planaren indarraldia ezartzean. Izan ere, erabaki da Bizkaiko Foru Aldundiaren planaren urte berean amaitu dadila. Horrenbestez, planak 2 urteko indarraldia izango luke. Indarraldi horri esker, ekintza ia guztiak gauzatuta dauden plan bat edukiko dugu. Izan ere, plana egitetik amaitzen den arte denbora asko ez egoteak planari energia handiagoz ekiten laguntzen du. Egiturari dagokionez, esan behar dugu Bizkaiko Foru Aldundiaren egitura bera erabili dela, bi erakundeen arteko koherentziari eusteko helburuz. Horregatik, EAEko Emakume eta Gizonen V. Berdintasun Planean (EEGBP) azaltzen denez, gobernantzari buruzko lehenengo atal bat egin da eta ondoko 3 ardatz estrategiko hauek finkatu dira: Ardatz estrategikoetako bakoitzak garrantzi handia du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko funtsezko kontuak lantzen dituelako. 1 Emakumeen ahalduntzea eta balio aldaketa 2 Gizarte antolaketa erantzukidea 3 Emakumeen aurkako indarkeria ARDATZ ESTRATEGIKOAK
23
3. Planaren indarraldia eta egitura
Gobernantzaren kasuan, esan behar dugu EEGBPan jasotzen diren neurriak Emakume eta Gizonen Berdintasun Planean sartuko direla. EEGBPan adierazten da neurri horien bidez “genero ikuspegia euskal administrazio publikoen jardun orokorrean sartzeko prozesua sustatu eta indartu nahi dela. Prozesu hori iraunkorra izan behar da, eta modu mailakatuan sakondu behar da. Modu mailakatuan ezartzean, etorkizunean erabakitzen diren politika publikoek kontuan izango dituzte, diseinutik ebaluazioraino, desberdintasunen prebentzioa eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten neurriak hartzea”. Horregatik, plan honetan jasota agertzea garrantzitsua da. Gainera, horrela, Bizkaiko Foru Aldundiaren planaren ondotik joango gara. EEGBPan aipatzen diren neurriak hauek dira: G1. Berdintasun planak, udal eremuko administrazioetan eta batez ere kapital publikoa daukaten enpresetan eginak. G2. Berdintasunerako administrazio unitateak. G3. Koordinazioko egiturak. G4. Genero ikuspegia daukaten estatistikak eta azterlanak. G5. Administrazioen prestakuntza ekintzak, genero ikuspegiarekin, eta berdintasun gaietako berariazko prestakuntza ekintzak. G6. Enplegu publikoko hautaketa prozesuetan berdintasunaren gaiko edukiak eta berdintasunari buruzko prestakuntza espezializatua. G7. Lengoaiaren erabilera ez sexista egiten duten aldizkari ofizialak eta webguneak edota bestelako komunikazio-elementuak. G8. Generoaren araberako inpaktuaren aldez aurretiko ebaluazioa daukaten arauak. G9. Aurrekontuko arauak eta programak, genero ikuspegiarekin, eta berdintasunerako berariazko aurrekontuak. G10. Sektoreko eta zeharreko planak, genero ikuspegiarekin. G11. Berdintasun irizpideak kontratazioan, diru-laguntzetan eta hitzarmenetan. G12. Epaimahaiak, emakumeen eta gizonen parte hartze orekatuarekin. G13. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eta ordezkaritza orekaturako parte hartze organoak kontsulta eta pare hartze organo eta prozesuetan.
24
1 2 3. Planaren indarraldia eta egitura
Emakumeen ahalduntzea eta balio aldaketa V. EEGBPan ahalduntzea honela definitzen da: “pertsonaren agintaritza eta boterea gehitzea bere bizitzan eragina daukaten baliabide eta erabakietan”. Gainera, “emakumeen kontzientzia hartze prozesu indibiduala eta kolektiboa da, erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartze handiagoa izateko eta boterea eta eragiteko gaitasuna handitzeko”. Horregatik da garrantzitsua gai hau erakunde guztietan lantzea. Baina horretarako, garrantzitsua da halaber gizonek berdintasunarekin konpromisoa izatea eta horrela “gizarte bidezkoagoa eta parekideagoa eraiki ahal izatea, batzuentzat eta besteentzat onuragarria dena”. 2 Gizarte antolaketa erantzukidea Ardatz hau lehentasunezko esku hartze eremua da. “Gizarte antolaketa eredu berri bat da, pertsonek (emakume nahiz gizon) beren premia guztiak asebete ahal izateko bizitzaren eremu guztietan, eta eremu pribatuan eta publikoan sortzen diren erantzukizunei aurre egin ahal izateko. Eredu berria bizitzaren alor guztien uztarketan oinarritu beharko litzateke, gaur egungo egoera aldatu ahal izateko, gaur egungo egoeran alor guztiak bakar baten mende baitaude: lanaren alorra. Eta etxeko lanak eta zaintza lanak behar bezala baloratu beharko lirateke, gure gizarteen funtzionamendurako, erreprodukziorako eta mantentzeko funtsezkoak baitira, lan produktiboa bezalaxe edo are gehiago. Era berean, pertsonek norberarentzako eta gizartean egoteko denbora behar dutela aitortu beharko litzateke”. EEGBPan garrantzia ematen zaion eta administrazio publikoek ardatz estrategiko honetan jorratu behar duten kontzeptu bat erantzukidetasuna da.
25
3 3. Planaren indarraldia eta egitura
Emakumeen aurkako indarkeria Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazpenik larrienetako bat indarkeria da. Horregatik, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean VII. Kapitulu osoa horri buruzkoa da. Horregatik ere garrantzitsua litzateke Zugaztelek alor honetan ekintzaren bat egitea, plantilla osoan eta bere lankide diren erakundeetan sentsibilitatea sortzeko.
26
4 Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana
27
4. Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana Banaketa
Zugaztelek 14 ekintza egin nahi ditu bere planaren indarraldian. Hona hemen laburpen-taula bat, egingo diren ekintzen kopuruarekin: Ardatzak Guztira Gobernantza Emakumeen ahalduntzea eta balio aldaketa Gizarte antolaketa erantzukidea Emakumeen aurkako indarkeria 8 1 3 14
28
4. Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana
Ekintzak eta beraien irismena denboran GOBERNANTZA ID Ekintza 2014 2015 G.1.1 ZUGAZTELen EMAKUME ETA GIZONEN I. BERDINTASUN PLANAREN BERRI EMATEA G.1.2 PERTSONAK ETA BALIABIDE EKONOMIKOAK BIDERATZEA ZUGAZTELEN EMAKUME ETA GIZONEN I. BERDINTASUN PLANA EZARTZEKO (BERDINTASUNERAKO ETA BERAREN KUDEAKETARAKO BALDINTZEN SORRERA BARNE) G.1.3 KOMUNIKAZIO PAREKIDEA EGITEA, EZARTZEA EDOTA JARRAIPENA EGITEA G.1.4 LIZITAZIO ETA HITZARMENETAN GENERO IKUSPEGIA SARTZEA EDOTA ANALIZATZEA G.1.5 APLIKAZIOETAN, GALDETEGIETAN ETAB GENERO IKUSPEGIA IDENTIFIKATZEA, GEHITZEA EDOTA ANALIZATZEA G.1.6 HERRITARRAK SENTSIBILIZATZEKO JARDUERAK EGITEA G.1.7 ERAKUNDE PUBLIKO ETA PRIBATU LANKIDEAK SENTSIBILIZATZEA, GENERO POLITIKAK EZAR DITZATEN G.1.8 LANGILEEN KUDEAKETAN GENERO IKUSPEGIA SARTZEA
29
4. Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana
Ekintzak eta beraien irismena denboran EMAKUMEEN AHALDUNTZEA ETA BALIO ALDAKETA Ardatza ID Ekintza 2014 2015 E E.1.1.1 SORTZEN DIREN EPAIMAHAIETAN, LANTALDEETAN EDO ANTZEKO ORGANOETAN ORDEZKARITZA OREKATUA SUSTATZEA
30
4. Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana
Ekintzak eta beraien irismena denboran GIZARTE ANTOLAKETA ERANTZUKIDEA Ardatza ID Ekintza 2014 2015 O O.1.1.1 LANA ETA FAMILIA UZTARTZEA AHALBIDERATZEN DUEN ORDUTEGIA EZARTZEA O.1.1.2 ERANTZUKIDETASUNA SUSTATZEA O.1.1.3 ZUGAZTELen NORBERAREN, FAMILIAKO ETA LANEKO BIZITZA UZTARTZEKO DAUDEN NEURRIEN BERRI EMATEA
31
4. Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana
Ekintzak eta beraien irismena denboran EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA Ardatza ID Ekintza 2014 2015 V V.3.1.1 EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRA JARDUTEKO NEURRIEN BERRI EMATEA
32
6 7 8 9 10 2 3 4 5 1 4. Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana
Ekintzen xehetasunak Hona hemen ekintzak xehakatuta, eskema hau kontuan izanik: EKINTZEN ESKEMA 6 Jarduerak 7 Arduraduna 8 Egutegia 9 Baliabideak 10 Adierazleak 2 Programa 3 Helburu estrategikoa 4 Helburu operatiboa 5 Ekintza 1 Ardatza
33
BERDINTASUNAREN ALDEKO GOBERNANTZA
G1: Berdintasun planak HELBURU ESTRATEGIKOA Berdintasunaren plangintza gehitzea eta hobetzea HELBURU OPERATIBOA Emakume eta Gizonen Berdintasun Planaren ezagutza sustatzea G.1.1 EKINTZA ZUGAZTELEN EMAKUME ETA GIZONEN I. BERDINTASUN PLANAREN BERRI EMATEA JARDUERAK Kudeatzailetzaren posta hedatzea, lantalde txikietan informazioa emateaz gain Karpeta birtual bat gaitzea eta elikatzea, informazio guztiarekin (barne mailan) Kanpora hedatzeko aukera Harrera-formatuan txertatzea ARDURADUNA Kudeatzailetza eta Berdintasun Batzordea EGUTEGIA BEHAR DIREN BALIABIDEAK 1.909,80€ JARRAIPENEKO ETA EBALUAZIOKO ADIERAZLEAK Egindako hedapen ekintzen kopurua Informazioa jaso duten pertsona kopurua (plantilla osotik) Informazioa eman zaien inkorporazio berrien kop (inkorporazio guztien artetik)
34
BERDINTASUNAREN ALDEKO GOBERNANTZA G9: Aurrekontu espezifikoak
HELBURU ESTRATEGIKOA Berdintasunaren plangintza gehitzea eta hobetzea HELBURU OPERATIBOA Berdintasuna kudeatzera bideratutako bitartekoak gehitzea G.1.2 EKINTZA PERTSONAK ETA BALIABIDE EKONOMIKOAK BIDERATZEA ZUGAZTELEN EMAKUME ETA GIZONEN I. BERDINTASUN PLANA EZARTZEKO (BERDINTASUNERAKO ETA BERAREN KUDEAKETARAKO BALDINTZEN SORRERA BARNE) JARDUERAK Giza baliabideen esleipena: Berdintasun Batzordea Berdintasun Planeko koordinatzailea Ekintzen garapenaren arduradunak. Baliabide ekonomikoak esleitzea barne ekintzetarako eta esternalizatutako ekintzetarako (barne ekintzen kasuan, plana ezartzeko erabiltzen diren orduak kontrolatu beharko dira) Aldian behin batzarrak egingo dira, planaren ezarpenaren jarraipena egiteko Planaren ekintzak egiten dituzten pertsona edo arloekin koordinatzea Plana kudeatzeko pautak ezartzea ARDURADUNA Kudeatzailetza EGUTEGIA BEHAR DIREN BALIABIDEAK 3.183€ JARRAIPENEKO ETA EBALUAZIOKO ADIERAZLEAK Plana ezartzeko erabiltzen den ordu kop. Joandako batzar kop. Parte hartzen duten pertsonen kop,
35
G.1.3 EKINTZA BERDINTASUNAREN ALDEKO GOBERNANTZA
G7: Lengoaiaren erabilera ez sexista HELBURU ESTRATEGIKOA Barne eta kanpo komunikazioan genero ikuspegia txertatzea HELBURU OPERATIBOA Zugaztelek komunikazio parekidearen erabilera areagotzea G.1.3 EKINTZA KOMUNIKAZIO PAREKIDEA EGITEA, EZARTZEA EDOTA JARRAIPENA EGITEA JARDUERAK Lehendakaritza Sailaren jarraibidea posta elektronikoz zabaltzea Lengoaia eta irudiak berrikusteko materialak identifikatzea eta biltzea lan-arlo bakoitzean. Materialen glosario bat egitea, lengoaia eta irudiak berrikusteko lan-arlo bakoitzean. Glosario bat egitea, Zugaztelen erabili ohi diren terminoekin, lengoaia ez sexistari egokitua Prestakuntza ekintza bat egitea Azpiegituren diseinuan “ziriak” egitea Komunikazio parekidea ezartzea Komunikazio parekidearen erabilerari buruzko analisia ARDURADUNA Prestakuntza EGUTEGIA BEHAR DIREN BALIABIDEAK 1.909,80€ JARRAIPENEKO ETA EBALUAZIOKO ADIERAZLEAK Informazioa jaso duen pertsona kopurua Egindako hedapen ekintzen kopurua Lengoaia ez sexista erabiltzen duten dokumentuak, ehunekotan
36
BERDINTASUNAREN ALDEKO GOBERNANTZA
G11: Kontratazioan, diru-laguntzetan eta hitzarmenetan berdintasuna bultzatzeko irizpideak HELBURU ESTRATEGIKOA Kontratazioan eta hitzarmenean genero ikuspegia txertatzea HELBURU OPERATIBOA Berdintasuna sustatzea hirugarren erakundeekiko harremanean G.1.4 EKINTZA LIZITAZIOETAN, KONTRATUETAN ETA HITZARMENETAN GENERO IKUSPEGIA SARTZEA EDOTA ANALIZATZEA JARDUERAK Lizitazioetan genero ikuspegia txertatzea. Bizkaiko Foru Aldundian ezarritako ereduari jarraitu ahal zaio, hau da, preskripzio tekniko eta administratiboen pleguetan klausulak sartu Kontratuetan genero ikuspegia sartzea Hitzarmenetan genero ikuspegia sartzea Lizitazio, kontratu eta hitzarmenetan genero ikuspegia sartzearen analisia ARDURADUNA Zerbitzu orokorrak EGUTEGIA BEHAR DIREN BALIABIDEAK 1.591,50€ JARRAIPENEKO ETA EBALUAZIOKO ADIERAZLEAK Genero ikuspegia sartzen duten lizitazioak, ehunekotan (lizitazio guztietatik) Genero ikuspegia sartzen duten kontratuak, ehunekotan (kontratu guztietatik) Genero ikuspegia sartzen duten hitzarmenak, ehunekotan (hitzarmen guztietatik)
37
G.1.5 EKINTZA BERDINTASUNAREN ALDEKO GOBERNANTZA
G4: Genero ikuspegia duten estatistikak eta azterlanak HELBURU ESTRATEGIKOA Estatistika eta azterlanetan genero ikuspegia txertatzea HELBURU OPERATIBOA Genero ikuspegia sartuta daukaten aplikazio, galdetegi eta abarrekoen kopurua gehitzea G.1.5 EKINTZA APLIKAZIO, GALDETEGI, PROIEKTU, AURREKONTU ETA ABARREKOETAN GENERO IKUSPEGIA IDENTIFIKATZEA, GEHITZEA EDOTA ANALIZATZEA JARDUERAK Zugaztelen balizko aplikazio, galdetegi, proiektu eta abarrekoak identifikatzea Beraietan generoaren aldagaia sartzea Ateratako datuak aztertzea Pertsonei zuzendutako aurrekontu partidak identifikatzea Urteko aurrekontuan generoaren ikuspegia modu mailakatuan sartzea ARDURADUNA Zerbitzu Orokorrak eta Prestakuntza EGUTEGIA BEHAR DIREN BALIABIDEAK 3.183€ JARRAIPENEKO ETA EBALUAZIOKO ADIERAZLEAK Genero ikuspegia sartu duten aplikazio, galdetegi eta abarrekoak, ehunekotan Egindako analisi kopurua
38
BERDINTASUNAREN ALDEKO GOBERNANTZA G3: Koordinazio egiturak
HELBURU ESTRATEGIKOA Zugaztelek herritarrekin daukan harremanean genero ikuspegia sartzea HELBURU OPERATIBOA Herritarren artean berdintasuna sustatzea G.1.6 EKINTZA HERRITARRAK SENTSIBILIZATZEKO JARDUERAK EGITEA JARDUERAK Zugaztelen webgunea edo dauzkan oholak erabiltzea EAEko edo estatuko administrazio publikoek berdintasunaren alde egiten dituzten jardueren berri emateko ARDURADUNA Prestakuntza EGUTEGIA 2015 BEHAR DIREN BALIABIDEAK 954,90€ JARRAIPENEKO ETA EBALUAZIOKO ADIERAZLEAK Egin diren sentsibilizazio ekintzen kopurua
39
BERDINTASUNAREN ALDEKO GOBERNANTZA G3: Koordinazio egiturak
HELBURU ESTRATEGIKOA Erakunde publiko eta pribatu lankideekiko harremanean genero ikuspegia txertatzea HELBURU OPERATIBOA Berdintasuna sustatzea edota bultzatzea hirugarren erakundeekiko harremanean G.1.7 EKINTZAK ERAKUNDE PUBLIKO ETA PRIBATU LANKIDEAK SENTSIBILIZATZEA, GENERO POLITIKAK EZAR DITZATEN JARDUERAK Erakunde publiko eta pribatu lankideak identifikatzea Bakoitzean egin litezkeen sentsibilizazio ekintzak aukeratzea ARDURADUNA Zerbitzu Orokorrak eta Prestakuntza EGUTEGIA BEHAR DIREN BALIABIDEAK 1.909,80€ JARRAIPENEKO ETA EBALUAZIOKO ADIERAZLEAK Egindako sentsibilizazio ekintzen kopurua Sentsibilizazio ekintzak zenbat erakunderekin egin diren
40
BERDINTASUNAREN ALDEKO GOBERNANTZA G3: Koordinazio egiturak
HELBURU ESTRATEGIKOA Langileriaren kudeaketan genero ikuspegia txertatzea HELBURU OPERATIBOA Genero ikuspegia kontuan hartzen duten langileria-kudeaketako alderdien kopurua gehitzea G.1.8 EKINTZA LANGILEEN KUDEAKETAN GENERO IKUSPEGIA SARTZEA JARDUERAK Langileriaren kudeaketaren barruan genero ikuspegiarekin aztertu behar diren balizko jarduketa eremuak identifikatzea (prestakuntza, hautaketa prozesuak eta sustapena, laneko osasuna, lan arriskuen prebentzioa, sexu jazarpenaren eta sexuaren ondoriozko jazarpenaren protokoloa, Zugaztelen lan egiten duen emakume batek genero indarkeria pairatuz gero ezarri beharreko neurriak etab). Egin beharreko balizko ekintzak aukeratzea Zugazteleko langileekin eta goi karguekin egin beharreko prestakuntza ekintzak egitea (diagnostikotik ondorioztatzen da bereizitako datuen analisia nahiko egokia litzatekeela) Prestakuntza Prestakuntza ekintzei eta beraietan izena emateko ezarritako prozesuei ematen zaien hedapenaren analisia ARDURADUNA EGUTEGIA BEHAR DIREN BALIABIDEAK 4.774,50€ JARRAIPENEKO ETA EBALUAZIOKO ADIERAZLEAK Langileria kudeatzeko eremuetan genero ikuspegiarekin egindako analisi kopurua Ezarritako ekintza kopurua
41
Ardatza: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA ETA BALIO ALDAKETA
1. programa: Parte hartze soziopolitikoa eta eragina HELBURU ESTRATEGIKOA Erabakitze eta eragite eremuetan emakume gehiago sartzea HELBURU OPERATIBOA Sektore publikoko erabakitze postuetan emakume gehiago sartzea E EKINTZA SORTZEN DIREN EPAIMAHAIETAN, LANTALDEETAN EDO ANTZEKO ORGANOETAN ORDEZKARITZA OREKATUA SUSTATZEA JARDUERAK Sortzen diren epaimahai, lantalde edo antzeko organo guztietan ordezkaritza orekatua egon beharraren berri ematea Zugaztel osoari ARDURADUNA Berdintasun Batzordea EGUTEGIA BEHAR DIREN BALIABIDEAK 954,90€ JARRAIPENEKO ETA EBALUAZIOKO ADIERAZLEAK Ordezkaritza orekatua sustatzeko egin diren ekintzen kopurua Informazioa jaso duten pertsonen kopurua
42
LANA ETA FAMILIA UZTARTZEA AHALBIDERATZEN DUEN ORDUTEGIA EZARTZEA
Ardatza: GIZARTE ANTOLAKETA ERANTZUKIDEA 2. programa: Familiako eta laneko bizitza erantzukidetasunez uztartzea HELBURU ESTRATEGIKOA Kultura aldatzea, familiako eta laneko bizitza erantzukidetasunez uztartzeko HELBURU OPERATIBOA Familiako eta laneko bizitza erantzukidetasunez uztartzeko neurriak gehitzea O EKINTZA LANA ETA FAMILIA UZTARTZEA AHALBIDERATZEN DUEN ORDUTEGIA EZARTZEA JARDUERAK Batzarrak, prestakuntza, bezeroei bisitaldiak etab egiteko ordutegi gomendagarriena aztertzea urtero. ARDURADUNA Kudeatzailetza eta Berdintasun Batzordea EGUTEGIA BEHAR DIREN BALIABIDEAK 954,90€ JARRAIPENEKO ETA EBALUAZIOKO ADIERAZLEAK Laneko jardunaldian egindako batzarrak, ehunekotan (batzar guztietatik) Laneko jardunaldian egindako barne prestakuntzak, ehunekotan (barne prestakuntza guztietatik)
43
ERANTZUKIDETASUNA SUSTATZEA
Ardatza: GIZARTE ANTOLAKETA ERANTZUKIDEA 2. programa: Familiako eta laneko bizitza erantzukidetasunez uztartzea HELBURU ESTRATEGIKOA Kultura aldatzea, familiako eta laneko bizitza erantzukidetasunez uztartzeko HELBURU OPERATIBOA Familiako eta laneko bizitza erantzukidetasunez uztartzeko neurriak gehitzea O EKINTZA ERANTZUKIDETASUNA SUSTATZEA JARDUERAK Jardunbide egokien hedapena Plantilla osoa erantzukidetasunaz sentsibilizatzea ARDURADUNA Prestakuntza EGUTEGIA BEHAR DIREN BALIABIDEAK 1.273,20€ JARRAIPENEKO ETA EBALUAZIOKO ADIERAZLEAK Egindako hedapen ekintzen kop Informazioa jaso duten pertsona kop
44
Ardatza: GIZARTE ANTOLAKETA ERANTZUKIDEA
2. programa: Familiako eta laneko bizitza erantzukidetasunez uztartzea HELBURU ESTRATEGIKOA Kultura aldatzea, familiako eta laneko bizitza erantzukidetasunez uztartzeko HELBURU OPERATIBOA Familiako eta laneko bizitza erantzukidetasunez uztartzeko neurriak gehitzea O EKINTZA ZUGAZTELen NORBERAREN, FAMILIAKO ETA LANEKO BIZITZA UZTARTZEKO DAUDEN NEURRIEN BERRI EMATEA JARDUERAK Hitzarmen kolektiboan laneko eta familiako bizitza uztartzeko aipatzen diren neurrien laburpena langileentzat, formatu bisualarekin, emakumeek eta gizonek zeintzuk har ditzaketen azpimarratuz Posta elektronikoz hedatzea (laneko eta familiako bizitza uztartzeko neurrien laburpena eta eskaera-prozeduraren laburpena) Laneko eta familiako bizitza uztartzeko eskatutako eta emandako neurrien analisia, sexuaren arabera bereizita Laneko eta familiako bizitza uztartzeko neurrien eskaera prozesuaren analisia Zugaztelen familiako eta laneko bizitza uztartzeko ezar litezkeen neurriak detektatzea Familiako eta laneko bizitza uztartzeko neurri berriak sartzea ARDURADUNA Zerbitzu Orokorrak EGUTEGIA BEHAR DIREN BALIABIDEAK 4.774,50€ JARRAIPENEKO ETA EBALUAZIOKO ADIERAZLEAK Egindako hedatze ekintzen kopurua Informazioa jaso duten pertsonen kopurua
45
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRA JARDUTEKO NEURRIEN BERRI EMATEA
Ardatza: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA 3. programa: Sentsibilizazioa eta prebentzioa HELBURU ESTRATEGIKOA Portaera ez bortitzen ereduen garapena sustatzea HELBURU OPERATIBOA Genero indarkeriaren motei buruz gizartean dagoen pertzepzioa hobetzea V EKINTZA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRA JARDUTEKO NEURRIEN BERRI EMATEA JARDUERAK Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako neurrien hedapena ARDURADUNA Berdintasun Batzordea EGUTEGIA BEHAR DIREN BALIABIDEAK 954,90€ JARRAIPENEKO ETA EBALUAZIOKO ADIERAZLEAK Egindako hedapen ekintzen kopurua Informazioa jaso duen pertsona kopurua
46
5 Kudeaketa eredua eta ebaluazioa
47
5. Kudeaketa eredua eta ebaluazioa Kudeaketa eredua
Esan behar da Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana XXXk balidatu duela. Era berean, diagnostikoa eta Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana egiteko prozesuan Berdintasun Batzordeak jokatu duen papera azpimarratu behar dugu. Hura izan da egin diren urrats guztiak balidatu dituen organoa. Zugazteleko kudeatzailea batzar guztietan egon izanak erakundeak gai honetan daukan inplikazioa agerian uzten du. Berdintasun Batzordea izango da planaren indarraldi osoan funtzio hauek beteko dituena: Planaren ezarpenaren koordinazioa. Horretarako, orain deskribatuko ditugun plangintza, ezarpen, jarraipen eta ebaluazio prozesuak dinamizatuko ditu. Sustapena. Zugazteleko pertsona guztien parte hartzea sustatuko du. Lehenago esan dugunez, erakunde arteko mailan, Bizkaiko Foru Aldundia erreferentea izango du, Lehendakaritza Sailaren mendeko erakundea delako eta haren sail arteko unitatearen barruan dagoelako. Emakunde ahaztu gabe, EAEn Berdintasunaren erreferente nagusia dena.
48
Jarraipena eta ebaluazioa
5. Kudeaketa eredua eta ebaluazioa Kudeaketa prozesuaren faseak V. EEGBPan azaltzen denez, emakume eta gizonen berdintasun plan baten kudeaketa prozesuan, hiru fase nagusiak hauek dira: plangintza, ezarpena eta ebaluazioa. Urtero, planeatutako ekintzak burutzeko lan prozesua diseinatuko da, eta ekintza egiteko burutuko diren jarduera zehatzak ezarriko dira. Gainera, urtero bete beharreko helburuak ezarriko dira, betiere ezarritako adierazleak kontuan izanik. Plangintza Ezarpen prozesuan azaldu behar da plangintza martxan jartzea koordinatzeko eta jarraipena egiteko prozesua nola egingo den, barne egiturak nola dinamizatuko diren zehaztu, eta zein helbururekin egingo den. Pertsonen inplikazio prozesua da. Prozesu honetan, komunikazioak, parte hartzeak eta prestakuntzak oinarrizko funtzioa betetzen dute. Ezarpena Zugaztelek planaren indarraldiaren 2 urteetan, urtero jarraipena egingo du. Indarraldia amaitzean, plan osoa ebaluatuko du. Hona hemen ebaluazioan kontuan izango diren gauza garrantzitsuak. Jarraipena eta ebaluazioa
49
5. Kudeaketa eredua eta ebaluazioa Ebaluazioa
Ebaluazio fasea funtsezkoa da Zugaztelen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean gertatzen diren aurrerapenak ezagutzeko. Horrexegatik, ondoko ebaluazio mota hauek kontuan izango ditugu, uste baitugu guztiek informazio esanguratsu eta osagarria emango digutela, eta horri esker ebaluazio prozesua aberastuko dela. Betetze mailaren ebaluazioa Urteroko jarraipena egingo da, aurreikusitako ekintzetatik zeintzuk eta nola egin diren jakiteko. Horretarako adierazle kuantitatiboak sortu dira ekintza bakoitzean, eta aldian behin jasoko dira. Ahaztu gabe beti egongo dela tarte bat ekintzak betetzeari buruzko gauza kualitatibo garrantzitsuak eransteko. Planaren indarraldiaren bi urteetako bakoitza amaitzean, analisi bat egingo da, ekintzen betetze maila jakiteko. Prozesuaren ebaluazioa Planaren ezarpena indarraldi osoan nola egin den ebaluatuko da, parte hartu duten pertsonek planaren ezarpenaz izan duten pertzepzioa jasoz. Iradokizunak Zugaztelen hurrengo Emakume eta Gizonen Berdintasun Planean baloratu eta ezarri beharreko hobekuntza gisa jasoko dira. Inpaktuaren ebaluazioa Planaren indarraldia amaitzean txosten bat egingo da, adierazle nagusiek erakundean daukaten inpaktuaren eboluzioa jasotzen duena. Horrela, lortutako inpaktua definitu ahalko da, eta hurrengo planerako helburu berriak ezarri.
50
6 Bibliografia
51
Bibliografia Plan hau idazteko ondoko bibliografia hau erabili da:
4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoa. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoa. EAEko Emakume eta Gizonen V. Berdintasun Plana. VI. Planaren zirriborroa. Emakume eta gizonen berdintasunerako Bizkaiko IV. Foru Plana.
52
© 97 S&F, S.L.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.