Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
EIBARKO UDAL EUSKALTEGIA
ikasturteko memoria
2
Euskaltegiaren identifikazioa
EIBARKO UDAL EUSKALTEGIA Bista Eder 10, Eibar (Gipuzkoa) Kodea: 214 Telefonoa: Faxa: ePosta: web helbideak:
3
Egitura: gobernu eta partaidetza organoak
2013ko urtarrilean izaera aldatu, Fundazioa izateari utzi, alegia, eta Euskara eta Kultura sailaren barruan kokatu zen euskaltegia. Baina, 2014ko maiatzetik aurrera Euskarak, Kulturatik bananduta, sail propioa du, eta euskaltegia Euskara sailean kokatzen da. Zuzendaria: Idoia Argoitia. Euskara batzordea hamabostean behin biltzen da. Batzordeko presidentea: Esther kareaga (PSE) Partaideak: Mª Jose Telleria (PSE), Igone Lamarain (BILDU), Javier Zorrakin (EAJ) eta Carmen Larrañaga (PP). Junkal Txurruka (Euskara), M. Idoia Argoitia (Euskaltegia)
4
Ikasturteari buruzko datuak: ikasturteko 1. taula
5
Ikasturteari buruzko datuak: ikasturteko 2. Taula (1)
Taldea Hasiera maila Ikasle kopurua (hasieran) Ikasle kopurua (bukaeran) Bajak Altak Euskaltegian Talde aldaketa Talde aldaketa 1 110 9 7 2 101 6 5 3 102 12 4 104 10 105 11 106 108 8 107 13
6
Ikasturteari buruzko datuak: ikasturteko 2. Taula (2)
Taldea Hasiera maila Ikasle kopurua (hasieran) Ikasle kopurua (bukaeran) Bajak Altak Euskaltegian Talde aldaketa Talde aldaketa 13 110 9 12 4 7 14 401 2 15 201 11 16 109 17 1 18 112 10 AUTO - 36
7
Eskaintza Euskalduntzea eta alfabetatzea
Tituluak lortzeko prestaketa (HABEren 1., 2., 3. eta 4. mailak) Titulu ofizialak eta homologatuak (B1, B2, C1 eta C2) Ikastaro bereziak: Euskara eguneratuz Ahozkotasuna Eibarrera Itzulpengintza IRALEren bitartez Sakontze-eguneratze ikastaroa Idazmen tailerra R300 Itzulpenetarako prozedurak Dendarientzako, gurasoentzako, eta jubilatuentzako ikastaroak Taldeak enpresetan AISA, etorkinentzako harrera ikastaroa Autoikaskuntza, BOGA (Moodlen bitartez)
8
Irakasleak
9
Ikasleak
10
Ikasle orduak
11
Talde orduak
12
RATIOA Ikasle orduak/talde orduak
13
TRINKOTASUNA Ikasle orduak/matrikula
14
TALDE KOPURUA ETA TRINKOTASUNA
15
IKASLEEN PR0FILA IKASLEAK Negu ikastaroan: 221 (%90,95)
Uda ikastaroan: 22 (%9,05) Guztira: 243 SEXUA Emakumezkoak: (%70,8) Gizonezkoak: 71 (%29,2) IKASKETA MAILA Lizentziatuak: 68 (%28) Diplomatuak: 39 (%16) Magisteritza: 2 (%0,8) UBI-LHII: 61 (%25,1) Eskola grad.: 54 (%22,2) Beste: 19 (%7,8) LAN EGOERA Lanean: 185 (%76,15) Langabezian: 58 (%23,9) ADINA 16-25: 55 (%22,6) 26-30: 21 (%8,6) 31-35: 16 (%6,5) 36-50: 91 (%37,4) 51-60: 44 (%18,1) > 60: 16 (%6,5)
16
MAILEN PISUA EUSKALTEGIAN
17
Lorpena (1) Lortutako urratsak 2013-14 ikasturtean
18
Lorpena (2) 240 ordutik gorakoetan
19
Lorpena mailaka (1) 1. eta 2. maila
20
Lorpena mailaka (2) 3. maila
21
Lorpena mailaka (1) 240 ordutik gorakoetan 1. eta 2.maila 1. maila
22
Lorpena mailaka (2) 240 ordutik gorakoetan 3. Maila
23
Lorpena Urratsak 100 orduko
0,55 urratsa
24
Kanpoko azterketak Emaitzak
1.mailan batek, 2. mailan bik eta 4. mailan batek ahozkoa bigarren deialdirako utzi dute, baina gaindituen artean sartuta daude. Izan ere, idatzizkoa gordetzen zaienez, oraindik ez dira ez gai. 3. mailan hiru ez dira ahozkora aurkeztu, ordurako EGA aterata baitzuten. Horiek ere gaitzat hartu dira.
25
Kanpoko azterketak Emaitzen bilakaera
26
Kanpoko azterketak Emaitzak alderatuta
27
Asistentzia
28
Bajak
29
Bajak urterik urte Ikasturtea Ikasleak Bajak Ehunekoak 99/00 358 44
12,29 00/01 323 31 9,57 01/02 305 35 11,47 02/03 328 48 14,63 03/04 379 38 10,02 04/05 346 58 16,76 05/06 343 67 19,53 06/07 298 42 14,04 07/08 280 12,5 08/09 374 52 13,90 09/10 55 16,7 10/11 337 49 14,54 11/12 268 15,7 12/13 239 33 14 13/14 243 41 16,8
30
Ikasle zaharrak eta berriak
31
Datuen irakurketa (1) ikasturtean 243 ikasle izan ditugu, aurreko ikasturtean baino 4 gehiago, eta an baino 25 gutxiago. Badirudi, beraz, beheranzko joera gelditu egin dela, aurreko ikasturteko ikasle kopurua mantendu egin baitugu. 19 talde izan ditugu, iaz baino bat gehiago, udako ikastaroan. Aurten, udan 2 talde izan ditugu. Talde orduak aurreko urtean baino 38 gutxiago izan dira, eta orain bi ikasturte baino 556 gutxiago. Aurretik udalean, Pertsonal Sailean, Zerbitzu Eginkizunetan zegoen irakasleaz gain, 2013ko urtarrilean beste bat joan zitzaigun Euskara Sailera. Bete behar ditugun 9 jardun osoetatik (8 irakasle /zuzendaria /idazkari akademikoa) 7 bete ditugu, eta horrek salbuespen egoerara eraman gaitu ezinbestean.
32
Datuen irakurketa (2) Gaur egungo egoeraren arrazoiak hainbat izan daitezke. Batetik, euskaldundu beharra dutenen kopurua, zorionez, txikiagoa izatea. Bestetik, ikasleak gure moduluetara ekartzeko zailtasunak, edo bestela esanda, ikasleen beharretara egokitzeko malgutasun gutxi izatea. Denok dakigu, daramagun bizimoduarekin, zaila dela astean 8 edo 10 orduko dedikazioa eskatzen duten jardueretarako tartea ateratzea. Bestalde, gure ustetan, Jaurlaritzak 09/10 ikasturtean ateratako dekretuak ere ez digu asko laguntzen. Izan ere, horren arabera, gaztetxoek ez dute euskara ikasi edo hobetzeko premiarik ikusten, titulua eskoletan bertan aitortzen baitzaie. Denok dakigu, gainera, aitortza ez datorrela, kasu gehienetan, errealitatearekin bat, gure herrian behintzat. Autoikaskuntzako ikasleei dagokienez, 36 ikasle izan ditugu, aurreko ikasturtean baino 1 gehiago. Hala ere, azken urtetoan beheranzko joera izan du gurean autoikaskuntzak. Krisiak horretan ere izan du eragina; izan ere, Tekniker enpresako ikasle askok, urtetan BOGAn izan ditugunak, murrizketak direla eta, ez dute aukerarik izan jarraitzeko. Badira, hala ere, autoikaskuntzan hasi eta aurrez aurreko taldeetara pasatzen direnak ere.
33
Datuen irakurketa (3) Betiko joerari jarraituta, ikasleen profilari begira, ikasleen ia hiru laurdenak (%70) emakumezkoak izan dira. Titulazioari erreparatuta, gehienak titulaziodunak (goi eta erdi mailakoa), eta batez besteko adina urte. Azken urteotan bezala, langabetuen kopuruak gora egin du (%23,9) Bestalde, ordu lektiboetan islada gutxi baina lan karga ekartzen duten lanak izan ditugu, hala nola, MOODLE autoikaskuntzan, 4. mailako ikasleen tutoretzak (esan beharrik ez dago moduluak ezartzen dituen tutoretzak ez direla nahikoak ikasleei hainbeste pisuko lana aurrera ateratzen laguntzeko), BOGAko ikasleen arreta pertsonalizatua (goizetik iluntzera arteko zerbitzua, teknologiak berarekin dakartzan arazoei aurre egin beharra…). Aipatutako lan horiei ere erantzuna eman nahian, azken urteotan bezala, ostiraletako ordu lektiboak astelehenetik ostegunera bitartean eman ditugu, (egunean bi ordu eta erdiko moduluak), klaserik gabeko egun horretan, ostiraletan, horiek eta bestelako lanak uztartu nahian: planetan ezarritako lanak, koordinazio bilerak, BOGAko ikasleen lanaren jarraipena eta zuzenketa, EKParen gaineko hausnarketak, teknologia berrietan trebatu, materiala egokitu eta txukundu…
34
Datuen irakurketa (4) Asistentziari dagokionez, %80koa izan da, iazkoaren antzekoa. Oro har, ona dela esan daiteke. Baja kopurua zertxobait altuagoa izan da iazkoa baino, %16,8koa, hain zuzen ere. Lorpenari begira, urratsa bat bera ere gainditu ez dutenen kopurua iazkoa baino apur bat altuagoa da, %31koa. Datu hori modulu guztiak kontuan hartuta dago aterata, baita 100 orduko ikastaroak ere. 240 ordutik gorako erritmoko taldeetan, berriz, jaitsi egiten da %11ra. Erritmo horretan urrats bat %56k gainditu du eta 2 %30ek. HABEko azterketen emaitzak aurreko ikasturtekoak bezain onak izan ez badira ere, batez besteko orokorrak baino hobeak izan dira ia maila guztietan. 1. mailan %71,4k gainditu du (batez bestekoa, %57,2), 2. mailan gaindituen kopurua %50ekoa izan da, (batez bestekoa, %41,3). 3. mailan %44,8k gainditu du (batez bestekoa, %23,9). 4. mailan izan dira gurean emaitzarik txarrenak, gaindituen kopurua (%20) ez baita batez besteko orokorrera ere iritsi (%21,8) Birmatrikulazioa %43,4ekoa izan da, iazkoaren antzekoa, eta ikasle berriak %56,6.
35
ASETASUNA (1) Ikasleen asebetetz a ezagutze aldera, beti erabiltzen ditugun baliabideez baliatu gara aurten ere: bakarkako elkarrizketak, behaketa eta hiru hilabetean behineko galdeketak. Hauek dira ateratako ondorioak: Tutoretza saioak eta lan pertsonalera bideratutako saioak oso gogoko dituzte. Metodologia eta material egokia erabiltzen ditugula uste dute Irakasleon prestutasuna azpimarratu dute Baja izan diren ikasleei, urtero bezala, etxera bidali zaie arrazoia jakiteko asmoz pasatzen zaien galdeketa. Betiko moduan, ez dugu erantzun gehiegi jaso, baina jasotakoetan lana aurkitu izana aipatzen dute eskolak bertan behera lagatzeko arrazoitzat.
36
Eragina gizartean (1) Eibarko Udal Euskaltegiak azken urteotan parte hartu duen ekimenetan hartu du parte beste ikasturte honetan ere: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian, (EBPN) Euskara sailaren eskutik eta AEK euskaltegiarekin elkarlanean. Bide horretatik antolatu dira Gurasoen kanpaina, Euskaraz bizi nahi dut azoka eta manifestua, Berba Lehiaketa (V.) eta Euskararen Eguna. Gure ohiko jardunaz gain, Euskara sailari dagozkion beste zenbait lan ere hartu ditugu gure gain: Hainbat elkarte eta herritarrentzako itzulpenak, euskararen agenda… Gurasoentzako matrikulazio kanpaina bateratua egin dugu eta hortik etorritako ikasleekin (6) euskaltegiko taldeak sendotzea lortu dugu. Ez dira guraso talde garbiak, bestelako ikasleak ere badaude eta. Euskararen Egunean Euskara sailak antolatutako Ipini aurpegia euskarari (argazkia eta mezua) ekimenean parte hartu genuen bai irakasleok baita hainbat ikaslek ere. Otsailean, Berben V. lehiaketa (Berba bikoterik politena) antolatu dugu AEKrekin batera, euskaltegi bietako ikasleentzat zein herritarrentzat. Ekimen horren helburua euskaltegiak ezagutaraztea da, kalera ateratzea. Berba bikote irabazlea: “behargin fina” izan da.
37
Eragina gizartean (2) Irailaren 21ean Eibarren euskaraz bizi nahi dut eguna antolatu dugu udalarekin, AEK euskaltegiarekin, eta euskara eta euskal kulturaren inguruan mugitzen diren hainbat elkarterekin batera. Herriko plazan azoka bat egin da, herritarrek gure eskaintza eta egiten dugun lanaren berri izan dezaten. Horrez gain, euskararen aldeko manifestua irakurri da eta hainbat elkartek sinatu du. Horietaz gain, Berbetan egitasmoaren kanpainan ere hartu dugu parte (“berbalaguna”): Eta kitto euskara elkarteak antolatzen du eta Eibarko euskaltegi bion lankidetza izaten du. AEK eta Euskara Zerbitzuarekin elkarlanen talde guztietan eman beharreko informazioa prestatu eta horren berri eman zaie gure ikasleei kurtso hasieran zein ikasturtean zehar. Horretaz gain, ekimenean parte hartzen duten ikasleek (3k) gelan, tarteka, euren gelan egitasmo horren bitartez egiten dutenaren berri ematen dute beste batzuk animatze aldera. Inmigrazio Sailarekin batera etorkinentzako AISA harrera ikastarorako kanpaina egin bada ere, ez dugu talderik sortzea lortu ez irailean ez urtarrilean. Azken bi ikasturteotan ez da lortu talderik ateratzerik. Kolektibo hori erakartzea ez da erraza izaten, are gutxiago denak ordutegi eta egun beretara ekartzea.
38
Arlo administratiboa (1)
2013ko urtarrilean Euskaltegiak izaera administratiboa aldatu zuen, eta Fundazioa izatetik udalaren barneko saila izatera pasatu zen. Euskara eta Kultura sailaren barruan kokatu zen ko maiatzetik aurrera Euskarak eta Kulturak, bereizita, sail propioa dute. Euskaltegia Euskara sailean dago kokatuta. Azken urteotako ikasle jaitsiera dela eta, eta aurrera begira HABEk betetzen ez diren orduak ordainduko ez dituenez, udalaren erabakia horixe izan da, horrela lanpostuen segurtasuna bermatuta geratzen baita. Era horretan, irakasleok, nahiko talde izan ezean, euskararekin lotutako bestelako zereginetan jarduteko aukera izango genuke. FINANTZAKETA Planean esan bezala bete da. MATRIKULA PREZIOAK ETA ORDAINKETA MODUA Planean esan bezala egin da. BEKATZE SISTEMA
39
Arlo administratiboa (2)
13 ikaslek jaso dute familiaren diru-sarreren araberako beka. Beste 71 ikaslek jaso dute udalak ematen dituen bestelako diru- laguntzaren bat (merkatari, guraso, jubilatu, langabetu eta Euskara plana duten herriko enpresetako langile izateagatik). PROPAGANDA Planean esan bezala egin da.
40
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa 1. maila (1)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak 1B mailako autoikaskuntzarak o materiala osatu da. 1B mailako idazlan ereduak eta egoerak aukeratu eta MOODLE-en txertatu dira 1.mailako azterketa ereduak (HABE,IVAP, Osakidetza, EOI…) plataformara igo dira. IKASTEN plataforman 1B mailan. Bide beretik jarraitu.
41
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa 1. maila (2)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak 1A mailan mintzamena sendotu. 2/3 urratsetan funtzioak eta egoerak sartu dira programazioan (%30) PC 20an eta karpetetan Denbora falta Bide horretan jarraitu
42
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa 1. maila (3)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak 1A mailan idazmena sendotu 2.urratsean idazmenera begirako ariketak sortu eta programazioan txertatu dira. PC 20an eta karpetan Bide beretik jarraitu.
43
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa 1. maila (4)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak 4. urratseko materiala eguneratu da. Karpetak eguneratu dira (helburuak aldatu gabe) eta material berria sartu da. Testu erreal atenporalak aukeratu eta gorde egin dira. PC 20an eta karpetan Bide beretik jarraitu.
44
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa 1. maila (5)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak 1B mailarako azalpenak digitalizatu eta programazioan txertatu dira. Azalpen egokiak aukeratu dira, eta, egon ezean, osatu. Azalpenak digitalizatu eta programazioan txertatu dira. PC 20an eta karpetan Bide beretik jarraitu.
45
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa 2. maila (1)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak Autoikaskuntzara ko materiala osatu da. BOGAkoekin mintzasaioetan erabilitako materiala bildu da. Helburuen arabera sailkatu da. Idazlan egoerak eta ereduak aukeratu eta MOODLera igo dira. MOODLEn, 2. mailan Bide beretik jarraitu.
46
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa 2. maila (2)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak Programazioa eguneratu eta osatu da. Karpetetan eta ordenagailuan dagoena txukundu da. Baztertu diren ariketen ordezkoak sartu dira. Materiala sortu eta programazioan sartu da. PC 27an Bide beretik jarraitu
47
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa 3. maila (1)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak Berridatziak sailkatu dira (EGA IKA 1 eta 2 eta Euskal Gramatika Praktikoa) Aipatutako hiru liburuetako berridatziak bildu, egokitu eta zuzenketa orriak erantsi dira. Dagokion karpetan gorde dira eta PC22ra pasatu dira. PC22ko“Berridatzia k sailka”izeneko karpeta Bide beretik jarraitu
48
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa 3. maila (2)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak Material berria ebaluatu eta gorde da. Bildutako materialak aztertu dira. Egokitzat jo direnei, zuzenketa orria prestatu zaie. Erabili eta frogatu ondoren, unitateetan sartu dira. PC 22ko hainbat karpetatan Bide beretik jarraitu
49
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa 3. maila (3)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak MOODLE-n BOGAn erabiltzeko moduko materiala txertatu da. Idazlan eredu onak aukeratu eta txukundu ondoren, plataformara igo dira, baita HABEko azterketetako balorazio irizpideak ere. Azterketa eredu bana jarri da MOODLEn(HABE, EGA, IVAP etaEOI) Idazlanetarako gaiak eta egitekoak igo dira. MOODLEn, 3.mailan Bide beretik jarraitu
50
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa 4. maila (1)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak Proiektua egiteko tutoretzak planifikatu eta egitekoak finkatu dira. Tutoretzen edukiak eta helburuak hurrenkeran jarri dira. PC22ko 4. mailako karpetan eta MOODLen, 3. mailan Bide beretik jarraitu
51
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa 4. maila (2)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak Ikastaroan erabili den materiala digitalizatu da. Eskaneatutako testuen %10 digitalizatu dira MOODLEko fitxategiak eguneratu dira (%20) PC22ko 4. mailako karpetan eta MOODLen, 3. mailan Bide beretik jarraitu
52
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa 4. maila (3)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak Programazioko edukiak eta helburuak finkatu eta hurrenkeratu dira.. Aurreko ikasturtean egindakoaren hustuketa egin da. Proposamena idatzi eta ikasturte amaieran baloratu egin da. PC 22ko 4. mailako karpetak Bide beretik jarraitu
53
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa Orokorra (1)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak Ebaluazio irizpideak bateratzeko saioak egin dira. Mailaka, aztertzaileek bateratze saioetan egindako lana gainontzekoei transmititu diete. (%50) Atariko proba gisa ikasleek egiten dituzten idazlanak taldeka ebaluatu dira irizpideak bateratuz. Bateratze ikastaroetan parte hartzen jarraitu eta ekarpenak egin/jaso. Bide beretik jarraitzeko asmoa dugu. Sare informatikoa antolatzen eta txukuntzen jarraitu da. Ordenagailuetako materiala txukundu eta antolatu da. PC 20, 27 eta 22an Bide beretk jarraituko dugu.
54
Plangintzaren betetze maila eta ebaluazioa Orokorra (2)
Egitasmoan adierazitako helburuak Lorpen maila Zein datutan oinarritzen da iritzia (Balizko) arrazoiak Hobetzeko proposamenak Antolaketa, koordinazioa eta zerbitzua hobetu da. Ostiraletako lanarekin jarraitu dugu: koordinazio lanak, Zuzendaritza Batzordea. Programazioak, bilera deiak eta aktak. Horrela jarraitu Irakasleak informatika kontuetan trebatu- Ez dugu AULACLIC aztertu, beraz, ikastarorik ere ez dugu egin. Lehentasun handiagoko lanak
55
IRAKASLEEN FORMAZIOA (1)
IKASTAROA ANTOLATZAILEA TUTOREA PARTE HARTZAILEA Bateratze saioak (1. maila) HABE Josu Perales Idoia Argoitia Julio Aparicio Xabier Gezuraga (3. maila) Luis Mari Gonzalez de Txabarri Nerea Azkarate Nerea Beitia EGArako bateratze saioak Hezkuntza Gabino Murua Itziar Garitagoitia
56
IRAKASLEEN FORMAZIOA (2)
IKASTAROA ANTOLATZAILEA TUTOREA PARTE HARTZAILEA Euskararen transmisioa Mintegia Eibarko Eta kitto euskara elkartea Itziar Garitagoitia Idoia Argoitia Berbetan Eibarko Udala Roberto Otxandio “Babelium” ahozkotasuna lantzeko zerbitzua IKASTENen HABE Inko Perurena “Ikasten” plataforma aurrez aurreko ikastaroetan Pedro Lonbide Abel Camacho Xabier Gezuraga Sorkunde Juaristi
57
IRAKASLEEN FORMAZIOA (3)
IKASTAROA ANTOLATZAILEA TUTOREA PARTE HARTZAILEA Elkarreragineko ahozkoaren didaktika HABE Ane Ortega Roberto Mielgo Idoia Argoitia Nola hobetu ahozko eta idatzizko komunikazio- gaitasuna Joxerra Garzia Jon Sasiain Nerea Beitia Aprendizaje de L2: enseñar a escuhar y comprender Susana Martin Nerea Azkarate Itzulpenaren oinarriak, itzultzaileak ez direnentzat IVAP Iñaki Iñurrieta
58
Ikas-irakas prozesuaren planifikazioa eta berorren garapenaren ebaluazioa
Programazioa (1) Euskaltegiko programazio-proposamena erabili da maila guztietan, urtero bezala. Programazio hori, mailaz maila, unitateetan banatuta dago maila bakoitzeko helburu eta komunikazio eginkizunak kontuan hartuta. Hala ere, esan beharrik ez dago, ez garela horretara mugatzen. Izan ere, ahalegin berezia egiten dugu egunerokotasunak toki berezia izan dezan, eta horretarako etengabe osatzen eta moldatzen dugu: komunikabideetako testuak erabiltzen ditugu, Ikasten-Ikasbil, egunkariak, irratsaioak, telebista-saioak, herri-aldizkariak… Eguneratze lan honek batzuetan noraezean ibiltzeko arriskua duen arren, horren aldeko apustua egiten dugu, beti ere, bete beharreko helburuak eta horretarako erabiltzen ditugun materialak etengabe aztertuta eta gogoeta eginda. Hausnarketa horiek koordinazio bileretan egiten ditugu, eta askotan, horren ondorioz hainbat hobekuntza eta moldaketa ezartzen ditugu oinarri dugun programazioan: mailaz mailako planetan lan proposamenak zehaztu eta ikasturtean zehar betetzen saiatzen gara. Esan genezake, beraz, etengabe ari garela materiala eta programazioa eguneratzen eta sendotzen, mailaz mailako egitasmoetan ikusten den bezala.
59
Ikas-irakas prozesuaren planifikazioa eta berorren garapenaren ebaluazioa
Programazioa (2) Azken urteotan legez, aipatutako eguneratze eta egokitze lan horiek ostiraletan egin ditugu, asteko klase orduak lau egunetan banatuta (astelehenetik ostegunera, egunean ordu erdi gehiago emanda). Ordu erdi hori lan pertsonalari eskaintzen diogu, bakoitzaren beharretara egokitutako ariketak eta prozedurak erabilita. Irakasleontzat lan handiagoa den arren, ikasleen erantzuna ikusita, eta ateratzen dioten etekina, aurrera begira ere horrela jarraitzeko asmoa dugu. Eguneroko tarte horretan, gainera, ikasleen autonomia bultzatzen saiatzen gara, euren ikasprozesuaren jabeago egin daitezen.
60
Ikas irakas prozesuaren planifikazioa eta berorren garapenaren ebaluazioa
Metodologia (1) Planean aurrikusi bezala, metodologia ezberdinak eta prozedura anitzak erabili ditugu, orain arteko moduan garrantzitsua baiteritzogu ikasleen beharrak eta ikas-estiloak kontuan izateari. Helburu ikasleak ahalik eta autonomoen bihurtzea dugunez, beharrezko diren baliabideak eskura jartzen saiatzen gara: Internetek eskaintzen dizkigun aukerak, material didaktikoa, ikas-prozesuaren gaineko gogoeta... Bestalde, euskaltegitik kanpo ere ikasleak euskara erabiltzera animatzen ditugu kanpo ekintzen bitartez, bertan zein inguruko herrietan euskaraz diren ekimen eta eskaintzen berri emanez (Berbetan egitasmoa, hilabeteko kultura agenda...). Hala ere, horrek ez du esan nahi nahi besteko eragina dugunik. Izan ere, motibazio ezarekin egiten dugu topo ia gehienetan, gure ikasle askok eta askok titulua lortzea baitute helburu ia bakarra. Horrek, dudarik gabe, gelako giroa eta eskolak asko baldintzatzen ditu. Hortaz, motibazioa lantzeak ere gure erronketako bat izaten jarraitzen du.
61
Ikas irakas prozesuaren planifikazioa eta berorren garapenaren ebaluazioa
Bi ebaluazio egin ditugu: otsailean lehenengoa, eta ekainean bigarrena. Talde guztietan pasatu dira bata zein bestea. Horretaz gain, eta 12. urratsetan atariko proba (idazlana) pasatu zaie ikasleei azterketarako urratsa nolabaiteko bermearekin emateko. Idazlan horiek batzorde batean zuzendu dira eta gai ez gai kalifikazioa eman zaie. Aurten ere, maila azterketetako irakurmen eta entzumen probak HABEk prestatu eta euskaltegian egin dira. 1., 2. eta 3. mailako aztertzaileok zuzendu ditugu probak. 4.mailaren kasuan, aztertzailerik ez dugunez, Gernika-Lumoko udal euskaltegiko aztertzaile bati bidali eta berak zuzendu ditu. Emaitzak HABEra bidali dira ezarritako epean. Portfolio ebaluazio-sistema ere erabiltzen dugunez, ikasturtean zehar egindako lanak ere izan dira kontuan urratsa jartzeko orduan. Halaber, ikasleak euren ikas-prozesuaren jabeago izan daitezen, gero eta garrantzi handiagoa ematen diogu autoebaluazioari; horretarako helburuen berri eman zaie aldiro-aldiro eta horien gaineko hausnarketa eskatu. Esaterako, idatzizko eta ahozko (grabazioak) ekoizpenen gaineko ebaluazioa eskatzen zaie ikas-prozesua eraginkorragoa eta motibagarriagoa izan daitekeelakoan.
62
Ikas irakas prozesuaren planifikazioa eta berorren garapenaren ebaluazioa
Kanpo ekintzak (1) IRAILA Eibarren Euskaraz bizi nahi dut: azoka, manifestua, jolasak AZAROA “Nola doa euskara?” Hitzaldia, Andoni Egaña. Eta kitto euskara elkartean ABENDUA Euskararen eguna: “Ipini aurpegia euskarari” Gabonetako saskiaren zozketa URTARRILA Soraluzeko Arizaga baserrira bisita San Blas opilak egin Hitzaldia: “Zer egin zaborrarekin?” Euskaltegian, Mankomunitatekoen eskutik OTSAILA Euskarazko berben V. lehiaketa (Berba bikoterik politena), AEK eta Euskara sailarekin elkarlanean. MARTXOA FILMAZPIT zine emanaldia Portalean. Lilja 4-ever eta Pink saris. Antzerki jardunaldiak: Zazpi aldiz elur 62
63
Ikas irakas prozesuaren planifikazioa eta berorren garapenaren ebaluazioa
Kanpo ekintzak (2) APIRILA Hitzaldia:” Elikadura, bertakoa eta freskoa”. Portalean. Antzerki jardunaldiak: Hamlet MAIATZA Hitzaldia: “Udarik izango al dugu?” Pello Zabala-Urko Aristi. Eta kittok antolatua. Tantanez tantan: Gantxilla eskuz esku Urkizutik Untzagara Hitzaldia: “Kantauriar mendietako hartza”. Udal Euskaltegiak antolatua. Portaleko aretoan. EKAINA FILMAZPIT zine emanaldia: Fenix Euskara sailak antolatua. Mahai ingurua: EL CONQUIS Korta-Goñi-Txurru. Eta kittok antolatua. Kurtso amaierako afariak
64
ANTOLAKETA ETA BALIABIDEEN ANALISIA
Giza baliabideak Plantilako 8 irakaslek jardun dugu aurten eskolak ematen. Irakasle bat Euskara sailean aritu da normalizatzaile lanetan, eta hamargarrena Pertsonal sailean egon da Zerbitzu eginkizunetan. Bitartekoak Materiala Material informatiko berria erosteko ere zailtasunak izan ditugu aurrekontuetan izandako murrizketak direla eta. Liburuei dagokienez, 89 erosi ditugu. Hainbat aldizkaritan ere harpidetuta gaude eta egunkariak ere erosten ditugu. Ikasleek mailegu zerbitzuan, 232 liburu atera dituzte. 64
65
TALDEKO ORGANOEN FUNTZIONAMENDUA ETA HARTUTAKO ERABAKIAK (1)
66
TALDEKO ORGANOEN FUNTZIONAMENDUA ETA HARTUTAKO ERABAKIAK (2)
67
TALDEKO ORGANOEN FUNTZIONAMENDUA ETA HARTUTAKO ERABAKIAK (3)
68
LABURPENA (1) Indarguneak
- Irakasle talde indartsua, profesionala, autonomoa eta ondo prestatuta. 4. mailan eskolak emateko bi irakasle. Horretaz gain, HABEko azterketetan 4 aztertzaile eta bat EGAn. - Etengabeko formaziorako ahalegina. - Lan giro ona. - Gestio didaktiko zein administratibo egokiak, ondo antolatuta eta eraginkorrak. - Komunikazio ona eta ierarkizazio minimoa. - Eskaintza zabala. - Titulu ofizialak eta homologatuak; azterketa-atal batzuk euskaltegian bertan egiteko aukera. - Bezero eta kolektibo berriak. - Material ugari eta anitza, etengabean berriztua. - Euskaltegiaren Currikulum Proiektua Euskaltegi ofiziala, prestigioduna, serioa, apolitikoa. - Erakundeen babesa eta bultzada. Publizitate kanpainak eta ikasleek egiten duten propaganda
69
LABURPENA (2) Ahuleziak
- Ikasleen batez besteko adina nahiko altua da eta horrek baditu hainbat eragozpen (ikasteko ohiturarik ez, denbora gehiagoren beharra, memoria arazoak...) - Ikasle gazteak erakartzea gehiago kostatzen zaigu Hezkuntzan lortutako tituluak (DBH (B1), Batxilegoa (B2) eta unibertsitate ikasketak (C1) perfilekin homologatu edo baliokidetu dituztenetik. - Ikasleek, euskara ikasteaz gain, beste mila eginkizun dituztenez, euskarari eskaintzeko duten tartea gero eta txikiagoa da. Gure moduluek, berriz, apenas izan dute aldaketarik. - Ikasleek ez dute euskararen beharrik somatzen. Bigarren mailako kontua da gure ikasle gehienentzat. - Ikasle asko titulu bila besterik ez dator. - Ikasturte batetik bestera nahi baino ikasle gehiago geratzen dira bidean. - Gero eta zailagoa egiten zaigu ikasleei ikustaraztea azterketetara joateko gutxieneko maila izatea ezinbestekoa dela. -Azterketetako emaitzak ez dira nahiko genituzkeenak - 4. mailako taldea osatzeko zailtasunak (ratioa, modulua, inguruko euskaltegien eskaintza ...).
70
LABURPENA (3) Ahuleziak
- Taldeak neurriraketaren barruan sartzeko larri ibiltzen gara : ikasleek modulu motzagoak nahi dituzte, ordutegi arazoak... - Herritarrek informazio gutxi dute euskaltegiaz. Euskaltegiaren kale presentzia txikia da. - Ikasleen autonomia sustatzeko zailtasunak ditugu. - Euskaltegitik kanpoko erabilera bultzatzea zaila egiten zaigu. - Konpetentzia ugari herrian bertan (AEK, Hizkuntza Eskola eta EPA). - Azken urteotako egoera ekonomikoak, bai Udalarenak bai HABErenak, murrizketak dakarzkigu alde guztietatik. -HABEtik zer berri etorriko den beldurrez bizi gara; izan ere, euskaltegiaren jardunean eragin handia izan dezaketen aldaketa askoren berri prentsaren bidez iristen zaizkigu, edota berandu: ratio aldaketak, azterketa deialdiak, murrizketak, BOGAko orduak konputatzeko modua...
71
LABURPENA (4) Sendotu beharrekoak 14-15 ikasturtera begira.
MOODLEk dituen aukerak baliatu ikasleei material osagarria eskaintzeko. Materiala digitalizatzen eta eguneratzen jarraitu Ebaluazio irizpideak zehazten jarraitu Teknologia berrietan trebatzen jarraitu Curriculuma eta programazioa behin eta berriro aztertu eta beharrezko ikusten diren egokitzapenak egin. 14-15 ikasturtera begira. MOODLE-k eskaintzen dizkigun aukerak aztertu ondoren, ikasleentzako (bai on-line bidezkoentzako, bai aurrez aurrekoentzako) materiala eskura jarri. Aurreko ikasturtean bezala, 4. Mailako plana eta memoria egingo dira.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.