La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

GURASO ESKOLA 2014/2015.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "GURASO ESKOLA 2014/2015."— Transcripción de la presentación:

1 GURASO ESKOLA 2014/2015

2 HIZKUNTZAK 3.SAIOA

3 Gai-ordena: 1.- Ikasmateriala
2.- Hizkuntzak arloko oinarrizko konpetentzia DBH1/2 3.- Konpetentzien mapa integratua DBH1/2 4.- Unitate didaktikoa: Eraketa Sekuentzia eredua Jarduera osagarriak Ebaluazio zertifikatzailea - Eduki baliabideak Integrazio Jarduerak 2. Ebaluazio zertifikatzailea - Konpetentzia Ebaluatzeko irizpideak eta adierazleak. 5.- Zenbait jarduera

4 EKI IKASMATERIALAK Ikaslearen liburu inprimatua www.virtusbooks.com
Unitate didaktikoak jasotzen dituen ikasmateriala da Fitxa bilduma inprimatua Unitate didaktikoan egin behar diren jarduerek eskatzen dituzten askotariko adierazpen grafiko edota datu bilketak (txantiloiak, taulak, mapa kontzeptualak, inkestak eta abar) egiteko ereduen proposamena eskaintzen du. EKIGUNEA Web gune bat da. Bertan eskaintzen dira Ikaslearen liburu inprimatuan jaso ezin diren euskarriak: Audioak Bideoak Animazioak Irudiak Jarduera osagarriak Bideo tutorialak Lan koadernoa Euskara, Lengua castellana eta Matematika ikas arlo instrumentaletako konpetentzia lortzeko jardunean laguntzen duten ariketa sistematizaturen askotariko multzoa eskaintzen duen ikasmateriala da. IKT jarduerak Ikasarlo guztietan IKT konpetentzia lantzeko proposatzen diren jarduerak: 5/7 jarduera arlo bakoitzean Portafolioa Ikasleak Unitate Didaktiko bakoitzean egiten dituen lan guztien ebidentziak jasotzen dituen ikasmateriala da. LANKETA DIGITALA

5 HIZKUNTZAK ETA LITERATURA ARLOKO OINARRIZKO KONPETENTZIA
Hitzezko eta literaturazko konpetentzia komunikatiboa. Ikastolen Taldeak onartutako hizkuntzekiko lortu beharreko konpetentzia mailaren arabera, ikaslea gai da Oinarrizko Hezkuntzaren amaieran, euskaraz (B2), beste hizkuntza ofizialean (gaztelania edo frantsesa) (B2) eta nazioarteko komunikaziorako hirugarren hizkuntza batean (B1) bere bizitzako eremuetan, egoera bakoitzak eskatzen duen ahozko zein idatzizko hizkuntzaren erabilera egokia eta eraginkorra egiteko. Era berean, badu kultura literarioa, Euskal Herrikoa nahiz unibertsala, inguratzen duen mundua eta bere burua hobeto ulertzen lagunduko diona.

6 HIZKUNTZAK ARLOKO OINARRIZKO KONPETENTZIA
Hitzezko eta literaturazko konpetentzia komunikatiboa ARLOKO KONPETENTZIAK: Oinarrizko Hezkuntza osorako Ahozko eta idatzizko komunikazioa: ulermena Ahozko eta idatzizko komunikazioa: adierazpena Hizkuntzari buruzko hausnarketa Hizkuntzaren dimentsio soziala Literatura DBH 1. IKASMAILARAKO AMAIERAKO KONPETENTZIA Eremu sozialeko zein akademikoko egoera batean, euskarri eleanitzetan (ahozkoak, idatzizkoak, digitalak) oinarrituz eta haietatik helburuaren baitako informazio zehatza eskuratuz, ikaslea gai da, ahoz zein idatziz, errealitate edo gertaera bat deskribatu, kontatu eta hark sortutako sentimenduak eta horien zergatiak adierazteko, egoeraren eskakizunen baitako hizkuntza erabiliz.

7 HIZKUNTZAK ARLOKO OINARRIZKO KONPETENTZIA
Hitzezko eta literaturazko konpetentzia komunikatiboa ARLOKO KONPETENTZIAK: Oinarrizko Hezkuntza osorako Ahozko eta idatzizko komunikazioa: ulermena Ahozko eta idatzizko komunikazioa: adierazpena Hizkuntzari buruzko hausnarketa Hizkuntzaren dimentsio soziala Literatura DBH 2. IKASMAILARAKO AMAIERAKO KONPETENTZIA Eremu sozialeko zein akademikoko ahozko zein idatzizko interakzio-egoera batean, euskarri eleanitzetan (ahozkoak, idatzizkoak, ikus-entzunezkoak, digitalak) oinarrituz eta haietatik helburuaren baitako informazioa interpretatuz, egoeraren eskakizunen baitako hizkuntza erabiliz eta interakziorako oinarrizko estrategiak baliatuz, ikaslea gai da errealitate bat esplikatzeko, hari buruzko ikuspuntu arrazoitua emateko, eta solaskidearen ezaugarriak kontuan hartuz testu poetikoak sortzeko, erreferentziazko poemak imitatuz eta eraldatuz.

8 DBH-1. MAILAKO HIZKUNTZAK ARLOKO KONPETENTZIEN MAPA: CURRICULUM INTEGRATUA
1. UNITATE DIDAKTIKOA 2. UNITATE DIDAKTIKOA 3. UNITATE DIDAKTIKOA EUSKARA Ikasleak ahozko zein idatzizko interakzio-egoeren eskakizunen baitako informazioak eskatu eta ematen ditu, galdera egokiak formulatuz eta erantzunez hartzaileari begirunez zuzenduz eta pertsonak zein lekuak deskribatuz. (DESKRIBAPENAK) Ikasleak, sentimenduek eragina duten egoera batean, berarengan sortutakoak azaltzen ditu zergatiak emanez, eta sentimenduen adierazpenerako testu poetikoak sortzen ditu, erreferentziazko literatur testuak imitatuz eta transformatuz, eta espresiboki irakurtzen ditu. (POESIA) Ikasleak eremu akademikoari zein sozialari lotutako egoera batean, eskura dituen mota ezberdineko iturrietatik asmo zehatz bati erantzuteko jasotako informazioa idatziz ematen du, gaiarekiko hartzailearen ezagutzara egokituz eta edukia deskribapen-sekuentziaren egituraren baitan antolatuz. (IKERKETA) LENGUA CASTELLANA El alumno/a, tanto en situaciones relacionadas con el ámbito académico como con el ámbito privado, partiendo de modelos referenciales, produce por escrito narraciones literarias y las reproduce oralmente. (NARRAZIOA) El alumno/a, en una situación-problema relacionada con una determinada realidad sociolingüística realiza una pequeña investigación sobre el tema, buscando información en diferentes tipos de fuentes escritas (impresas y digitales) y orales (entrevista) y expone los resultados oralmente y por escrito. (IKERKETA+ELKARRIZKETA) El alumno/a, en una situación relacionada con los medios de comunicación, analiza los mensajes de dichos medios atendiendo a los recursos icónicos y verbales que los caracterizan, y expone oralmente o por escrito sus conclusiones sugiriendo propuestas adecuadas a los parámetros de la situación. (KOMUNIKABIDEAK) ENGLISH The student, in both private and academic situations, selects the music and the images appropriate to the parameters of the situation and integrates them into a musical montage, gives information about the authors or participants of musical montage and assesses montages done by others. (BIOGRAFIA) The student, in both academic and private situations, orally and in writing, describes different aspects and processes related to the ocean, and narrates significant events related to it, selecting information from given sources. (AZALPENA) The student, in academic and private situations, gives oral or written information about technological advances and their development over time by selecting and organising information from given sources. (NARRAZIO KRONOLOGIKOA)

9 DBH-2. MAILAKO HIZKUNTZAK ARLOKO KONPETENTZIEN MAPA: CURRICULUM INTEGRATUA
1. UNITATE DIDAKTIKOA 2. UNITATE DIDAKTIKOA 3. UNITATE DIDAKTIKOA EUSKARA Ikasleak eremu desberdinetako egoerei lotutako gertakizun errealen zein fikziozkoen inguruko solasaldietan eraginkortasunez parte hartzen du, eta, ahoz zein idatziz, haiei buruzko informazioa zein balorazioa ematen du, beharrezko interpretazioak eginez eta ondorio posibleak iragartzeko hipotesiak formulatuz.  (KRITIKA) Ikasleak gai desberdinen inguruko kode anitzak integratzen dituzten testuak interpretatzen eta baloratzen ditu eta berearekin bat ez datozen besteen ideietan eragiteko diskurtsoak sortzen ditu. (ARGUDIAKETA) Ikasleak, soziolinguistikarekin erlazionatutako egoera batean, hari buruzko informazioa ematen du, ahozko zein idatzizko iturrietatik jasotako informazioak integratuz eta mezuaren adierazpenerako deskribapena, esplikazioa, besteen bizipenak zein irudi grafikoak baliatuz. (ERREPORTAIA) LENGUA CASTELLANA El alumno/a en una situación relacionada con hacer comprender el uso de términos lingüísticos, explica por escrito con adecuación y corrección el significado de locuciones o frases hechas seleccionando e integrando información procedente de diferentes fuentes y utilizando el recurso de la definición y el relato de experiencias. (ARTILULU ENTZIKLOPEDIKOA) El alumno/a describe y justifica los rasgos de personalidad que caracterizan a una persona y selecciona y crea textos poéticos que respondan a la descripción realizada, utilizando como fuente de creación la imitación y la transformación de poemas de autores reconocidos. (POESIA) Previa discusión en grupo, sobre temas controvertidos y orientada a la elaboración de conclusiones, y basándose en ellas, el alumno/a escribe un texto de opinión en el que además de expresar las propias opiniones recoge las de otros bien sea para confirmar cuanto se dice bien sea para refutarlo y fortalecer así la propia opinión. (IRITZI TESTUA) ENGLISH The student, in both academic and private situations, explains orally or in writing some of the geographical differences and similarities between two countries, justifying the explanations with information from given sources. (KONPARAZIOAK+JUSTIFIKAZIOA) The student describes data about health habits, presents his or her conclusions regarding the consequences of such habits and makes suggestions for improvement. (ONDORIOAK+GOMENDIOAK+ ARRAZOIAK) The student, based on given models, creates his or her own literary texts and reproduces them orally using prosodic elements appropriate to the characteristics of the situation. (POESIA+NARRAZIOA+DRAMATIKA)

10 Unitate Didaktikoa: Azalpena
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza-eredua: integrazio-pedagogia KONPETENTZIA 1. EGOERA 2. EGOERA 3. EGOERA EZAUGARRI KOMUNAK: parametroak Ikasleak mobilizatu eta transferitu beharreko ezagutzak

11 UNITATEA 2. EGOERA 3. EGOERA EGOERA KONPETENTZIA
Ikasleak, ahozko zein idatzizko interakzio-egoera batean, haren eskakizunen baitako informazioak ematen eta eskatzen ditu, galderak egoki formulatuz eta erantzunez, hartzaileari begirunez zuzenduz  eta pertsonak zein  lekuak deskribatuz. 2. EGOERA Zenbait herrialdetako adin bertsuko ikasleak harremanetan jarriko gara. Horretarako beharrezkoa den informazioa trukatuko duzue, posta elektronikoa baliatuz. (Nolakoak gara? Zer zaletasun dugu? Non bizi gara? Nola hitz egiten dugu? EGOERA 3. EGOERA Asteburuan ikastolako mendi irteera batean, zurekin eraman zenuen etxeko txakurra, Xei, galdu egin zen, eta faltan botatzen duzue. Xei bilatzeko: haren deskribapenarekin kartelak egin, galdutako eremuaren deskribapena egin basozainak bilaketa antolatzeko eta kartelen deialdiari erantzunez, telefonoz deituko dizutenak serio eta benetan ari direla ziurtatzeko galderak prestatuko dituzue. KONPETENTZIAREN EBALUAZIOA

12 Unitate didaktikoaren sekuentzia-eredua KONPETENTZIAREN ZERTIFIKAZIO-
HASIERAKO FASEA (1. egoera) Konpetentziarekin erlazionatutako egoeraren aurrean kokatzea Egoeraren eskakizunei erantzuteko lan-plangintza egitea GARAPEN-FASEA ( osagaiak) Egoerak eskatutako eduki-baliabideak eta bestelakoak bereganatzea autorregulazioa Eduki-baliabideak mobilizatzen eta integratzen ikastea autorregulazioa AMAIERAKO FASEA (2. egoera) Familia bereko 2. egoerari aurre eginez, eduki-baliabideak transferitzen ikastea. KONPETENTZIAREN ZERTIFIKAZIO- FASEA (3. egoera) Familia bereko 3. egoerari aurre eginez, ikasleak konpetentziaren lorpena frogatzea

13 Ebaluaziorako adierazleak Ez naiz guztiz ongi aritu
Autorregulazio-jarduera Ebaluaziorako adierazleak Ongi aritu naiz Ez naiz guztiz ongi aritu Galdera egokiak idatzi ditut. Galderei dagozkien erantzun osoak, argiak eta zuzenak idatzi ditut Eskatutako kategorien baitako informazioa eman dut. Kategoria bakoitzean gaia mantendu dut. Deskribapen-kategoriei dagozkien lexikoa eta esamoldeak erabili ditut.

14 EUSKARA ETA LITERATURA- DBH1 ELKARREKIN BIZI(HI)TZA
Jarduera osagarriak Helburu didaktikoak finkatzera bideratutako jarduerak. EUSKARA ETA LITERATURA- DBH ELKARREKIN BIZI(HI)TZA Helburu didaktikoak Jarduera osagarriak 1. Ahozko zein idatzizko interakzioetan, informazioa eskatzerakoan zein ematerakoan, hartzaileari begirunezko adierazpide egokiz zuzendu eta ahozko komunikazioa bideratzeko teknikak zuzen erabili. 1, 3, 4, 5 2. Informazio-eskakizunaren helburuarekiko galdera pertinenteak formulatu eta besteek formulatutakoei koherentziaz eta zuzentasunez erantzun. 6, 7, 8, 9, 10, , 12,   3. Pertsona zein leku deskribapenen elementuak eta ordena inferitu. 13, 14,15, 20, 21, 22 4. Pertsona-deskribapenak sortu, aurretiko plan bati erantzunez eta definitutako kategoriei egokitzen zaien lexikoa baliatuz, eta idatzizko komunikazioa bideratzeko teknikak zuzen erabili. 2,16, 17, 18, 19 5. Leku-deskribapenak sortu, aurrez ezarritako deskribapen-plan bati erantzunez, plan horretako ordena adierazten duten adierazpideak erabiliz eta landutako deklinabide arauak aplikatuz, eta idatzizko komunikazioa bideratzeko teknikak zuzen erabili. 23 24, 25

15 Ebaluazio zertifikatzailea
Lehen ebaluazio zertifikatzailea: - Edukien eskuratzea - Eduki-baliabideen ebaluazioa (%30)

16 EDUKI-BALIABIDEEN EBALUAZIOA
Jarduera EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK EBALUAZIORAKO ADIERAZLEAK 1 1. H.D. Ahozko zein idatzizko interakzioetan, informazioa eskatzerakoan zein ematerakoan, hartzaileari begirunezko adierazpide egokiz zuzendu eta ahozko komunikazioa bideratzeko teknikak zuzen erabili. Egoera bakoitzerako begirunezko esapidea edo gizalege-formula hautatu du. (K) 2 Adierazkortasunez irakurri du, esapideei intonazio egokia emanez.Audio editorea erabiliz emaniko testua grabatu eta egoki gorde du. 3 Egoera bakoitzerako begirunezko esapide edo gizalege-formula egokia hautatu du. (K) 4 2. H.D. Informazio-eskakizunaren helburuarekiko galdera pertinenteak formulatu eta besteek formulatutakoei koherentziaz eta zuzentasunez erantzun. Galderei erantzuteko testuko informazio zehatza identifikatu du eta beharrezko inferentziak egin ditu. (K) Erantzunak osotasun semantikoz eman ditu. (K) Testuko informazioa zuzen kopiatu du. (K) 5 Erantzunari dagokion galdera osatu du beharrezko inferentziak eginez (K) Galderari dagokion erantzun egokia hautatu du (K) 6 Galderari dagokion erantzun zuzena hautatu du, galdegaiari erreparatuz. (K)

17 Integrazio-jarduera konplexua (1):
hasierako egoerari aurre egiteko eskuratutako edukiak transferitu beharko ditu Integrazio-jarduera konplexua (2): Ezaugarri berdinak dituen egoera berri bati irteera eman jasotako edukiak transferituz eta egokituz Autorregulazio-jarduera

18 Ebaluazio zertifikatzailea
Bigarren ebaluazio zertifikatzailea: Konpetentziaren lorpena - Konpetentziaren ebaluazioa (%60)

19 ARLOKO BALIABIDEEN ERABILERA (Kontzeptuen bereganatzea)
EBALUATZEKO IRIZPIDEAK ETA ADIERAZLEAK EGOKITASUNA (Ulermena) KOHERENTZIA (Adierazpena)  ARLOKO BALIABIDEEN ERABILERA (Kontzeptuen bereganatzea)  IRIZPIDEEN AZALPENA Ikasleak eskatutako zeregina gauzatu du. Sortutako testuak erantzuten die komunikazio-egoeraren ezaugarriei nahiz proposatutako baldintzei; eta horretarako emaniko euskarriak ere kontuan hartu ditu. Ikasleak testuko informazioa dagokion egituraren baitan antolatu du, ideiak garatu ditu haien arteko erlazio logikoa mantenduz eta kohesio-elementu egokiak baliatuz. Ikasleak komunikazio-egoeraren ezaugarriei edota gaiari dagokion lexikoa erabili du eta gramatika-ezagutzak zuzen aplikatu ditu, bai testuinguruaren eremukoak bai eta esaldiaren nahiz hitzaren eremukoak. ADIERAZLEAK Galdera guztiei erantzun die Galderari dagokion erantzuna eman dio. (non galderari leku batekin, noiz galderari data batekin, balioari zenbaki batekin…) Galdera bakoitzaren erantzun egokia ondorioztatu du albistetik. Erantzunak osotasun semantikoz adierazi ditu. Erantzunek esanahi argia dute.  Albistetik kopiatutako informazioak akats ortografikorik gabe kopiatu ditu. Erantzunaren formulazioan galdegaia zuzen erabili du. Esaldiak eratzean landutako deklinabidearen oinarrizko arauak aplikatu ditu.

20 KALIFIKAZIOA EGITEKO BI EBALUAZIO ZERTIFIKIATZAILEEN ARTEKO KALIFIKAZIOA (Behin-behinekotasunez) Konpetentziaren ebaluazioari kalifikazioaren %60 Eduki-baliabideen ebaluazioari kalifikazioaren %30 Jarrera %10

21 Zenbait jarduera

22

23 2. EGOERA EDUKI-BALIABIDEAK TRANSFERITZEN
Joan zen asteburuan ikastolako mendi taldearekin herriko tontor garaiena igotzera joan zinen. Zurekin eraman zenuen etxeko txakurra: Xei. Galdu egin zen eta faltan botatzen duzue. Xei bilatzeko: haren deskribapen zehatzena osatuz kartelak egingo dituzue. Galdutako eremuaren deskribapena egingo duzue basozainak bilaketa antolatzeko. Kartelen deialdiari erantzunez, telefonoz deituko dizutenak serio eta benetan ari direla ziurtatzeko galderak prestatuko dituzue.


Descargar ppt "GURASO ESKOLA 2014/2015."

Presentaciones similares


Anuncios Google