La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

GARIZUMAKO 4. IGANDEA B zikloa 2015eko martxoaren 15a

Presentaciones similares


Presentación del tema: "GARIZUMAKO 4. IGANDEA B zikloa 2015eko martxoaren 15a"— Transcripción de la presentación:

1 GARIZUMAKO 4. IGANDEA B zikloa 2015eko martxoaren 15a
Doinua: Bizantziar abestiak GARIZUMAKO 4. IGANDEA B zikloa Ziro erregearen pertsiar inperioko irudiak (Ka 559) 2015eko martxoaren 15a

2 JESUS DA MUNDUKO SALBATZAILEA
1. irakurg.: Bibliaren ikuspegitik, Ziro, pertsiar erregea (Jesusen antzera) da Jainkoaren tresna , atzerritik herria salbatzeko Salmoa: Atzerrian Herriak duen herrimina adierazten duen salmorik bikainena. 2a lectura2. irakur.: Jesukristo, Bizitza ez ezik, Piztuera ere bada. Ebanjelioa: Nikodemos eta Jesusen arteko elkarrizketak Jainkoak digun maitasuna azaltzen du, bere Semea bidaliz, ez mundua gaitzesteko, salbatzeko baizik.

3 Persepolis Ziro, Pertsiako errege
2Kro36, Egun haietan, Apaizburuek eta herriak ere okerkeria okerkeriaren gainean egiten zuten, arrotzen ohitura higuingarriak hartuz. Jaunak Jerusalemen beretzat sagaratua zuen tenplua ere kutsatu egin zuten. Jaunak, beren arbasoen Jainkoak, etengabe egin zizkien oharrak bere mezularien bidez; izan ere, errukia baitzien bere herriari eta bere egoitzari. Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan. Gero, Jainkoaren etxea erre, Jerusalemgo harresia bota eta su eman zien jauregiei eta bertako gauza ederrei, dena hondatuz. Bizirik geldituak Babiloniara erbesteratu zituen. Han erregearen eta beronen ondorengoen esklabo izan ziren, harik eta pertsiarren erregealdia etorri zen arte. Horrela bete zen Jaunak Jeremias profetaren ahoz esana: «Hirurogeita hamar urtez egongo da utzia lurralde hau, hondamenaldi osoan zehar, Jaunari ukatu zizkioten atseden-urteak bete arte». Pertsiako errege Ziroren lehen urtean,, Jeremias profetaren ahoz iragarria bete zuen Jaunak. Eta berak eraginda, Pertsiako errege Zirok hitzez eta idatziz bere erreinu osoan agindu hau zabaldu zuen: «Hau agintzen du Pertsiako errege Zirok: Lurreko erreinu guztiak eman dizkit Jaunak, zeruetako Jainkoak, eta Judako Jerusalemen berari tenplua eraikitzeko agindu dit. Beraz, zuen artean haren herriko diren guztiak igo bitez hara, Jauna, beren Jainkoa, lagun dutela! Persepolis Ziro, Pertsiako errege

4 136. salmoa herriminez betetako salmoa da, bihotzean ehoa, Herriaren bere lur eta Jainkoarenganako maitasunak sortua. Nahiago du heriotza (“Geldi bekit mihia ahosabaian itsatsirik”) ahaztea baino: - Babiloniako ubideen inguruan negarrez bere Lurra eta Jainkoa gogoratuz. - Ezin abestuz beraien zapaltzaileek eskatutako kantak. Jerusalemen gogoramena da beraien kontsolamendua. Montserrateko 136. salmoa:

5 136. Salmoa Geldi bekit mihia ahosabaian itsatsirik,
Babiloniako ubidea Geldi bekit mihia ahosabaian itsatsirik, zutaz oroi ez banendi. Babiloniako ibai bazterretan eseriak geunden negarrez, oi Sion, zutaz oroituz. Ur ondoko sahatsetan utziak genituen zitarak zintzilik

6 Geldi bekit mihia ahosabaian itsatsirik, zutaz oroi ez banendi.
Eta han, guri kantu eske zeuden erbesteratu gintuztenak, kanta alai eske gure zapaltzaileak: «Kantatu guretzat Siongo kantak».

7 Geldi bekit mihia ahosabaian itsatsirik, zutaz oroi ez banendi.
Nola kantatu Jaunaren kanturik atzerriko lurraldean? Zutaz ahaztu banendi, Jerusalem, geldi bekit eskua elbarri.

8 Geldi bekit mihia ahosabaian itsatsirik,
zutaz oroi ez banendi. Geldi bekit mihia ahosabaian itsatsirik, beti gogoan ez bazaitut, zu, Jerusalem, neure pozik handiena ez bazaitut.

9 Jainkoak neurrigabez maite gaitu
Ef 2, 4-10 Senideok: Jainkoak, hain baita errukitsua eta halako maitasun neurrigabez maitatu baikaitu, geure bekatuengatik hilik geundelarik, bizia eman zigun Kristorekin batera –onginahi hutsez salbatu zaituzte!- eta Kristo Jesusekin batera eta berarengan piztu gintuen eta zeruetan eserarazi. Horrela, Kristo Jesusengan gurekiko hain ona izanez agertu nahi izan die datozen gizaldiei zein ugaria eta eskuzabala den bere onginahia. Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da; ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin. Izan ere, Jainkoak eginak gara; Kristo Jesusengan sortu gaitu, on egiten saia gaitezen, Jainkoak guretzat aurrez erabakia zuen bezala. Jainkoak neurrigabez maite gaitu

10 Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan Jn 3,16 Arratsa Jerusalemen

11 Moisesek jarritako suge irudia(Nebo mendia)
Aldi hartan, Jesusek honela esan zion Nikodemori: <<Moisesek basamortuan brontzezko sugea hagan jaso zuen bezala, halaxe izan behar du jasoa Gizonaren Semeak, harengan sinesten duten guztiek betiko bizia izan dezaten. «Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan. Zeren Jainkoak ez baitzuen Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko baizik. Harengan sinesten duena ez da kondenatua; sinesten ez duena, ordea, kondenatua dago jadanik, ez baitu sinetsi Jainkoaren Seme bakarrarengan. Hauxe da kondenaren arrazoia: argia mundura etorria dela eta gizakiak ilunpea maiteago izan duela argia baino, beraren jokabidea gaiztoa delako. Izan ere, gaizki jokatzen duenak gorroto dio argiari, eta ez da hurbiltzen argitara, beraren jokabidea agerian geldi ez dadin. Egiaren arabera ari dena, ordea, argitara hurbiltzen da, beraren egintzak Jainkoaren borondatearen arabera eginak direla ager dadin». Jn 3,14-21 Moisesek jarritako suge irudia(Nebo mendia)

12 “Jaunak beti maitasunez eta leialtasunez jokatzen du beraren ituna eta legeak gordetzen dituztenekin.” Salm 24,10

13 Montserrateko beneditar alabak www.benedictinescat.com/montserrat
Orijinala: Joan Ramirez (+) Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "GARIZUMAKO 4. IGANDEA B zikloa 2015eko martxoaren 15a"

Presentaciones similares


Anuncios Google