La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Gaixotasun infekziosoak

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Gaixotasun infekziosoak"— Transcripción de la presentación:

1 Gaixotasun infekziosoak
Garazi Uriona

2 Mikroorganismo eta birus asko beste izaki bizidun batzuekin elkartu behar izaten dira, bizi zikloa aurrera eraman ahal izateko. Batzuetan, izaki biei onurak ekartzen dizkio elkarketak. Beste batzuetan, etekina ateratzen duten bakarrak mikroorganismoak edo birusak dira (bizkarroiak edo parasitoak), gaixotasun infekziosoak sortuz. Beste era batera esanda, gaixotasun infekziosoak agente patogenoek sortutakokak dira. Infekzio prozesua: parasitoa ugaldu eta ostalariaren (organismoaren) ehunetan hedatzen denean hasten da. Gaixotasun infekziosoa: infekzioa zabaldu eta ostalariaren organismoaren jarduera aldarazten du. Agente patogenoak: gaixotasun infekziosoak kausatzen dituzten mikroorganismo eta birusak.

3 Gaixotasun infekziosoaren faseak
KUTSATZEA INKUBAZIOALDIA EGONALDIA EBAZPENALDIA SUSPERRALDIA

4 KUTSATZEA Pertsona osasuntsu bati gaixotasuna transmititzea da. Horretarako agente patogenoak ostalariarekin kontaktua ezarri behar du. 2 fase: Agente patogenoaren sarrera organismo ostalarian. Agente patogenoaren eta ostalariaren arteko elkartearen hasiera.

5 Agente patogenoaren sarrera organismo ostalarian
Bi bide kutsadura burutzeko: Kutsatze-bide zuzenak Zeharkako kutsatze-bideak

6 Kutsatze bide zuzenak Infektatutako pertsona baten odolaren edo gorputz-jariakinen bidez gertatzen da. Airean esekita edo suspentsioan dauden tantatxoen inhalazioa (arnas aparatuko gaixotasunak). Sexu-harremanak (hiesa, gonokozia). Ama-haurra bidea.

7 Zeharkako kutsatze-bideak
Kutsatzea elementu igorle baten bidez gertatzen da. Airean dagoen hautsak zenbait bakterio eta birus garraiatzen ditu (gripea). Ur eta elikagai kutsatuek heste-infekzioak sortarazten dituzte mikroorganismoak garraiatu (goragalea edo beherakoa). Higiene tresnak eta jantziak (onddoek eragindako infekzioak). Odol kutsatuarekin kontaktuan egon diren tresna batzuek pertsona osasuntsu bat kutsa dezakete (B hepatitisa). Odolez elikatzen diren intsektuek (bektoreak) bakterio-, protozoo- eta birus-espezieak injekta ditzakete (tse-tse euliak Trypanosoma protozooa inokulatu).

8 Inkubazioaldia Agente patogenoak infekzioa hasi eta gaixotasunaren lehen agerpenak hasten diren arte igarotzen den denbora tartea da. Agente patogenoak ugaritu eta hedatu egiten dira. Hainbat mekanismo: Sarrera-atetik sartu ostean aparatuaren hodietan zehar barreia daiteke. Patogenoak iristen diren inguruko ehunak infekta ditzakete. Patogenoak zirkulazio-hodi batera iristea lortzen badu, linfa edo odolaren bidez organismoaren edozein ataleraino irits daitezke. Nahiz eta gaixotasun-seinalerik ez agertu, pertsona infektatuak osasuntsua kutsa dezake.

9 Egonaldia Gaixotasunak irauten duen denbora tartea da, lehenengo seinaleak eta sintomak agertzen direnetik desagertzen diren arte. Seinalea: sendagileak igartzen duen irregulartasuna da, odol-analisi baten bidez, adibidez. Sintoma: gaixorik dagoenak nabaritutako ondoeza edo alterazioa da. Fase honetan zehar posible da sendagileak diagnostikoa egitea. Patogenoaren eta gorputz-defentsen arteko borroka gertatzen da.

10 Ebazpenaldia Sendakuntza-fasea da.
Azkarragoa edo motelagoa izan daiteke. Tratamenduaren ondorioz honakoa lortzen da: Agente patogenoa erauztea. Organismoa prestatzea patogeno berberak eragindako beste infekzio bat ekiditeko. Amaieran, normalean ez da egoten kutsadura arriskurik.

11 Susperraldia Gaixotasuna sortutako agenteak deuseztatu ondoren hasten da, ehun kaltetuak konponduz. Gehienetan, patogeno guztiak deuseztatzea lortu denez ez da kutsadura arriskurik egoten. Batzuetan, ez da lortzen agente patogenoa guztiz deuseztatzea: Sortasun-egoeran iraun dezake gorputzaren alderen batean, defentsa-mekanismoen edozein murriztapenetik berriro suspertu arte. Infekzioak berriro agertzen dira. (Barizela) Ostalaria patogenoen gordailu bihurtzen da. Nahiz eta ostalariak gaixotasun hori berriz ez pairatu, hau kutsa dezake. (Sukar tifoidea)


Descargar ppt "Gaixotasun infekziosoak"

Presentaciones similares


Anuncios Google