La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

MITOSIA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "MITOSIA."— Transcripción de la presentación:

1 MITOSIA

2 Zer da mitosia? Zelularen nukleoaren zatiketa da eta mitosiaren helburua kromosomak zelulakume bakoitzari informazio genetiko berdina jasotzeko moduan banatzea da.

3 Mitosia lortzeko beharrezko ezaugarriak:
Kromosomak bikoiztuta egotea. Kromosomen kondentsazioa. Tutu formako egituren presentzia material zelularren banaketan.

4 Garapen aldiak: Mitosiak garapen-aldi edo fase batzuk ditu, hots, profasea, metafasea, anafasea eta telofasea.

5 Profasea Mitosiaren %60 hartzen du eta profasean zehar honako fenomenoak gertatzen dira: Zitoplasman zitoeskeletoa zatitzen da. Nukleoan, kromosomak kondentsatu egiten dira eta harizpi-egitura moduan ikusten dira. Horrez gain, nukleoloko materiala sakabanatu egiten da.

6 Nukleoaren bildukia zatitu egiten da erretikulu endoplasmatikoaren itxura hartuz. Ondorioz, kromosomak zitoplasmarekin kontaktuan geratzen dira. Kromatida ahizpek disko proteiko bana daukate zentromeroaren inguruan, zinetokoroa.

7 Zentrioloak banatu eta zelularen poloetarantz joaten dira
Zentrioloak banatu eta zelularen poloetarantz joaten dira. Urruntzen doazela, ardatz mitotikoaren zuntzak eratzen dira. Zuntz horiek 3 motatakoak izan daitezke. Zuntz zinetokorikoak. Zuntz polarrak. Zuntz astralak. Zentriolorik ez dagoenean (landare zelulen kasu), ardatzaren zuntzak mintz plasmatikoa eta zelularen poloak kontuan hartuta kokatzen dira.

8 Ardatz mitotikoa

9 Profasea

10 Metafasea Kromosomak zelularen erdian kokatzen dira, lerro bat osatuz. Zuntz zinetokorikoei lotuta kromatidak oszilazio- mugimendu baten ondorioz mugitzen dira, zelularen erdian kokatu arte, ekuatore-plaka eratuz. Ekuatore-plaka horri, zuntz zinetokorikoek eta polarrek eusten diote.

11 Metafasea

12 Anafasea Etaparik laburrena da. Zinetokoroak zatitu egiten dira. Kromatida ahizpak banandu eta zelularen poloetarantz joaten dira. Zentromeroak kromosomen besoak baino azkarrago lekualdatzen dira.

13 Anafasea

14 Telofasea Azken aldia da.
Kromatida taldeak zelularen aurkako poloetara iristen dira. Tubulina molekulak zitoplasman sakabanatzen dira. nukleoaren bildukia berreraikitzen da erretikulu endoplasmatikoaren eskutik eta kromosomek jatorrizko itxura berreskuratzen dute. Bukaeran, nukleo bakoitzean nukleoloa ikus daiteke.

15 Telofasea

16 Mitosia bukatzean, zitozinesia burutzen da gehienetan
Mitosia bukatzean, zitozinesia burutzen da gehienetan. Baina, batzuetan, ez da zitozinesia gertatzen, eta zitoplasma ez da zatitzen eta hainbat mitosiren ondoren, zelula nukleoanitzak lortzen dira.

17 Zitozinesia

18 Zer da zitozinesia? Zitoplasmaren zatiketa eta zelulakumeen artean gertatzen den organuluen eta beste osagai zelularren banaketa da. Normalean, zitozinesiaren hasiera telofasearen amaieran ikusten da.

19 Prozesu honek desberdintasunak dauzka animali zelula edo landare zelula izan.

20 Animali zelulak: Mintz plasmatikoa estutu egiten da erdialdean. Estutze horiek aktina-mikroharizpiei esker lortzen dira. Zelulakumeen arteko komunikazioa estutzen joaten da eta azkenik banandu egiten dira.

21

22 Landare zelulak: Zitoplasma bi zatitan banatzen da .
Xixkuak hazi eta bateratu egiten dira (FRAGMOPLASTOA), barnean dutena zelulen arteko banaketa moduan eratu den espaziora isuriz. Xixkuen polisakaridoak pilatu egiten dira erdiko xafla erdijariakorra osatuz eta xafla horrek zelulak banatuko ditu.

23 Fragmoplastoa, zelulakumeak banatzen diren lekua, hazi egiten da erditik alboetarantz.
Erdiko xafla sendotu egiten da eta zelula-pareta bihurtu arte eraldatzen da.

24

25 Prozesua bukatzean, bi zelulakume lortzen dira ama baino txikiagoak, baina antzeko ezaugarriekin eta genetikoki identikoak. Momentu horretan, zelulakumeak interfase zelularrean sartzen dira.


Descargar ppt "MITOSIA."

Presentaciones similares


Anuncios Google