La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA

Presentaciones similares


Presentación del tema: "HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA"— Transcripción de la presentación:

1 HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA
PORTFOLIOA hizkuntzak ikasten ari diren ikasleei zuzendutako dokumentua da. Hizkuntza-gaitasunen deskribapenean oinarritutako ebaluazioa bultzatzen duena. Hizkuntzak ikasterakoan izandako esperientziak erregistratzeko, eta horien gaineko hausnarketa egiteko balio duena. Badira Portfolio desberdinak: Helduei zuzendutako ALTErena (4 hizkuntzatan). Ministerioarenak: . Haur Hezkuntza (3/8 urte). . Lehen Hezkuntza (8/12 urte). . Bigarren Hezkuntza (12/18) . Helduak (16tik aurrera)

2 Hizkuntzen Portfolio Europarra 3 atalez osatua:
Biografia Pasaportea Dosierra

3 Hizkuntza-Biografia HIZKUNTZA-BIOGRAFIA ikasleek gogoeta egin dezaten:
. Hizkuntzen ikaste- prozesuari buruz (autoebaluazioa). Inguruan hitz egiten diren hizkuntzez. Ikasteko moduaz (Nola ikasten dut?, Zer ikasi dut eta zerk lagundu dit ikasten?). Ikasketa planez (Zer ikasi nahi dut egiten hizkuntza bakoitzean?).

4 Hizkuntza-Biografia Ikasleek hizkuntza guztietan dituzten gaitasunak azter ditzaten trebezi guztietan oinarrituz: . Idazmena . Entzumena. . Irakurmena. . Ahozko adierzpena. . Elkarrizketa.

5 Hizkuntza-Biografia Beste hizkuntza batzuk azter ditzaten
(Norberaren inguruan hitz egiten diren hizkuntzak)

6 Hizkuntza-Biografia Ikasleek bere ikasketa moduaz hausnarketa egin dezaten.

7 Hizkuntzen pasaportea
Norberaren hizkuntza-profila betetzeko. Hizkuntza eta kultura arteko esperientziak biltzeko. Ziurtagiriak erregistratzeko.

8 Hizkuntzen pasaportea
1. Hizkuntza-gaitasunen profila: Ikasleek trebetasun bakoitzean hizkuntza bakoitzean eskuratu duten gaitasun-maila jasotzeko dokumentua.

9 Hizkuntzen pasaportea
2. Hizkuntza eta kulturekin izandako esperientziak: Hizkuntzak eta kulturak ikasteko jarduera nagusiak biltzeko (ikastetxean zein ikastetxetik kanpo).

10 Hizkuntzen pasaportea
3. Ziurtagiriak eta diplomak: Hizkuntzekin lortutako ezagutza-maila egiaztatzeko.

11 Dosierra - Hizkuntzen ikas-prozesuan esanguratsuak izan diren ekoiztutako materialak hautatu eta jasotzeko: irakurketak, idazlanak, grabazioak...

12 PORTFOLIOAREN FUNTZIOAK: PEDAGOGIKOA ETA INFORMATIBOA
Funtzio pedagogikoa: Hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza hausnartzaileagoak sustatzen dituelako: Autoebaluazioa bultzatuz. Hizkuntzen ikaskuntza prozesuan ikasleari erantzukizun handiagoa emanez. 2. Funtzio informatiboa: Europako irakasleei hizkera komuna proposatzen dielako (Markoko hizkuntza-gaitasunen deskripzioan oinarrituz), eta nazioarte mailako erreferentzia-agirien bidez lan eta ikasketa-mugikortasunari erantzuten diolako.

13 EAQUALS eta ALTE erakundeen proposamena

14 PORTFOLIOAREN ESPERIMENTAZIO-ALDIA EAEn
urtean Hezkuntza Sailak EAQUALS eta ALTE erakundeen Portfolioa argitaratu zuen 4 hizkuntzatan ( ikasturtean Ministerioaren gidaritzapean egindako Portfolioak euskaratu ziren (LH eta BH, gidak). enean HABEk Markoa euskaratu eta argitaratu zuen. . Ikasturte honetan Portfolioaren esperimentazio-aldiari hasiera eman zaio (Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan / Hizkuntza Eskoletan).

15 2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA LEHEN HEZKUNTZAN
ODON DE APRAIZ ikastetxea (Gasteiz): Ikasleen ezaugarriak: hirugarren ziklokoak /eredu elebiduna. Denboralizazioa: astero ordubetez/bi orduz landu dute proiektua. 1. Motibazioa eta sentsibilizazioa jorratzeko hainbat jarduera landu dituzte. Esate baterako: munduko mapak, jolasak (zein herrialdetan hitz egiten diren, ...), munduko abestiak (etnikoak, ...) erabili dituzte ikasleen ezagutza eta motibazioa areagotzeko.

16 2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA LEHEN HEZKUNTZAN
”Nire inguruko hizkuntzak” izeneko txokoa ere osatu dute. Ikasleak inguruan dituzten hizkuntzak zeintzuk diren ohar daitezen, ezagutzen dituzten beste hizkuntzetako adibideak gelara eramatea proposatu zaie (jostailu, pasteltxo edo objektu ezagunen izenak, eurentzat esanahi berezia dutenak; esate baterako, Playstation, Smarties, ...). 2. Kutxaren aurkezpena gelan /etxean. 3. BIOGRAFIA atala landu dute. Euskara arlorako B1 mailarako adierazleak prestatu dituzte 5 trebezien autoebaluazioa egiteko: entzumena, irakurmena, ahozko adierazpena, elkarrizketa eta idazmenaren ingurukoa.

17 2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA
IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA LEHEN HEZKUNTZAN .   Lehen Hezkuntzako kutxa

18 2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA LEHEN HEZKUNTZAN
ELKARRIZKETA (B1) GAI NAIZ HONAKOAK EGITEKO: - Eguneroko egoeretan moldatzeko, erosketak, jatekoa edo garraioen ordutegiak lortzeko. -  Elkarrizketak izateko chat eta e-posta bidez, interesgarri iruditzen zaidan jendearekin. -  Ondo ezagutzen dudan jendearekin ohiko elkarrizketak telefono bidez izateko. -  Lagunartean zer egin edo nora joan eztabaidatzeko. - Hizkuntza ondo hitz egiten duten nire adineko lagunekin sortutako egoerei aurre egiteko, esate baterako, kiroletan.

19 2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA
IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA BIGARREN HEZKUNTZAN KURUTZIAGA IKASTOLA /SAN VIATOR IKASTOLA : DBHko ikasleekin Portfolioa bera erabiltzen hasi aurretik sentsibilizazio jarduerak (hizkuntzen inguruko jarrerak aztertzeko). Dokumentua bera ezagutzeko jarduerak. Hizkuntzen-Biografia lantzeko proposamenak. Dosierrerako materialak hautatzeko proposamenen azterketa. Pasaportea betetzen hasteko proposamenak. Ikasleen testuliburuko ataza baten ebaluaziorako proposamenak.

20 2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA
IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA BIGARREN HEZKUNTZAN Koadroa betetzeko prozedurak: laukian: ikasleak. laukian: ikaskideak. laukian: irakasleak . Hizkuntzak/ebaluazio-datak

21 2005-2006 IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA
IKASTURTEKO ESPERIMENTAZIO-ALDIA BIGARREN HEZKUNTZAN TREBETASUNA: IDAZMENA ATAZA: TESTU LITERARIO BATEN LABURPENA (Ostadar proiektua) GAI NAIZ HONAKOAK EGITEKO: Hautatutako informazioarekin gidoia osatzeko. Laburpena idaztean, igorleari erreferentzia egiten dioten hitzak ( ni,nire.. ) edo aditzak (dut, naiz, zait...) ez sartzeko.  Hautatutako informazioa era egokian lotzeko, horretarako ideiak gehitzeko, kontrajartzeko eta ondorioak adierazteko lokailuak erabiliz.  Errepikapenak saihesteko ordezkapen lexikalak erabiliz. Aditzaren denbora ( orainaldia /lehenaldia) zaintzeko. Hitzak, esaldiak, puntuazioa... berrikusi eta ahal dudan neurrian akatsak zuzentzeko.

22 Helbide elektronikoak
Hezkuntza Saila: ALTEren gunea: Markoaren euskarako bertsioa: Santurtziko Udal Euskaltegia: Europako kontseilua, Portfolioaren gune ofiziala: culture2.coe.int/portfolio/ Gaztelaniako Portfolioaren gunea: aplicaciones.mec.es/programas-europeos Cervantes Institutua:


Descargar ppt "HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA"

Presentaciones similares


Anuncios Google