Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
+ 2.12 kapitulua + GAZTERIA
2
2.12.1. LAN ARLOAK ETA PROGRAMAK
EGITURA: GAZTERIA ARLOKO PROGRAMAK, ZERBITZUAK ETA EKIPAMENDUAK Gazteria Zerbitzuak bi lan-ildo jorratzen ditu, eta ildo horiek adin-tarte guztientzat garatzen dira eta zeharkakoak dira programa guztietan: (1) Euskara eta (2) Berdintasuna, esangura zabalean. Eduki berdinak lantzen dira adin-tarte guztietan, hainbat metodologia erabiliz eta hainbat lekutan. Honako hauek ditugu adin-tarteak: (1) haurtzaroa: 5-10 urte; (2) nerabezaroa (11-17 urte); eta (3) gazteria (18-30 urte). Hala ere, jardun-eremu horiek ez dira estankoak. Era berean, balio anitzeko zerbitzuek, hots, ludotekak, Gaztelekuak eta Gaztetxeak lau eremu horietan antzeman diren beharrizanei erantzuten diete. Eta gauza bera egiten du Inklusio Zerbitzuak. Beste ekimen batzuk, hala nola “Gaztelonjak” programa, informazio edo orientazio eta laguntzaren ikuspegitik lantzen dira. Beste zerbitzu batzuk, ordea, (esate baterako, Gazte Informazioko Guneak) jardun-eremu bakarrari atxikita daude. Udalak antolatutako zerbitzuak, programak eta jarduerak 4 jardun-eremu nagusitan biltzen dira, beheko diagraman ageri den moduan. Hezitzaile-talde batek gidatutako neska-mutikoentzako baliabidea, Areetan. Bertan, hainbat jarduera gauzatzen dira, besteak beste, tailerrak, talde-jolasak eta jolas-ildoko dinamikak. LUDOTEKA Algortan. Beste bat zabalduko da Romon. Bertako hezitzaile-taldeak akonpainamendua eskaintzen diete gazteei, konfiantzazko harremanetan oinarrituta. GAZTELEKUA Gobelan. Baliabide horren bitartez, gazteek proiektuak gara ditzakete autokudeaketa zabaleko ikuspegia jorratuz. Gazteek eurek diseinatzen dute programazioa. GAZTETXEA Aisialdi hezitzailea: aisialdian garatzen den ekimena. Esku-hartze hori aisialdiari lotuta dagoenez eta atsegingarria denez, bizitzan beharrezkoak diren gaitasun, jarrera eta balioak eskuratzen edo garatzen dira berari esker. Batez ere, harreman-gaitasun orokorrak garatzeko erabiltzen da. GAZTERIA ARLOKO PROGRAMAK Informazioaeta Orientazioa Aisialdi hezitzailea Sustapena Akonpaina mendua Informazioa: programa hauen hartzaileentzat interesgarriak diren baliabide edo prozedurei eta haien ezaugarriei buruzko datu baliagarriak. Orientazioa: unean uneko laguntza aukerak identifikatu eta erabakiak hartzeko. Zerbitzu balioanitzak: Akonpainamendua: hartzaileentzako laguntzan eta jarraipenean oinarrituriko harremana, erabakiak hartzen laguntzeko, baliabideak erabiltzeko, jarduerak egiteko, aukerak bereizteko eta loturak eraikitzeko. Pertsonen arteko konfiantza sendotzeko jarduera. Intentsitate handiko eta iraupen luzeko harremana landu behar da. Sustapena: benetako aukerak sortu eta dinamizatzeko esku-hartzea, gure xede-taldeko kideek iritzia eman, proposamenak egin, erabakiak hartu, erantzukizunaz jabetu eta jarduerak edo proiektuak kudeatu edo elkarrekin kudeatu, garatu eta ikusarazteko helburuz
3
2.12.1. LAN ARLOAK ETA PROGRAMAK
INFORMAZIO ETA ORIENTAZIO PROGRAMA Informazio programa dela eta, xede-taldeko kideentzat –nerabeei dagokienez, baita familientzat ere– jakingarria izan daitekeen informazioa bildu, prestatu, egokitu eta zabaltzen dugu. Informazioa hainbat bide erabiliz hedatzen da: gazte informazioko bulegoa, etxeko postontzia, testu-mezuak bidalita informazioa bidaltzeko hautapen-zerbitzutik, sare sozialak eta gazte informazioko 15 panel/GIP erabilita ikastetxeetan eta udalerriko beste leku batzuetan, beken bidez kudeatuta. Gazte informazioko guneak kudeatzeko beken deialdia urtekoa da eta horren helburu nagusia da ikastetxeetan, Fadura eta Andra Mariko kiroldegietan eta Algortako kultur etxean dauden panelak antolatzea. Eskaerak banaka edo bikoteka egin daitezke. Gazteria Zerbitzuaren datuen arabera, ikasturtean, 170 eskaera jaso ziren (eskatzaileak 75 neska eta 95 mutil izan ziren) eta 9 beka eman ziren (hartzaileak 4 neska eta 5 mutil izan ziren) ikasturtean, berriz, 114 eskaera jaso ziren (eskatzaileak 61 neska eta 53 mutil izan ziren) eta 9 beka eman ziren (hartzaileak 5 neska eta 4 mutil izan ziren). Ondoko taulan ageri denez, gehienbat, emakumeek egiten dituzte kontsultak Gazte Informazioko Bulegoan. Gazteria Zerbitzuko arduradunaren esanetan, horren arrazoia dugu ama ugari hurbiltzen dela bulegora seme-alabentzako informazio eske. Ildo horretan, esan beharra dago kontsulta guztien % 39,4 35 urtetik gorako pertsonek egiten dituztela, itxuraz, udalerriko gazteen amak eta aitak. taula. Getxoko Gazte Informazioko Bulegora etorritako bisitariak, sexuaren eta adinaren arabera (Iturria: Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzua). 2015 Kopurua % SEXUA Gizonak 1736 42,6 Emakumeak 2338 57,4 ADINA > 16 urte 273 6,8 16 – 17 urte 326 8,1 18 – 21 urte 370 9,2 22 – 26 urte 394 9,8 27 – 30 urte 227 5,6 31 – 35 urte 850 21,1 < 35 urte 1586 39,4 Zerbitzuak Gazteak aldizkaria argitaratzen du. Aldizkaria hileko lehen ostiralean kaleratzen da, Getxoberri aldizkariarekin batera, eta hizkuntzaren nahiz irudien erabilera inklusiboa eta koherentea darabil ale guztietan.
4
2.12.1. LAN ARLOAK ETA PROGRAMAK
AISIALDI HEZITZAILEKO PROGRAMA Gazteentzat (11 urtetik aurrera): ikastaroak eta tailerrak antolatzen dira eta sei hilerik behin aldatzen dira. Gazteria Zerbitzuak proposatzen du zer ikastaro eskaini, zerbitzuko kideen eskarmentuan eta aurreko urteetako ebaluazioan oinarrituta. Gazteria Zerbitzutik jasotako datuei jarraiki, urtetik 2016.era, ikastaroetan parte hartzeko eskaera jaso dira (988 eskaera, hau da, % 65, neskek egin dituzte, eta 531 eskaera, hau da, % 35, mutilek egin dituzte). Batzuetan, sexu jakin bateko partaideen eskaerak oso urriak direla egiaztatzen denean, zerbitzuko teknikariek berariazko ikastaroa antolatzen dute ordezkaritza txikiena daukan sexuko. Ikastaroak doakoak dira eta guztietan ere parte har dezakete aniztasun funtzionala duten gazteek. Gazteria Zerbitzuko arduradunek emandako datuei jarraiki, 2014an, partaideen % 47 neskak ziren eta % 53 mutilak; 2015ean, berriz, partaideen % 43 neskak ziren eta % 57 mutilak. Programazioa urtero-urtero aldatzen da eta hezkuntzazko alderdia bereziki lantzen da. Besteak beste, euskara, balioak, lankidetza eta berdintasuna lantzan dira. Udalaz kanpoko enpresa batek kudeatzen ditu udalekuak. Programa irekia: Zinegoak, Bilboko Gay-Lesbo-Trans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia. Jaialdi horren programak 11 urteko ibilbidea egin du Getxon. Filmak kultur etxean ematen dira eta gazteentzako edukia dutenak Gaztelekuan. Iaz, gai horri buruzko saioa antolatu zen neska-mutilentzat, ipuin-kontalari baten eskutik. 2016ko martxotik maiatzera, ondoko ikastaroak egin ziren: Elikagaien manipulazioa; Etxeko lantxoak, eta horren barruan, brikolaje-, iturgintza- edo elektrizitate-saioak; Sukaldaritza: bizirauten ikasten (partaideak: 8 mutil eta 6 neska). 2015eko urritik azarora, aldiz, honako ikastaro hauek antolatu ziren: bizirauteko sukaldaritza, jendaurrean hitz egiteko teknikak eta merkataritzako teknika sortzaileak. Bestalde, zineforuma eskaintzen da Gaztelekuan. Merkataritza-zirkuituetako filmak eskaintzen dira, baina gizarte-edukiko filmak ere ematen dira, esate baterako, SOS Racismo elkartearen eskutik. Aisialdi inklusiboko programa ere garatzen da, aurten Amesten elkartearen eskutik. Programa horrek 6 urte bete ditu eta, aniztasun funtzionala dela eta, berariazko laguntza ematen die behar duten guztiei. Programa hau emateko, zerbitzuaren aurrekontua baliatzen da; bestela esanda, korporazioak ez du mota honetako ekintzen garapena ziurtatzen prestakuntza-eskaintza osoan. Neska-mutilentzat (5-12 urte): udalekuak antolatzen dira, astelehenetik ostiralera, ekaineko bi hamabostalditan, Andra Mariko Geroa ikastolan, San Ignazioko eskoletan eta Romoko herri-ikastetxean.
5
2.12.1. LAN ARLOAK ETA PROGRAMAK
AKONPAINAMENDU PROGRAMAK Sustapen-programak hainbat lan-esparru jorratzen ditu: Oro har, laguntza ematen zaie gazteek abiarazitako ekimenei: gazteen elkarteekin lankidetzan jarduten da, diru-laguntzak ematen eta topaguneak antolatzen dira. Gainera, banaka lan egiten da gazteekin. Adibidez, “Wanted” ideia-lehiaketa azpimarratu behar dugu. 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat antolatzen den lehiaketa horrek zazpi urte bete ditu eta Getxoko Udalaren Ekonomia Sustapeneko Arloarekin batera bultzatzen da. Gai askotariko proiektuak aurkezten dira lehiaketan (gehien-gehienak, kulturari lotutakoak: musika, zinema eta artea), aukeratutako ideia diruz laguntzen da eta, gainera, aholkularitza profesionala jasotzen du. Genero-berdintasunari buruzko proiektu batzuk ere aurkeztu dira (nahiz eta gizartez kanpoko gaiak ohikoenak ez diren) eta, halakoetan, Berdintasun Zerbitzura jotzen da laguntza eske aholkularitza teknikoa eman eta proiektua ebaluatzeko. Berdintasun Zerbitzuaren esanetan, proposamenak hobetzen eta proiektu esanguratsuak batzen ahalegintzen dira, baina inoiz ez da saritu mota horretako proiekturik. Gazteak aldizkariak dioenez, 2014an irabazi zuten 3 proiektuetan (horietako bi mistoak izan ziren eta bat emakumezkoek bakarrik gauzatutakoa) 7 emakume eta 3 gizon izan ziren. 2015ean saritutako 5 proiektuetan (horietako hiru mistoak izan ziren eta bi emakumezkoek bakarrik gauzatutakoak) 9 gizon eta 6 emakume izan ziren. “Gaztelonjak”, gazteen lonjen inguruko programa: Getxoko lonjen egoerari buruzko diagnostikoaren arabera (2014ko martxoa), lonja guztien % 51 mutilenak baino ez dira, % 12 neskenak dira (20 eta 30 urte arteko neskenak) eta lonjen % 37 neska-mutilenak dira. Lonjako erabiltzailearen ohiko ezaugarriak ondokoak dira: mutila, 20 eta 28 urte artekoa, eta lonja Algortan dago. Gazteria Zerbitzuko arduradunek ez dakite mutilak zergatik nagusi diren lonjen erabileran. Badirudi arrazoi pisuzkoenak lonjetan garatzen diren jarduerei lotutakoak (bideo- jokoak eta telebista) eta helduek darabiltzaten ereduen kopiari lotutakoak (txokoak, gizonentzako gune gisa ulertuta) direla. Bestalde, zerbitzukoek ez dute uste familien gehiegizko babesak neskei eragotzi ahal dienik eurentzako gunea erabili eta kudeatzea. Gazteen autonomia eta emantzipazio programan, ondoko gaiei lotutako edukiak garatzen dira: enplegua, etxebizitza, drogen prebentzioa, kalteen murrizketa… Gaur egun, dena berrantolatzen ari da eta gazteekiko konfiantzan oinarrituriko akonpainamendu-programa sortzen ari da, esku-hartzea garatzeko kontzeptuzko esparru garbiagoa bilatuta. 2006. urtetik Gazteria Foroa dago Getxon. Foro horrek udalerriko 17 gazte-elkarte eta -talde batzen ditu eta horietatik 6k edo 7k parte hartu ohi dute batzarretan.
6
2.12.1. LAN ARLOAK ETA PROGRAMAK
GENERO-IKUSPEGIA ZEHARKAKOTASUNEZ LANTZEN Harremana oso erraza da Gazteria eta Berdintasun zerbitzuen artean eta, ildo horretan, Berdintasun Zerbitzutik dinamizatzen den zeharkako lantalde batean parte hartzen dute teknikariek. Diru-laguntzei gagozkiela, eskaerak ebaluatzean, Gazteria Zerbitzuak “gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren irizpidea kontuan hartzen du” (100 puntutik, 10 puntu gehienez ere). Irizpide hori ondoko alderdietan banatzen da: Garrantzi handia ematen dio hizkera ez-sexistaren erabilerari aurkeztutako proiektuetan (gehienez ere, 2 puntu) Baterako hezkuntzako helburuak eta horiek lortzeko neurriak abian jartzea kontuan hartzen ditu (gehienez ere, 4 puntu) Emakumeen eta gizonen beharrizanak eta horiek proiektuan duten isla aintzat hartzen ditu (gehienez ere, 4 puntu) Beste alde batetik, zerbitzutik bultzatu den hezkuntza eta aisialdiko eskaintzak berdintasuna sustatzeko abiaburuak lantzen ditu Gaztelekuaren bitartez. Hala, baliabide horretan, genero-indarkeria prebenitzeko tailerrak eskaini dira eta aholkularitza eman zaie Gaztelekuko teknikariei sexu-prebentzioa eta -hezkuntza film, telesaio edo film laburrak baliatuz lantzeko (Sexologiako Informazio eta Aholkularitza Bulegoaren bidez), bideosorkuntzako tailerra eskaini da indarkeria matxistaren aurkako Beldur Barik programaren esparruan (ikusi laukia), neskentzako skate-tailerra antolatu da... Azkenik, martxoan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta berariazko programazioa egiten da hil horretan. Bideosorkuntza- eta antzerki-tailerrak “Beldur barik” kanpainaren barruan Getxoko Udalaren Berdintasun Arloak maitasunari buruzko bideosorkuntza- eta antzerki-tailer bana antolatu du “Beldur Barik” kanpainaren barruan, berdintasuna, errespetua, autonomia eta askatasuna sustatzeko gazteen artean. Jakina denez, Berdinsarea udalen sareak sustatzen du aipatutako kanpaina. Ekimen horren baitan, tokiko lehiaketak eta tailerrak antolatzen dira udalerrietan, hala nola Getxon egingo direnen modukoak. Bideosorkuntzako tailerrean, 17 eta 21 urte arteko gazteek parte hartu ahalko dute Algortako Gaztelekuan, astelehenetan, irailaren 15etik urriaren 25era. Maitasunari buruzko antzerki-tailerrean, berriz, 14 eta 17 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango dute “Utopian” aretoan, asteazkenetan, urriaren 15etik azaroaren 12ra. “Beldur Barik” lehiaketa 12 eta 26 urte arteko gazteentzat antolatzen da eta horren xedea da emakumeek gaur egun pairatzen duten berdintasun ezako egoerari neska-mutilek zelan aurre egiten dioten erakusten duten arte-adierazpideak aintzat hartzea eta sustatzea. (Iturria: Gazteak aldizkaria, 2014ko iraila, 283. zenbakia)
7
2.12.2. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
HEZKUNTZA EZ-FORMALA ETA INFORMALA BALIOAK TRUKATZEKO ESPARRU PRIBILEGIATU GISA Gazteen Informazioko Bulegoan, gehienbat, neskek eta emakumeek egiten dituzte kontsultak (kontsulta guztien % 57,4). Kontsulta-egileen adin-tarteei dagokienez, esan beharra dago 30 urtetik gorako pertsonek egiten dutela kontsulten % 60 baino gehiago. Hortaz, pentsa dezakegu kontsultak egiten dituztenen artean, amek aitek baino gehiago jotzen dute zerbitzura seme-alabentzako informazio bila –bereziki, udalekuetan, txangoetan edo ikastaroetan izena emateko epea zabaltzen denetan–. Azkenik, berdintasunari lotutako balioak lantzen dituen hezkuntzako eta aisialdiko eskaintza bultzatu da Gaztelekuaren bidez. Batik bat, indarkeria matxistari lotutako gaiak jorratu dira jardueren eskaintza horretan. “Hezkuntza eta Euskara” izeneko kapituluan esan bezala, batez ere, hezkuntza formalaren esparruaz jardun dugunean, gazteen artean berdintasuna sustatzeko helburuz garatzen diren politika publikoek lagundu egin behar dute gizarte-balioak aldatzen genero-desberdintasunak apurka- apurka baztertzeko, sexuaren eta generoaren arteko dikotomia zalantzan ipinita eta gure gizartean emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien ardura, pribilegio eta eginkizunen banaketa desberdina ezbaian jarrita. Ohiko informazio-bideez den bezainbatean, Gazteak aldizkaria dugu. Argitalpen hori hileko lehen ostiralean kaleratzen da, Getxoberri aldizkariarekin batera, eta hizkuntzaren nahiz irudien erabilera inklusiboa eta koherentea darabil ale guztietan. Beste alde batetik, zerbitzuak gero eta garrantzi handiagoa ematen dio sare sozialak erabiltzeari. Hezkuntza-esparru informal eta ez-formalei dagokienez, azpimarratu behar dugu alderdi horrek berebiziko garrantzia daukala; izan ere, eskolan eta familian gertatzen den moduan, gizarteratzeko esparru erabakigarriak dira neska, mutil eta gazteen nortasuna eraikitzeko. Aisialdi hezitzaileari lotutako programetan, nesken parte-hartzea handiagoa da 11 urtetik gorakoentzako programetan; 5 eta 12 urte arteko neska-mutilentzat antolatzen diren programetan, berriz, sexu bietako kideen parte-hartzea orekatuagoa da. Oro har, programa guztiek gizarte-gaiak jorratzen dituzte, besteak beste, genero-berdintasuna. Injuve Gazteriaren Institutuak urtean argitaratutako “Gazteak, familia-harremanak eta genero-berdintasuna” deritzon txostenean ageri diren datuen arabera, gazteek badute nolabaiteko nahasmena genero- arrazoiak direla eta sortzen den berdintasun ezari buruz. Izan ere, nahiz eta inkesta egindako pertsona batzuek “handitzat” jo emakumeen eta gizonen artean gaur egun dauden desberdintasunak eta, bestetik, nahiz eta emakume gazteek haien egoera txarragoa dela onartu (lansariei eta lan-bizitza, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiteari dagokionez), gizonezkoek eta emakumezkoek aukera berdinak ote dituzten galdetuta, inkestatutako sexu bietako pertsona gazteen ia erdiak baietz erantzun zuen. Eta gazteagoak izanda, neska-mutilek are zailtasun handiagoak dituzte gaur egun dauden bereizketa edo diskriminazioen norainokoa antzematen. Ildo berean, hainbat akonpainamendu-programa garatzen dira. Horietan, Wanted ideia-lehiaketa nabarmendu behar dugu, 2014ko eta 2015eko urteetan irabazitako proiektuetan 16 emakume eta 9 gizon izan zirelako. Beste alde batetik, “Gaztelonjak”, lonjen inguruko programa egiten da; hala ere, programa horren gainean eskuragarri ditugun datuek diotenez, mutilak nagusi dira alde handiz mota horretako guneak erabiltzen. Gazteria Arloak sustatzen dituen diru-laguntzen deialdi guztietan, genero-irizpideak erabiltzen dira, zehatzago esanda: hizkera eta irudi ez-sexisten erabilera, baterako hezkuntzaren txertaketa, eta emakumeen nahiz gizonen beharrizanak aintzat hartzea.
8
2.12.2. GOGOETA EGITEKO PUNTUAK
HEZKUNTZA EZ-FORMALA ETA INFORMALA BALIOAK TRUKATZEKO ESPARRU PRIBILEGIATU GISA Aipatutako txostenean, kezkagarria da honakoa irakurtzea: emakume baten aburuz, independentea izateko etxetik kanpo lana edukitzea ezinbestekoa den galdetzen zaienean, gizonen % 9 eta emakumeen % 25,4 baino ez daude guztiz ados baieztapenarekin. Datu horietan funtsaturik, esan dezakegu emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ziurtatzen duen ikuspegia lantzeak gazteen artean berebiziko erronka izaten jarraitzen duela politika publikoetan. Gazteak hartzaile direneko esku-hartzeen helburu nagusiak generoari lotutako estereotipoek sorrarazitako imajinario kolektiboa des-eraikitzea, horrek ezartzen baitu emakumeek eta gizonek zer leku behar duten gizartean. Beste alde batetik, nabarmendu behar da emakume gazteen % 17,8k diskriminatutzat sentitu duela bere burua gurasoen etxean, % 14,5ek ikastetxean edo unibertsitatean eta % 26,3k lana eskatzerakoan. Balio eta jarreren aldaketa horrekin bat, gizarteratze-eragileek gogozko ekintza koordinatua garatu beharko lukete: hezkuntza (formala, ez-formala eta informala), familia, gizarte-taldeak eta abar –egiatan gaur egungo egoera oso urrun dago abiaburu horretatik–. Oraintsuko beste ikerlan bat ere nabarmendu behar dugu, honakoa “Genero-desberdintasuna eta sexismoa gizarte-sareetan (Eusko Jaurlaritza, 2013)” deiturikoa. Ikerlan horrek dioenez, neskek eta mutilek bi eratan erabiltzen dituzte sare sozialak eta nesken batez besteko handiagoak paira dezakeela jazarpen zibernetikoa. Hala, neskek sare sozialak erabiltzen dituzte gizarte-harremanak sendotzeko, haien bizitza pribatuari buruzko informazioa argitaratu ohi dute eta eduki sentsualeko irudiak erakusten dituzte, mutilek baino sarriago. Horregatik, ezezagunen proposamen eta sexu-xedeko gonbidapen gehiago jasotzen dituzte mutilek baino. Gainera, halakoetan ere bai, badirudi neskek nahasmendu handiagoa dutela bikotekideek gauzatzen dituzten kontrol-mekanismoak identifikatzeari dagokionez (esate baterako, pasahitza emateko orduan, konfiantza-froga gisa). Ildo horretatik, ikerlanak ondorioztatu du berdintasun ezaren eragile nagusia hauxe dela: bikotekidea duten neskek ezin dute gune pribaturik eduki. Era berean, informazio argia eman behar da generoari lotutako berdintasun ezak mutilei nahiz neskei ekartzen dizkienen inguruan, gai horretan dagoen informazio ezaren ondorioak apaltzeko, betiere mass media deitutakoek, bereziki Internetek, gero eta indar eta eragin handiago dituzteneko egungo testuinguruan. Horren haritik, premiazkoa da indarkeria matxisten inguruko esku-hartzea indartzea, denok ondo dakigunez, generoari lotutako berdintasun ezak sorrarazten dituelako eta bizitzako esparru guztietan agertzen direlako, gero eta adin goiztiarragoetan.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.