Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Denek maite dute, hain da jatorra.
EHULKUren aholkua -(e)LA ondoriozko perpausetan?
2
-(e)LA ondoriozko perpausetan?
Beste modu batzuk ere baditugu euskaraz, aurreko esaldiaren esanahia adierazteko: Hain da jatorra, non denek maite baitute. Hain da jatorra, ezen denek maite baitute. Hain da jatorra, non denek maite duten. Hain da jatorra, ezen denek maite duten. Denek maite dute: hain da jatorra, izan ere. … EHULKUren aholkua -(e)LA ondoriozko perpausetan?
3
-(e)LA ondoriozko perpausetan?
Ahozko hizkeran, ordea, oso zabalduak ditugu tankera honetako esamoldeak: *Hain da ederra, ezin diodala begiratzeari utzi. *Hainbeste jaten du, hamar kilo hartu dituela. Halako esamoldeak, Hegoaldean eguneroko hizkeran oso hedatuak badaude ere, ez dute tradiziorik eta ez dira gomendagarriak. Izan ere, -eLA atzizkiak ez du inoiz balio hori izan euskal tradizioan. EHULKUren aholkua -(e)LA ondoriozko perpausetan?
4
-(e)LA ondoriozko perpausetan?
Aurreko bi esaldiak adierazteko baditu euskarak bide jatorragoak. Menderakuntzaz balia gaitezke, esaterako. Honela: Hain da ederra, non ezin baitiot begiratzeari utzi. Hain da ederra, ezen ezin baitiot begiratzeari utzi. Hain da ederra, non ezin diodan begiratzeari utzi. Hain da ederra, ezen ezin diodan begiratzeari utzi. EHULKUren aholkua -(e)LA ondoriozko perpausetan?
5
-(e)LA ondoriozko perpausetan?
Hainbeste jaten du, non hamar kilo hartu baititu. Hainbeste jaten du, ezen hamar kilo hartu baititu. Hainbeste jaten du, non hamar kilo hartu dituen. Hainbeste jaten du, ezen hamar kilo hartu dituen. EHULKUren aholkua -(e)LA ondoriozko perpausetan?
6
-(e)LA ondoriozko perpausetan?
Alborakuntzaz balia gaitezke, mendeko perpausen ordez. Honela: Hain da ederra, ezin diot begiratzeari utzi. Hainbeste jaten du, hamar kilo hartu ditu. Edota, ordena aldatuz, honela: Ezin diot begiratzeari utzi, hain da ederra. Hamar kilo hartu ditu, hainbeste jaten du. EHULKUren aholkua -(e)LA ondoriozko perpausetan?
7
Euskal Gramatika Lehen Urratsak – V
Zernahi gisaz, alborakuntza bidez osatzen diren esamolde horiek hizkuntza-maila neutroan eta lagunartekoan gertatzen dira batez ere. Menderakuntza, berriz, hizkuntza-maila jasoan da ohikoagoa besteetan baino. Gehiago jakiteko: Euskal Gramatika Lehen Urratsak – V Euskaltzaindia, 1999: EHULKUren aholkua -(e)LA ondoriozko perpausetan?
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.