Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porSukarno Dharmawijaya Modificado hace 6 años
1
Urteko XIII. Igandea 2013ko ekainaren 30a C Zikloa
“Columbe simplicitas” (3’) doinuak bokazio-deiaren erantzuna gogorazten digu
2
1Erg 19, 16b Egun haietan, Jaunak honela esan zion Eliasi: «Gantzutu Abel-Meholako Xafaten seme Eliseo, zure ondorengo profeta izan dadin.» Joan zen handik Elias eta Xafaten seme Eliseo aurkitu zuen goldean; hamabi idi-pare zituen aurretik, Eliseok hamabigarrena zeramalarik. Ondotik igarotzean, Eliasek bere soingainekoa bota zion Eliseori gainera. Eliseo, orduan, idi-parea utzirik, Eliasen ondoren joan zen lasterka, eta esan zion: –Uztazu, arren, aita-amei agur esaten, eta joango naiz zure ondoren. Eliasek erantzun: –Zoaz, baina itzul zaitez. Oroitu zer egin zaitudan. Aldendu zen Eliseo Eliasengandik, hartu zuen idi-parea eta oparitzat eskaini zuen; idien uztarriaz sua egin eta erre zuen okela eta jaten eman zion jendeari. Jaiki zen gero eta Eliasi jarraitu zion morroi bezala.
3
15. Salmoa Jauna, zu zaitut nire on guztia.
Gorde nazazu, Jauna, zuregan baitut babesa. Hau diot: «Oi Jauna, zu zaitut ene Jaun, Zu zaitut, Jauna, neure on guztia, neure kopa, bedeinkapenez betea; zure esku nire zoria!
4
Jauna, zu zaitut nire on guztia.
Bedeinkatu nahi dut Jauna, berak baitit aholku ematen, gauez ere ene barrua berak hezten. Begi aurrean dut Jauna etengabe; bera ondoan dudala, ez dezaket koloka egin.
5
Jauna, zu zaitut nire on guztia.
Horregatik, alai daukat bihotza, pozez jauzika erraiak, atsedenean lasai gorputza. Ez bainauzu Herio Leizera botako, zure fededuna ez duzu hilobian galtzen utziko
6
Jauna, zu zaitut nire on guztia.
Bizirako bidea erakutsiko didazu: alaitasun betea zure aurrean, betiko zoriona zure ondoan.
7
Ga 5, 1. 13-18 Senideok, libre izateko askatu gaitu Kristok
Ga 5, Senideok, libre izateko askatu gaitu Kristok. Iraun ezazue, beraz, sendo eta ez makurtu berriro esklabotzaren uztarpera. Zuek, senideok, askatasunera deitu zintuzten Jainkoak; baina askatasun hori ez bekizue aitzakia izan grina txarren arabera bizitzeko; bestela baizik, maitasunak egin zaitzatela elkarren zerbitzari. Zeren lege osoa betetzen baita, agindu bakar hau betez gero: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. Baina elkarri hozka eta elkar irentsi beharrean bazabiltzate, azkenik elkar suntsituko duzue. Beraz, hauxe diotsuet: Bizi zaitezte Espirituari dagokionez, eta ez giza grinei jarraituz. Giza grinak Espirituaren aurkakoak dira eta Espiritua giza grinen aurkakoa. Bi indar horiek elkarren aurkakoak dira; horrela, ez duzue nahi zenuketena egiten. Espirituak gidatzen bazaituzte, ordea, ez zaudete legearen menpe. Kristok gu LIBRE izatea nahi du
8
betiko bizia dute zure irakatsiek.
ALLELUIA 1S 3,9; Jn 6,68b Mintza, Jauna, adi duzu zeure morroi hau; betiko bizia dute zure irakatsiek.
9
Jerusalem. Hiri Zaharra. Hegazkinetik.
( Jesu Kristoren ebanjelioa San Lukasen liburutik ) Lk 9, 51-62 Mundu honetatik eramana izateko garaia bazetorkiolarik, Jerusalemera joateko erabaki sendoa hartu zuen Jesusek. Mandatari batzuk bidali zituen aurretik, eta Samariako herri batean sartu ziren Jesusi ostatua prestatzeko. Baina herrikoek ez zuten hartu nahi izan, Jerusalemera zihoala eta. Hori ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek esan zioten: «Jauna, aginduko al dugu zerutik tximista erori eta garbi ditzan?» Baina Jesusek, haiengana itzulirik, haserre egin zien. Gero, beste herri batera joan ziren. Bidean zihoazela, batek esan zion Jesusi: –Noranahi jarraituko dizut.Jesusek esan zion: –Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri. Beste bati esan zion: –Jarraitu niri. Baina hark erantzun: –Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten. Eta Jesusek: –Utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten; zu zoaz Jainkoaren erregetza hots egitera. Beste batek, berriz, esan zion: –Jarraituko dizut, Jauna, baina uztazu aurrena etxekoei agur egiten. Baina Jesusek erantzun: –Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai Jainkoaren erreinurako. Jerusalem. Hiri Zaharra. Hegazkinetik.
10
HASIERARA Espiritu Santua: zurekin bat eginik, gure eskaeraren bat erantzunik gabe gelditu dela ematen duenean, egizu haren bidez guregan zure borondatea betetzea Roger Taizé-koa
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.