La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Beteleko santutegiko hondakinak(Samaria)

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Beteleko santutegiko hondakinak(Samaria)"— Transcripción de la presentación:

1 Beteleko santutegiko hondakinak(Samaria)
B Zikloa 2015eko uztailaren 12a URTEKO 15. IGANDEA Beteleko santutegiko hondakinak(Samaria) Doinua: Arvo Pärt-en Kyriea

2 Beteleko gaina, hitz emandako lurrari begira, Abrahamek bezala, harriak bildu ondoren Jainkoari aldare bat eraikiz. Betel Abrahamek eraikitako santutegia da (Has 12,8) eta Jainkoa Jakobi ametsetan bertan agertu zitzaion (Has 28,29); beranduago Joroboamek bortxatu egin zuen hura urrezko zekorra bertan jarriz (1Erg 12,29) eta azkenik, Amos bertara bidalia izan zen, baina Ananiasek kanpora bota zuen. “Bidaliak”, ez dira askotan ongi etorriak izaten, gaurko ebanjelioak dioen bezalaxe.

3 DENOK MISIOLARI 1. irak.: Amos profeta, Jainkoak BIDALI zuen Betelera, baina Ananiasek, erregearen apaizak bertatik kanporatu zuen, Amosek erregeak entzun nahi ez dituen egiak esaten dizkiolako. 84. salmoa: Salmogileak Jainkoaren onginahia goraipatzen du, bere jarduera MISIOLARIA eskertuz bere maitasuna iragartzean. 2. irakur.: Efesotarren goratzarrean, S. Paulok eskerrak ematen dizkio Jainkoari Espirituaren ondasun oroz bedeinkatu gaituelako Jesu Kristogan. Ebanjelioa: Jesusek , Hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela. Biderako deus ere ez hartzeko eta BAKEA eskaintzeko agindu zien, batzuetan onartuak ez badira ere.

4 Am 7, 12-15 Egun haietan, Amatziasek Amosi esan zion:
– Ikusle, zoaz, alde hemendik Juda lurraldera. Egin han profetarena eta irabazi han zeure ogia. Baina Betelen ez ari gehiago profetagintzan, hau errege-santutegi baita eta erreinuko jauretxe. Amosek erantzun zion: – Ni ez naiz profeta, ez eta profeta-taldekidea. Abeltzaina naiz eta basapiku-biltzailea. Baina Jaunak artzain nenbilelarik hartu ninduen eta bere herri Israeli bere mezua hots egitera bidali”.» Amos profeta

5 84. salmoak, Jerusalemem goratzarrea egiten du, BAKE hiria (“jeru=hiria, shalom=bakea”) izendatuz eta bertan bere maitasun salbamena eskainiz. Misiolari gisa, Jainkoak BAKEA iragartzen du, gurekin biziko dela aginduz. Bera eta Herria bat izango dira, elkarri leialtasuna eta maitasuna, bakea eta ontasuna eskainiz. Erronka ederra! Ontasuna izango da Jaunaren jarduera eta horrela mundua bakean biziko da.

6 84. salmoa Jauna, zure onginahia erakuts iezaguzu,
Jakoben ametsa (José de Ribera) Jauna, zure onginahia erakuts iezaguzu, zure salbamena emaguzu. Jainko Jaunak dioena iragarriko dut: bakea agintzen die bere herri eta fededunei. Gertu dago, begirune diotenak salbatzeko; bai, haren ospea gure lurraldean kokatuko da.

7 Jauna, zure onginahia erakuts iezaguzu, zure salbamena emaguzu.
Santutegiaren bortxaketa, URREZKO zekorra erdian jarririk Jauna, zure onginahia erakuts iezaguzu, zure salbamena emaguzu. Maitasunak eta leialtasunak topo egiten dute, justiziak eta bakeak elkar besarkatzen. Leialtasuna lurretik ernetzen da, justizia zerutik jaisten.

8 Jauna, zure onginahia erakuts iezaguzu, zure salbamena emaguzu.
Egiaz, Jaunak euria emango du, eta gure lurrak uzta ekarriko. Jaunaren aurretik joango da justizia, haren urratsei jarraituko ongizateak. Beteleko egungo sinagoga

9 Ef 1, 3-14 Goretsia izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, zeruan, Kristoren bitartez, Espirituaren ondasun oroz bedeinkatu gaituena! Kristorengan aukeratu gintuen mundua mundu izan baino lehen, haren aurrean santu eta akats gabe izan gaitezen maitasunez. Bere onginahiak eraginda, ordutik zuen erabakia Jesu Kristoren bitartez gu seme-alabatzat hartzea, bere Seme maitearengan eskuzabal eman digun dohain zoragarria berarentzat gorespen-kantu bihur dadin. Semeak bere heriotzaz askapena eta bekatuen barkamena lortu dizkigu, Jainkoaren eskuzabaltasun agorrezinaren erakusgarri; bere eskuzabaltasunaren dohainak oparo isuri ditu gure gainera, jakinduria eta ezaguera oroz gu hornituz. Bere asmo ezkutua, bere onginahiaz erabakia zuen asmoa, ezagutarazi digu: historia bere betetasunera eramatea, gauza guztiak, nola zerukoak hala lurrekoak, Kristo buru dela, batean bilduz. Zeruko eta lurreko gauza guztiak Kristogan bilduko ditu

10 Ef 1,17-18 Jesu Kristo gure Jaunaren Aitak
argi bitza gure bihotzeko begiak, horrela jakin dezagun Nolakoa den Haren deiaren itxaropena. Ef 1,17-18

11 Aldi hartan, Hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela. Biderako deus ere ez hartzeko agindu zien, makila bat besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta gerrikoan dirurik ere; oinetan sandaliak eraman zitzatela, baina aldatzeko soinekorik ez. Gero, nola jokatu esan zien: «Etxe batean sartzen zaretenean, gelditu bertan herri hartatik atera arte. Eta nonbait onartzen ez bazaituztete eta entzun nahi ez, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, beraien kontrako seinaletzat. Joan ziren, bada, haiek eta berri ona hots egin zuten bihotz berri zitezen. Deabru asko botatzen zuten eta gaixo asko sendatzen, olioz igurtziz. Mk 6,7-13 Korozain. Galileako ipar aldean.

12 Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan,
espiritu berri sendoa nire baitan Sal 50,12

13 Montserrateko beneditar alabak www.benedictinescat.com/montserrat
Orijinala: Joan Ramirez (+) Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "Beteleko santutegiko hondakinak(Samaria)"

Presentaciones similares


Anuncios Google