Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Garizumako III. Igandea
2015eko martxoaren 8a Doinua: A. Pärt-en salmoa Garizumako III. Igandea B zikloa Sinaiko argazkiak: Eguzkiko ibilbideari jarraituz,mendiko gailurretik beheraino, mendiko magaleraino
2
ITUN BERRIAK KULTU BERRIA DAKAR
1. irakur.: Jainkoak Sinain Lege zaharra eman zuen : Jainkoari dagokionez, begirunea eskatzen du, “Bera baita Jauna”; eta besteekiko, bizikidetza ona. 18. salmoa: Itun Zaharreko legearen bikaintasunaz ari da. 2. irakur.: S.Paulok Itun Berriko legeaz hitz egiten digu, gurutzeko erokeria edozein gizakiren jakinduria baino ahaltsuagoa dela esanez. Ebanjelioa: Joanek kontatzen digunez, tenplu zaharraren suntsiketarekin desagertuko da kultu zaharra eta Jesusen Pazkoaren bidez sortuko dela Itun Berriko tenplu eta kultua.
3
Ir 20, 1-17 (Bertsio laburtua)
Jainkoak hitz hauek esan zituen: «Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena. «Ez izan ni beste jainkorik. «Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko. «Gogoan izan larunbata, Jaunari sagaratzeko. «Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean. «Ez hil inor. «Ez egin adulteriorik. «Ez ostu . «Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka. «Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere»
4
18. salmoak Legea bikain azaltzen digu hiru ataletan: 1- Naturak Jainkoaren legea betetzen du hitzik gabe. 2- Legea bikaina da. 3- Gizakiok ez dugu betetzen askotan, akatsak eginez. Gaurkoan salmoaren gunea azaltzen da. Legea Jainkoaren Hitzez osatuta dago: - Jainkoaren legea bikaina da eta atsedena ematen digu. - Legea bihotzaren pozgarri. Jaunaren erabakiak egiazkoak dira. Urrea baino desiragarriagoa, eztia baino goxoagoa. Montserrateko 18.salmoko doinua:
5
18. Salmoa Zuk dauzkazu, Jauna, betiko biziaren hitzak.
Jaunaren hitza ezin hobea: gizakia arnasberritzen du; Jaunaren manamendua fidagarria: heldugabea zuhurrarazten du.
6
betiko biziaren hitzak.
Zuk dauzkazu, Jauna, betiko biziaren hitzak. Jaunaren legeak zuzenak, bihotzaren pozgarri; Jaunaren agindua distiratsua, begien argigarri.
7
betiko biziaren hitzak.
Zuk dauzkazu, Jauna, betiko biziaren hitzak. Jaunaren promesa garbia: betiko dirau; Jaunaren erabakiak egiazkoak: den-denak bidezkoak.
8
betiko biziaren hitzak.
Santa Caterina monasterioa Zuk dauzkazu, Jauna, betiko biziaren hitzak. Urrea baino desiragarriago, urre araztua baino ere bai; eztia baino gozoago, ezti berria baino ere bai.
9
Kristo gurutziltzatua predikatzen dugu
1Ko 1, Senideok: Juduak mirarizko seinale eske dabiltza, eta jentilak jakinduria bila; guk, berriz, Kristo gurutziltzatua predikatzen dugu, juduentzat onartezina eta jentilentzat zentzurik gabe dena.; baina Jainkoak deitu dituztenentzat, judu izan ala ez, Kristo hori Jainkoaren indar eta Jainkoaren jakinduria da.
10
Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan Jn 3,16 Jerusalem. Alde zaharra. Damasko atea
11
Jerusalemeko tenpluko orubea
Hurbil zen juduen Pazko-jaia, eta Jerusalemera joan zen Jesus. Tenpluan merkatariak aurkitu zituen idi, ardi eta usoak saltzen, eta diru-trukatzaileak ere bai, han eserita. Jesusek, lokarriz zartailu bat eginez, tenplutik kanpora bota zituen denak, baita ardiak eta idiak ere; eta trukatzaileen diruak sakabanatu eta mahaiak irauli egin zituen. Uso-saltzaileei esan zien: «Kendu hemendik hau dena. Ez egin nire Aitaren etxea merkatu-etxe». Ikasleei, Liburu Santuak dioena etorri zitzaien gogora: Zure tenpluaren maiteminak erreko nau. Orduan, galdetu zioten judu-agintariek: – Zer seinale ematen diguzu hori egiteko aginpidea duzula frogatzeko? Jesusek erantzun zien: – Desegizue tenplu hau eta hiru egunetan berreraikiko dut. Juduek ihardetsi zioten: – Berrogeita sei urte behar izan dira tenplu hau eraikitzeko, eta zuk hiru egunetan berreraikiko duzula? Hura, ordea, bere gorputzaren tenpluaz ari zen. Horregatik, hildakoen artetik piztu zenean, esandako hori gogoratu zitzaien haren ikasleei, eta sinetsi egin zuten Liburu Santuko eta Jesusek esandako hitza. Pazko-jaian Jesus Jerusalemen zegoela, askok sinetsi zuten harengan, egiten zituen mirarizko seinaleak ikusirik. Baina, Jesus bera ez zen fidatzen haietaz, guztiak ezagutzen baitzituen, eta ez zuen inoren aitorpen-beharrik, ongi ezagutzen baitzuen berak gizakiaren baitan dagoena. Jn 2, 13-25 Jerusalemeko tenpluko orubea
12
“Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko naute
bizitzako egun guztietan; Jaunaren etxean biziko naiz amaigabeko egunetan” Salm 22,6
13
Montserrateko beneditar alabak www.benedictinescat.com/montserrat
Orijinala: Joan Ramirez (+) Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.