Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Konpetentzien araberako
Hezkuntza eredua Lehen Hezkuntzako Curriculum proiektua Mikele Aldasoro
2
Gaiak Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza ereduaren eta haren baitako curriculum diseinuaren ezaugarri bereizgarriak. LMHko 3. ziklorako, ezaugarri horiek gauzatzen dituen Unitate Didaktikoaren diseinua. Ebaluazioaren oinarriak.
3
Konpetentzien baitako curriculum diseinuaren ezaugarri bereizgarri nagusiak
(3) Konpetentzietan oinarritutako curriculuma: Integrazioaren pedagogia (2) Euskal curriculumaren kultur ibilbidean oinarritutako curriculuma (4) Oinarrizko konpetentziak garatzeko, prozedura metadiziplinarrak arlo guztietan integratzen dituen curriculuma (5) Euskaran ardazturiko eleaniztasuna bideratzen eta konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen dituen curriculuma (1) Ikaslearen irteera-profilean oinarritutako curriculuma Oinarrizko Konpetentziak (6) E B A L U Z I O
4
(1) Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma
Zer da Ikaslearen irteera profila? Oinarrizko Hezkuntzaren bukaeran ikasleak lortzea espero dena jasotzen du ikaslearen irteera profilak. Zein dira bere osagaiak? Hezkuntzaren xedeak eta oinarrizko konpetentziak. Metodologiaren eta ebaluazioaren ardatzak. Zein da bere funtzioa? Hezkuntza komunitateko kideek (irakasle, guraso…), ikasleek bereganatzea espero diren konpetentzien adierazpen argia, unibokoa eta partekatua izatea. Hezkuntza komunitateko kideek (irakasle, guraso…), konpetentzia horien lorpenean, hezkuntza prozesu osoan (HH, LH, DBH), modu koordinatuan jardutea.
5
(1) Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma
Oinarrizko konpetentziak Oinarrizko konpetentziak dira, Europako Erkidegoen Batzordeak proposatutakoaren arabera (2006), "pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, ikasten jarraitu ahal izateko, bai eta herritartasun aktiborako eta inklusio sozialerako ere. Oinarrizko hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, gazteek behar hainbat garatuta eduki behar dituzte oinarrizko konpetentziak, helduarorako prest egon daitezen”.
6
(1) Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma
Hezkuntzaren xedeak: Hezkuntza prozesu osoaren norabidea erakutsi eta zentzua ematen diote. Oinarrizko konpetentziak: Xedeak lortzeko, hezkuntza-prozesu osoaren amaieran ikasleak lortu beharreko ezinbesteko ikaskuntzak hezurmamitzen dituzte. Hezkuntza-prozesua iraunkorra da, pertsonen bizitzako hainbat etapatara zabaltzen da. Beraz, Irteera-profil orokorrean definitutako oinarrizko konpetentzien garapenean eragitea HH eta Oinarrizko Hezkuntza osoari dagokie. Zertarako irakatsi eta ikasi Zer eta nola irakatsi eta ebaluatu
7
OINARRIZKO KONPETENTZIAK OINARRIZKO KONPETENTZIA METADIZIPLINARRAK
OINARRIZKO KONPETENTZIA DIZIPLINARRAK Konpetentzia komunikatiboa eta digitala Pentsatzen eta ikasten jakitea Elkarrekin ikasten eta bizitzen jakitea Norbera izaten jakitea Egiten eta ekiten jakitea Hitzezko eta literaturazko konpetentzia komunikatiboa Matematika konpetentzia Konpetentzia zientifikoak Gizarte eta gizabide konpetentziak Arte-komunikaziorako konpetentzia ……………..
8
(1) Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma
Hitzezko eta literaturazko konpetentzia komunikatiboa Ikasle gai da, bere bizitzako eremu ezberdinetan, egoera bakoitzak eskatzen duen ahozko zein idatzizko hizkuntzaren erabilera egokia eta eraginkorra egiteko: euskaraz (B2) beste hizkuntza ofizialean (gaztelania edo frantsesa) (B2) eta nazioarteko komunikaziorako hirugarren hizkuntza batean (B1). Era berean, badu kultura literarioa, Euskal Herrikoa nahiz unibertsala, inguratzen duen mundua eta bere burua hobeto ulertzen lagunduko diona.
9
Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma
Oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak Pentsatzen eta ikasten jakiteko eta adierazteko konpetentzia garatzeko Iturri anitzak erabiliz, informazioa identifikatzeko, eskuratzeko, biltegiratzeko eta iturrien egokitasuna ebaluatzeko prozedurak. Informazioa ulertzeko (konparatu, sailkatu, sekuentziatu edo ordenatu, analizatu, eta sintetizatu), oroitzeko eta adierazteko prozedurak (deskribatu, definitu, esplikatu, kontatu, argudiatu…). Pentsamendu analitikoa. Informazioa baloratzeko eta baloratutakoa adierazteko prozedurak (argudiatu, justifikatu). Pentsamendu kritikoa. Ideiak sortzeko, hautatzeko eta adierazteko prozedurak. Pentsamendu sortzailea.
10
Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma
Oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak Elkarrekin ikasten eta bizitzen jakiteko eta adierazteko konpetentzia garatzeko Pertsonarteko harremanetarako eta komunikaziorako (asertibitatea eta enpatia) prozedurak . Lankidetzan aritzeko eta ikasteko (kolaboratiboa eta kooperatiboa) prozedurak. Giza eskubide eta konbentzioen arauekiko (jokaera soziokulturalak) errespetuzko portaerak ikasteko prozedurak. Gatazkak kudeatzeko portaerak.
11
(1) Ikaslearen irteera profilean oinarritutako curriculuma
Zertan bereizten dira orain arteko ikaslearen irteera profila eta garatzen ari garen konpetentzien baitako hezkuntza ereduarena? Orain artekoa Garatzen ari garena Gaitasunetan eta eredu akademikoan oinarritutako hezkuntza eredua. Ikaslearen irteera profilaren deribazio prozesuaren jarraipenean eta barne koherentzian hutsune eta eten asko egon da etapen artean (HH; LMH; DBH). Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eredua. Oinarrizko konpetentziak ipar modura hartuz, etapa guztiak (HH; LH; DBH) osotasunez eta etenik gabe, deribazio koherentea eginez eta goitik behera eta behetik gora lotuz, eraikitako ikaslearen irteera profila.
12
Konpetentzia eta egoera: bikote banaezina
(3) Konpetentzietan oinarritutako curriculuma: Integrazioaren Pedagogiaren ekarpena Konpetentzia Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak 2005an argitara emandako DeSeco proiektuaren arabera: Ezagueren eta trebetasunen gainetik daude konpetentziak. Testuinguru jakin bateko egoeraren eskaera konplexuei erantzuteko abileziak dira konpetentziak, horretarako zenbait baliabide modu integratuan mobilizatuz (kognitiboak, prozedurazkoak eta emozionalak). Konpetentzia eta egoera: bikote banaezina
13
(3) Konpetentzietan oinarritutako curriculuma: Integrazioaren Pedagogiaren ekarpena
Konpetentzia eta ekintza lotzea. Ikaslea egoera konplexu eta esanguratsuen aurrean jartzea. Ikasleak egoera desberdinetan erabilgarriak izango diren ikaskuntzak eskuratzea. Ikaskuntzen integrazioari garrantzia ematea. Edukiak (baliabideak) hobeto ikasteko eta luzaroan gogoan edukitzeko aukera. Ikasitakoa beste egoera batzuetan integratzeak ikaskuntzak sakontzen eta luzaroan gogoan gordetzen laguntzen du: emaitza hobeak.
14
PENTSATZEN ETA IKASTEN
(4) Prozedura metadiziplinarrak arlo guztietan uztartzen dituen curriculuma Prozedura metadiziplinarrak Ikaslearen irteera profilean aurreikusitako hezkuntzaren xedeak eta oinarrizko konpetentziak (metadiziplinarrak eta diziplinarrak) lortzeko ezinbesteko bitartekariak. Lorpen hori ahalbideratzeko prozedura metadiziplinarrak ikas arlo guztietan integratzen dira. KOMUNIKATZEN IKASI NORBERA IZATEN PENTSATZEN ETA IKASTEN ELKARREKIN BIZITZEN EGITEN ETA EKITEN Nahiko onarturik dago oinarrizko konpetentziak eskuratzeak izan behar duela oinarrizko hezkuntzaren eta bizi osoko hezkuntzaren bizkarrezurra. Aitorpen hori diskurtsora eta asmo honetara mugatzen da, ez badago asmo horiek gauzatzeko proposamenik. Ideiak eta asmoak hezurmamitzeko, oinarrizko konpetentziak eskuratzen laguntzen duten eragileak edo bitartekariak behar dira, hau da, jarduteko moduak, hots, prozedurak eta teknikak. Prozedurak eta teknikak erabiltzeko konpetentziari trebetasuna esaten zaio. "Prozedura" da zerbait modu ordenatuan egiteko jarraitu beharreko urratsak eta ildoak. Prozedurak ez dira ekintzak, baizik eta ekintza ganoraz egiteko urratsak eta ildoak. Prozedurak, eduki mota gisa, adierazpenezko eta jarrerazko edukiak eskuratu ahal izateko estrategiak edo urrats ordenatuak dira, eta trebetasunetan islatzen dira.
15
konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen dituen curriculuma
(5) Euskaran ardazturiko eleaniztasuna bideratzen duen eta konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen dituen curriculuma Hizkuntzen curriculum integratua L1, L2 L3... Hizkuntzaren ikuspegi integratzailea Hizkuntzazkoak ez diren arloak KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA Edozein ikas arlotan informazioa eskuratzeak, ulertzeak, baloratzeak… eta barne prozesu horien adierazpenak eskatzen du trebetasun kognitiboen adierazpen linguistikoak menperatzea: deskribatzea, kontatzea, esplikatzea, justifikatzea…. Diziplina bakoitzak bere patroi tematikoa eta linguistikoa du: biak elkarrekin irakatsi eta ikasi beharrekoak Ikaskuntza esanguratsua izatea nahi bada, patroi tematikoa eta linguistikoa elkarrekin irakatsi eta ikasi behar dira.
16
Ikaslearen irteera profilaren eta integrazio pedagogiaren baitako
UNITATE DIDAKTIKOAREN DISEINUA LMH 3. zikloa
17
LH: Izaera global eta integratzailea
LMH etapa ziklo, ikasmaila eta arlotan egituratzen bada ere, hezkuntza ekintzak ikasleen esperientzien eta ikaskuntzen integrazioa du helburu. Ikastolok hautatu dugun hezkuntza-ereduarekin koherentzian, eta Oinarrizko Hezkuntza osorako garatzen ari garen konpetentzien baitako curriculumak bere duen ikuspegi globalizatua aintzat hartuz, integrazioa xede duen diziplinarteko ikuspegia hautatu dugu LMHko 3. ziklorako Unitate Didaktikoen sekuentzia-eredua diseinatu eta haren baitan ikasmaterialetan gauzatzeko.
18
Ikuspegi globalizatua
Ikaskuntza-sekuentziak testuinguratutako egoeren inguruan egituratzea, langai diren mota desberdinetako edukien funtzionaltasuna bermatuz. Diziplinak / ikas arloak ez dira helburu. Errealitatea interpretatzeko eta errealitate horretan ekiteko beharrezko eduki-baliabideak eskuratzeko tresna dira. Diziplina bakarraren jakintzak ez dira nahikoa errealitateko egoera eta arazoei aurre egiteko: diziplina bakarretik haratagoko ikuspegia. Arlo guztietan oinarrizko konpetentzia metadiziplinarren lanketa integratuta.
19
Integrazioa xede duen diziplinartekotasuna
Diziplinarteko ikuspegia Integrazioa xede duen diziplinartekotasuna Ikas arlo desberdinetan eskuratutako eduki-baliabideak mobilizatzen, integratzen eta egoera errealei efikaziaz aurre egiteko aplikatzen laguntzea du xede. Ez du bilatzen ohiko ikas arloak desagerraraztea (diziplinarik gabe ez dago diziplinartekotasunik). Ikas arloak ikaslearentzat agerian edo ezkutuan egon daitezke. Ez du bilatzen ikas arlo guztientzat metodologia jakin bat ezartzea edo eta ikaskuntza helburu komunak definitzea. Ikas arloen espezifikotasunak eta beraien arteko desberdintasunak errespetatuz, bateratasun puntuak ezartzea eta ikaskuntzen arteko osagarritasuna bideratzea du helburu. Diziplinarteko integrazio egoeran gauzatzen da. Arlo desberdinak elkarrekin erlazionatzetik haratago doa. Ez da ikas arloen batura: adreilu pila batek ez du besterik gabe etxea egiten
20
Diziplinarteko ikuspegia antolatzeko ardatza
Ingurumenarekin, gizartearekin, norberekin zerikusia duen arazo, kezka SARRERA GIZARTE NATUR MATEMATIKA EUSKARA INGELESA+ plastika LENGUA CASTELLANA Gorputz hezkuntza eta musika DIZIPLINARTEKO INTEGRAZIO KONPETENTZIA Integrazioa xede duen diziplinartekotasuna gauzatzeak eskatzen du, lehendabizi, besarkatu behar dituen arloen arteko artikulazioa ahalbideratzen duen ardatza sortzea. Ingurumenarekin, gizartearekin edo eta norbanakoarekin zerikusia duen eta berritasuna, transzendentzia, garrantzia duen arazo edo kezka baten formulazioan materializatuko da artikulazio hori. Ikasleei hiruhileko jakinaren sarrera moduan aurkeztuko zaie. Helburuak: Arazo, kezka, galdera … aurkeztea Motibazioa eragitea Aurretiko ezagutza orokorrak aktibatzea Proposatuko arazo, egorera, gertakizun, galdera horrekin arloek duten lotura ikustaraztea. Ikas arlo bakoitzari zentzu funtzionala. Diziplinarteko integrazio egoera eta zereginak
26
Garapen fasea KONPETENTZIA ETA EGOERA Konpetentziaren osagaiak
Helburu Didaktikoak Ikaskuntza edukiak Konpetentziak mobilizatzea eta integratzea eskatzen dituen eduki baliabideekiko zein oinarrizkotzat jotako besteekiko espero den ikaskuntza. Kontzeptuak Prozedurak Diziplinarrak Metadiziplinarrak kon
27
Ebaluazioa garapen fasean Ebaluaziorako irizpideak Jarduerak 1,7,9,12
Helburu Didaktikoak Ebaluaziorako irizpideak Jarduerak 1. …. 1,7,9,12 2. 3. ZER EBALUATU EBALUAZIORAKO ERREFERENTEAK EBALUAZIORAKO TRESNAK
28
Ikaskuntza egoeren funtzioa Zeregin -/jarduera-tipologiaren funtzioa
Faseak Ikaskuntza egoeren funtzioa Zeregin -/jarduera-tipologiaren funtzioa (Irakaslearentzat eta ikaslearentzat) Ebaluazioa Amaierako fasea Ikasleak hasierako egoerari aurre egiteak eskatzen dituen urratsak gauzatzea eta konpetentziaren lorpena erakustea Integrazio-jarduera konplexua: Hasierako egoerari irtenbide egokia ematea, horretarako beharrezkoak diren eduki baliabideak modu integratuan mobilizatuz. Auto-erregulaziorako jarduera: hasierako egoerari aurre egiteko beharrezko eduki baliabideen integrazioari buruzko autoebaluazioa bideratzea. Funtzio hezigarria eta egiaztatzailea
29
Konpetentziaren ebaluaziorako irizpideen oinarria
Arloa Bi ikaskuntza gai Bi ebaluazio gai Helburu didaktikoak Konpetentzia Hasierako egoerari aurre egiteko beharrezko eduki baliabideen integrazioa. Ebaluazio irizpideak Konpetentziaren ebaluaziorako irizpideen oinarria
30
Integrazioa xede duen diziplinartekotasunaren gauzatzea
31
Ebaluaziorako irizpideak OINARRIZKO KONPETENTZIAK
Diziplinarteko integrazio egoera eta haren eskakizunei erantzuteko zereginak Zereg. Helburua Ebaluaziorako irizpideak OINARRIZKO KONPETENTZIAK Diziplinarrak Metadiziplinarrak OK (1) OK (2) OK (3) OK (4) OK (5) OK (6) 1 ………….. …… 2 …………. ….. ……. Ikaskuntzen integrazioa ikasleak berak eraiki behar duen prozesu kognitiboa da, ez irakasleak ez eta curriculumak: praktika eta denbora eskatzen du. Konpetentzien baitako ebaluazioak oinarrizko konpetentzia guztiak ebaluatzea eskatzen du. Ikasleen promozioa horien garapen mailaren araberakoa izango da. Diziplinarteko integrazio egoerak oinarrizko konpetentzien garapen mailari buruzko informazioa jasotzeko eta ikasleari berari zein gurasoei horren berri emateko aukera ematen du.
32
Ikasleen emaitzei buruz informazioa emateko….
ARLOA Helburu didaktikoek finkatutako ikaskuntzen eskuratze maila. Ebaluaziorako irizpideak Ikaskuntzen integrazioa: arlorako finkatutako konpetentzia eta egoera. OINARRIZKO KONPETENTZIEN GARAPEN MAILA Diziplinarteko integrazio egoera eta zereginak. Zeregin bakoitzak bere helburua eta ebaluaziorako irizpideak.
33
Eskerrik asko!
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.