Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
HERIOTZA ZELULARRA Uxue Lejarzegi Urkiza
2
Zelularen zahartzea eta heriotza
Zahartzea: zelulek hil aurretik jasaten duten endekapen morfologiko eta funtzionala da. Heriotza: bizi-prozesu guztien etendura eta zelulak osatzen dituen materiaren sakabanaketa da.
3
Zelula sexual edo gametoak
-Izaki zelulabakarrak, mugarik gabe zatitzen dira, horregaitik ezin liteke zelularen zahartzeaz eta heriotzaz hitz egin. -Izaki zelulanitzetan zelulen zahartzea eta heriotza aztertzeko orduan, zelula somatikoak eta zelula sexualak bereiztu behar dira. Zelula somatikoak Zelula sexual edo gametoak Gorputzeko organo eta atalak eratu. Funtzio anitzak burutu. Denborarekin endekatu eta azkenean hil. Ernalkuntza indibiduo berria (sortzaileen mezu genetikoarekin). Zelula leinua ez da hil ezta zahartzen.
4
In vitro esperientziak, zelula somatikoek mugarik gabe zatitzeko zailtasunak dituztela frogatu du.
Zelulak zatiketaldiari ekiten diote. Zatiketa kopuru batera iristean erritmoa jaisten da. Zelulek zatitzeari uzten diote eta G0 egoeran sartzen dira. Zelulek endekapen egoerak jasan eta hil egiten dira.
5
INDIBIDUOEN BIZITZAREN IRAUPEN NORMALA
Prozesua izaki bizidun gehienen ehunetan gertatzen den arren, badira hainbat alde, bi faktore hauen araberakoak. Bi faktore Indibiduo gazteen ehunak baliatuz ereiten diren kultiboak, adinez zaharrago diren indibiduoen kultiboetakoak baino gehiagotan zatitzen dira. INDIBIDUOAREN ADINA Bizitza luzeko espezieetatik lortutako ehunen kultiboak, bizitza laburragoenak baino gehiagotan zatitzen dira. INDIBIDUOEN BIZITZAREN IRAUPEN NORMALA
6
Zelularen zahartzea eta heriotza kudeatzen duten geneak.
Zelulak desizoztu eta aktibitatea berreskuratzen dute. Bere zatiketa- muga maximora iritsi arte zatituko dira. Zatiketa zelular kopuru jakin bat dute programatuta. Nola daki zelula batek zenbat aldiz zatitu, noiz ugaltzeari utzi eta noiz hil behar duen? Zelularen zahartzea eta heriotza kudeatzen duten geneak. Zelulek erroreak metatzen dituzte enbrioi-zeluletatik abiatuz gertatzen diren zatiketetan zehar. Kromosometan geneetako sekuentzia errepikatu asko agertzen dira. Kopiak, kaltetutako geneak ordezkatzeko balio dute baina guztiak kaltetuta daudenean ezinezkoa da ordezkatzea.
7
Bi heriotza mota: NEKROSIA ETA APOPTOSIA
8
Nekrosia Istripu motako heriotz zelular sendaezina da. Zaurien, infekzioen edo agente kimikoen erasoen ondorioz etortzen da. Prozesu pasiboa da. PROZESUA Kanpo agente baten ondorioz zelula energiarik gabe gelditzen da, mitokondrioen lesioa ageri da eta zelula-mintza urarekiko iragazkor bihurtzen da. Horrela, lehertu egiten da zelula, bere edukia kanpora isuriz. Ondoren, hantura eta orbaintze prozesuak martxan jartzen dira. Organuluak handitu. Zelula mintza handitu. Inflamazioa eta zelula lehertu zitoplasmaren edukia isuriz. Hantura eta orbaintze lanak hasi.
9
Nekrosia duen 11 urteko ume baten hanka.
10
Apoptosia Heriotza zelular programatua da. Prozesu aktiboa da, zelulak berak sortzen du prozesua, une jakin batean zenbait entzima aktibatzen ditu zelulak autosuntsipenaz ardura daitezen. Faseak: 1. Lehenengo fasea: Zelula barneko zein kanpoko seinale baten ondorioz ematen da. 2. Bigarren fasea: Beste zelulengandik aldendu egiten da. Zitoplasma uzkurtu eta ADNa degradatu egiten da. Kromatina eta zelularen nukleoa kondentsatu egiten dira. Zatitu egiten da, gorputz-apoptotiko zati txikiagoetan. Gorputzak fagozitatu egiten dira, zelula barneko osagaiak ez irtetzeko.
11
Nekrosia eta apoptosia: http://irudionak. blogspot. com
Nekrosia eta apoptosia: apoptosia.html
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.