La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

a) NH3; b) PH3; c) AsH3; d) H2O; e) H2. (0,7 PUNTU).

Presentaciones similares


Presentación del tema: "a) NH3; b) PH3; c) AsH3; d) H2O; e) H2. (0,7 PUNTU)."— Transcripción de la presentación:

1 10.- Arrazoitu ezazu argiro substantzia hauetatik zeinek dituen indar intermolekular handienak:
a) NH3; b) PH3; c) AsH3; d) H2O; e) H2. (0,7 PUNTU). Azaldu ezazu zein diren horren ondorioak. (0,4 PUNTU). Likido- eta solido-egoeran ager daitezke aipatutako konposatu guztiak? Arrazoitu. (0,4 PUNTU) Ebazpena Denak konposatu kobalente molekularrak dira. a) NH3 hidrogeno loturak b) PH3 molekula polarra, geometria piramidala izateagatik. c) AsH3 aurreko kasuan bezala molekula polarra da. d) H2O hidrogeno loturak. e) H2 molekula apolarra H2O molekularen O-H loturak NH3 aren N-H loturak baino polarragoak direnez, indar intermolekular handienak ur molekulen artean aurkituko ditugu.

2 H2O aren fusio eta irakite puntuak amoniakoarenak baino handiagoak dira, oso molekula polarra denez konposatu ionikoen eta kobalente molekular polarrak disolbatzen ditu. Tenperaturaren arabera likido eta solido egoeran ager daitezke substantzia guztiak; adibidez ura 0ºC azpitik solido egoeran dago, 0ºC-tik 100ºC-raino likidoa da eta 100ºC-tik gora gasa da.

3 O C O O H H 11.- Selektibitatea ekaina 2013 G2.
Karbono dioxidoa edo anhidrido karbonikoa (CO2) molekula apolarra da; ura (H2O), berriz, molekula polarra da. a) Azaldu ezazu molekulen polaritatea, beren geometria kontuan hartuz. (0,5 PUNTU) b) Baiezta itzazu geometria horiek Lewis-en egiturak erabiliz eta balentzia-geruzako bikote elektronikoen aldaratze-teoria aplikatuz. (1,0 PUNTU) (E: lineala; angeluarra) Ebazpena Karbono dioxidoa apolarra izateko, molekula lineala izan behar da Bere geometria lineala bada. bi bektoreen batura nulua izango da. O C O Uraren kasuan dipoloen batura bektoriala ez da nulua izango molekula polarra izateko d- O H d+ H d+

4 b) Baiezta itzazu geometria horiek Lewis-en egiturak erabiliz eta balentzia-geruzako bikote elektronikoen aldaratze-teoria aplikatuz. CO2-aren kasuan bi lotura kobalente bikoitza daude C eta oxigenoaren artean. Karbonoak ez du parekatu gabeko bikoterik, ondorioz molekula lineala da. O C O H2O-aren kasuan bi lotura bakuna daude H eta O-aren artean. H O H O H Oxigenoak parekatu gabeko bi pare ditu Geometria tetraedrikoa du. H Bi elektroi pareak elkar aldaratzen dutenez, molekula angeluarra bihurtzen da. Geometria angeluarra a < 109,5º O H H

5 12.-Ekaina 2012 G2. Demagun (X) 15 eta (Y) 17 zenbaki atomikoko elementuak ditugula. a) Idatzi haien konfigurazio elektronikoak, kokatu taula periodikoan eta azaldu zer elementu mota diren. (0,5 PUNTU) b) Zer ioi osatuko dituzte? Arrazoitu. (0,5 PUNTU) c) Azaldu zer lotura mota eratuko duten beren artean (ionikoa, kobalentea, metalikoa), eta marraztu bi elementu horiek osatutako konposatu baten Lewis-en egitura. (0,5 PUNTU) Ebazpena Datuak (X) Z= 15; (Y) = 17 a) Idatzi haien konfigurazio elektronikoak, kokatu taula periodikoan eta azaldu zer elementu mota diren 15X = 1s22s22p6 3s23p3 3. periodoa, 15 taldea: ez-metal bat da 3. periodo, 15 taldea 3. periodoa, 17 taldea: ez-metal bat da. halogenoa 15Y = 1s22s22p6 3s23p5 3. periodo, 15 taldea b) Zer ioi osatuko dituzte? Arrazoitu X + 3e- X3- Horrela gas noblearen egitura elektronikoa lortzen du 1s22s22p6 3s2 3p6 X-aren balentzia ionikoa 3- izango da.

6 Y + 1e- Y- Horrela gas noblearen egitura elektronikoa lortzen du 1s22s22p6 3s2 3p6 Y-aren balentzia ionikoa 1- izango da. c) Azaldu zer lotura mota eratuko duten beren artean (ionikoa, kobalentea, metalikoa), eta marraztu bi elementu horiek osatutako konposatu baten Lewis-en egitura Biak elektronegatiboak dira, ez-metalak, bien artean elektroiak partekatuko dituzte lotura kobalentea osatuz. 15X = 1s22s22p6 3s23p3 5 balentzi elektroiak X atomo zentrala da 7 balentzi elektroiak 15Y = 1s22s22p6 3s23p5 3 lotura X-Y kobalente bakuna polarra X Y Y X-k bikote ez-lotzaile bat du eta Y bakoitzak 3 bikote ez-lotzaile Y XY3 konposatua

7 14- a) Substantzia hauen artean, arrazoitu, lotura motaren arabera, zer hiru substantziak duten urtze-tenperaturarik handiena, eta ordenatu handienetik txikienera: KBr; CH4; F2; HCl; CH3OH b) Eztabaidatu era arrazoituan aluminiozko hari baten, aluminio klorurozko kristal baten eta aluminio klorurozko disoluzio baten eroankortasun elektrikoa. Ebazpena a) Substantzia hauen artean, arrazoitu, lotura motaren arabera, zer hiru substantziak duten urtze-tenperaturarik handiena, eta ordenatu handienetik txikienera: KBr; CH4; F2; HCl; CH3OH KBr Lotura ionikoa: ioien artean erakarpen indarrak oso handiak dira CH4 Lotura kobalente molekular. Molekula geometriagatik apolarra da; bere fusio puntua oso baxua da, molekulen arteko erakarpen indarrak (sakabanaketa indarrak) oso ahula direlako. Lotura kobalente molekular. Molekula geometriagatik apolarra da; bere fusio puntua oso baxua da, molekulen arteko erakarpen indarrak (sakabanaketa indarrak) oso ahula direlako. F2 Lotura kobalente molekular. Molekula polarra da; bere fusio puntua baxua da, molekulen arteko erakarpen indarrak dipolo - dipolo indarrak dira. HCl Lotura kobalente molekular. Molekula polarra da;hidrogeno loturak bere fusio puntua ez da hain baxua. CH3OH KBr > CH3OH > HCl

8 b) Eztabaidatu era arrazoituan aluminiozko hari baten, aluminio klorurozko kristal baten eta aluminio klorurozko disoluzio baten eroankortasun elektrikoa. Aluminio harian lotura metalikoa dago; elektroiak deslekuratuak daude eta metalaren zehar higitzen dira oso errez: horregatik korrontearen eroale oso onak dira. Aluminio kloruro kristalean elektroiak ez daude aske, sare kristalinoan posizio finkoetan daude, ondorioz ez dute korronterik eroaten. Alumino klorurozko disoluzioan, ioiak elektrolitoak dira eta korronte elektrikoa garraiatzen dute.

9 F 15.- Demagun ondoko substantziak :
fluoroa (F2), kaltzio fluoruroa (CaF2) eta kaltzioa (Ca). Azaldu, substantzia bakoitzaren partikulen arteko lotura kimikoetan oinarrituta a) Uretan disolbagarriak izango diren ala ez. b) Korronte elektrikoa garraiatuko duten ala ez, baldintzak zehaztuz. Datuak (F) Z= 9; (Ca) Z= 20 Ebazpena A+b) Uretan disolbagarriak izango diren ala ez;Korronte elektrikoa garraiatuko duten ala ez, baldintzak zehaztuz. F: 1s2 2s2 2p5 Lotura kobalente bakuna apolarra. F F2  Uretan ez da disolbatzen lotura apolarra izateagatik Korronte elektrikoa ez du eroaten CaF2 Ca: 1s2 2s2 2p6 3s23p64s2 Ca F + Ca F- Ca2+(F-)2 Lotura ionikoa F Uretan disolbatzen da Korronte elektrikoa eroaten du disolbatuta edo fundituta dagoenean

10 Ca Lotura metalikoa Uretan ez da disolbatzen Oso eroale ona da, lehenengo mailakoa.


Descargar ppt "a) NH3; b) PH3; c) AsH3; d) H2O; e) H2. (0,7 PUNTU)."

Presentaciones similares


Anuncios Google