La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Don Karlosek euskaldunetaz baliatu nahi izan zuen tronuan esertzeko.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Don Karlosek euskaldunetaz baliatu nahi izan zuen tronuan esertzeko."— Transcripción de la presentación:

1 Don Karlosek euskaldunetaz baliatu nahi izan zuen tronuan esertzeko.
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua (-EZ/-ETAZ)

2 *Don Karlosek euskaldunetaz baliatu nahi izan zuen tronuan esertzeko.
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua (-EZ/-ETAZ)

3 Don Karlosek euskaldunez baliatu nahi izan zuen tronuan esertzeko.
Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua (-EZ/-ETAZ)

4 hark esandako gezurrez… gobernuaren legeez…
Erabil ezazu “-EZ” kasu-marka, instrumental mugatu plurala adierazteko: gure seme-alabez… bi begiez… hark esandako gezurrez… gobernuaren legeez… Eta ez: *gure seme-alabetaz… *bi begietaz… *hark esandako gezurretaz… *gobernuaren legeetaz… Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua (-EZ/-ETAZ)

5 Ezin balia zitekeen eskuez.
Azkar doa lanera, pozik, bekokitik darizkion izerdi-anpuluez arduratu gabe. Ezin balia zitekeen eskuez. Asiatik hurbil zeuden uharteez jabetuak ziren. Gogora zaitez azterturiko arauez. Ez zen konturatu kalteez. Bizi naizeino oroituko naiz nire herriko adiskideez. Herrian ezagutu genituen bi neskez hitz egin dugu. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua (-EZ/-ETAZ)

6 hainbat gezurrez… zenbait mutilez… hiru semez… bi begiz…
Mugagabea adierazteko, “-EZ” edo “-Z” baliatu behar dugu, izena kontsonantez ala bokalez bukatzen den: hainbat gezurrez… zenbait mutilez… hiru semez… bi begiz… Eta ez: *hainbat gezurretaz… *zenbait mutiletaz… *hiru semetaz… *bi begitaz… Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua (-EZ/-ETAZ)

7 Bi arazoz arduratuko gara. Hainbat teoriaz balia gaitezke.
Zenbait herriz jabetu ziren. Herrian ezagutu zituen bi neskaz hitz egin dugu. Liburuan adierazitako zenbait gezurrez jardungo dugu. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua (-EZ/-ETAZ)

8 Pertsona-izenordainekin:
Honako kasu hauetan, aldiz, zilegi dugu “-(E)TAZ” kasu-marka erabiltzea: Pertsona-izenordainekin: nitaz, hitaz, gutaz, zutaz, zuetaz… Erakusleekin: honetaz, horretaz, hartaz, hauetaz, horietaz, haietaz… Galdetzaileekin: zertaz, nortaz, zeinetaz (zeinez ere bai)… Izenordain mugagabeekin: zerbaitetaz (zerbaitez ere bai), ezertaz, deusetaz (deusez ere bai)… Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua (-EZ/-ETAZ)

9 Hitaz gogoratzen ninduan. Nehor ez zen gutaz axolatzen.
Errazkin irakaslea arduratu zen batik bat gai horretaz. Ez zuen berehala konprenitu nortaz ari nintzen. Aski ohi da zerbaitetaz jabetzea, kolpetik haren baieztagarri sorta bat atzemateko. Ez da ezertaz konturatzen. Sendatu zenean, ez zen deusetaz oroitzen. Euskara Zerbitzua EHULKUren aholkua (-EZ/-ETAZ)


Descargar ppt "Don Karlosek euskaldunetaz baliatu nahi izan zuen tronuan esertzeko."

Presentaciones similares


Anuncios Google