Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
ZITOSOLA Egilea: Gorka Arrien Arruti Taldea: BATX 2-D
2
Zitosolari buruz aztertuko dugu….
1: Zer da? Ezaugarri nagusiak. 2: Konposizioa. 3: Dispertsio koloidala. 4: Funtzioak.
3
ZER DA? EZAUGARRIAK. -Zitoplasmaren zati bat da, mintz-organuluen artean dagoen gunea, alegia. Hauek kendu edota egon ez balira geratuko zen substantzia. -Zelularentzat funtsezkoak diren prozesu asko etengabe gertatzen dira, hala nola: - glukolisia. - proteinen degradazioa.
5
KONPOSIZIOA Zitosola urez osatuta dago batez ere.
Zelularen metabolismoan parte hartzen duen substantzia mordoa du: proteinak, mota desberdinetako ARNa, aminoazidoak, gluzidoak, nukleotidoak eta ioiak. Proteinen nabaritasuna aipagarria da. Zelularen proteinen %25-%50 zitosoletan aurkitzen dira. Proteina hauek hainbat motatakoak izaten dira, ez mota bakarrekoak soilik. Proteinen ugaritasuna zitosola substantzia jelatinakara izatearen arrazoia da, hots, koloidea. Zitosoletan glukogeno eta lipidoen inklusioak daude.
6
DISPERTSIO KOLOIDALA Koloideak 10 eta 1000 amstrong bitarteko partikula txikiez osatutako dispertsioak dira. Dispertsioa molekula desberdinen arteko nahasketa da. Bi fase bereizten dira: fase sakabanatzailea edo jarraia eta fase sakabanatua. Fase sakabanatzailea urak osatzen du zitosolean Molekula banatuen fasea, uraren baitan sakabanatuta topatzen diren molekula guztiak dira
8
Koloideak sol eta gel egoeran aurki daitezke.
Konposizio kimiko berdina dute baina propietate eta itxura desberdina dute egoera bi horietan. Sol egoera sortzen da partikula solidoak likidoekin nahasten direnean, eta plastizitate handia agertzen dute. Gelek solido baten itxura dute, fase sakabanatutako partikulak elkartu eta uraren proportzioa gutxitzen delako , baina solidoak ez bezala, beraien ezaugarririk garrantzitsuena oso elastikoak izatea da. Sol egoeratik gel egoerara erraz pasa daiteke (gelifikazioa). Gel egoeratik sol erara kasu batzuetan baino ez, eta hori zitoplasmako organulu batzuen eraginen arabera gertatuko da edo ez.
10
FUNTZIOAK Zitosolak bi funtzio nagusi ditu:
-Erreserba funtzioa: Glukosa disolbatua eta energiaren sorkuntzan parte hartzen duten glukogeno-partikulak edo tanta lipidoak gordetzen ditu. -Bere ezaugarriak direla eta, oso leku egokia da hainbat erreakzio anaboliko (sintesi prozesuak) zein kataboliko (energiaren askapena, glukolisia) gauzatzeko. Gainera, bere beste funtzio bat, lehen esan dugun bezala, zitosolean bertan dauden proteinen ugaritasunari esker, horietako asko zitoeskeletoa eratzeko antolatzen dira; beraz, bere funtzio bat zitoeskeletoa sortzea da.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.