Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
ZAHARREN MEDIKAZIOA BERRIKUSTEN:
Zer jakin beharko nuke? 23 Lib; 2 Zk, 2015
2
AURKIBIDEA Sarrera STOPP irizpide orokorrak
Area kardiobaskularreko medikamentuak Antikoagulatzaileak eta antiagregatzaileak Antidiabetikoak Nerbio sistema zentrala Sistema urogenitala Sistema gastrointestinala Arnas sistema Analgesikoak eta AIEE Efektu antikolinergikoak dituzten medikamentuak Erortzeko arriskua areagotzen duten medikamentuak
3
SARRERA (I) Polifarmazia arrisku hauek areagotzearekin lotzen da: ondorio kaltegarriak, interakzioak, tratamenduarekiko atxikipen txikiagoa, ospitaleratze gehiago, hilkortasun handiagoa eta kostuen handitzea. Botikei lotutako ondorio kaltegarriek ospitaleratzeen % 6,5 inguru eragiten dituzte, baina erdia baino gehiago saihestu daitezke. Arrisku haundieneko botikak: - Antiagregatzaileak - Opioideak - Diuretikoak - Metotrexatoa - AIEE - Digoxina - Antikoagulatzaileak - AEBI/AHA II - Betablokeatzaileak Zaharretan , baita ere: - Benzodiazepinak - Antidepresibo triziklikoak - Propietake antikolinergikoak dituzten medikamentuak - Antipsikotikoak - Kaltzioantagonistak - Intsulinak
4
SARRERA (II) Paziente zahar polimedikatuetan, preskripzio desegokia eta sendagaiei lotutako arazoak murriztea lortzen dutela erakutsi dute farmazia-arretak, beti ere profesional klinikoekin elkarlanean medikazioa berrikustea barne hartzen duenak. Europako Geriatria Elkarteak proposatutako STOPP-START irizpideak 65 urtetik gorako pertsonetan desegokiak izan daitezkeen preskripzioak antzemateko tresna bat dira. Horien barnean sartzen dira: medikamentuen erabilera handiegiko 87 irizpide (STOPP edo saihestu beharreko sendagaiak/indikazioak) erabilera txikiegiko 34 irizpide (START edo hasi beharreko sendagaiak/indikazioak) INFAC buletinaren helburua: paziente zaharretan segurtasun-arazo gehien sortzen dituzten sendagaiei buruzko gomendio zehatzak ematea, medikazioa berrikustea errazagoa izan dadin.
5
STOPP IRIZPIDE OROKORRAK
Ebidentzian oinarritutako indarreko indikazio klinikorik gabe agindutako edozein sendagai. Gomendatutakoa baino iraupen handiagorako agindutako edozein sendagai. Bikoiztasunak: klase bereko sendagaien aldi bereko edozein preskripzio (bi AIEE, bi serotoninaren birkaptazioaren inhibitzaile selektibo (SBIS), bi protoi bonbaren inhibitzaile (PBI) eta abar.). Ez da bikoiztasuna, adibidez, klase ezberdineko bi antihipertentsibo elkartzea edo intsulina geldo bat eta beste azkar bat elkartzea.
6
AREA KARDIOBASKULARREKO MEDIKAMENTUAK (I)
7
AREA KARDIOBASKULARREKO MEDIKAMENTUAK (II)
8
AREA KARDIOBASKULARREKO MEDIKAMENTUAK (III)
9
AREA KARDIOBASKULARREKO MEDIKAMENTUAK (IV)
10
ANTIKOAGULATZAILEAK ETA ANTIAGREGATZAILEAK (I)
11
ANTIKOAGULATZAILEAK ETA ANTIAGREGATZAILEAK (II)
12
ANTIDIABETIKOAK Zaharrentzat, multimurbilitatea duten pazienteentzat edo intsulina edo terapia hirukoitza hasteko % 7,5 eta % 8 arteko HbA1c helburuak gomendatzen dira.
13
NERBIO SISTEMA ZENTRALA (I)
BENZODIAZEPINEN (BZD) eta Z-hipnotikoen (zolpidema, zopiklona) epe luzeko erabilera arrisku handiekin lotzen da: gehiegizko sedazioa, arreta murriztea, nahasmendua, ataxia, erorikoak eta aldaka-hausturak, dementzia, eta heriotza-tasa haundiagoa. Azterketa batzuek iraupen luzeko benzodiazepinek (≥ 20 ordu) iraupen labur eta erdikoek baino eroriko-arrisku handiagoa dakartela adierazi dute.
14
NERBIO SISTEMA ZENTRALA (II)
ANTIDEPRESIBOAK epe luzera erabiltzea eztabaidagarria da. Garrantzitsua da aldian behin berriro ebaluatzea preskribitzean zegoen indikazioa oraindik ere indarrean dagoen, tratamenduari emandako erantzuna egokia den, baita kontrako efekturik dagoen ere.
15
NERBIO SISTEMA ZENTRALA (III)
ANTIPSIKOTIKOEK dementziako asalduraren tratamenduan erabiltzen direnenan heriotza-tasa eta iktusa izateko arriskua handitzen dituzte. Aldi laburretan erabili beharko lirateke, eta horien eraginkortasuna eta kontrako efektuak aldizka ebaluatu.
16
SISTEMA UROGENITALA
17
SISTEMA GASTROINTESTINALA
18
ARNAS SISTEMA
19
ANALGESIKOAK ETA AIEE (I)
AIEE erabiltzea bereziki problematikoa da zaharretan; izan ere, odoljario arriskua handiagoa da eta bihotz- eta giltzurrun-gutxiegitasunaren prebalentzia altua. Zaharretan, gutxieneko dosi eraginkorrak erabili beharko litzateke.
20
ANALGESIKOAK ETA AIEE (II)
21
ANALGESIKOAK ETA AIEE (III)
22
ANALGESIKOAK ETA AIEE (IV)
23
EFEKTU ANTIKOLINERGIKOAK DITUZTEN MEDIKAMENTUAK (I)
TOXIKOTASUN ANTIKOLINERGIKOA adineko pertsonen ohiko arazoa da eta nerbio-sistemaren gaineko ondorio kaltegarri ugarirekin lotzen da: aho lehorra, idorreria, gernu-euspena, ikusmen-nahasmenduak, nahasmendua, deliriuma eta narriadura kognitiboa. Pazienteak jasotzen dituen medikamentu guztiekin pilatutako karga antikolinergikoaren emaitza da toxikotasuna.
24
EFEKTU ANTIKOLINERGIKOAK DITUZTEN MEDIKAMENTUAK (II)
25
ERORTZEKO ARRISKUA AREAGOTZEN DUTEN MEDIKAMENTUAK
Erortzeko arriskua duten pazienteen kasuan medikazioa berrikustea faktore anitzeko ebaluazioaren partetzat hartu behar da, batez ere aurretik erorikoak izan dituzten edo ibileraren eta/edo orekaren nahasmenduak dituzten pazienteei dagokienez. Benzodiazepinak eta beste hipnotiko batzuk Antidepresiboak Neuroleptikoak Analgesiko opioideak Eragin antikolinegikoa duten medikamentuak Hipotentsioa eragiten duten medikamentuak
26
GAIAREKIN LOTURIKO HAINBAT INFAC ETA BIBLIOGRAFIEN ESTEKAK
Ez dago bizitza osorako medikamenturik (2013) Depreskripzioa (2012) Medikamentuak adindunentzat (2009) AEMPS: Ohar informatiboak eta Segurtasun oharrak STOPP-START irizpideak: Laguntza tresna Gaixo ahulen gida eta gaixo polimedikatuaren gida
27
Informazio gehiago eta bibliografia…
INFAC; 2015: 23 LIB 2 Zk Eskerrik asko!!
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.