La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza"— Transcripción de la presentación:

1 Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza
Ulibarri programa Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza

2 ULIBARRI PROGRAMA Hizkuntza baten biziberritze prozesuaren arrakasta:
-Lege-marko egokia -Hizkuntza politika eraginkorra eta baliabideak -Herritarren atxikimendua eta hizkuntzaren aldeko jarrera eta konpromisoa

3 ULIBARRI PROGRAMA Lege-markoa.
10/1982 Oinarrizko LEGEA, azaroaren 24koa, Euskararen erabilpena arautzekoa. Jaurlaritzak, ikasleriari nahitaezko ikastaldiak bukatzerakoan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina ezagutuko ditueneko segurantza emateko xedezko neurriak hartu eta euskara giroa bermatuko du ,…

4 ULIBARRI PROGRAMA 1/1993 LEGEA, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa. 3.atala: g) ikasle guztiek, baldintza beretan, derrigorrezko irakaskuntza-aldia bukatzean bi hizkuntza ofizialen ezagupen praktikoa izango dutela bermatzea, euskararen erabilera bultzatuz eta normalkuntzari lagunduz.

5 ULIBARRI PROGRAMA 175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma 13. artikulua.- Elebitasuna eta eleaniztasuna. 1.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak neurriak hartuko ditu hezkuntza-sistema elebiduna sendotzeko eta ikasleek, Oinarrizko Hezkuntza amaitzean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna eskuratuko dutela bermatzeko… …Xedea da bi hizkuntza horiek harremanetarako eta erabikerako hizkuntzak izatea eta eremu pertsonalean, sozialean eta akademikoan erabiltzea.

6 Hizkuntza normalkuntza ahalbidetzeko baliabide bat: ESKOLA.
“Hizkuntzak ez du irakaskuntzara soilik mugatu behar, eskolak ekarpena egin behar dio gizarteari.” David Hopkins (Londreseko Unibertsitateko irakaslea)

7 Hizkuntzaren normalizazioa
Helburua: erabilera hedatzea Hiztun kopurua haztea Erabileraren maiztasuna handitzea Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea Hizkuntza minorizatuaren presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera-arau adostuak indarrean jartzea.

8 ESKOLA ERAGILEA euskararen normalizazioan
Zein da eskolaren egitekoa euskararen biziberritze prozesuan? Eskola funtsezko euskarria da hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta erabiltzeko motibazioa sustatzeko eta lantzeko.

9 Elebidunak izan behar dute ikasleek derrigorrezko eskola-aldia bukatzean
Baina hori lortuko da Eskolak gizarte mailako erabilera egoerak eta jardun-guneetako ezberdinak kontuan hartuz, lan sistematikoa egiten badu. HORRETARAKO… Ikastetxeak hizkuntza ondo menderatzeko eta testuinguru desberdinetan euskara erabiltzeko egoera anitzak eskaini behar ditu.

10 Euskararen hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Praktikan ikasle askoren komunikaziorako gaitasuna oso mugatua da. (ISEIko ikerketa datuak) Noiz lortzen da GAITASUNA?: Ikasleak bizitza pertsonal, sozial edo akademiko/profesionalaren edozein eremu eta egoeratan eraginkortasunez jarduteko gai direnean, izan ahoz edota idatziz, hartzaile edo ekoizle gisa arituz.

11 EUSKARAREN ERABILERA nahikoak eta askotarikoak
Gizarteak bermatzen ez dituen erabilera nahikoak eta askotarikoak eskaini behar ditu eskolak, bai barnean zein kanpoan, eguneroko jardun-guneetan. Lan horren beharra are nabarmenagoa da bere ohiko gizarte ingurunean euskaraz aritzeko aukera gutxien duten ikasleen kasuetan.

12 Euskara gaineko ARLOETAKO EDUKIAK IKASTEKO TRESNA
Irakasgai bat ikastea berari buruz hitz egiten eta idazten jakitea da; beraz, lexiko bereziaren ezagutzatik haratago, beste arlo eta irakasgaietako irakasleen erantzukizuna ere bada testua lantzea, bai ahozkoak bai idatzizkoak.

13 BIZIKIDETZA ETA INKLUSIORAKO tresna
Eskola bizikidetza eta inklusiorako tresna eragilea da. Ikasle guztiek bi hizkuntzak erabiltzeko gai direla bermatuz bakarrik ziurtatzen da gizarteratzeko aukera berdintasuna eta denon hizkuntza-eskubideak gauzatuko direla.

14 HIZKUNTZA-JOKABIDEAK
Irakasleon hizkuntza-jokabideak ere asko lagundu dezake gure ikasleen hizkuntza ezagutzan eta erabileran. Azalpenak eta argibideak ematen ditugunean, justifikazioak eta argudioak eskaintzean etab. erabiltzen dugun hizkuntzaren kalitatea zaintzeak, euskara erabiltzeko joera erakusteak eta hizkuntzarekiko jokabide asertiboa eta inklusiboa dugula erakusteak, euskarazko kultura produktuek sortarazten diguten gozamena haiekin konpartitzeak bermatuko diete inputa egokia eta hizkuntzaren balioaren pertzepzioa.

15 ARLOKO IRAKASLEAK BADU ZER EGIN
Irakasle guztiok gara euskararen egoeraren normalizazioan eragile. Zer da eragile izatea? Irakasleok normaltasunez euskaraz aritzea eta hizkuntza bizia erabiltzeko aukera ematea. Euskararen erabilera bultzatzeaz gain, euskararen corpusa eta prestigioa areagotzen lagundu behar dugu.

16 Nola egin dezakegu? 1- Gelan erabiltzen ditugun bitartekoei arreta berezia jarriz. Baliabide informatikoak eta telematikoak euskaraz erabili. Euskaraz dauden web guneak informazio iturri-gisa erabili. Arloko irakasleak euskarazko baliabideek hizkuntzaren kalitatea bermatzen dutela ziurtatu. Kultura erreferenteak aipatzerakoan ingurune hurbilekoak ere aintzat hartu. Testu liburuen ulermenari arreta jarri. Norberak sortutako materialak, unitate didaktikoak… euskaraz sortu.

17 Nola egin dezakegu? 2-Arloaren helburuak eta ebaluazio irizpideak programatzerakoan, ikasleek arlo didaktiko bakoitzeko ezaguerak ulertu eta adierazteko beharrezko dituzten hizkuntza-baliabideak ere aintzat hartuz. Matematikako hizkuntza euskaraz txertatu eta zehaztasun egokiz erabiltzera bultzatu. Problemen argudiatze eta prozesuen deskribatzearekin erlazionatutako hizkuntza-edukiei garrantzia eman. Adierazpen gaitasuna garatzearren, mintzatzeko eta elkarri entzuteko aukera eman behar zaie ikasleei, arlo eta gai guztietan.

18 Nola egin dezakegu? 3-Irakasleok hizkuntza ahalik eta ondoen erabiliz. Horretarako, etengabeko prestakuntza dugu.

19 Nola egin dezakegu? 4- Ahozko interakzio/elkarrekintza didaktikoa sustatuz. “Gelan jarduteko zenbait moduk hobeto bermatzen dute ezagutzaren eraikuntza eta oinarrizko gaitasunen garapena. Horietako bat da ikasleen arteko eta ikasle-irakasleen arteko interakzio-egoerak areagotzea”. D. Quinquer, 2007. “Ikasteko jarduera guztiak dira, finean, elkarrizketa. Izan ikasleen artekoa, izan ikasle eta adituen arteakoa edo komunitateko adituen artekoa.” A. Perez Gómez, 2009.

20 Nola egin dezakegu? Hiztun eredu kontzientea izanez.
“Etsenplua ematea ez da besteengan eragiteko modu nagusia, baizik eta modu bakarra” A. Einstein Esaten duguna baino garrantzitsuagoa de egiten duguna. Irakasle guztiok gara gure ikasleentzat erreferentzia. Nekez transmitituko dugu sinesten ez duguna, are gutxiago egiten ez duguna.

21 LABURBILDUZ Irakasle garenez guztiok gara hizkuntza eragile, beraz guztiok badugu gure egitekoa eta gure ardura ikasleen hizkuntzaren jabekuntzan, bai euskara mailaren ezagutzan eta nola ez euskararen erabileran. Ezin baita banandu erabilera eta ezagutza, biak txanpon bereko aurpegiak baitita. Batak ezin baitu bestea gabe aurrera egin.

22 BUKATZEKO Hau guztiak egiteak, gainera , hizkuntza minorizatuari prestigioa ematen dio, eta hizkuntzaren berreskuratzen eta normalizazio prozesuan modu positiboan eragiten du.


Descargar ppt "Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza"

Presentaciones similares


Anuncios Google