Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
ARGIA ARGI-FENOMENOAK
2
ARGIAREN HEDAPENA Argi-izpia uhin gainazalarekiko perpendikularra den lerro zuzena da, uhinaren hedapen norabidea determinatzen duena. Argiaren hedapen zuzenak azaltzen du itzalaren eta argitzalaren eraketa (eklipseak).
3
HEDAPEN ABIADURA Argiaren abiadura finitua da c = 3.108 m/s
Argiaren hedapen abiadura edozein abiadura ezagun baino askoz handiagoa da. 1675ean, Roemer-ek behatu zuen lurraren orbitaren diametroa zeharkatzeko argiak 16,5 min behar dituela. Datu horrekin, argiaren abiadura kalkulatu zuen.
4
ARGI FENOMENOAK Argi-fenomenoak ISLAPENA ERREFRAKZIOA DISPERTSIOA
INTERFERENTZIAK POLARIZAZIOA
5
ISLAPENA Argi izpiak gorputzen gainazalarekin topo egitean izaten duen norabide aldaketari argiaren islapena deritzo. Islapenaren legeak: Izpi erasotzailea, izpi islatua eta gainazalarekiko normala plano berean daude. Eraso-angelua (e) eta islapen-angelua (r) berdinak dira.
6
ERREFRAKZIOA Errefrakzio-indize ezberdina duen ingurune batetik bestera igarotzean argi-izpiek jasaten duten abiadura eta norabide aldaketari argiaren errefrakzioa deritzo. Errefrakzioaren legeak: Izpi erasotzailea, izpi errefraktatua eta gainazalarekiko normala plano berean daude. Snell-en legea betetzen da:
7
ERREFRAKZIOA He sees the fish here…. But it is really here!!
8
ISLAPEN OSOA Argia ingurune batetik errefrakzio-indize txikiagoko beste ingurune batera igarotzean gerta daiteke islapen osoa. Argi-izpia errefrakzio-indize txikiagoko ingurune batera pasatzen denean, normaletik urrunduz errefraktatzen da. Eraso-angelua handiago egitean, errefrakzio-angelua ere handiagoa egingo da. Muga-angelua deritzon eraso-angeluarentzat errefrakzio-angelua r’=90º da. Eraso-angeluak muga-angelua baino handiago badira, argi guztia islatu egiten da. Fenomeno horri islapen osoa deritzo.
9
DISPERTSIOA EDO SAKABANAKETA
Uhin-luzera desberdinak dituen argi-izpien sorta batek material errefraktatzaile bati erasotzean, erradiazio mota bakoitza angelu desberdinez desbideratuko da. Fenomeno horri argiaren dispertsioa edo sakabanaketa deritzo.
10
DISPERTSIOA EDO SAKABANAKETA
Ortzadarra Eguzkiko argiak airean dauden euri-tanten barnean jasandako errefrakzioaren kausazko dispertsioaz sortzen da.
11
INTERFERENTZIAK Interferentzia, bi uhin edo gehiago elkartzean sortzen den fenomenoa da. Uhin horiek, bat egiten duten puntuan, beren ekintzak batzen dituzte eta uhin berri bat eratzen dute. Gainezarpen printzipioa: aldi berean bi uhinen eragina jasaten duen puntuaren bibrazioa, gainezartzen diren uhinen bibrazioen batura da. Oharrak: Argi-uhinen interferentziak gerta daitezen, bi fokuek koherenteak izan behar dute; hau da, monokromatikoak izan behar dira (uhin-luzera bakarra) eta fase-diferentzia konstantea izan behar dute.
12
INTERFERENTZIA KASUAK
Demagun bi uhin monokromatiko eta koherente. Uhin horiek puntu batean gainezartzean bi muturreko kasu hauek gerta daitezke: Interferentzia eraikitzailea, uhinak elkarketa puntuan fasean daudenean; anplitude erresultantea anplitudeen batura da. Uhinen intentsifikazioa gertatzen da orduan. Interferentzia deusestatzailea, uhinak elkarketa puntuan fase-oposizioan daudenean; anplitude erresultantea anplitudeen kendura da. Uhinen moteldura gertatzen da orduan.
13
INTERFERENTZIA KASUAK
14
DIFRAKZIOA Difrakzioa uhinen hedapen zuzenaren desbideraketa da, zirrikitu batean zehar pasatzean edo oztopo batetik hurbil pasatzean gertatzen dena. Irekiduraren edo oztopoaren tamainak uhinaren uhin-luzeraren magnitude berekoa izan behar du. Huygens-en printzipioa erabiliz eman daiteke azalpena: zirrikitu edo zuloa uhinen zentro igorle bihurtzen da eta horrek zuloaren ostean zirrikituak ezkutatutako puntuetara iristea ahalbidetzen du.
15
DIFRAKZIOA Irudian handitu uhin-luzeraren balioa hainbeste marra agertu ez daitezen. “Atomic lab” atalean sakatu “here” jartzen duen lekuan. Hurrengo orrian sakatu “classic two slit exp.”
16
POLARIZAZIOA Uhina polarizatu gabe dago, denbora pasatu ahala inguruneko partikulen oszilazio-norabide guztiek probabilitate berekoak direnean. Baldintza hori betetzen ez denean, uhinak polarizaturik daude.
17
POLARIZAZIO MOTAK Polarizazio bektorea hedapenaren norabidea duen plano batean mantentzen denean, inguruneko partikulek puntu batetik bestera norabidea aldatzen ez duen zuzen batean oszilatzen dute. Kasu horretan, uhina linealki polarizatuta dagoela esaten da.
18
POLARIZAZIO MOTAK Polarizazio bektoreak hedapenaren norabidearekiko plano perpendikular baten barneko bihurgune konplexu bat zehazten badu, partikulen oszilazioa lerrokide ez diren bibrazioen gainjartze gisa har daiteke. Uhina polarizatu gabe dagoela esaten da orduan. Egoera horren kasu garrantzitsu bat sortzen da uhina modu zirkularrean polarizatuta dagoenean.
19
AMAIERA
20
ERREFRAKZIO INDIZEA Ingurune baten errefrakzio-indize absolutua, n, argiak hutsean duen hedapen- abiaduraren, c, eta ingurune horretan duen hedapen-abiaduraren arteko erlazioa da. Ingurunea Hutsa Airea Ura Beira Diamantea n 1 1,0003 1,33 1,52 2,42
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.