La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Begira diezaiogun Jesusi,

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Begira diezaiogun Jesusi,"— Transcripción de la presentación:

1 Begira diezaiogun Jesusi,
3- Sinesmen-Urtea 2013 Begira diezaiogun Jesusi, Berak eramango gaitu SINESMENAREN bidetik eta betetasunera iritsiko gara (Eg 12,2) Montserrateko beneditar alabak

2 MARKOSEN EBANJELIO DELA MEDIO
Jesusi begira MARKOSEN EBANJELIO DELA MEDIO III

3 MARKOSEN EBANJELIOA Ebanjelio TEOLOGIKOA
Mken teologia da Jesusen bizitzatik hurbilena; Joanena berantiarrago eta sakonagoa da. Jesus historikoak ez digu esaten zuzenean Bera dela Mesiasa, Jainkoaren Semea, bere jarraitzaileek poliki-poliki hala dela hautematen utziko die

4 MARKOSEN TEOLOGIA Markosek teologia egiten du, Jesusei tituluak emanez toki garrantzitsuetan
1. ZATIA- Baieztapen teologikoak: - Jainko Aitak Jesus Seme duela dio (Bataioa) - Deabruek aitortzen diote (Santua, Semea) - Jendeak galdetzen du zein ote (1,27; 2,7; 4,41; 8,18; 8,21) ERDIAN: Pedrok MESIAS dela dio (1.titulua) 2. ZATIA- Baieztapen kristologikoak: - Aitak Seme deitzen dio (Antzaldaketa) - Jesusek dio Mesias gurutziltzatua izango dela Jesusek aitortzen du Bera dela Mesias eta Semea(14,62 nekaldia AMAIERA: Gurutzean, ehuntariak BERA JAINKOAREN SEMEA zela aitortzen du (2. titulua)

5 (jarraipena) EBANJELIOAREN 1.ZATIA
MK 1, 16 a 3,6 JESUS AZALTZEN DUTEN EZTABAIDAK MK 2, 1 – 3, ,1-12 Perlesiduna sendatuz, Jesusek erakusten digu Jainkoak barkatzen duela 2 - 2,13-17 “Bekatari” bati hots eginez, pertsonak osatzen dituen Sendagilea da 3 - 2,18-22 Ikasleak defendatuz, Jesusek erakusten digu Bera dela Erreinuaren Senarra 4 - 2,23-27 Ikasleek larunbatean lanean arituz, Jesusek Larunbataren jabea dela erakusten digu 5 - 3,1-6 Sendatuz, Jesusek Bera dela Osasuna erakusten digu eta horixe dela aginduen mamia

6 JESUS ERAKUSTEN DUTEN EZTABAIDAK MK 2,1 - 3,6 1/ Zenbait egunen buruan, berriro Kafarnaumen sartu zen Jesus. Eta etxean zegoeneko berria zabaldu zen.2 Bildu zen jendetzarekin, ez zegoen inon tokirik, ezta atarian ere. Eta mezua adierazten zien. 3 Hartan, elbarri bat ekarri zioten lau lagunen artean.. 4Baina jendetzagatik ezin zuten eraman Jesusenganaino. Orduan, bera zegoen parean etxe zulatu eta zulotik behera eraitsi zuten elbarria, etzana zegoen ohatilan. 5 Jesusek, haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari: –Seme, barkatuak dituzu bekatuak. Bazen han eserita zenbait lege-maisu, eta hau zioten beren baitan: 7 «Zer ari da hori horrela? Biraoka ari duk. Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak berak baizik?» 8 Baina Jesusek bere barruan haien gogoetak igarri eta esan zien: –Zergatik dituzue gogoeta horiek zeuen baitan?? 9 Zer da errazago, elbarriari «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki, hartu zeure ohatila eta zabiltza» esatea? 10 Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena. Eta esan zion elbarriari: 11 –Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera Berehala jaiki, ohatila hartu eta guztien aurrean atera zen. Harriturik gelditu ziren denak, eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Ez dugu sekula horrelakorik ikusi».13 Jesus berriro aintzira aldera atera zen. Jende guztia berarengana zetorren eta irakasten hasi zitzaien. 2/ 14 Bidez zihoala, Lebi Alfeorena ikusi zuen zerga biltzeko mahaian eseria, eta esan zion: –Jarraitu niri. Lebik zutitu eta jarraitu egin zion. 15 Geroago, Lebiren etxean zegoen Jesus mahaian; bazen beste zergalari eta bekatari asko ere Jesusekin eta honen ikasleekin mahaian; izan ere, asko zihoazkion ondoren. 16 Fariseu lege-maisu batzuek, bekatari eta zergalariekin jaten ari zela ikusirik, esan zieten ikasleei: –Nolatan jaten du zergalari eta bekatariekin? 17 Jesusek entzun eta esan zien: –Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik; ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik. 3/ 18 Behin batean, Joanen ikasleek eta fariseuek barau-eguna zuten. Jesusengana joan eta esan zioten: –Nola egiten dugu barau Joanen ikasleok eta fariseuok, eta zure ikasleek ez? 19 Jesusek erantzun zien: –Ezteietara deituek egin ote dezakete barau senar berria berekin dutelarik? Senar berria berekin duten bitartean, ezin dezakete baraurik egin 20 Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau. 21 «Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten; bestela, adabaki berriak jantzi zaharra behartu eta zarratada handiagoa egingo luke. 22 Zahagi zaharretan ere ez du inork ardo berririk sartzen; ardoak zahagiak lehertu egingo lituzke eta, orduan, ez ardo eta ez zahagi. Ardo berriarentzat zahagi berriak!» 4/ 23 Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan Jesus. Eta ikasleak, bidenabar, galburuak hartzen hasi ziren. 24 Fariseuek esan zioten Jesusi: –Nola ari dira egiten, larunbatez zilegi ez dena? 25 Hark erantzun: –Ez al duzue inoiz irakurri zer egin zuen Davidek beharraldi batean, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean? 26 Nola, Abiatar apaiz nagusi zela, Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituen, legez apaizek bakarrik jan zitzaketenak, eta nola berarekin zeudenei ere eman zien? 27 Eta, gainera, esan zien: –Larunbata gizakiaren onerako egin zuen Jainkoak eta ez gizakia larunbataren onerako Beraz, larunbataren beraren nagusi da Gizonaren Semea.. 5/ LBA Mk 3:1 Beste behin, Jesus sinagogara joan zen. Bazen han besoa elbarri zeukan gizon bat. 2 Zelatan zegozkion ea larunbatez sendatzen ote zuen, zertan salatuko baitzebiltzan. 3 Jesusek beso-elbarriari esan zion: –Jaiki eta zatoz hona erdira. 4 Eta besteei, berriz: –Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea? Haiek, ordea, isilik. 5 Jesusek, inguruko guztiei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, honela esan zion gizonari: –Luzatu beso hori. Hark luzatu, eta sendatu egin zitzaion. 6 Handik atera orduko, fariseuek Herodesen alderdikoekin 3,6 Herodesen alderdikoak elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.

7 Jesus BARKATZEN duen Jainkoa da
Perlesidunaren bekatuak barkatzeagatik kritikatuta, Jesusek erakusten digu Berak barkatzen duela, JAINKOAK beti barkatzen duen bezala Barkatzea Jainkoaren eginkizuna da Bere antzera jokatzen dugu barkatzen dugunean. Dioegs

8 Jesus da JAINKOAREN BARKAMENA
Berak atera gaitu ilunpearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu; honengan dugu barkamena Kol 1, 13-14 Jesu Kristok bere odola isuri zuen, eta Jainkoak barkamen-bide egin du Erm 3, 25 Begiratua, Jesusengan

9 BARKAMENA DOHAIN gisa, Jesusengan sinesten duenarena
Barkamena da PIZTUERAREN lehen fruitua : Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet» Jn 20, 21-23

10 Bihotzen Osagilea, Berak deitu egiten gaitu noiznahi
Jesus da bekatarien SENDAGILEA Mateori deitu ondoren (bekataria), bekatarien otordu batean hartzen du parte Bihotzen Osagilea, Berak deitu egiten gaitu noiznahi

11 Begiratua HARENGAN Bedeinka beza ene arimak Jauna,
Jesus SENDAGILEA Begiratua HARENGAN Bedeinka beza ene arimak Jauna, ene barren osoak haren izen santua! Sal 102

12 OSAKETA sinestunaren dohain gisa
FEDEAK mirariak egiten ditu: ez ziren, ez, belarrez edo ukenduz sendatu, baizik eta dena sendatzen duen zure hitzaz, Jauna (Jkd 16:12) Bene-benetan diotsuet: Niregan sinesten duenak nik egiten ditudan egintzak eginen ditu berak ere, eta are handiagoak, ni Aitarengana bainoa (Jn 14:12)

13 Ez du legerik nahi, MAITASUNA baizik
Jesus da GIZADIAREN senarra Bere ikasleak barau-legea ez betetzeagatik kritikatu izan zirenean, Jesusek defendatu egingo ditu guztion aurrean Bera baita senargaia Ez du legerik nahi, MAITASUNA baizik

14 Begiratua HARENGAN Jesus SENARRA Jaunak atsegin izango baitzaitu
eta zure lurraldea emaztetzat hartuko Is 62,4 Begiratua HARENGAN

15 Jesus da Jaia dakarren SENARRA
Jesusengan betetzen da Is 61,3 : koroa distiratsua emango diet samintasunezko errautsaren ordez, jaietako usainki gozoa dolu-jantziaren ordez, gorespen-kantak etsipenaren ordez. Ebanjelioa EZTEI-OTORDUA da: «Jainkoaren erregetzarekin, bere semearen ezteiak ospatzen zituen erregearekin bezala gertatzen da (Mt 22, 2)

16 Jesus LEGE gainetiko Jauna da
Larunbateko legea eta antzeko beste batzuk ez betetzeagatik kritikatua izan zen, baina bera larunbataren Jauna dela esan zien Jesusentzat, pertsona lege guztien gainetik dago

17 Jesus LEGE gainetiko Jauna
Jesusek legea pertsonaren zerbitzura jartzen du: ZU ETA GUZTIOK bakarrak, errepika ezinak, hitz guztiak baino gehiago Begiratua Harengan

18 SINESMENAK lege ororen gainetik jartzen gaitu
SINESMENA lege guztien gainetik dago: Ziur baitakigu sinesmenaren bidez onartzen dituela Jainkoak gizon-emakumeak, eta ez legea betetzeagatik (Erm 3:28) Kristo da legearen betekuntza: Legearen helburua betekuntza, izan ere, Kristo da, eta beronen bidez ematen zaie fededun guztiei Jainkoaren onespena (Erm 10:4)

19 Bizitzaren lehen eginkizuna ON EGITEA
Jesusentzat On egitea da gauzarik garrantzitsuena Horretan laburbiltzen da legea. Jainkoa eta elkar maitatzea Bizitzaren lehen eginkizuna ON EGITEA da da

20 Jesus ON egiten duen gizon eta Jainkoa
On egiteko, ona izan behar On eginez on bihurtzen zara Begiratua Harengan

21 ON EGITEAK KRISTAU egiten gaitu
On egiteak Jainkoaren seme-alaba egiten gaitu: Zuek maitatu etsaiak, egin ongi eta eman maileguz ordainari begiratu gabe: handia izango da zuen saria eta Goi-goikoaren seme-alaba izango zarete, ona baita bera esker txarreko eta gaiztoentzat” (Lk 6, 33-35) “On egiten duena Jainkoarena da” (3Jn 1, 11)

22 Mken ebanjelioko Jesusengan
sinesten dugu - Jesus, Jauna, zu BARKATZEN gaituzun Jainkoa zarela uste dugu barkatzen ikas dezagun - Jesus, Jauna, gure bihotzak osatzen duzun Sendagilea zara, osasuntsu bizi gaitezen - Jesus, Jauna, maitasun-ezteietara gonbidatzen gaituzun Senarra zarela uste dugu, ez tristurarena - Jesus, Jauna, legeak pertsonaren zerbitzura, eta ez alderantziz, jarri dituzula uste dugu - Jesus, Jauna, noiz eta nonahi on egin behar dugula agintzen duzun Jauna zarela uste dugu

23 AMAIERA jarraituko du stbenet@benedictinescat.com
AMAIERA jarraituko du


Descargar ppt "Begira diezaiogun Jesusi,"

Presentaciones similares


Anuncios Google