Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porAvis Kelly Modificado hace 6 años
1
META! Kultura finantzatzeko eta kulturan parte hartzeko bide berria. 2017 Apirila
2
1. KULTURAREN ALDEKO BALIABIDE BERRIAK
Gipuzkoan kultura bultzatu nahi badugu, politiken bitartez baliabide gehiago lortu behar ditugu, sortzaileen jarduera sustatu eta lurraldeko kultura-industriak indartu. Horretarako, hainbat tresna behar dira honako hauek lortzeko: Kultura-proiektuek eta sortzaileek gizartearekin konexio handiagoa izateko. Baliabide ekonomiko berriak erakartzeko, batik bat, eremu pribatuan. Gipuzkoako kultura-jarduera jasangarriagoa izateko. Oinarri horietatik abiatuta, Kultura Departamentuak META! programa jarri zuen abian 2016an, kultura-proiektuak bultzatzeko mikromezenasgoaren /crowdfunding-aren bitartez.
3
2. META! FINANTZABIDE BERRIA
META! kultura finantzatzeko bide berria da; mikromezenasgoan edo crowdfunding-ean oinarritzen da, eta honako aukera hauek eskaintzen ditu: Herritarrek eta gizarte-eragileek kultura-proiektuetan eta kultura-politiketan parte har dezaten sustatzea. Kultura-arloko proiektu eta ekimenek gizartean zenbateko babesa duten jakiteko aukera, Interneteko plataformen bidez aurkeztuta. Diru-laguntza publikoen osagarri, finantzaketa pribatua lortzeko aukera, proiektu bakoitzaren jarraitzaileek egindako ekarpenen bitartez. Finantzaketa publikoa gizartearen babes handiena duten proiektu eta ekimenetara bideratzeko aukera.
4
3. META! 2016, 20 KULTURA-PROIEKTU BERRI
META! programaren lehen deialdiak oso emaitza positiboa izan zuen. Balantzeak erakusten du hautatutako 20 proiektuak arrakastaz finantzatu zirela crowdfunding-aren bitartez.
5
3. META! 2016, 20 KULTURA-PROIEKTU BERRI
Deialdiaren ekarpen mapa:
6
3. META! 2016, 20 KULTURA-PROIEKTU BERRI
Abian dauden proiektuak:
7
3. META! 2016, 20 KULTURA-PROIEKTU BERRI
Abian dauden proiektuak:
8
3. META! 2016, 20 NUEVOS PROYECTOS CULTURALES
Abian dauden proiektuak:
9
4. META! 2017 META! 2017 programaren deialdian, Kultura Departamentuak crowdfunding-eko, prestakuntzako eta bidelagunak izateko baliabideak eskainiko dizkie programan parte hartzen dutenei. Crowdfunding-eko kanpainen bitartez proiektuek lortzen dutenaren adinako zenbatekoa emango du Departamentuak, proiektu bakoitzeko muga € izanik; urtean META! programaren guztizkoa € da. Interesdun guztiek prestakuntza-ikastaro bat jasoko dute crowdfunding-proiektuak garatzen ikasteko (2017ko maiatza). Hautatutako proiektuek ikastaro espezifiko bat jasoko dute (2017ko uztaila) eta aholkularitza jasoko dute une oro proiektua abiarazteari eta garatzeari dagokionez. Proiektuak aurkezteko epea 2017ko Ekainaren 9an amaituko da.
10
5. CROWDFUNDING-EKO KANPAINA
Kanpaina bi fasetan egingo da, helburuak honako hauek direla: Deialdirako parte-hartzaileak erakartzea. Dohaintzak eta partaidetza sustatzea. Hautatutako proiektuak ezagutaraztea. Kulturan parte hartzearen aldeko giroa sortzea Erabiliko diren bitartekoak Internet eta sare sozialak izango dira eta off line bitartekoen laguntza puntualak izango dira.
11
5. CROWDFUNDING-EKO KANPAINA
Kronograma: Izen-ematea:
12
6. HITZARMENA META! – GOTEO FUNDAZIOA
META! mikromezenasgo/crowdfunding-eko programa garatzeko, Aldundiak hitzarmena sinatu du Goteo Fundazioarekin: Laguntza eta babesa emateko META! programa martxan jartzean. Prestakuntzako tailerrak egiteko. Goteo.org plataforman META! gunea sortzeko. Kultura-arloko 20 proiektuak hautatu eta laguntzeko. Parte-hartzaileek goteo.org plataformaren bidez aurkeztu behar dituzte proiektuak.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.