La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Zitoeskeletoa Egileak; Maialen Agirre eta Anne Arrien.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Zitoeskeletoa Egileak; Maialen Agirre eta Anne Arrien."— Transcripción de la presentación:

1 Zitoeskeletoa Egileak; Maialen Agirre eta Anne Arrien.

2 Zer da zitoeskeletoa? Hainbat proteinaren polimerizazioz eratutako harizpi- eta hodiska-multzoa da, zitoplasma osoan zabaltzen dena.  Zelula eukariotoetan "hezur" eta "gihar" modura jokatzen du.

3

4

5 Landare zeluletako zitoeskeletoa

6

7 Zitoeskeletoaren ezaugarriak.
Egitura aldakorra dauka. Zitoeskeletoak ez du egitura finkorik, zelularen egoera fisiologikoak eskatzen duenaren arabera, polimerizazioa edo despolimerizazioa gertatzen da. Zelularen forma mantentzen duen egitura dinamikoa da, eta zelularen itxura, barne antolakuntza eta mugimenduaren erantzulea da. Garraio intrazelularrean eta zelularen zatiketan ere paper garrantzitsua jokatzen du.

8 Zitoeskeletoak zelula eukariotoetan zatitzeko ahalmena eta garraioa ahalbidetzen ditu.
Animalia zeluletan garrantzi handia du. Zelula prokariotoetan ere agertzen da.

9 Zitosolaren gel egoera ahalbidetzen du.

10 Zitoeskeletoan bereiz ditzakegu:
Mikroharizpiak Mikrotubuluak Bitarteko harizpiak/Harizpi ertainak.

11 8 nm MIKROHARIZPIAK (Aktina, miosina) Aktina Miosina 10 nm HARIZPI ERTAINAK Keratina 25 nm MIKROTUBULUAK (tubulina) Tubulinaren azpiunitateak

12

13

14 Mikroharizpiak Egitura zilindriko hutsak dira, 8 Å-eko diametroa dutenak. Zelularen periferian kokatzen dira eta Zelularen itxura eta desplazamenduaren erantzuleak dira. Aktina proteina globularrez eratuta daude, polimerizatuta edo polimerizatu gabe egon daitekeena. Polimerizaturik dagoenean, miosina eta antzeko beste proteina batzuk lotzen zaizkio.

15

16

17 Mikrohodiak eta aktinazko mikroharizpiak, egitura polarrak dira; mutur bat oso azkar luza daiteke, aktina-monomeroak edo tubulina-monomeroak gehituz. Beste muturrak oso hazkunde geldo izaten du. Luzatze azkarreko muturra, plus muturra edo (+) deitzen da; bestea da, minus muturra edo (-).Harizpi ertainak egonkorrak dira, ez polarrak. Eskubiko animazioan, mikrohodien plus muturrak ikusten dire, luzatzen eta laburtzen.

18 Mikroharizpien funtzioak
Mikroharizpiek hainbat funtziotan parte hartzen dute: - Eskeleto endozelularra eratzen dute. -Muskulu-zelulen barneko muskulu- uzkurdura ahalbidetzen dute.

19 Eskeleto endozelularra mintz plasmatikora atxikitako aktina-zuntzez osatuta dago, eta hainbat funtzio ditu: - Forma ematen dio mintz plasmatikoari, eta zelularen morfologia egonkortzen du. - Deformazioak sortzen dizkio mintzari, pseudopodoen sorburu. Zelula mugitzeko eta partikulak harrapatzeko (elikagaiak, adibidez) balio duena. -Endozitosi-xixkuen eraketan parte hartzen du.

20 - Zitoplasmaren barnean beha daitezkeen korronteen eraketan parte hartzen du.
- Zatiketa zelularrean zehar zitoplasma bitan zatitzen duen eraztun uzkurgarriaren osagarria da. Mikroharizpiak Mitosian.

21 Muskulu-zeluletako muskulu-uzkurdura:
. Zelulan zehar aktina-eta miosina-harizpiz osatutako sortak daude banatuta, muskulu-zelulen mintz plasmatikora muturretatik itsatsita. Miosina-zuntzak aktina-zuntzen artean irristatzean, mikroharizpi-sortak eta, beraz, zelulak ere laburtu egiten dira.Uzkurdura-prosezu horrek energia eta Ca2+ ioiak behar ditu. Erlaxazio-prosezua pasiboa da, muskulu-zelulek zuntz antagonikoen ekintzaren bidez berreskuratzen baitute beren luzera; hau da, zuntz horiek uzkurtzen direnean, artean uzkurtutako zelulak luzatu egiten dira berriro.

22

23 Mikrotubuluak Mikrotubuluak, zitoeskeletoan bereiz ditzakegun osagaietako bat dira .

24 Harizpi ertainak. Zitoeskeletoaren osagaiak diren eta egitura eta konposaketa desberdineko proteinez osatutako konposatuak dira.

25 Harizpi ertainen egitura.
8 eta 10 Å arteko tamainakoak dira . Zenbait proteinaz osatuta daude , ugariena keratina da. Nukleoaren inguruko eremutik zelulen ertzetarantz zabaltzen den sare modukoa osatuz jarrita daude. Nukleoaren xafla ere eratzen dute.

26 Harizpi ertainen funtzioak
Egituraketa funtzioa dute harizpi ertainek. Zelulen arteko hainbat loturetan ere parte hartzen dute, hala nola , desmosometan.

27

28 Zitoeskeletoaren azalpen grafikoa.

29


Descargar ppt "Zitoeskeletoa Egileak; Maialen Agirre eta Anne Arrien."

Presentaciones similares


Anuncios Google