Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Helburuak, lan-ildoak eta ekintzak
EBPN Helburuak, lan-ildoak eta ekintzak EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOA
2
Sarrera Galdakaoko EBPNren epealdirako helburuak, ildoak eta ekintzak jasotzen dira txosten honetan. epealdiko planifikazio hau osatzeko ondokoak baliatu ditugu: Euskararen Aholku BAtzordeko kideak eta setore ezberdinetako eragileez osatutako lan-mahaian egindako lanketa. Lan-mahaiak 3 batzar egin ditu, bakoitza 3 ordukoa. Lan-mahaiko partaideak: ikastetxeetako irakasleak, euskaltegietako irakasleak, euskalgintzako eragileak (Berbalagun, euskara elkarteak…), idazleak, herriko elkarteetako ordezkariak, kulturgintzako eragileak… Euskara Zerbitzuaren eta HPSren epealdiaren balorazio-txostenak. Hortaz, ko planaren balorazioan eta lan-mahaiak epealdi berrirako egindako proposamenetan oinarritu gara. Lan-mahaiak esparru bakoitzerako egindako ekarpenak aurkezteaz gainera, zenbait kasutan, Elhuyar Aholkularitzaren proposamena aurkezten dizuegu, lan-mahaiek egindako lana osatze aldera.
3
Marko orokorra
4
Marko Orokorra Helburu Nagusia 2008-2011 Helburu nagusia.-
Herritar guztiok euskaraz bizitzeko behar ditugun hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea. Euskal Herrian, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea. Helburu estrategikoak.- a.- Euskara ondorengoetaratzea b.- Euskararen erabilera: euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza c.- Euskararen elikadura.
5
Irizpide orokorrak Plan estrategikoa bideratzeko irizpide orokorrak:
Gizartearen eta udal agenteen parte-hartzea bideratzea: - Azpi-batzordeak sortu esparru ezberdinetan. - Euskara Aholku Batzordean esparruetako ordezkariek, herriko eragileek eta euskalgintzak parte hartu. - Udaleko euskara-teknikariarekiko elkarlana bideratu. Osotasuna eta batasuna izango duen plana: - Esparru guztietara bideratutako ekintzak garatzea. Udalerriaz gaindiko koordinazioa: - Eskualde mailako koordinazioa izatea. Aurrehartze-politika: - Aurrehartzea esparru zehatzetan gauzatzea: merkataritzan denda berrien kasuan, administrazioan langile berrien kasuan…
6
EBPN kudeatzeko Ekintza Orokorrak 2008-2011
0.1. Planifikazioa eta aurrekontuak Urteko kudeaketa-plana eta aurrekontua egitea.EBPNren barruan, urte bakoitzean bideratuko diren egitasmoak kudeaketa-planean jaso. Urteko kudeaketa-plana eta aurrekontua kudeatzea. Jarraipena aplikazio informatiko baten bidez egiten da. 0.2. Ebaluazioa Esparruetako hizkuntza adierazleak finkatu eta jaso. Horretarako behin betiko adierazleak finkatu beharko dira eta informazioa jasotzeko modua sistematizatu. Jarduera bakoitzaren ebaluaziorako adierazleak eta gida osatu eta betetzea. Adierazleak finkatu eta informazioa jasotzeko modua sistematizatu Urteko balorazio-txostena egin. Komunikazioari begira komeni den txosten-eredua finkatu eta urteko balorazio-txostenak eredu horri jarraituz egin. Kaleko erabileraren neurketa egin. Neurketaren emaitzak kaleratu.
7
EBPN kudeatzeko Ekintza Orokorrak 2008-2011
0.3. Lanketa eta koordinaziorako guneak. Gogoetan egituraren inguruan proposatutakoak aztertu eta behar diren aldaketak bideratu. Euskara Aholku Batzordearen jarduna bideratu eta berritu. Elkartruke eta elkarlanerako guneak egokitu eta osaera aztertu. Euskara Zerbitzuaren koordinazio-bilerak. Euskara Batzordearen bilerak. Udal ordezkariak eta euskara teknikaria batzeko gunea. Bilerak egindakoaren eta egingo denaren berri eman eta udalaren hobespena jasotzeko dira. Azpibatzordeen jarduna bideratu eta berritu. Egun lanean dihardutenak indartu eta azpiba- -tzorderik ez dagoen guneetan esparruen lanketa bideratu. Eskualdeko koordinazio-bilerak eta elkarrekiko jarduerak. Eskualdeko udalen artean egitasmo komunak bideratzeko gunea da. Bizkaiko Diputazioaren ALKARBIDE bilgunean parte-hartzea.
8
EBPN kudeatzeko Ekintza Orokorrak 2008-2011 0.4. Zabalkundea.
Hausnarketa-prozesuaren emaitzaren berri eman herrian. Urteko komunikazio-plana eta ekintzen zabalkundea. Udal webgunea elikatzea. Herritarrentzat interesekoa izan litekeen edukiak sartu eta unean uneko ekintzen berri eman. EBPNren zabalkunde kanpaina, EBPN herritarrei ezagutarazteko helburuarekin. Publizitatea eta bestelako marketin-produktuak. 0.5. EBPN garatzeko udalaren laguntza-eskariak. Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko laguntzetarako eskariak egin.
9
ONDORENGOETARATZEA 1.Helburu estrategikoa Irakaskuntza Euskalduntzea-
alfabetatzea Familia
10
1.Helburu estrategikoa Ondorengoetaratzea Irakaskuntza
11
Irakaskuntza Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
1.1. Ikuspegi osoa izateko esparruko eragileekin elkarlana bideratu eta harremanak mantendu Egitasmo bateratuak lantzeko koordinazioa finkatu (1.a.001) Indartu beharrekoa Ikastetxeko hizkuntza-teknikariekin eta Berritzegunekoekin batzarrak egin Eskualdeko herrietako teknikariekin koordinazioa sustatu eta bideratu
12
Irakaskuntza Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
1.2. Euskarazko irakaskuntza-eskaintza, irakas-maila guztietara bultzatzea Lanbide Heziketa eta Helduen Hezkuntzarekin harremanak sendotzea eta euskarazko eskaintza handitzeko aukerak aztertzea: irakasleen prestakunkuntza eta ikasmateriala (1.a 05) Indartu beharrekoa Galdakaoko Helduen Heziketarako ikastegian euskararen presentzia areagotzeko ekimenak bideratu: idazleen bisitaldiak, hitzaldiak, doako itzulpen-zerbitzua… Galdakaoko Lanbide Heziketako ikastegietan euskararen presentzia areagotzeko ekimenak bideratu ekarpena Udal Musika Eskolan irakasleak euskaraz lan egin dezaten trebatu: trebakuntza-saioak, material didaktikoa euskaratzeko laguntza…
13
Irakaskuntza Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
1.2. Euskarazko irakaskuntza-eskaintza, irakas-maila guztietara bultzatzea Euskal Irakaskuntzaren aldeko ekimenak bultzatu (1.a 002) UEUko prestakuntza jasotzeko dirulaguntzak eman Ikastolen jaietarako dirulaguntzak eman
14
Irakaskuntza Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
1.3. Euskararen ezagutza areagotzea eta etorri berriei euskaraz ikastera bultzatu eta integraziorako bideak zabaltzea B eta D ereduekin euskararen ezagutza areagotzea gazteen artean eta haur- eta gazte-etorkinen integrazioa bideratzea (1.a 01) eta 3 urteko haurren artean aurre-matrikulazio kanpainak bideratu Batxilergoa egingo duten ikasleen artean euskarazko irakaskuntza aukera dezaten kanpaina bideratu (informazio zehatza, gomendioak…): “Zeurea da aukera” kanpaina DBHko 1. eta 2. mailako B ereduaren optimizaziorako aisialdi ekintzak antolatu Haur etorkinen egoeraren azterketa egin eta ekimen zehatzak bideratu euskarazko ikas-ereduetan integra daitezen: eskola orduz kanpoko ume etorkinentzako zerbitzua. Etorkinak integratzeko ekimenak bideratu: bazkalorduetan aisialdi-jarduerak burutu Eskolan hizkuntza-trataera landu: hizkuntza-erabilpena sistematizatzea, ahozkotasuna eta Idazmen-trebetasunak landuz.
15
Irakaskuntza Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak
Ahozkotasunean ikasleek dituzten hutsuneak detektatu eta akats horiek lantzeko unitate didaktikoak landu proposamena B eredua duten eskoletan, plan mailakatu baten bidez eredu hori desagertarazi eta D eredua indartu ekarpena
16
Irakaskuntza Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
1.4. Euskararen erabilera bultzatzea, sentsibilizazioa landuz Eskolaz eskola euskaraz bizitzen lagunduko duten egitarau zehatzak eratu eta gazteen artean euskararen erabilera areagotu (1.a 03) Indartu beharrekoa Euskal tradiziozko arloen zabalkundea egin: euskal dantza klaseak ikastetxeetan Hizkuntza Normalkuntzako Programak abian ez dauden ikastetxeetan, horien berri eman eta martxan jartzeko laguntza teknikoa eta baliabideak eskaini Erakusketa didaktikoak antolatu bisita gidatuekin eta zenbait material osagarrirekin euskarazko irakurzaletasunean eragiteko; idazleen bisitak ikastetxetara… Euskara lantzeko tailerrak garatu: bertsogintza, ipuingintza, ahozkotasuna, bizkoizketa tailerrak, poesia… Ikasgelaz kanpo euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak diruz lagundu (Guraso elkarteek bideratzen dituzten ekimenak…). Ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia bermatzeko Euskara Zine Aretoetara programa bideratu
17
Irakaskuntza Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak
Ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia bermatzeko Euskara Zine Aretoetara programa bideratu Lagunarteko hizkera ezagutarazi gaztetxoen artean: Lagunartean jolasean ikastaroa antolatu DBHko ikasleentzako motibazio-saioak landu Irakasle zein gurasoei zuzenduta, euskarazko haur eta gazte literatura lantzeko unitate didaktikoak sortu eta zabaldu Ikastetxeei zuzendutako ekimenetan hizkuntza-irizpideak ezarri eta bete daitezen bermatu. Herriko DLHko ikasle guztien artean udalerriari egokitutako eskola agenda sortu eta zabaldu Euskararen egunaren bueltan lema eta amaiera bateratua egin ikastetxeen artean proposamena Euskara prestigiatzea: ospetsuekin ekimen bateratuak eginez (futbolariak, aktoreak…) ekarpena
18
Euskalduntzea-alfabetatzea
1.Helburu estrategikoa Ondorengoetaratzea Euskalduntzea-alfabetatzea
19
Euskalduntzea-alfabetatzea
Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2.1. Euskara ikasteko eta alfabetatzeko bideak erraztea: laguntza eskaintzea Efektu biderkatzailea izan dezaketen giza-taldeak identifikatu eta helburu zehatzei erantzuteko ikastaroak antolatu (1.b.01) Gurasoentzako, ostalarientzako eta merkatarientzako ikastaro bereziak antolatzeko kanpaina bideratu Informazio-kanpainetan Galdakaoko euskaltegi guztien informazioa zabaltzea (Euskarazko Produktuen katalagoan herriko euskaltegi guztietako informazioa jartzea) ekarpena Matrikulazio-kanpainen mezua, iraunkortasuna eta bitartekoak landu proposamena Etorkinentzako ikastaro bereziak antolatzeko kanpainak bideratu (AISA programa) ekarpena Hamasei urtetik beherakoentzako Haur Euskaltegia eskaini. Baldintza minimo batzuk betetzearen truke dirulaguntzak bideratu: - Dirulaguntza jasotzeko epea irailean izan daitekeen aztertu - Langabetu, jubilatu, etorkin eta IMI jasotzen dutenentzat dirulaguntza berezirik ote dagoen aztertu. Indartu beharrekoa ekarpena
20
Euskalduntzea-alfabetatzea
Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2.2. Euskararen erabilera bultzatzea, ikasitakoa praktikatzeko erraztasunak eskainiz Euskalduntze-alfabetatzeko ekintzabideak erabileraren ingurukoekin uztartu (1.b.01) Herriko euskaltegiekin batera BERBALAGUN programa bideratu Korrika eta antzeko ekimenak diruz lagundu Euskaltegien artean ekintza bateratuak egitea: sagardotegira irteerak… Indartu beharrekoa ekarpena GURASOLAGUN proiektua abian jartzea proposamena
21
Euskalduntzea-alfabetatzea
Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2.3. Euskara ikasteko eta alfabetatzeko beharraren kontzietzia zabaltzea Euskalduntzea eta alfabetatzea prestigiatzeko kanpainak antolatu proposamena Alfabetatu edo euskaldundu diren herriko pertsonen eredua zabaldu eta hartzaile Potentzialengana iritsiko den kanpaina gauzatu proposamena Euskaldundu edo alfabetatu gabekoengan eragiteko mezuak zabaldu proposamena
22
1.Helburu estrategikoa Ondorengoetaratzea Familia
23
Familia Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
3.1. Hizkuntzen araberako familia mota bakoitzak hizkuntzaren transmisioan egin dezakeen ekarpena optimizatzea Euskararen familia bidezko jarraipenean eragin zuzena (gurasoak, gurasogaiak, aiton-amonak, haurrak… ) eta zeharkakoa (haurtzaindegiak, zaindariak…) dutenak sentiberatu eta motibatu (1.c.01) Euskaraz dakiten haur-zaintzaileen zerrenda osatu eta gurasoen eskura ipini, “Bardinean, euskeraz” Euskarazko haurtzaindegien zerbitzua sendotu Gurasoen partaideitza eta inplikazioa lortu (inkesta bat bidali beraien beharrak jasotzeko eta zertan parte hartzeko prest dauden jakiteko) Indartu beharrekoa ekarpena Gurasoak sentiberatzeko sentsibilizazio-kanpainak edo tailerrak antolatu: gomedioak eta aholkuak, abestien CDak banatu, ipuin-ikastaroak, haur-jolas eta abestien ikastaroa, ume elebidunen gurasoentzat saioak, gurasoentzako mintegiak, hitzaldiak… Gurasoei euskalduntze-alfabetatzearen aukeren berri eman eta horren garrantzia azpimarratu: Eusko Jaurlaritzaren gurasoak euskaratzeko motibazio-kanpainako kartelak erabili; herriko euskaltegi guztien informazioa jarri. ekarpena
24
Familia Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak
Haur eta gurasoentzako jolaserako materiala sortu Gurasoentzako motibazio-saioak bideratu Gurasoei familia transmisiorako baliabideak eskaintzea: idatziak euskaraz egiteko Idatziak liburuxka, euskaraz hitz egiteko Ku-Ku Haurrekin hitz egiten hasteko liburuxka, euskaraz- ko zerbitzuen gida… Haur eta gaztetxoei zuzendutako euskarazko produktuen katalogoa herrian zabaltzea eta katalogoaren edukia gizarteratzeko ekimena antolatzea belaunaldiren arteko loturak egin, batetik bestera etenik egon ez dadin: herri euskera etorkizunera bideratu, euskaldun natiboa prestigiatuz Indartu beharrekoa ekarpena Familia-barnetegiak bultzatu, diruz lagunduta ekarpena Berbalagun proiektua gurasoentzat eta umeentzat ekarpena Pertsonaia ezagunekin gurasoei zuzendutako ekimenak garatu (sukaldaritza…) ekarpena
25
ERABILERA 2.Helburu estrategikoa Administrazioa Lan-mundua Aisia
Teknologia berriak Aisia kirola erlijioa
26
2.Helburu estrategikoa Erabilera Administrazioa
27
Administrazioa Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
4.1. Galdakaoko udaleko zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izatea. Langileek euskara gehiago erabiltzeko, hizkuntza-kalitatea bermatzeko bideak jorratzea (2.a.001) Langileari euskaraz lan egiteko baliabideak eskaini: hiztegien erabilera, zuzentzaileak, web gune interesgarriak, gramatikako kontsultak, idatzi-ereduak… Udal-langileen artean partaidetza aktiboa eta positiboa landu: Sasoian! Aldizkaria eta gurea .com Euskara Zerbitzua liburu eta material eguneratuaz hornitu: gramatika-liburuak, hiztegiak… Langileei zuzendutako Trebakuntza Progamarekin jarraitu (HE egiaztatuta duten edo euskara-maila dexente ona duten langileei zuzenduta) eta gaiaren inguruan dauden aurkako jarrerak landu Hizkuntza-normalizazio alorrerako HAEEren hitzarmena berriztatzea: langileen eskolara- tzeko aukerak eta baldintzak, ordezkapenetarako dirulaguntzak…) Hizkuntza Eskakizunen azterketararako informazioa eman eta eskariak bideratu proposamena
28
Administrazioa Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak
Langileak eta udal-agintariak euskarazko klaseetara joateko baldintzak zehazteko Araudia berraztertu eta aplikatu: derrigortasun-datarik izan ez eta ikasi nahi duten langileen kasua, praktikaldian dauden langileena, bitarteko funtzionarioena… Udal agintariak plan honetan inplikatzeko ekimenak: udal lanetan euskaraz jarduteko dituzten zailtasun eta gabeziak antzeman eta trebakuntza edo formakuntza berezirako eskaintza egin Administrazio atalean erabiltzen diren baliabide informatikoak euskaraz erabilgarri izateko aukerak aztertu eta dagozkion neurriak hartu proposamena
29
Administrazioa Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
4.1. Galdakaoko udaleko zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izatea. Kanpora begira euskararen erabilera indartzea: herritarrekin, horni- tzaileekin… (2.a.001) Udalarekin euskarazko harremana izatea nahi duen elkarte edota herritarren datu-basea osatu, bideratu eta jarraipena egin Enpresa eta bestelako erakundeekin harremanak euskaraz izan daitezen neurriak hartu, adibidez, Udalera idatziak gaztelaniaz bidaltzen dituzten erakundeei gutuna bidali, harremanak euskaraz nahi direla esanez proposamena Web-gunea euskaraz eta eguneratuta eskaintzea Indartu beharrekoa ekarpena
30
Administrazioa Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
4.1. Galdakaoko udaleko zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izatea. Euskararen erabileran eragiteko kontratazioetarako irizpideak finkatu eta aplikatzeko bideak jorratzea (2.a.001) Udalak bideratzen dituen kontratuetan (zerbitzua, horniketa, laguntza teknikoa…) hizkuntza-irizpideak ezarri eta bete egiten direla bermatu Udalak egiten dituen langileen kontratazio berrietan hizkuntza-irizpideak ezarri eta bete egiten direla bermatzeko jarraipen zehatza egin (desagertzear dauden lanpostuak, ordezkapenak, Aldi baterako kontratuak, lanpostu zerrendan azaltzen ez direnak…) Dirulaguntzak banatzeko deialdietan hizkuntza-irizpideak ezarri eta irizpideak betetzen diren jakiteko jarraipen zehatza egin
31
Administrazioa Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
4.1. Galdakaoko udaleko zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izatea. Beste udal zein erakundeekin koordinazioa landu eta finkatu (2.a.001) Alkarbide bilguneko B lan-mahaian parte hartu Eskualdeko udalekin koordinazioa mantendu Herriko beste administrazio batzuetako egoera ezagutu eta horietan euskararen erabilera sustatzeko bideak jorratu: Justizia, Zaharren egoitza… proposamena
32
Administrazioa Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
4.1. Galdakaoko udaleko zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izatea. Udalean euskararen erabilera normalizatzeko euskara-zerbitzua sendotu eta beharrezkoak diren egitura eta baliabideak ezarri (2.1.04) Udaleko Euskararen erabilera-plana berriztatu Euskararen Ordenantzak eguneratu eta dagokion jarraipena egin Euskararen Jarraipen Batzordea dinamizatu Hizkuntza normalizatzailea kontratatu Euskara Zerbitzuan itzulpen-memorien datu-basea eguneratu eta zerbitzua teknologia eta baliabide berrietan trebatu Itzulpen-zerbitzuaren kontratazioa bideratu, herritarren hizkuntza-aukerak bermatuta gera daitezen (web gunea eguneratua izateko, itzulpen-eskariei erantzuteko…) Indartu beharrekoa
33
2.Helburu estrategikoa Erabilera Teknologia berriak
34
Teknologia berriak Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
5.1. Teknologia berrien esparruan euskarazko eskaria eta eskaintza handitzea Informazio-kanpainak entolatu eta sentiberatze-lana egin informazio produktuen eskaria handitzeko (2.c.06) Paperik gabeko informatizaziorako zerbitzuak euskaraz eskuragarri jartzea: Euskara Zerbitzuaren gaiak sarean eguneratuta jartzea: udal webgunea normalkuntza lanaren edukiz hornitzea eta herritarren artean zabaltzea; kexak, iradokizunak, ikastaroetan izena ematea, kontsultak egitea… webgunearen bitartez egitea; euskara bultzatzen duten taldeak webgunean agertzea ekarpena Euskara lantzeko tresnen zabalkundea egitea herritarren artean
35
Teknologia berriak Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
5.1. Teknologia berrien esparruan euskarazko eskaria eta eskaintza handitzea Euskal kulturaren ondareari buruzko informazioa digitalizatu eta hedatzea (2.c.07) Nerbioi-Ibaizabal eskualdearen hizkuntza eta kultur ondarea bildu, material didaktikoa sortu eta eskola curriculumean txertatzeko abiatutako egitasmoarekin jarraitzea eta egitasmoaren berri ematea herritarrei
36
Teknologia berriak Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
5.1. Teknologia berrien esparruan euskarazko eskaria eta eskaintza handitzea Udalaren edo beste entitate publikoen eskaintzan, euskararen erabilera bermatzea proposamena KZgunearekin harremana egin eta bertako hizkuntza-egoera eta aukerak ezagutu eta eman litezkeen urratsak definitu ekarpena
37
Teknologia berriak Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
5.1. Teknologia berrien esparruan euskarazko eskaria eta eskaintza handitzea Herriko entitate pribatuek beraien edukiak sarean jartzeko, udalak laguntzak eskaintzea proposamena Webguneak euskaratzeko laguntzak eman merkatari, elkarte eta abarri. ekarpena Merkatarientzako eta elkarteentzako aplikazioak euskalduntzeko laguntzak bideratzea proposamena
38
2.Helburu estrategikoa Erabilera Lan-mundua
39
Lan-mundua Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
6.1. Herriko merkataritzaren esparruan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzea Establezimenduek euskara-planak martxan jar ditzaten aholkularitza eta laguntza eskaini (2.b.001) Galdakaoko merkatari eta ostalariei doako itzulpen-zerbitzua eskaini eta zerbitzua martxan dela gogoratuarazi, adibidez: Euskara Merkataritzara izeneko katalagoarekin. Herriko merkatari eta ostalariei euskalduntze eta alfabetatzerako aukeren berri eman Herriko establezimendu jakinetan MEPI (Merkataritza Euskalduntzeko Plan Integralak) planak gauzatu (aurreko faseko egitasmo pilotua kontuan hartuz); zerbitzua euskaraz ematen duen establezimendua marka edo bereizgarri batekin identifikatu ekarpena Herriko merkataritza-jarduera modu espezifikoan eragiteko ekintzak gauzatu: hiztegi espezializatuak, produktuen izenak, adar jakin bateko kartelak… Hizkuntza-paisaian euskararen presentzia bermatzeko dirulaguntzak eskaini Establezimendu berrientzako informazio kanpaina bideratu: denda bat irekitzeko tramitee- tan euskararen ingurukoak komunikatu
40
Lan-mundua Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
6.1. Herriko merkataritzaren esparruan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzea Establezimenduetako arduradunen sentsibilitatea landu eta euskararekiko joka- bide arduratsuak izan ditzaten lortu Indartu beharrekoa ekarpena Dendarien sentsibilitatea lantzeko kanpainak garatu, batez ere, MEPIak dituzten establezi- menduetan proposamena Kontsumitzaileen legearen inguruko informazioa zabaldu, hizkuntza-eskubideen gainean hausnartzeko proposamena Ostalarien artean ‘euskal guatekea’ antolatzea, tabernak euskarazko musika jar dezaten ekarpena
41
Lan-mundua Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
6.2. Herriko enpresetan euskararen erabilera areagotzeko bideak zabaltzea proposamena Informazioa zabaltzea: sustapen-lana sindikatu eta enpresekin proposamena LANHITZen eragina baloratu proposamena Herriko enpresak bisitatzea proposamena Eskualde mailako programa bateratua antolatu eta elkarrekin lan egiteko aukerak aztertu proposamena
42
Arlo soziokulturala: aisia, kirola, erlijioa, kultura,
2.Helburu estrategikoa Erabilera Arlo soziokulturala: aisia, kirola, erlijioa, kultura, kulturgintza
43
Arlo soziokulturala Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
7.1. Euskarazko aisialdi- eta kirol-eskaintza aberatsa bultzatzea Haur eta gazteei zuzendutako euskarazko aisialdi- eta kirol-eskaintza egokia sortu eta euskararen presentzia areagotzeko ekimenak bideratu (2.d.001) (2.e.001) Herriko haur- eta gazte-elkarteen hizkuntza-diagnostikoaren ondorioak berraztertu: erlijio, kirol, kultura eta aisialdiaren esparruan dagoen euskarazko eskaintza aztertu, zailtasunak, hutsuneak, espektatibak eta beharrak identifikatu. Udalak eta elkarteek eskaintzen dituen aisialdi-, kultur-, eta kirol-ekintzak modu koordinatuan garatzeko eta euskarazko kultur ekintzen programazioa osatzeko koordinazio-gune edo talde bat sortu Indartu beharrekoa Herri-mailan ludoteka-zerbitzuen sarea sortu eta euskarazko gune eta zerbitzuak ugaritzeko euren arteko koordinazioa landu Indartu beharrekoa Merkatuak egiten eskaintzaren aurrean, euskarazkoak ugarituz joan: ‘Jolasabal’ Gabonetako Haur-parkea antolatu eta begiraleak euskara sustatzaileak izatea Euskal kultura eta tradizioari lotutako ekintzak bultzatu eta tradizioaren transmisioa zaindu Indartu beharrekoa Udan euskarazko eskaintza indartzeko udaleku irekiak antolatu, herritarren eskariak aztertuz
44
Arlo soziokulturala Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak
Gazteen arteko euskararen erabilera mintzagai hartuta, jardunaldiak/hitzaldiak antolatu Euskarazko tailer-ikastaroak haur- eta gaztetxoentzat: euskal musika bultzatu ekarpena Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko herriko euskara-elkarteekin koordinatu ekarpena Euskaltegi, ikastetxe edota herriko elkarteekin batera ekintzak antolatu ekarpena Kirol- munduan euskararen erabilera motibatu: euskal kirol-eguna edo –atea antolatu herri mailan ekarpena Udal kiroldegiko ikastaroak euskaraz izateko aukerak aztertu eta laguntza-bideak eskaini ekarpena Herriko talde eta elkarteak euskara helburu duten egitasmoak garatzearren diruz lagundu Aisi-, kultura-, kirol-taldeei zuzendutako dirulaguntzetarako deialdietan hizkuntza-irizpideak ezarri eta bete egiten direla bermatu Euskarazko kultur ekintzei ematen zaizkien dirulaguntzen eta irizpideen betetz ari segimendua egiteko modua sistematizatu proposamena Herriko taldeen euskarazko ekintzek Galdakaoztarrei helarazteko dauden bideak aztertu eta eraginkorrak izateko aukerak ikusi proposamena
45
Arlo soziokulturala Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
7.1. Euskarazko aisialdi- eta kirol-eskaintza aberatsa bultzatzea Herriko talde eta elkarteen funtzionamendua euskaraz izateko laguntza eskaini, batik bat umeekin eta gazteekin lanean dabiltzanei (2.d.001) Euskaraz dakiten aisialdirako eta kirolerako begiraleen lan-poltsa osatu eta herritarren eskura jarri (lan-poltsan daudenek kontratu bidez lan egitea proposatu da) ekarpena Begiraleek euskaraz lan egin dezaten prestakuntza egokia bideratu eta jarraipena egin (batez ere, kirol entrenatzaileei zuzendutakoa) ekarpena Aisialdi-, kultura-, eta kirol- elkarteen barne-funtzionamenduan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko laguntza eskaini: doako itzulpen-zerbitzua, barneko euskara-planak aurrera eramateko laguntza eskaini… Aisialdi-, kultura-, eta kirol- taldeentzako lagungarri izan daitezkeen idatzien eskuliburua eta arlokako hiztegiak prestatu, egokitu eta zabaldu Aisialdi-, kultura-, eta kirol- taldeei formazio eta materialgintza alorrean dituzten beharrez galdetu eta horiek aztertzeko egungo bideak indartu zein berriak sortu proposamena
46
Arlo soziokulturala Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
7.2. Erlijioaren esparruan euskararen presentzia areagotzea Parrokian eta eliz inguruko jardunetan euskararen presentzia bermatzeko ekimenak bideratzea (2.f.001) Katekesia euskaraz emateko laguntzak eskaini Parrokian eta eliz inguruko jardunetan sortutako beharretarako materiala euskaratzeko doako itzulpen-zerbitzua eskaini Ikastaroak euskaraz izateko aukerak aztertu eta horretarako bideak ezarri ekarpena
47
ELIKADURA Corpus Hedabideak plangintza Liburugintza Kulturgintza
3.Helburu estrategikoa ELIKADURA Corpus plangintza Hedabideak Liburugintza Kulturgintza
48
3.Helburu estrategikoa Elikadura Corpus plangintza
49
Corpus plangintza Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
8.1. Herriko euskararen ondarea jaso Hizkuntza-paisaia ugaldu, txukundu eta berbazko euskal kultur produkzioak landu (3.a.03)) Herriko toponimia bildu eta ikertzearen gaia berraztertu. Kale-izendegia normalizatu denaren onarpen ofiziala jaso ostean, zabalkundea egin Bizkaieraren kalitatea zaintzeko ekimen ezberdinak bideratu: ikastaroak… Eskualde mailako hizkuntza-ondarea bildu, ikertu eta modu didaktikoan zabaldu Eskualde mailako hizkuntza-ondarea bildu, ikertu eta modu didaktikoan zabaldu (ikastetxee- tan euskaltegietan, erakunde ezberdinetan…) Herriko euskararen inguruko arauak adostu eta beronen erabilera bultzatzea, ahozkoan (ikastaroak antolatuz) zein idatzizkoan (oinarrizko material ereduzkoa sortu eta ezagutaraziz) proposamena
50
3.Helburu estrategikoa Elikadura Hedabideak
51
Hedabideak Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
9.1. Galdakaon euskarazko hedabideen eskaintza ahalik eta zabalena izatea Herri eta eskualde mailan euskarazko hedabideak sustatzea eta indartzea (3.d.01) Herriko komunikabideen egoeraren diagnosia berraztertu eta euskarazko komunikabideak sortzeko bideragarritasuna berrikusi Egungo prentsa idatzian (Kronika) euskara gehiago erabiltzeko neurriak ezarri ekarpena Egun ditugun ikus-entzunezkoetan (Mozoilo irratia…) euskararen erabilerarako urratsak finkatzea: euskaraz eskaini daitekeen programazioa aztertu (kultur agenda, txapelketak, euskal musika, euskarazko publizitatea sartu… herriko elkarteen inguruko informazioa euskaraz zabaldu…), ekarpena Eskualde mailako koordinazio-guneak sortzea, eskualdeko profesionalez lan-mahai bat eratuz
52
Hedabideak Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
9.1. Galdakaon euskarazko hedabideen eskaintza ahalik eta zabalena izatea Euskarazko hedabideen eskaintza ezagutaraztea (3.d.01) proposamena Euskarazko hedabideen eskaintzaren berri ematea eta audientzia ahalik eta handienak izan daitezen bultzatzea proposamena Oharra: lan-ildo honen garapena, aurrekoa landu eta sendotu ondoren hasiko litzateke.
53
3.Helburu estrategikoa Elikadura Liburugintza
54
Liburugintza Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
10.1. Euskarazko liburugintza sustatzea eta sortuta dagoenaren berri ematea Irakurlearengan arreta jarriz, irakurzaletasuna bultzatu (3.b.01) Euskal liburu eta disko azoka antolatu Ikastetxeekin batera euskal literaturaren zaletasuna bultzatzeko ekimenak antolatu: erakustazokak, hitzaldiak, idazleen bisitak, irakasleentzako zein gurasoentzako unitate didaktikoak sortu… Haur eta Gazte Literaturaren inguruko azoka pedagogikoa antolatu (Galtzagorri elkarteak egindako bideragarritasun txosteneko emaitzen arabera baloratuko dira aurrera begirakoak)
55
Liburugintza Helburuak,lan-ildoak eta ekintzak 2008-2011
10.1. Euskarazko liburugintza sustatzea eta sortuta dagoenaren berri ematea Irakurzaletasuna sustatzeko hitzarmenak egin Administrazio, Euskal Editore, Euskal Idazle eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien artean (3.b.04) Euskal Literaturaren inguruko elkarteekin (idazleak, editoreak, itzultzaileak, bertsolariak…) Harremanetan jarri eta urteko programa definitu
56
EBPN garatzeko egitura
57
EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA ESPARRUETAKO AZPIBATZORDEAK
Egitura EUSKARA BATZORDEA Euskara teknikaria eta politikariak EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA Euskara Teknikaria, zinegotzi ordezkaria, esparru edo sektoreetako ordezkariak, euskalgintza… IRAKASKUNTZA Euskara Teknikaria, ikastetxeetako ordezkariak… (hobekuntza nabarmena) ESPARRUETAKO AZPIBATZORDEAK Euskara Teknikaria, esparruetako eragileak… Trebatzailea (aldi baterako kontratua) Itzultzailea - Administrari Laguntzailea -Euskara Teknikaria - Hizkuntz Normalizatzailea EUSKARA ZERBITZUA ADMINISTRAZIOA (JARRAIPEN-BATZORDEA) Hizkuntz normalizatzailea, Euskara Teknikaria, arloburuak, sindikatuak, zinegotzi ordezkaria (sortuta) ALFABETATZE-EUSKALDUNTZEA Euskara Teknikaria, udal Euskaltegia, AEK, Berbalaguneko dinamizatzailea. (sortuta, aldian aldiko batzarrak) AISIA/KIROLA/KULTURA Euskara Teknikaria, elkarteetako ordezkariak, esparru horretan lan egiteko prest daudenak (saio batzuk eginda, baina jarraipenik ez) KOMUNIKABIDEAK Euskara Teknikaria, sektoreko ordezkariak (ahalegina eginda, baina ez sortua) FAMILIA BIDEZKO TRANSMISIOA Euskara Teknikaria, gurasoak, ikastetxeak, haurreskolak, ludotekak… (sortze bidean)
58
Egitura nagusiari egindako ekarpenak
Euskara Batzordea: Euskara Batzordeak ez du zertan dinamikoa izan behar, baina bai informatiboa eta erabakitzailea. Euskara Aholku Batzordea: Legeak EAB urtean bitan elkartu behar dela, urte hasieran eta bukaeran, dio eta urtean lau egitea proposatu dute. Bilerez aparte azpibatzordeen lana aldizkari batean jaso eta herrian zabaltzea proposatu dute. Asmoa marketin egokia egitea da. Orain arte paperak banatu izan dira baina jendeak ez ditu irakurtzen edo ez da eragitea lortzen. EABan gutxienez azpibatzorde bakoitzeko ordezkariak egon beharko lirateke, EAB herritarrek, teknikariek eta politikariek osatu beharko lukete. Teknikarien presentzia ere ez da derrigorrezkoa ikusten azpibatzordeetako bilera guztietan, koordinazioari ordea izugarrizko garrantzia eman diote, bai azpibatzordeen artekoari, bai esparru bakoitzeko ordezkarien artekoari. EABak dinamikoa, indartsua eta exekutiboa izan behar du.
59
Egitura nagusiari egindako ekarpenak
Azpibatzordeak: Aisialdia / Kirola / Kultura esparruetan ahulezia ikusi dute lantaldekoek. Esparru horiek azpibatzorde batean bildu beharko liratekeela proposatu dute. Badakite aurretik egin izan diren ahaleginek ez dutela emaitza onik eman; hala ere, esparrua indartu behar dela uste dute. Lantaldeak esparru hauetatik hurbildutakoek saiakera berri bat egiteko prest daudela esan dute Bestalde kirol eta kultura zinegotzia figura klabea izan daitekeela uste dute esparru horietan ekimenak bideratu eta bultzatzeko. Gainerakoan orain arteko azpibatzordeak nahikoa direla uste dute eta daudenak indartzea proposatu dute. Esparru horietan proposatutako ekintzek ez dutela itxiak izan behar esan dute eta egin ondoren, ekintzok baloratu eta arrakastarik ez badute, berriak proposatzeko aukera izan beharko litzatekeela. Lehengoak errotu ahala, beste esparruetara jotzeko aukera izango litzateke, lan-mundua esate baterako. Hala ere, momentuz martxan dauden horietan inbertitu behar da energia, izan daitezkeen ahuleziak gainditzeko ahalegina eginez.
60
Eragin-esparrua: Irakaskuntza
Eragileen funtzioen proposamena 1. Helburu estrategikoa: euskararen ondorengoetaratzea Eragin-esparrua: Irakaskuntza Ikastetxeak Umeak euskalduntzea Familiak inplikatzea Berritzeguneko normalkuntza teknikaria Ikastetxe guztien bultzatzailea eta koordinatzailea Udaleko euskara teknikaria Ikastetxeetako ekintzak antolatzea eta bideratzea Udaleko hezkuntza saileko ordezkaria Eskolako kontseiluetan parte hartzea Gurasoen taldea Gurasoen motibazioa zabaltzea Erabilera bultzatzea Gainerako eskolak: Sukaldaritza, EPA, Akademiak, Musika eskola, Lanbide Heziketa… Irakaskuntza euskaraz izaten jarraituko duela bermatzea
61
Eragin-esparrua: Euskalduntzea - Alfabetatzea
Eragileen funtzioen proposamena 1. Helburu estrategikoa: euskararen ondorengoetaratzea Eragin-esparrua: Euskalduntzea - Alfabetatzea Udaleko euskara teknikaria Guraso eta merkatarien taldeak sortzea Ekintza batzuk bideratzea Berbalagun ekintzaren eragileetako bat izatea Udal euskaltegia Euskalduntzea esparru desberdinetan (gurasoak, merkatariak…) On-line sistema euskalduntzeko Berbalagun proiektua bultzatzea Ikasleentzako hainbat ekintza antolatzea AEK Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea Guraso taldeak Korrika Berbalagun proiektua bultzatzea eta proiektuaren eragileetako bat izatea Ikasleentzako ekintzak zabaltzea Berbalagun Motibazio-saioak antolatzea Euskaraz jarduteko taldeak antolatzea Proiektua dinamizatzea Aurkezpen saioak egitea: berri eman, ekintzen berri eman… Umeak euskalduntzen dituztenak Euskararen transmisioan eragile klabeak direla jabetu eta umeekin euskara erabiltzea Euskaldunak eta euskaldun ospetsuak Euskararen erreferenteak izan
62
Eragin-esparrua: Familia
Eragileen funtzioen proposamena 1. Helburu estrategikoa: euskararen ondorengoetaratzea Eragin-esparrua: Familia Gurasoak Umeak D ereduan matrikulatu Umeak hainbat ekintzetara eramatea: euskal telebista zinema… Zaindariak (ataita-amona eta zaintzaileak Umeak euskarara hurbiltzea Ikastetxeak Gurasoak inplikatuarazi eta motibatzea Gurasoak sentiberatzeko ekimenak antolatu Haur-eskolak Umeei zuzendutako eskaintza euskaraz Ludotekak Euskarazko gune eta zerbitzuak ugaritu Gurasoek euskararen inguruko hainbat ekimenetan parte hartzeko, ludoteka zerbitzua eskaini
63
Eragin-esparrua: Administrazioa
Eragileen funtzioen proposamena 2. Helburu estrategikoa: euskararen erabilera Eragin-esparrua: Administrazioa Hizkuntza normalizatzailea Udal barruko erabilera-planaren egituraketa, jarraipena… Hizkuntza eskakizunak (langileak eskolaratzea…) Hizkuntza-irizpideak zehaztu eta bete egiten direla bermatu Udaleko euskara teknikaria Koordinazioa Euskara zinegotzi ordezkaria Planaren jarraipena Udaleko arlo buruak Euskararen Jarraipen Batzordean parte hartu, ekarpenak egin… Sindikatuak Euskararen Jarraipen Batzordean parte hartu, ekarpenak egin… Sindikatu guztietako parte hartzea jarraipen-batzordean Itzultzailea Itzulpenak bideratu, terminologia landu eta adostu… Trebatzailea Trebakuntza programa bideratu Zinegotziak Zinegotzi guztiek parte-hartzea jarraipen-batzordean
64
Eragin-esparrua: Teknologia berriak
Eragileen funtzioen proposamena 2. Helburu estrategikoa: euskararen erabilera Eragin-esparrua: Teknologia berriak KZ gunea Euskarak gune horretan duen egoera jaso eta aurrera begirako urratsak finkatu Webguneak egiten dituztenak Web-guneak gehiago erabiltzea euskaraz egiten diren ekintzak zabaltzeko, EH osoan eta bereziki Galdakaon egingo diren ekintzen berri emateko
65
Eragin-esparrua: Lan-mundua
Eragileen funtzioen proposamena 2. Helburu estrategikoa: euskararen erabilera Eragin-esparrua: Lan-mundua Enpresak Euskararen erabilera areagotzeko urratsak ematea Sindikatuak Enpresak euskara-planak egitera animatzea Euskararen balio erantsia ikusaraztea Behargintza Ikastaroak euskaraz eskaintzea Sindikatuak Euskarari garrantzia ematea eta langileen eskubideen artean euskaraz ikasteko eskubidea dutela jakinarazi Enpresa-elkarteak Eraztasunak ematea edo beraien enpresetan euskararen erabilera saritzea
66
Eragin-esparrua: Aisia/Kirola/Kultura/Erlijioa
Eragileen funtzioen proposamena 2. Helburu estrategikoa: euskararen erabilera Eragin-esparrua: Aisia/Kirola/Kultura/Erlijioa Ludotekak Euskara bultzatu antolatutako ekintzetan euskaraz egiteko (musika euskaraz, abestiak landu, jolasak euskaraz, euskal ohiturak bultzatu…) Gurasoen inplikazioa lortu (batez ere txikiekin) Etorkinen integrazioa Informazio-gune bihurtu eta udaletik antolatutakoa jarraitu. Aisi taldeak Euskararen erabilera bultzatu eguneroko bizitzan eta aisialdian Euskal kultura zabaldu Ekintzak antolatu: irteerak, tailerrak, musika… Beste herriko elkarteekin koordinatu UKE Entrenatzaileak euskaldunak izaten saiatu eta ahal dela lortu Kultur eta kirol taldeak Euskal kultura zabaldu Euskararen erabilera bultzatu Ekintzak antolatu: irteerak, bidai interkulturalak Beste herriko elkarteekin koordinatu Euskara elkarteak Euskaraz bizi ahal izateko guneak sortu eta ekintzak antolatzea Beste elkarteekin koordinazioa izan Parrokia /gotzaitegia Katekesia eta meza euskaraz egitea Berbalagun Euskara erabiltzeko aukerak eman jendeari eta horretarako guneak sortu Gurasoak Umeak euskaraz garatzen diren ekintzetara animatu Zuzendaritza Batzordea Taldeen koordinazioa eta jarraipena Erdaldun taldeak animatu eta motibatu
67
Eragin-esparrua: Corpus plangintza
Eragileen funtzioen proposamena 3. Helburu estrategikoa: euskararen elikadura Eragin-esparrua: Corpus plangintza Udaleko euskara teknikaria Koordinazioa Labayru ikastegia Datuak biltzeko lana. Datuak digitalizatu, grabazioak… Material didaktikoa sortu… Lan teknikoa Eskualdeko euskara teknikariak Lanaren jarraipena. Koordinazioa Zinegotzi ordezkaria Lanaren jarraipena Ikastetxeak Informazioa Lekukoak biltzerakoan parte-hartzea Ekarpenak egin… Berritzegunea Informazioa eman. Ekarpenak egin Material didaktikoa sortzerakoan aholkularitza ematea Herriko adituak Lana hobetzeko ekarpenak egitea
68
Eragin-esparrua: Hedabideak
Eragileen funtzioen proposamena 3. Helburu estrategikoa: euskararen elikadura Eragin-esparrua: Hedabideak Mozoilo irratia Progrmazioan pixkanaka euskararen erabilerarako urratsak finkatzea Herriko kazetariak Euskararen inguruan duten iritzia eman eta lan egiten duten herriko guneetan euskararen mezua zabaldu Herriko adituak Euskararen inguruan duten iritzia eman eta erreferenteak izan Prentsa idatzia Pixkanaka euskararen erabilerarako urratsak finkatzea K 2000 Pixkanaka euskararen erabilerarako urratsak finkatzea Inguruetako herrietako adituak Eskualdeko ikuspegia izanez, euskararen proiektuetan parte-hartzea Udaleko prentsa arduraduna Udalak kanpo-harremanetarako ezarrita dituen hizkuntza-irizpideak betetzea
69
Eragin-esparrua: Liburugintza
Eragileen funtzioen proposamena 3. Helburu estrategikoa: euskararen elikadura Eragin-esparrua: Liburugintza Udal liburutegia Irakurzaletasuna bultzatzeko urteko programazioa zehazten joan Koordinazioa landu Ikastetxeak Irakurzaletasuna bultzatzeko urteko programazioa zehazten joan Koordinazioa landu Galtzagorri/Argizai elkartea Urteko programazioa zehazten joan (azoka pedagogikoa antolatu) Koordinazioa landu Euskal idazleen elkartea Urteko programazioa zehazten joan Koordinazioa landu Udaleko euskara teknikaria Urteko programazioa zehazten joan Koordinazioa landu Herriko idazleak, bertsolariak… Euskal literatura eta irakurzaletasuna sustatzeko ekimenetan parte hartu Liburu-dendak Euskarazko liburuen eskaintzak egin
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.