Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
ERRIBOSOMAK
2
ERRIBOSOMAK Zelula guztietan (espermatozoidetan izan ezik) dauden organulu globularrak dira. Zelula prokariotikoetan zein eukariotikoetan daude. ARN eta proteinez osatzen dira.
3
Nola egoten ohi dira: Batzuk aske daude eta beste batzuk erretikulu endoplasmatikoari lotuta, itsatsita. Kopurua oso altua da edozein zeluletan. Adibidez; bakterio batean erribosoma egon daitezke, eta goi-mailako organismoen zelula eukariotoetan askoz gehiago: 10 milioi.
4
EGITURA Erribosoma osoen jailkitze koefizientea 80Skoa da.
Bi azpiunitatez eratuta dago: azpiunitate txiki bat 40Sko balioetan jailkitzen duena eta azpiunitate handi bat, 60Stan jailkitzen duena. Azpiunitate bakoitzean zenbait ARN kate eta proteina molekula anitz identifikatzen dira. ARNr-aren tamainari dagokionez ezberditasunak egon arren izaki bizidunen artean antzekotasun handia dago molekula horiek tolesteko moduan. Proteinen edukiari dagokionez, konposizioan ezberdintasun nabarmenak azaltzen dituzte izaki bizidun bat edo beste izan.
5
FUNTZIOA Hauen funtzioa proteinen biosintesia da, hau da, mezu genetikoa kate polipeptidikoan itzultzea. 1-ADN katea oinarritzat hartuz ARNm katea sintetizatzen da. ARNm kate hori zitoplasmara pasatuko da erribosomekin elkartzeko. 2-ARNm aren nukleotido-hirukote bakoitzari sekuentzia osagarria duen ARNt bat lotzen zaio.
6
POLISOMA ARN kate bat zenbait erribosomek (5-40 bitartean) itzuli dezakete aldi berean; horrek polisoma edo polirribosomak eratzen diu
7
NUKLEOAREN BILDUKIA Nukleoaren bildukia zelula eukariotikoak identifikatzen dituen ezaugarri bereizgarria da.
8
EGITURA Mintz bikoitz batez osatuta. Jarraitasuna du erretikulu endoplasmatikoaren mintzarekin eta zelularen nukleoa inguratzen dago erabat, nukleoplasma mugatuz. Kanpo-mintza: Erribosomak dauzka eta zitoplasma nukleoarekin kontaktuan dago. Gune perinuklearra: Erretikuluaren lumenarekin konektatuta Barne-mintza: Nukleoplasmarekin kontaktuan.
9
EGITURA Nukleoaren bildukian poro ugari dago substantzia-trukeak gauzatzeko zitoplasmaren eta nukleoplasmaren artean.
10
FUNTZIOAK Bi nagusi ditu:
-Kromosomaren eta zitoplasman dauden substantzien arteko banaketa, ADNaren egitura alda ez dadin. -Nukleoan burutzen diren aktibitateak garatzeko, proteinen kantitatea handia eta aniztasuna behar da. Proteinak zitoplasman sintetizatzen direnez, hauek nukleora igaro daitezen mekanismo zehatzak behar dira.
11
NUKLEOA Nukleoa zelula eukariotoetan, mintzez inguraturiko egitura bat da. Nukleoa animali zeluletan dagoen atalik handiena da. Fisiologikoki zelularen memoria genetikoa da, bertan kokatzen baita zelularen jarduera guztiak erregulatzen dituzten entzimak sintetizatzeko behar den informazioa duen molekula, hau da, DNA.
12
NUKLEOAREN EGITURA Kromatinak, nukleoloak eta nukleoaren bildukiak osatzen dute.
13
KROMATINA EGITURA: -ADN-kate luzeak eta proteina (histona) ugariz osatutakoak dira. -Ziklo zelularraren fasearen arabera, ADNa eta proteinak gehiago edo gutxiago trinkotzen dira kromosomak sortuz.
14
FUNTZIOA: Mezu bat daukate, beren nukleotidoen sekuentziaren arabera eta mezu horrek arautzen du proteinen sintesia.
15
NUKLEOLOA EGITURA: Egitura tinkoa da.
Zenbait kromosomatako kromatinaz osatuta dago
16
NUKLEOLOA FUNTZIOAK: Nukleoloko ADNan erribosomen osagaiak sortzeko behar den informazioa dago. -ARNr molekulak sintetizatzen ditu -Zitosolean sintetizatutako proteina erribosomikoak nukleoaren barnealdera igaro eta nukleoarentzat bideratzen dira. -Bertan ARNr-rekin batzen dira. Erribosomak zitozolera doaz eta bertan lortzen dute behin betiko egitura.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.