La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

GURUTZEKO PAULO.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "GURUTZEKO PAULO."— Transcripción de la presentación:

1 GURUTZEKO PAULO

2 Bizitza baten giltzak

3 … ezagutu ezazu … kontenplatu … miretsi

4 ESTILO bat ·Bilatzailea ·Ermitaua ·Gizon latz eta pobrea
·Behartsuen senidea

5 Bilatzailea ”Zure aurpegi bila nabilkizu, Jauna,
”Erakuts iezazkidazu, Jauna, zeure bideak” - Zer nahi duzu egin dezadan? - Non zerbitzatuko ditut GEHIAGO eta HOBETO Jainkoa eta senideak? ”Zure aurpegi bila nabilkizu, Jauna, ez ezkuta niri zeure aurpegia”

6 Ermitaua BAKARDADEAREN MAITALE
- Leku apropos bezala egiak garbi entzuteko. - Egia den bezala ezagutzeko. Jainkoarekin, Sortzailearekin, Aitarekin topo egiteko. - Gizakiei Jainko begiradaz so egiten ikasteko. - Kreazioa miresteko eta sorkari bakoitzean Egilearen hitza sentitu eta entzuteko.

7 Bizitzeko gutxi behar du: Bizimodu latzak aske egin du,
Gizon latz eta pobrea Bizitzeko gutxi behar du: jan-edanak apurka, tunika bakarra eta oinetakorik ez. Bizimodu latzak aske egin du, buru-belarri besteentzat bizitzen jarri, Jainkoa nahiko dela sinestarazi.

8 Behartsuen senidea Paulok Gurutziltzatuarengan ditu begiak,
hor jabetzen da Jainkoaren gizakiekiko pasioaz. Gizakion gurutzeaz zamatua ikusi du Jainkoa eta, harriturik, jainko maitasun horren historia kontatu nahi dio munduari. Horregatik, behartsuen ondoan jartzen da, gizarte hartako baztertuen ondoan, (gaixoak, bidelapurrak, eskaleak…) Jainkoak maite dituela senti dezaten.

9 INTUIZIO bat ·Begi-bihotzak gurutzean ·Bakardade ozena
·Familia baten sortzaile

10 Begi-bihotzak gurutzean
Mingarri zitzaion gizakiaren mina. Eta mingarri Jainkoaren mina. Eta Jainkoak bere begirada eta hitza eman zizkion bere Seme gurutziltzatuarengan. Eta Gurutziltzatua maitekiro kontenplatuz, Jainkoa aurkitu zuen, eta gizakia, eta bizitzaren eta historiaren zentzua. Bere bokazioa Jainko gurutziltzatuaren oroipena berreskuratzea izan zen.

11 Bakardade ozena Paulok, misiolari sutsuak,
bakardade eta jendarteko gizonak, hitz gartsuko apostoluak, bere komentuetako “bakardade ozena” uzten digu, kontenplaziorako eta profeta hitza ernaltzeko sabel emankor bezala.

12 Familia baten Sortzailea
Gurutzeko Paulok nekaldiaren oroipena eskaintzen digu gaurko gaizkien sendabide, jainko maitasunaren ekintza handien eta harrigarriena bezala. Behartsuen oihuak entzuten ez direnean, ez du zentzurik Kristoren gurutzeak, Gurutziltzatua biziaren Jainkoa baita. Kristoren Pasioa, Jainkoak munduari dion maitasunaren oroigarria.

13 BIZIMODU bat ·Misiolaria ·Adiskidetzailea
·Maisu espirituala eta mistikoa ·Testamentua

14 Misiolaria Nahiago zituen herri eta maila sozial baztertuenak.
81 urterekin hil zen. Italiako 30 elizbarrutietan zehar ibili zen Herri misioak eta gogo-jardunak predikatzen. Nahiago zituen herri eta maila sozial baztertuenak. Behartsuengan Gurutziltzatuaren aurpegia ikusten zuen: gaixoek, baztertuek, bidelapurrek, espetxeratuek adiskide baten laguntza eta hurbiltasuna aurkitu zuten Paulorengan: Jainkoaren gizona.

15 Adiskidetzailea Gizakia Jaungoiko Egile eta Aitarekin
adiskidetzen jarri zituen Paulok bere hitz gartsua eta bizitza. Etsaien arteko adiskidetzea eta elkarri barkamena eskaintzea profeta oihu gertatzen ziren herri misioetan. Jesu Kristo gurutziltzatuarengan Jainkoa haren hiltzaileei barkamena ematen aurkezten zien eta guztiak elkarrekin bakeak egitera bultzatzen.

16 Maisu espirituala eta mistikoa
Oso mota ezberdinetako pertsonen zuzendari eta lagun espirituala izan zen. Goi mailako espiritualtasunaren egiazko tratatuak diren milaka gutun idatzi zituen. (Horietako bi milatik gora gordetzen dira). Gotzainak, erlijiosoak, laikoak, jende xume eta nobleziakoa eta aita santuak joaten zitzaizkion aholku bila. “Heriotza mistikoa” eta “jaiotza berria” aztergai dituen tratatua idatzi zuen. XVIII. gizaldiko mistiko handienetariko bezala hartu du Elizak.

17 Testamentua ”Espiritu honetan irauten baduzue,
Hona hemen Sortzaile testamentua: herio-ohean Kongregazioaren HIRU ZUTABEAK zaintzea gomendatzen du: . Otoitz espiritua . Bakardade espiritua . Pobretasun espiritua. ”Espiritu honetan irauten baduzue, distira egingo du Kongregazioak Jainkoaren eta gizakien aurrean”

18 ESTILO bat INTUIZIO bat BIZIMODU bat

19 ... zure bizitza argitzen du.
Gurutzeko Paulok ... zure bizitza argitzen du.


Descargar ppt "GURUTZEKO PAULO."

Presentaciones similares


Anuncios Google