La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

DISOLUZIOAK.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "DISOLUZIOAK."— Transcripción de la presentación:

1 DISOLUZIOAK

2 DBH MAILA DISOLUZIOAK:  Eguneroko bizitzan sarri aurkitzen ditugu bi substantzia edo gehiagoren nahasteak, batzuk oso konplexuak. Bi motatako nahasteak bereizi ohi ditugu: Heterogeneoak:         Itxura ez da uniformea, osagaiak begiratze hutsez erraz bereiz baitaitezke.  Propietateak ere desberdinak dira, nahastearen alde batean edo bestean.  Homogeneoak:   Itxura uniformea dute, nahastearen osagaiak ez dira begiratze hutsez bereizten. Propietateak berberak dira edozein puntutan.

3 Disolbatzen den substantzia solutua da, kantitate txikienean dagoena.
DISOLUZIOA: Nahaste berezia da, osagaiak begiratze hutsez ezin bereiz baitaitezke eta konposizio uniformea baitu, beraz: Disoluzioa nahaste homogeneoa da. Osagaiak: Disolbatzen den substantzia solutua da, kantitate txikienean dagoena. Solutua disolbatzen duen substantzia disolbatzailea da, kantitate handienean dagoena.

4 Osagaien egoeraren arabera, bederatzi motatako disoluzioak ditugu:

5 DISOLUZIO PROZESUA ZER GERTATZEN DA URARI GATZA GEHITUZ GERO?
NaCl Ura Disoluzioa

6 Likidoari kantitate txikia gehitzean, solidoaren partikulak sakabanatu egiten dira. Honako disoluzioa DILUITUA dela esaten dugu. Solutua gehitu ahala, gero eta zailago hedatzen dira partikulak. Solutuaren proportzioa handitzen da eta KONTZENTRATUA dela esaten dugu. Disoluzioak solutu gehiagorik onartzen ez duenean, hondoan geratzen dira partikulak disolbaturik gabe, eta prezipitatu bat sortzen dela eta DISOLUZIO ASEA dela esaten dugu.

7 Disoluzio ezberdinak ASEA KONTZENTRATUA DILUITUA

8 DISOLBAGARRITASUNA Substantzia baten disolbagarritasuna disolbatzaile batean eta tenperatura jakin batean, tenperatura horretan dagoen disolbatzailearen kantitate finko batean disolba daitekeen solutuaren kantitate maximoa da. Disolbagarritasunean eragina duten faktoreak: PRESIOA: gasek likidoetan duten disolbagarritasuna handiagotu egiten da presioarekin. TENPERATURA: Gasek likidoetan duten disolbagarritasuna txikiagotu egiten da tenperatura igotzearekin. Solidoek likidoetan duten disolbagarritasuna handiagotu egiten da tenperaturarekin.

9 DISOLBAGARRITASUN GRAFIKOA

10 KONTZENTRAZIOAren neurria:
Disoluzioaren Kontzentrazioa disoluzioaren kantitate jakin batean disolbaturik dagoen solutuaren kantitatea da. KONTZENTRAZIOA ADIERAZTEKO MODUAK: Portzentajetan: Masaren portzentajea: disoluzioaren 100 gramotan disolbaturik dagoen solutuaren gramo-kantitatea da. Bolumenaren portzentajea: disoluzioaren 100 mL-tan zenbat mL disolbatu diren adierazten du:

11 Masa/bolumena Gramo/Litro: disoluzioaren bolumen unitateko (L) osagaiaren masa (g) adieraztea da:

12 ADIBIDEAK. Edari alkoholdunek duten alkohol proportzioa adierazteko, bolumen portzentaia erabiltzen da. Graduazio alkoholikoak 100 mL edaritan dagoen alkohol kantitatea (mL-tan) adierazten du. Hau da, “ginebra” delako edariak 40º edukitzeak 100 mL “ginebra” horietan 40 mL alkohol daudela adierazten du. Sagardo botila horren etiketan agertzen den informazioa eta gradu alkoholikoaren definizioa kontuan harturik, ikusten dugu pertsona batek bi basokada sagardo (250 mL bakoitzak) edanez gero, hartutako alkoholaren bolumena zein den.

13 2.- Ur gaziaren disoluzioek aplikazio asko dituzte medikuntzan, eta botika moduan saltzen dira. Aplikazio horietako bat sudurreko kongestioa hobetzeko erabiltzen den suero fisiologikoa da. Botilan ikusten denez, gatz arrunta % 0,9ko kontzentrazio-koa (masa) da. Horrek esan nahi du 0,9 gramo gatz edukiko duela 100 g-ko.

14 3. - Osasun kontuekin jarraituko dugu
3.- Osasun kontuekin jarraituko dugu. Eztul handia duzunez, sendagilearenera joan zara, eta honek irudiko jarabetik egunero eta 10 egunetan 5 mL-ko hiru koilarakada hartzeko esan dizu. Hori eginez gero, jakin dezakezu zenbat amoxizilina hartzen duzun. 10 egun x 3 goilarakada x 5 mL = 150 mL jarabe. 150 mL jarabe x 5 g amoxizilina/ 100 mL jarabe = = 7,5 g amoxizilina

15 ALKOHOLA ODOLEAN Edari alkoholikoak kontsumituz gero, odolean dagoen alkohol kontzentrazioa 1,5 g/L-koa baino handiagoa denean, toxikapen alkoholikoa dagoela esaten da. Alkohol maila hori duen pertsona zorabiatuta agertzen da, oreka-arazo larriak ditu, hau da, erabat mozkorturik dago. Ibilgailuen gidariek 0,5 g/L baino kontzentrazio altuagoa dutenean, gidatzea debekatuta dute.

16 Gazte batzuk asko edanez gero, KOMA etilikoan jartzen dira eta horrek izutzen gaitu. Koma etilikora ailegatzeko odolean egon behar den kontzentrazioak 5 g alkohol/L-koa izan behar du. Adibidea: Ikusiko dugu zenbat kantitate alkohol hartu beharko duten koma etiliko batean sartzeko, % 40 alkohol graduazioko gin edariak harturik: 5 L odol daukagu gorputzean, honek esan nahi du odolean 25 gr alkohol egon behar dela, eta alkoholaren dentsitatea 0,8 g/L-koa denez, 31,25 ml alkohol hartu behar da. Hau da, botilatik 31,25 x100/40 = 78,125 mL gin.

17 Laborategian horrela prestatuko genuke:
10 mL-ko pipeta graduatu baten bitartez disoluzio komertzialetik 5’55 mL xurgatuko dira (kontuz ibili enraseaz), eta aldez aurretik 100 mL-ko matraze aforatu lehor eta garbi batean zegoen ur apur bati botako zaizkio. Gero ur distilatua botako diogu erdiraino gutxi gorabehera eta matrazeari eragingo diogu guztiz disolbatu arte. Azkenik, berriro ura botako diogu matrazea enraseraino betez.


Descargar ppt "DISOLUZIOAK."

Presentaciones similares


Anuncios Google