Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Istripua izan da berriro A8 autobidean.
Beste.. bat /berria
2
Beste hiztegi bat erosi dut bulegorako.
Beste.. bat /berria
3
Gola egin diote ostera ere atezainari.
Beste.. bat /berria
4
Beste planeta bat aurkitu dute Eguzki Sistematik harago.
Beste.. bat /berria
5
Beste hautagaitza bat aurkeztu da kontseilurako.
Botoa eman UIK taldeari Beste hautagaitza bat aurkeztu da kontseilurako. Beste.. bat /berria
6
Esapide horien eta antzekoen ordez, honelako hauek entzuten eta irakurtzen dira batzuetan:
*Istripu berri bat izan da A8 autobidean. *Planeta berri bat aurkitu dute Eguzki Sistematik harago. *Gol berri bat egin diote atezainari. #Hiztegi berri bat erosi dute bulegorako. #Hautagaitza berri bat aurkeztu da kontseilurako. Beste.. bat /berria
7
Berri izenondoa ez da “zenbatasuna” adierazteko erabili behar.
Istripua izan da berriro A8 autobidean. Beste istripu bat izan da A8 autobidean. Orain arte izandakoez gainera, beste istripu bat izan da. *Istripu berri bat izan da A8 autobidean. Beste planeta bat aurkitu dute Eguzki Sistematik harago. Lehen aurkitutakoez gainera, beste bat aurkitu dute. *Planeta berri bat aurkitu dute Eguzki Sistematik harago. Gola egin diote ostera ere atezainari. Beste gol bat egin diote atezainari. Egin dizkioten golez gainera, beste bat egin diote. *Gol berri bat egin diote atezainari. Beste.. bat /berria
8
Berri izenondoa zahar izenondoaren antonimoa da.
*Istripu zahar bat izan da A8 autobidean. *Planeta zahar bat aurkitu dute Eguzki Sistematik harago. *Gol zahar bat egin diote atezainari. Beste.. bat /berria
9
Bereizi egin behar da: Beste hiztegi bat erosi dut bulegorako. (ZENBATASUNA) Lehen hainbat hiztegi genituen bulegoan; orain, bat gehiago. Hiztegi berri bat erosi dut bulegorako. (NOLAKOTASUNA) Lehen geneukan hiztegia argitaraldi zaharrekoa zen, edo zaharkiturik, higaturik, zegoen. Beste.. bat /berria
10
Bereizi egin behar da: Beste hautagaitza bat aurkeztu da kontseilurako. (ZENBATASUNA) Lehen hiru hautagaitza ziren; orain, lau. Hautagaitza berri bat aurkeztu dute kontseilurako. (NOLAKOTASUNA) Berritu egin dute lehengo hautagaitza. Beste.. bat /berria
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.