La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

+ 2.2 kapitulua + ENPLEGUA ETA EKONOMIA SUSTAPENA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "+ 2.2 kapitulua + ENPLEGUA ETA EKONOMIA SUSTAPENA."— Transcripción de la presentación:

1 + 2.2 kapitulua + ENPLEGUA ETA EKONOMIA SUSTAPENA

2 2.2.1. ENPLEGUA GETXON KONTZEPTUAK ARGITZEN
Getxon Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III Planak ( ) adierazten duenez, “Lana ikuspegi integral batetik hartuta lan produktiboa, eta erreproduktiboa, biziaren mantenurakoa, jasotzen ditu bere baitan. Halere, bi lanen artean desberdintasuna handia dago, izan ere, lan produktiboari merkatuan balio ekonomikoa egozten zaion eta tradizionalki gizonezkoen kolektiboari atxiki zaion bitartean lan erreproduktiboari ez zaio baliorik atxikitzen eta nagusiki bete izan da eta egun ere betetzen da emakumezkoek egiten duten dohako lanari esker”. Puntu hori argitu egin behar da, ulertzeko diagnostikoaren atal honetan aurkeztu eta analizatuko diren informazioa eta datuak lan produktiboari buruzkoak, ordaintzen denari eta merkatuak enplegu gisa aitortzen duenari buruzkoak, izango direla. Atal honetan ez da lan erreproduktiboa aztertuko; hain zuzen, funtsean emakumeei dagokie eta, bizitza zaintzeko eta horri eusteko ezinbestekoa bada ere, ez da ordaintzen eta, ikusmolde tradizionalaren arabera, “jarduerarik ez” kategorian sartzen da. Getxo udalerriko lan erreproduktiboaren errealitateari buruzko informazioa eta datuak “Mendetasunarentzako zaintzak eta arreta” atalean aurkeztu eta analizatuko dira. Beste gauza bat argitu behar da ezinbestean datuak aurkeztu baino lehen, lan erreproduktiboaren bi errealitateei buruz: (i) ekonomia formalari buruzkoa, ondorio guztietarako enplegutzat jotzen dena; eta (ii) lan eskubideetatik kanpo, ekonomia ez formalean, informalean edo ezkutukoan, egindakoa. Aurreko bi azalpenak kontuan hartuta, enpleguari eta ekonomia sustapenari buruzko atal honetan aldagai sozioekonomiko hauek aurkeztu eta analizatuko dira: Biztanleria aktiboa eta ez aktiboa: pertsona aktibo eta ez aktiboen profila. Langabezia: enplegu eskatzaileen eta langabeen profila. Kontratazioak: lan kontratu mota sexu, adina eta jatorri/nazionalitate aldagaien arabera. Enplegurako eta ekintzailetzarako baliabideak: enplegua eta ekintzailetza sustatzeko, enplegurako eta ekintzailetzarako prestakuntza emateko eta ekonomia sustatzeko dauden baliabideak. Datu gehienak EUSTATek eman ditu eta 2006ko biztanleriaren eta etxebizitzen estatistikatik (BEE 06) eta 2011ko biztanleriaren eta etxebizitzen zentsutik (BEZ 11) datoz. Kontratazioen azpiatalerako, datu iturria SISPE kontratu fitxategi estatistikoa izan da eta LANBIDEk landu ditu datuok.  EUSTATek zentsu berri bat dauka aurreikusita urterako, baina datuak ez daude eskuragarri diagostiko hau bukatzeko egunean.

3 2.2.1. ENPLEGUA GETXON BIZTANLERIA AKTIBOA ETA EZ AKTIBOA
aldian, gizonen ordezkaritza handiagoa egon da Getxo udalerrian ekonomikoki aktibo dauden biztanleen artean. Hala ere, antzeman da emakumeen proportzioa pixka bat (2,19 ehuneko puntu) handitu dela aldi horretan. Horren arrazoia da, alde batetik, emakumeak pixkanaka lan merkatuan sartu direla eta, ondorioz, 499 emakume aktibo gehiago egon direla guztira. Bestetik eta aldi berean, gizon gutxiago egon dira; murrizketa horrek gizon askoren erretiroarekin izan dezake zerikusia, gizarte getxotarra gero eta zaharragoa da eta. Ekonomikoki aktibo dagoen biztanleria 16 urte baino gehiago dauzkaten eta enplegu ordaindua duten pertsonek (biztanle landunek edo enplegatuek) edo enplegua bilatzen ari direnek (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan, SPEEn, erregistratuta dauden biztanle langabeek) osatzen dute. Jarduera tasak, aldian, antzeko bilakaera eduki du: emakumeena beti gizonena baino txikiagoa izan da, baina handitzen ari da. Emakumeen jarduera tasa txikiagoa azaltzeko bi arrazoi egon litezke: (i) emakumeek gehiegizko ordezkaritza duten lan eremuen informaltasuna (etxeko enplegua, adibidez); eta (ii) lanaren sexu banaketa, emakumeak lan erreproduktiboaren etxeko eremura zokoratu baititu eta eremu produktiborako sarrera mugatu baitie. Hurrengo taulan Getxo udalerriko, Bizkaiko eta EAEko ekonomikoki aktibo dauden biztanleei buruzko xehetasun gehiago aurkituko ditugu. Jarduera tasa ateratzeko, ekonomikoki aktibo dauden biztanleen kopurua zati lan egiteko adina (16 urte baino gehiago) duten biztanleen kopurua egiten da. 2.2.1 taula. Getxoko, Bizkaiko eta EAEko jarduera tasa, sexuka, eta 2011 (iturria: EUSTATen webgunea) Webgunea kontsultatu zen data: 2016ko martxoa. 2.2.1 grafikoa. Getxoko biztanleria aktiboaren banaketaren bilakaera, sexuka (%) eta 2011 (geuk egina, EUSTATen datuetan oinarrituta) GETXO BIZKAIA EAE URTEA E% G% 2006 41,8 53,5 41,4 56 41,1 55,9 2011 43,5 51,6 43,3 52,9 43,9 53,1  Emakumeak  Gizonak

4 2.2.1. ENPLEGUA GETXON BIZTANLERIA AKTIBOA ETA EZ AKTIBOA
Getxoko emakumeen jarduera tasa Bizkaiko eta EAEko emakumeen tasaren oso antzekoa izan da 2006an eta 2011n; gizon getxotarrena, berriz, pixka bat baxuagoa izan da. Hiru espazio geografikoetan, gizonen eta emakumeen jarduera tasek joera berberari jarraitu diote: emakumeena hazi, eta gizonena murriztu egin da. Emakumeen jarduera tasaren igoerak zenbait faktorerekin eduki lezake zerikusia, Getxoko emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoak (2010) aipatu zuenez:  Gero eta emakume gehiago sartzen ari dira lan merkatuan eta, era berean, ikasketa maila altuagoa daukate. Jatorri atzerritarreko emakumeak sartu dira lan merkatuan; horrek, bestalde, emakumeek gehiegizko ordezkaritza duten enplegu eremuetan egon diren arauketa prozesuekin dauka zerikusia. Azken hori turismoan, ostalaritzan, merkataritzan, etxeko enpleguan eta mendetasunarentzako arretan gertatu da, alegia, Getxoko toki ekonomian oso presente dauden eremuetan. Faktore koiunturalago batzuek, hala nola duela gutxiko krisi ekonomikoak, emakume gehiago lan merkatuan sartzeko bide eman dute nonbait, norberaren eta familiaren diru sarrerak areagotzeko. Ekonomikoki aktibo ez dauden biztanleei dagokienez, emakumeak gizonak baino ehuneko altuagoa izan dira bai 2006an bai 2011n, baina pixka bat egin dute behera bost urte hauetan. Joera horren azalpena izan daiteke biztanleria ez aktiboak ordaindu gabeko lana, hala nola, lan erreproduktiboa edo zaintzena, funtsean emakumeei baitagokie, egiten duten biztanleak barne hartzen dituela. Biztanleria ez aktiboa 16 urte baino gehiago dituzten eta ofizialki lan egiten edo enplegua bilatzen ari ez diren pertsonek osatzen dute. 2.2.2 grafikoa. Getxoko biztanleria ez aktiboa, sexuka eta 2011 (%) (geuk egina, EUSTATen datuetan oinarrituta)  Emakumeak  Gizonak 2.2.2 taula. Emakume eta gizon guztien banaketa Getxoko biztanleria aktiboaren eta ez aktiboaren artean eta 2011 (geuk egina, EUSTATen datuetan oinarrituta) Emakumeen % Gizonen % Aktiboa Ez aktiboa 2006 41,75 58,25 53,54 46,46 2011 43,45 56,55 51,61 48,39 Era berean, datuek erakusten dute emakumeen ehunekoa handiagoa dela udalerriko biztanleria ez aktiboaren barruan. Hala ere, aurreko urteetan agerian jarri zen moduan eta 2010eko berdintasun diagnostikoan adierazi zenez, emakumeek biztanleria ez aktiboan duten ordezkaritza pixka bat jaisten ari da; hori biztanleria aktiboan izaten ari diren igoerarekin bat etorriko litzateke.

5 2.2.1. ENPLEGUA GETXON BIZTANLERIA AKTIBOA ETA EZ AKTIBOA
Jatorri atzerritarreko biztanleriaren arabera, EUSTATek emandako datuez ezin da bertako biztanleen eta jatorri atzerritarreko biztanleen arteko konparaziorik egin; izan ere, datuak nazionalitatearen (ez jatorriaren) eta kontinentearen arabera (Europa kontinentearen barruan ezin dira Espainiako estatuko pertsonak bakandu) banatuta aurkezten dira. Errealitate hori dela eta, Europako nazionalitateko pertsonak eta Europaz kanpoko nazionalitatea dutenak nola banatzen diren konparatuko dugu, sexu irizpideak ere kontuan hartuta, biztanleria aktiboaren eta ez aktiboaren artean. 2.2.3 grafikoa. Europako nazionalitatea eta Europaz kanpokoa duten biztanle aktiboen eta ez aktiboen banaketa Getxon, sexuka eta 2011 (geuk egina, EUSTATen datuetan oinarrituta). Datuek erakusten dute bi kolektiboetan emakume ez aktiboen ehuneko handiagoa dagoela. Biztanleria aktiboari dagokionez, bi kolektiboen artean desberdintasunak ikusten hasi dira: Europako nazionalitatea duten pertsonen artean, gizonen ehunekoa altuagoa da; Europaz kanpoko nazionalitatea duten pertsonen artean, emakumeena da biztanleria aktiboaren ehuneko altuena. Horren arrazoia izan liteke emakumeak biztanleria atzerritarraren ehuneko handiagoa direla eta, horren ondorioz, beti gailentzen direla gizonen ehunekoarekin erkatuta (2011ko immigrazioaren panoramikaren arabera, udalerriko 10 atzerritarretatik 6 emakumeak ziren 2011n).

6 ENPLEGUA GETXON BIZTANLERIA LANDUNA (ENPLEGATUA) EAE-N ETA GETXON Biztanleria aktiboan pertsona landunak (enplegatuak) eta langabeak (enplegurik ez dutenak) daude. Getxon, gizonen ehunekoa handiagoa da udalerriko biztanle landunen (enplegatuen) artean. Bizkaian, igoera % 5,41ekoa izan da aurreko urtearekin konparatuta. Horrela, Euskadik hamargarren autonomia erkidegoa izaten jarraitzen du atzerritar afiliatuen kopuruari dagokionez, estatu osoko kotizatzaile atzerritarren % 3,07 biltzen baititu. 2.2.4 grafikoa. Getxoko biztanleria landunaren banaketaren bilakaera, sexuka (%) eta 2011 (geuk egina, EUSTATen datuetan oinarrituta) 2.2.3 taula. Getxoko biztanleria landuna, nazionalitateka eta sexuka.  2006 eta 2011 (geuk egina, EUSTATen datuetan oinarrituta) 2006 Biztanle landunak Ehunekoa Guztira Gizonak Emakumeak G% E% 35.427 19.147 16.280 % 54 % 46 Europa 33.771 18.523 15.248 % 55 % 45 Europakoak EZ 1.656 624 1.032 % 38 % 62 2011 32.366 16.652 15.714 % 51 % 49 30.447 15.988 14.459 % 53 % 47 1.919 664 1.255 % 35 % 65  Emakumeak  Gizonak Hala ere, Europaz kanpoko nazionalitateko pertsonei dagokienez, emakume landunen ehunekoa altuagoa da. Era berean, datuek erakusten dute 2006 eta 2011 bitartean Europaz kanpoko biztanleen ehunekoa igo egin zela udalerriko biztanle landunen artean. Horrek baieztatzen du euskal Gizarte Segurantzara afiliatutako atzerritarren kopuruak handitzeko joera daukala. Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren arabera, 2016ko matxoaren amaieran, atzerritar zeuden Gizarte Segurantzara afiliatuta Euskadin; horrek esan nahi du % 5,47ko igoera egon dela aurreko urteko hilabete berarekin erkatuta, hau da, pertsona gehiago egon direla inskribatuta.

7 ENPLEGUA GETXON BIZTANLERIA LANDUNA (ENPLEGATUA) EAE-N ETA GETXON Araubideka, Euskadin afiliatutako atzerritarretatik araubide orokorrean zeuden, etxeko langileak ziren, eta 1.056, nekazaritza sektorekoak. Gainera, autonomo eta itsasoko 326 langile zeuden. Euskadin afiliatutako atzerritar gehienak Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetakoak dira ( pertsona, batez ere Marokokoak, Boliviakoak, Txinakoak eta Nikaraguakoak), eta soilik dira Europar Batasunekoak (Errumania, Portugal, Frantzia eta Italia dira nagusi). 2.2.6 grafikoa. Gizonen eta emakumeen banaketaren bilakaera Getxoko 16 urtetik 64 urtera arteko biztanle landunen artean, sektoreka eta 2011 (geuk egina, EUSTATen datuetan oinarrituta) 2.2.5 grafikoa. EAEn afiliatutako atzerritarrak (geuk egina, EUSTATen datuetan oinarrituta) 2.2.4 taula. Getxoko 16 urtetik 64 urterako emakume eta gizon landun guztien banaketa, jarduera sektoreka eta 2011 (geuk egina, EUSTATen datuetan oinarrituta) EMAKUMEAK Urtea Nekazaritza Eraikuntza Industria Zerbitzuak 2006 % 0,2 % 1,8 % 8,2 % 89,9 2011 % 0,3 % 5,9 % 1,9 % 91,9 GIZONAK % 0,7 % 9,3 % 19,9 % 70,1 % 0,5 % 15,8 % 8,8 % 74,8 Genero ikuspegitik, interesgarria da aztertzea gizonen eta emakumeen biztanleria landunak sektoreka duen banaketan diferentziarik badagoen eta, hala bada, zer-nolako bilakaera eduki duen. Grafikoan eta azpiko taulan, argi eta garbi ikusten da Getxoko 16 urtetik 64 urtera arteko emakume landunen biztanleria zerbitzu sektorean biltzen dela nagusiki (% 90 inguru). Gizon landunak ere zerbitzu sektorean biltzen dira (% 70 inguru), baina eraikuntza sektorean (funtsean, urtean) eta industrian (funtsean, urtean) ere egiten dute lan.

8 2.2.1. ENPLEGUA GETXON KONTRATAZIOAK, PRESTAKUNTZA MAILAKA ETA SEXUKA
SISPE kontratuen fitxategi estatistikotik ateratako eta LANBIDEk landutako datuen arabera, Getxon, 2016ko urtarriletik ekainera, kontratazio egin ziren; horietatik emakumeak izan ziren (% 60,4), eta 3.206, gizonak (% 39,6). 2.2.7 grafikoa. Getxoko kontratazioen banaketa, sexuka (%) 2016ko urtarriletik ekainera (geuk egina, SISPE kontratuen fitxategi estatistikotik ateratako eta LANBIDEk landutako datuetan oinarrituta) Aldi horretan kontratuak lortu zituzten gizonen eta emakumeen artean, prestakuntza maila adierazgarriena bigarren hezkuntzako lehenengo etapa izan da. Emakumeei dagokienez, ondoren erdi mailako lanbide heziketako zikloa eta batxilergoa datoz; gizonen artean, aldiz, batxilergoa eta lehen mailako ikasketa bukatu gabeak. Nabarmentzekoa da gizonek doktoregoa eta unibertsitate masterra duten pertsonen artean baino ez dituztela gainditzen emakumeak. 2.2.8 grafikoa. Getxoko kontratazioak, prestakuntza mailaka eta sexuka. 2016ko urtarriletik ekainera (geuk egina, SISPE kontratuen fitxategi estatistikotik ateratako eta LANBIDEk landutako datuetan oinarrituta)

9 2.2.1. ENPLEGUA GETXON KONTRATAZIOAK, SEXUKA, ADINAKA ETA JARDUERAKA
2.2.9 grafikoa. Getxoko kontratazioen banaketa, sexuka (%) 2016ko urtarriletik ekainera (geuk egina, SISPE kontratuen fitxategi estatistikotik ateratako eta LANBIDEk landutako datuetan oinarrituta) Kontratazioen adin eta sexu taldeen araberako banaketak agerian jartzen du emakumeen kontratazioak 30 urtetik 45 urtera arteko eta gehiagoko adin taldeetako gizonenak baino gehiago direla. Joera hori azaltzeko, hein handi batean, jarduera sektore guztiak analizatu ahal dira; horren arabera, zerbitzu sektorean eta gaikuntzarik gabeko enpleguetan gailentzen da enplegua, bai gizonentzat bai emakumeentzat, baina batez ere azken horientzat. Aurrerago ikusiko dugu etxeko lanaren eta zaintzen eremuan gaikuntzarik gabeko enplegua kontratazio iturri garrantzitsua izan dela Getxoko emakumeentzat, bereziki etxeko diru sarreren galerak azken urteetan enplegu ordaindurik ez zeukaten emakumeak lan merkatura itzularazi dituen aldi batean. Bestalde, ikus dezakegu gizonek laguntza teknikarien kontratazioetan, industrian eta makineria operadoreen artean gainditzen dituztela nabarmen emakumeak. grafikoa. Getxoko kontratazioak, lanbideka eta sexuka. 2016ko urtarriletik Ekainera (geuk egina, SISPE kontratuen fitxategi estatistikotik ateratako eta LANBIDEk landutako datuetan oinarrituta)

10 2.2.1. ENPLEGUA GETXON KONTRATAZIOAK, SEXUKA ETA KONTRATU MOTAKA
grafikoa. Getxoko kontratazioak, kontratu motaka eta sexuka 2016ko urtarriletik ekainera (geuk egina, SISPE kontratuen fitxategi estatistikotik ateratako eta LANBIDEk landutako datuetan oinarrituta) Kontratu motaren arabera, ikusi da Getxon 2016ko urtarriletik ekainera egin ziren kontratazio gehienak lanaldi partzialeko aldi baterako kontratuak izan zirela gizonentzat eta, are hein handiagoan, emakumeentzat. Zalantzarik gabe, udako turismo denboraldiaren hasierak eragina du horretan, aldi baterako kontratazio horien kopurua nabarmen handitzen delako, baita lanaldi osoko kontratazioena ere, ekaineko ekoizpenaren inguruabarrak direla medio. Gainera, emakumeek askoz ere lanaldi osoko bitarteko kontratu gehiago izan zituzten; gizonek, aldiz, sobera gainditzen dituzte emakumeak osoko lanaldiko obra edo zerbitzuko kontratuei dagokienez. grafikoa. Getxoko kontratazioak, jardueraka eta sexuka. 2016ko urtarriletik ekainera (geuk egina, SISPE kontratuen fitxategi estatistikotik ateratako eta LANBIDEk landutako datuetan oinarrituta) Jardueraka, emakumeak funtsean osasuneko eta gizarte zerbitzuetako jardueretan, ostalaritzan eta etxeko enpleguan biltzen dira. Gizonak, berriz, ostalaritzan, administrazio jardueretan eta eraikuntzan biltzen dira.

11 2.2.1. ENPLEGUA GETXON ETXEKO ENPLEGUA
2006ko ekainetik 2007ko urtarrilera Getxoko Udalaren gizarte zerbitzuek (Berdintasun eta Immigrazio Sailak) eta Behargintza Enplegu eta Ekonomia Garapeneko Zentroak burututako azterketa batek jakinarazi zuen Getxo dela Bizkaian familia bakoitzeko etxeko enplegatu kopuru handiena daukan udalerria. Duela urte batzuk elite ekonomiko baten berezko zerbitzu bat zen hori udalerriko familia askotara hedatu da, etxean lanak egiteko eta seme- alabak, adinekoak eta gaixoak zaintzeko. Azterketaren arabera (ez dago argitaratuta baina udalaren berdintasun zerbitzuaren Emeki aldizkarian, 10. zenbakian, 2007koan, islatuta dago), Getxoko etxeko enpleguak ezaugarri hauek zituen 2007an: Kanpoko langileak etxeko langileen % 90,6 ziren, eta barrukoen taldea Getxoko guztizko enplegu bolumenaren % 10 baino gutxiago zen. Etxeko langileen ezaugarri zehaztuena sexua da, % 98,7 emakumeak baitira. Bertako emakumeak, 35 urte baino gehiagokoak eta prestakuntza maila baxukoak dira nagusi. Jatorri atzerritarreko langileei dagokienez, % 30 Hego Amerikatik zetozen; % 0,5, Erdialdeko Amerikatik; % 0,5, Afrikatik; % 1,4, Asia-Filipinetatik; eta % 3,85, Ekialdeko Europatik. Langile atzerritarren artean, batez besteko adina jaitsi egin da. Barruko langileei dagokienez, % 100 atzerritarrak ziren; haien arrazoiak premia ekonomikoa eta atzerritik heldutakoan dituzten behar afektiboak dira. Premia murriztu ahala, kanpoko langileen modalitaterako jauzia emango lukete. Etxeko enplegauren bolumena: gutxienez familia getxotarrek zeukaten etxeko enplegatu bat. Kopuru hori udalerriko familien % 28,2 zen. Hau da, gutxi gorabehera hiru familiatik batek zeukan enplegatu bat etxean. Barruko langileen % 37,1ek astero 40 ordu baino gehiago lan egiten zuten. Familia kontratatzailearen profila familia nuklear tradizionalarena zen, hau da, lau kidez (ama, aita, seme-alabak) osatuta zegoen eta, gainera, mendeko adineko pertsonak eduki ahal zituen. Ikuspegik, Getxoko Udalak eskatuta, duela oso gutxi egindako beste azterketa batek (Pertsona atzerritarrak Getxon: integrazioaren adierazleak, 2015) udalerriko biztanle atzerritarren integrazioaren adierazle batzuei buruzko informazio kualitatiboa ematen du. Baieztatzen du nabarmentzekoa dela etxeko enpleguaren eta zaintza pertsonalen sektoreak jatorri atzerritarreko biztanleria landunean duen garrantzia. Adierazten du garrantzia Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako lekuetan baino handiagoa dela eta baieztatzen du jarduera sektore hori nabarmenki jatorri latinoamerikarreko emakumeek betetzen dutela. Horri dagokionez, txostenak zera azpimarratzen du: “udalerrian emakumeen okupazio tasak gizonenak baino altuagoak dira, ordainsari eta lan baldintzak, ordea, okerragoak. Beste modu batera esanda, enplegua lortzeko aukera handiagoa dute, baina egoera okerragoan”. Horrela marrazten den argazki sozialean, erosteko ahalmen handi batek eta klase ertainen pisu garrantzitsu batek ongizate behar sozial batzuetarako arreta eskatzen dute, eta hein handi batean jatorri atzerritarreko etorkinek eta, zehazkiago, emakumeek eskaintzen dituzte. Gainera, txostenak nabarmentzen du klase ertain horien barruan jatorri atzerritarreko pertsona ugari ikus daitezkeela; horrek egitate diferentziala da Getxorentzat, autonomia erkidego osoarekin erkatuta. Beste era batera esanda, Getxon etxean beren zaintza beharrak estaltzeko jatorri atzerritarreko pertsonak kontratatuta dauzkaten jatorri atzerritarreko biztanleak aurki ditzakegu.

12 ENPLEGUA GETXON EZKUTUKO ENPLEGUA Ezkutuko lanak dauzka ezegonkortasun kota altuenak; izan ere, legez aitortuta ez dagoenez, ez du gizarte segurantzan kotizatzen (eta, beraz, ez dauka bajagatiko, jubilazioagatiko edo langabeziagatiko prestaziorik) eta babesgabetasun handia du. Ekonomia formalaren barruan ez dagoenez, oso zaila da mota horretako enpleguari buruzko datuak eskuratzea. Hala ere, kontuan hartu beharko litzateke, emakumeei gehiago eragiten die eta, batez ere gaur egungoa bezalako egoera ekonomikoetan, aurreikus baitaiteke ezkutuko lana areagotu egingo dela. 2007ko “Etxeko enplegua Getxo udalerrian - Eskaintzaren eta eskariaren analisia” azterketan jaso zen moduan, elkarrizketatutako pertsona gehienek kontaktu pertsonalen bidez heltzen dira enplegatuengana, eta horrek, hein handi batean, akordioa bi pertsona horien eremu pribatuan geratzeko aukera ematen du. Kontratazio mota horren ondorioz, zaila da enpleguan sartzeko (kontrataziorako) kontrol mekanismoak, sektore babesgabe horretan lan egiten dutenen eskubideak bermatzen laguntzen duten irizpide objektibagarriak ezartzen dituztenak, xedatzea. Harremanetan jartzeko beste modu batzuk, hala nola enpresa espezializatuak, elkarteak edo parrokiak, gutxienenak dira, eta udaletako eta INEMeko (orain, Lanbide) zerbitzu publikoak, aldiz, behingo kontuak dira. Garrantzitsua da azpimarratzea etxean lan egiten duten emakume asko etorkinak direla. Immigrazio Panoramikaren arabera, Getxon erroldatuta dauden hamar etorkinetatik sei emakumeak dira. Feminizazio horrek biztanle atzerritarren lan nitxoekin dauka zerikusia; nitxo horiek eremu pertsonaletako zerbitzuak (etxeko enplegua, zaintzak oro har eta mendetasunarentzako arreta) eskatzen dituen gizarte batean oinarrituta daude. Bi jarduera azpimarratu behar dira oso feminizatuta daudelako eta ezkutuko lanean pisu handia daukatelako: mendeko pertsonak zaintzeko lanak eta etxeko enplegua. 2012an, etxeko enplegua Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartzeko erabakia hartu eta urtebete geroago, etxeko enplegatuen eta zaintzaileen elkarteek baieztatu zuten, egiatan, neurriak sektoreko baldintzak okerragotu zituela: Etxeko Langileen Sindikatuaren (Sindihogar/Sindillar) eta Servicio Doméstico Activo (SEDOAC) delakoaren arabera, langabeziarako eta greba egiteko eskubidea ukatzeaz gain, gaur egun indarrean dagoen legeriak kaleratzeak, soldata murrizketa eta ezkutuko ekonomia errazten ditu eta langileei bajarako eskubidea guztiz erabiltzea eta aparteko orduak eta ordainsariak kobratzea zailtzen die; beraz, gainerako enpleguei dagokienez, eskubideen erabateko parekatzea oso urrun dago oraindik. (Pikara Magazine, 2012/07/20).

13 2.2.2. LANGABEZIA GETXON BIZTANLERIA LANGABEAREN EZAUGARRIAK
Getxoko biztanleria langabeari dagokionez, 2006ko, 2011ko eta 2016ko apirileko datuak (Lanbideko datu eguneratuenak) analizatu dira, aldaketak neurtu ahal izateko eta, aldi berean, Getxoko langabeziaren egungo errealitatearen irudi bat edukitzeko. Getxon, emakumeak beti dira enplegua aktiboki bilatzen ari diren langabeen ehuneko handiagoa. 2006tik 2011ra langabeen kopurua modu kezkagarrian hazi zen krisi ekonomikoaren ondorioz. Horren ostean, 2011tik, ikusi da bi sexuetako langabeen kopuruak behera egin duela, baina emakumeen artean jaitsiera txikiagoa izan da eta haien langabezia tasa (% 13,7) gizonena (% 9,87) baino altuagoa izan da 2016ko maiatzean. Langabezia tasa enplegua bilatzen ari den baina aurkitzeko gai ez den biztanleria aktiboaren frakziotik ateratzen da. grafikoa. Getxon erregistratutako langabezia, sexuka. 2006, 2011 eta 2016 (geuk egina, EUSTATek —2006rako eta 2011rako— eta Lanbidek SISPEren fitxategian oinarrituta —2016ko maiatzerako— emandako datuetan oinarrituta) grafikoa. EAEko, Bizkaiako eta Getxoko langabezia tasa, sexuka (%). 2016ko maiatza (geuk egina, SEPEk emandako eta Lanbidek landutako datuetan oinarrituta) grafikoa. Getxoko langabeen banaketa, adinaka eta sexuka. 2016ko apirila (geuk egina, SEPEk emandako eta Lanbidek landutako datuetan oinarrituta) Adin taldeka, 45 urteko edo 45 urte baino gehiagoko emakumeen taldean bildu da langabe kopuru handiena, zehatz mehatz, Getxon 2016ko apirilean langabe zeuden emakume guztien % 52,26. Berdintasunaren udal diagnostikoak (2009) adierazi zuenez, joera orokorren arabera, 45 urte baino gehiagoko adin tartean dauden emakumeen langabezia egoera ez da koiunturala izaten eta ondorio hauek dakartza: nahikoa ez kotizatzea eta ezegonkortasun egoera etengabea. Gizonen artean, 25 urtetik 44 urtera arteko adin tartean bildu da proportziorik handiena (% 49,71). Kontuan hartu behar da datu horiek guztiak ekonomikoki aktibo dauden biztanleei buruzkoak direla eta horien artean emakumeak ehuneko txikiagoa direla. Alderdi hori aintzat hartu behar da Getxoko enpleguaren eta langabeziaren errealitatea analizatzean.

14 2.2.3. ENPLEGURAKO ETA SUSTAPEN EKONOMIKORAKO BALIABIDEAK
GETXOLAN: ENPRESA SUSTAPENA Getxoko Behargintza Enplegu eta Garapen Zentroa urtean sortu zen, udaleko enplegu zentro gisa, langabezian zeuden pertsonentzat, enpresentzat eta ekintzaileentzat, 1996an sortu zen Europako Proiektuen Zentroaren erreleboa hartuz. 2009ko irailean Behargintza Getxolan izena eman zitzaion, eta urte batzuk beranduago, Lanbide enplegurako euskal agentziak enpleguaren eremuan eskumen berriak bereganatu zituenean, eginkizun berria eta Getxolan Ekonomia Sustapeneko Zerbitzuaren jarduketa-eremu berriak definitu ziren urtetik aurrera, hau izan da: “Getxoko tokiko garapena eta hazkunde iraunkorra sustatzea, berrikuntzaren, ezagutzaren eta sareko lanaren bidez”. Tokiko garapenaren barruan sartzen dira, besteak beste, enplegu aukerak hobetzea, enpresa sarea sortu, hazi eta hobetzea eta udalerriko bizitza dinamizatzea, baliabide endogenoen eta kanpoko aukeren bidez. Azpiatal horrek ez du Getxolanek egiten duen lan guztia deskribatu nahi, baizik eta ekintza nagusietako batzuen berri eman, jakinik oraindik ere datu gutxi ematen direla sexuaren arabera bereizita urteko memorietan. Hori etorkizunean aldatu ahalko da, gaur egun biltzen ari diren (baina sistematizatzen ez diren) datuak aprobetxatuz. Getxoko Udaleko Legegintzaldi Planaren helburu estrategikoetako bat Getxo udalerri iraunkor gisa, aberastasuna eta kalitatezko lanpostuak sortzeko kapaz dena, bultzatzea da. Horretarako, udalak tokiko garapena bultzatzeko asmoa dauka, jarduera ekonomikoa sustatuz, Ekonomia Sustatzeko Plan Estrategiko baten bidez (2015), Getxon lehiakortasunerako oinarrizkoak diren hiru eremutan enpresa-garapena sustatu nahi duena: ongizatearen arloa, kulturaren eta sormenaren industriak, eta beraiei lotutako turismoa. Era berean, sektore transbertsalak bultzatzea proposatzen da, hala nola merkataritza eta ostalaritza, teknologia berriak eta zerbitzu aurreratuak. Zerbitzu sektorea Getxoko jarduera ekonomikoaren motorra da: Biztanleei hurbileko oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dizkien jarduerak: elikagaiak, arropa, bankuak eta kutxak, ostalaritza, albaitari-zerbitzuak, ile-apaindegiak eta edertze-tratamenduak, etxeko enplegua eta abar. Etxeko enpleguarekin zerikusia duten jarduerak. Dauzkagun datuen arabera, gutxienez familia getxotarrek zeukaten etxeko langile bat 2007an. Hau da, hiru familiatik batek, gutxi gorabehera, langileren bat zeukan etxean. Lanbide liberal independenteekin zerikusia duten zerbitzu-jarduerak, estatus profesional altu bati lotuta daudenak, adibidez, zuzenbideko aholkularitza eta praktika, arkitektura eta ingeniaritzako estudioak, kontabilitatea, auditoretza eta aholkularitza fiskala, mediku espezializatuak, higiezin-sustapena, eta abar. ENPRESA SUSTAPENA

15 2.2.3. ENPLEGURAKO ETA SUSTAPEN EKONOMIKORAKO BALIABIDEAK
GETXOLAN: ENPRESA SUSTAPENA Getxoko enpresen tamaina, funtsean, enpresa txiki eta ertain txikiekin bat dator. Getxori buruzko 2014ko txosten sozioekonomikoaren arabera, Getxon urtean zeuden establezimendu guztien % 83ak langile bat edo bi zeuzkaten. Kopuru hori ia-ia % 94raino igotzen da tamaina 5 langileraino igotzen badugu. Sektoreei jarraiki, merkataritzak, garraioak eta ostalaritzak, jarduera profesionalek eta administrazio publikoak, hezkuntzak eta osasunak kontzentratzen dute udalerrian sortutako enplegu gehiena. Hiru sektore horietatik, administrazio publikoan, hezkuntzan eta osasunean bakarrik areagotu dira lanpostuak denboraldian. Beste guztiek lanpostuak galdu dituzte, batez ere eraikuntzan, merkataritzan eta jarduera profesionaletan. Sortutako enplegu guztiaren %35 0 eta 2 langileen arteko establezimenduetan biltzen da; bien bitartean, ia %23k 50 langiletik gorako 34 enpresatan dihardu. Enpresa-sustapena, Getxolanetik, enpresa-aholkularitzaren bidez eta enpresa-dinamizazioko estrategien bidez egiten da. Enpresa-aholkularitza enpresentzako aholkularitza-zerbitzu iraunkorraren bitartez egiten da, gai hauei buruz: i) Merkatua, komunikazioa, kudeaketa komertziala, offline / on line marketinga; ii) Ekonomia eta finantzak, iii) Giza baliabideak. Erakundea/pertsonak, iv) Legea eta zergak, v) Enpresa- estrategia, iv) Aholkularitza teknologikoa urtean 106 enpresari eman zitzaien aholku guztira. Eta beste alde batetik, komertzioei aholku eta prestakuntza emateko programa integralaren bidez: “Gehiago eta hobeto saldu: nola izan errentagarritasun handiagoa zure negozioan” urtean, udalerriko 11 establezimenduk parte hartu zuten programa honetan. Beste alde batetik, enpresak dinamizatzeko estrategiak ondoko hauen bidez egiten dira: Enpresek eta elkarteek egindako dinamizazioa babesteko laguntza- lerroen deialdia, lau lerrotan laguntzak emateko: 1. lerroa: Getxoko merkatarien elkarteei eta merkatarien elkarteak batzen dituzten Bizkaiko lurraldeko federazio eta beste erakunde batzuei bideratuta dinamizazio ekonomikoaren jarduerak egiteko laguntzak. 2. lerroa: Udalak bultzatu nahi dituen arlo estrategikoetako aditu eta enpresen elkarteei bideratuta, dinamizazio ekonomikoaren jarduerak egiteko laguntzak. 3. lerroa: nortasun juridikorik ez duten elkarteei bideratutako dinamizazio ekonomikoaren jarduerak egiteko laguntzak. 4. lerroa: Nortasun juridikorik ez duten enpresa eta elkarteei bideratutako jarduera turistiko erregularrak abian jartzeko laguntzak. Udalerriko enpresa-agenteekiko topaketa espazioak abian jartzea, Merkataritza Mahaiaren eta Turismo Mahairen bidez. Espazio komertziala dinamizatzeko lankidetza publiko eta pribatuko programak abian jartzea, hala nola izakinen amaierako lehenengo merkatua, urtean antolatua, Getxo Aktibatu proiektua, kirol, kultur eta aisialdi osasuntsuko jarduerei dagokiena, VI. Pintxo Lehiaketa, GetxOnegin, edo Gabonetako kanpainak.

16 2.2.3. ENPLEGURAKO ETA SUSTAPEN EKONOMIKORAKO BALIABIDEAK
PROIEKTU BERRITZAILEAK: DELI PROIEKTUAREN ADIBIDEA – ANIZTASUNA TOKIKO EKONOMIAN ETA INTEGRAZIOA Valora Programaren testuinguruan, urtean udalerriak bultzatu gura dituen eremu estrategikoetan diharduten enpresak ezagutu eta sakonean analizatu gura izan dituena, datu gehiago eskuratu nahi izan dira atzerriko enpresaburuei buruz, enpresa-aniztasuna bultzatzeko asmoz, DELI proiektuaren bitartez. Europako Kontseiluaren proiektu sozioekonomiko berritzaile hau 2014ko urtarriletik 2015eko ekainera arte garatu da, Europako Integrazio Funtsaren finantzaketarekin. Getxoko Udalak Getxolanen bidez parte hartu du, Immigrazio eta Kultur Artekotasun Unitatearekin koordinatuta. Proiektuak Migration Policy Group-en parte hartzea izan du (Brusela), immigrazioan eta aniztasunaren kudeaketan Europan dagoen think tank nagusia, baita Europako beste bederatzi hiriren parte hartzea ere. Emaitza hauek lortu nahi ziren: Udalerriko ekintzaile eta enpresaburu etorkinen egoeraren berri izatea. Getxoko politikak eta egiturak pertsona etorkinen integrazio ekonomikorako beharretara hobeto egokitzea. Agente guztien eta, oro har, gizarte osoaren, elkarrizketa eta partaidetza handiagoa izatea estrategia eta politika ekonomikoetan. Administrazio publikoaren eraginkortasuna handiagoa izatea, pertsona etorkin ekintzaileen berariazko beharrizanei erantzutean. Sendotzeko ekintzak egitea kontratazio publikoan, pertsona etorkinek eta haien negozioek parte hartzea errazteko, aniztasuneko gizarte klausulak garatzearen bidez. Abiaburua da onartzea etorkinek enpresaburu gisa funtsezko papera jokatzen duten arren sarritan mota askotako zailtasunak izaten dituztela: izaera juridikokoak, lan-merkatukoak eta karrera-aukera mugatuak. Proiektua ekonomia eta enplegua sustatzeko tokiko politika eraginkorragoak sustatzean datza, atzerriko enpresaburu eta ekintzaileei zuzenduak, aniztasunaren inklusioaren eta kultur arteko kudeaketaren ikuspegitik. Hauek ziren helburuak: Azken batean, pertsona etorkinek tokiko ekonomian parte-hartze handiagoa izateko aukerak lagundu nahi ditu eta udalerrian atzerriko enpresaburuek egin dezaketen ekarpen ekonomiko eta sozialaren garrantziaren gaineko sentsibilizazioa bultzatu nahi du DELI proiektuak. Tokiko lankidetza plataforma bat garatzen laguntzea, Getxoko udalerrian tokiko jardule publikoak eta pribatuak pertsona etorkin ekintzaileak eta enpresaburuak laguntzean inplikatzeko. Udalak egin duen DELI proiektu dokumentazioaren arabera, Getxon bertako pertsonen negozioen eta atzerritarren negozioen arteko erlazioa oso orekatua da (ia-ia % 50). Getxoko atzerriko enpresaburuei buruzko txostenak, urtean argitaratua, modu berean adierazten du enpresaren ikuspegitik udalerrian finkatuta dauden pertsonen artean % 46,6 gizonak direla eta % emakumeak (oso portzentaje berdintsuak). Halere, esan behar dugu informazio hori ezin izan genuela eskuratu kasuen ehuneko hamarrean; beraz, baliteke benetako portzentajeak pixka bat ezberdinak izatea. Enpresa edo negozio baten jabe diren pertsona etorkinei enkantean hartzeko eskaintza publiko eta pribatuetan parte hartzea erraztea. Kalitatearen kudeaketarako estandarrak (QMS) eta ebaluazio tresnak garatzea, berdintasunaren, integrazioaren eta aniztasunaren kudeaketaren printzipioekin koherenteak izango diren politika ekonomikoak diseinatzean eta ezartzean lagunduko dieten tokiko gobernuentzat.

17 2.2.3. ENPLEGURAKO ETA SUSTAPEN EKONOMIKORAKO BALIABIDEAK
EKINTZAILETZA Ekintzailetza arlotik, Getxolanek aholkularitza zerbitzu osoa eskaintzen die ekintzaileei: ideia bat aztertu eta negozio bat abian jarri bitarteko bidea egiteko aholkularitza. 2015ean, ekintzaileei aholku emateko zerbitzuak 287 erabiltzaile izan zituen; haietatik % 56 emakumeak ziren. % 63ak 25 eta 43 urte bitartean zeukaten, eta % 31k 44 urte edo gehiago. Zerbitzu honetara etorri ziren pertsonen % 86 espainiarrak ziren, eta % 15 kanpokoak. Azkenik, ikasketa-mailari dagokionez, erabiltzaileen erdiak unibertsitate-ikasketak zituen. Gainera, % 19ak lanbide heziketa zeukan, eta % 16ak bigarren hezkuntzako ikasketak. grafikoa urtean sortutako 97 lanpostuak eskuratu dituzten pertsonen sexua. (Geuk egina, Getxolanen 2015eko memorian oinarrituta)  Emakumeak  Gizonak Diagnostiko hau prestatzean egin ziren elkarrizketa kualitatiboetan, Getxolaneko kideei galdetu zitzaien nolako ezaugarriak dituzten emakumeek eratutako enpresek eta nolako zailtasunak izango dituzten enpresa-proiektua abian jartzean. Elkarrizketatutako pertsonek adierazi zuten gero eta emakume gehiago hurbiltzen direla Getxolanen aholkularitza zerbitzura eta eratu ohi dituzten enpresek ez dutela inbertsio ekonomiko handirik behar izaten. Emakumeek euren enpresa-proiektua abian jartzerakoan aurkitu dituzten zailtasunei dagokienez, bizitza profesionala eta familia-bizitza bateratzeko beharrizanen inguruko mugak nabarmentzen dira: etxeko lanak eta zaintza lanak egin behar izaten dituztenez, emakumeen enpresa-proiektuak gizonenak baino gehiago lausotzen dira eguneroko betebeharren artean. Beste alde batetik, elkarrizketatutako Getxolaneko langileei arreta deitzen die emakume batzuek gizonekoen ekintzailetza ereduak birsortzen dituztela. Zentzu horretan, bereziki esanguratsua da egiteko eta antolatzeko beste modu batzuk bistaratzea. grafikoa. Getxolanen ekintzaileentzako aholkularitza-zerbitzuko erabiltzaileen profila, sexuaren arabera urtea. (Geuk egina, Getxolanen 2015eko memorian oinarrituta)  Emakumeak  Gizonak Modu berean, nabarmendu behar da 2015ean 46 enpresa osatu zirela eta 97 lanpostu sortu zirela Getxolanen babesaz. Sortutako lanpostuak emakumeentzat eta gizonentzat izan ziren ia proportzio berean, grafiko honek erakusten duenez. Eratutako enpresen tipologiari dagokionez, haietako % 40 merkataritzaren eta konponketen eremukoak izan ziren. Neurri txikiagoan, estetikaren eta osasunaren eremuko enpresak eratu ziren (bi kasuetan, % 9), aisialdikoak (% 7) eta ostalaritzakoak, eraikuntzakoak, komunikaziokoak eta irakaskuntzakoak. Beste % 23 bat “beste zerbitzu profesional batzuen” eremuan eratutako enpresei egokitu zitzaien.

18 2.2.3. ENPLEGURAKO ETA SUSTAPEN EKONOMIKORAKO BALIABIDEAK
BESTE ARLO ETA EKIMEN BATZUK Turismoaren sektorean, Getxolanen jarduketa eremuetako bat Turismo Bulegotik zerbitzuak eskaintzea eta merkaturatzea da. Eskaintzen diren bisita gidatuen artean, Areetako bisita antzeztua nabarmendu ahal dugu, emakume zirgariek XIX. mendean bete zuten papera erakusten duena urtean, udal informazio bulegoetara jo zuten turisten % 52 emakumeak izan ziren. Beste jarduketa-eremu bat turismoaren ustiapena hainbat euskarriren bidez eta publizitate-kanpainen bidez, azoketara joaten eta abar sustatzea da. Gainera, turismo produktuen zenbait lerro daude gurutzontziei zuzenduak edo Getxo destino kultural eta osasuntsu gisa sustatzen dutenak. Getxolanek beste udal arlo batzuekin edo beste erakunde batzuekin batera jardun ohi du, ekintzailetzaren sustapenaren inguruko gaietan. Adibidez, urtean, hiru proiektu zehatz hauek egon dira: “Wanted” ideia-lehiaketaren 7. edizioa, udalerriko gazteen ekimenak sustatzeko programa, Gazteria Arloak antolatua; Osasunlab, ekintzailetzako lehenengo campusa, ongizatearen eta kirolaren eremuan, Getxo Kirolakek antolatua; eta Emprende con tu taza, udalerriko ekintzaileek garatutako ekimen bat, konpartitzeko eta ikasteko. EKINTZAILETZARAKO LANKIDETZAK PROFESIONALIZA-ZIOA EKONOMIA SOZIALA TURISMOA Getxolanek jarduketa ugari egin ditu hainbat alorretan; gehiegi hemen denak aipatzeko. Batzuk laburbildu ditugu hemen, eta etorkizunean genero- azterketa xeheagoa egin genezake beraien inguruan. Profesionalizazioaren eremuan, Getxolanek prestakuntza eskaintzen die balizko ekintzaileei, soldatadun pertsonei eta lana bilatzen ari direnei. Modu berean, urtean, 39 ikastaro eskaini dira, 375 baino pertsona gehiagorengana iritsiz, hainbat arlotan: Azkenik, esango dugu Turismo Mahai bat dagoela, sektorean eragina duten jarduketak eztabaidatzeko foroa. Toki garapeneko proiektuak, gizarte erakundeekin elkarlanean gauzatuak: Getxolanen helburuetako bat tokiko garapena bultzatzea da, ekonomia sozialarekin zerikusia duten proiektuak garatuta. Hartara, langabeen enplegagarritasuna hobetzen laguntzen da, eta, bereziki, laneratzeko zailtasun handienak dituztenena. Horretarako, Getxolanek hainbat gizarte erakunderekin lan egiten du, tokiko garapenerako proiektuak abiarazteko eta bai zailtasun bereziak dituzten pertsonentzat enplegua sortzeko balio dutenak ere. Udalak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Getxon proiektuak dituzten erakunde batzuekin. Hauek dira: Fundación Peñascal, Lantegi Batuak, Grupo Sifu, Koopera eta Emaus.   Ekintzaileentzat eta enpresentzat (eremu komertziala, finantzetakoa, fiskala, teknologikoa, datuen babesa, proiektuen kudeaketa eta abar); komertzioentzat; ostalaritzarentzat; eta ekin aurreko ikastaroak eta enpresak kudeatzeko ikastaroak. Klausula sozialak: Getxoko Udalak eta REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioko Sareak) lankidetza hitzarmena daukate ekonomia solidarioa bultzatzeko eta erosketa publiko arduratsua sustatzeko, klausula sozialak ezarriz. Horiek dira administrazio publikoak dauzkan tresnak kontratazioa egiteko orduan, hainbat alorretan ekintza positiboak egiteko, hala nola enpleguan, berdintasunean, gizarteratzean, kulturartekotasunean eta ingurumenaren babesean, besteak beste. Udalak lan batzorde berezi bat dauka, zenbait alorrek osatua, Berdintasun Zerbitzua barne.

19 2.2.4. GOGOETA EGITEKO ALDERDIAK
BIZTANLERIA AKTIBOA, EZ AKTIBOA ETA LANGABEA aldian, jarduera tasa (hau da, ekonomikoki aktibo dauden biztanleen kopuruaren eta lan egiteko adina duten —16 urte baino gehiagoko— biztanleen arteko zatidura) altuagoa izan da gizonen kasuan. Beraz, haiek daukate ordezkaritza handiena Getxoko “biztanleria aktiboa” delako horretan; enplegu ordaindua daukaten edo enplegua aktiboki bilatzen ari diren biztanleak soilik jotzen dira aktibotzat, zeren eta estatistika ofizialetan ez delako kontuan hartzen etxeetan egiten den eta oraindik modu neurrigabean emakumeei egokitzen zaien ordaindu gabeko lanaren proportzio handia. Nolanahi ere, aldi horretan, emakumeen proportzioa pixka bat hazi da bi aldagaiotan, kasu bakoitzean 2 puntu inguru igo baita. 2016ko kopuruak ez zeuden eskuragarri txostena bukatzeko orduan. Kontratazioei dagokienez, 2016ko urtarriletik ekainera kontratazio egin ziren; horietatik % 60,4 emakumeak izan ziren, eta % 39,6, gizonak. Ikusten dugunez, zerbitzu sektoreko edo gaikuntzarik gabeko enpleguak dira funtsean; horrek esan nahi du emakumeak aldi baterako enpleguetan (ekainean egoten dira kontratazio kopuru handienak, udako turismo denboraldirako) eta ordainsari baxuak dituzten enpleguetan (etxeko enplegua eta zaintzak, adibidez) biltzen direla. Aldi horretan kontratuak lortu zituzten gizonen eta emakumeen artean, prestakuntza maila adierazgarriena bigarren hezkuntzako lehenengo etapa da. Adin eta sexu taldeen arabera, emakumeen kontratazioak 30 urtetik 45 urtera arteko eta gehiagoko adin taldeetako gizonenak baino gehiago dira. “Ez aktiboak” deritzen biztanleei dagokienez, emakumeak gizonak baino ehuneko altuagoa izan ziren bai 2006an bai 2011n, baina pixka bat egin dute behera bost urte hauetan. Getxon, emakumeak beti dira enplegua aktiboki bilatzen ari diren langabeen ehuneko handiagoa. 2016ko maiatzean, zehatz-mehatz, emakumeen langabezia tasa % 13,7ra heltzen zen, eta gizonena, aldiz, 4 puntu baxuagoa zen, % 9,8. Hala ere, datu horiek nazionaliatearekin gurutzatuz gero, ikusten dugu Europako nazionalitaterik ez duten pertsonen kasuan emakume landunen ehunekoa gizonena baino altuagoa dela; horrek baieztatzen du Getxon lan egiteko adina duten emakume atzerritarren proportzio handia finkatu dela, eta horietaz etxeko enpleguari eta ezkutukoari buruzko atalean hitz egingo dugu berriro. Jarduera-sektoreka, Getxon lan egiten duten 16 urtetik 64 urtera arteko emakumeen biztanleria zerbitzu sektorean biltzen da nagusiki (% 90 inguru). Gizon landunak ere zerbitzu sektorean biltzen dira (% 70 inguru), baina eraikuntza eta industria sektorean ere egiten dute lan. Adin taldeka, 45 urteko edo 45 urte baino gehiagoko emakumeen taldean bildu da langabe kopuru handiena, alegia, 2016ko maiatzean Getxon langabe zeuden emakume guztien % 52,26.

20 2.2.4. GOGOETA EGITEKO ALDERDIAK
ETXEKO ENPLEGUA ETA EZKUTUKO ENPLEGUA: EMAKUME AURPEGIA DUEN ERREALITATEA Getxon, etxeko enpleguaren garrantzia Euskadiko gainerako udalerrietan baino handiagoa da, eta jarduera sektore hori emakumeek betetzen dute nabarmenki eta, zehatz mehatz, Latinoamerikako eta Filipinetako jatorriko emakumeek, tokiko testuinguruan. Gainera, “Pertsona atzerritarrak Getxon: integrazioaren adierazleak” txostenean, Ikuspegik 2015ean egindakoan, adierazi zen etxeko lanak eta zaintzakoak kanpokoen esku uzten dituzten klase ertaineko biztanleen artean jatorri atzerritarreko pertsonak ere badaudela. % 78,85ek astean 60 ordu baino gehiago lan egiten zuten, heren batek ez zeukan ordu librerik astegunetan, eta soilik % 23,56k zituzten legearen arabera haien eskubidekoak diren 36 atseden ordu jarraituak astean. % 85ek ez dute gutxieneko soldata kobratzen egiten duten asteroko lanaldiari dagokionez. Barrukoen % 13,94k ez zeukaten paperik. Kasu batzuetan, astean 81 ordu baino gehiagoko lanaldiak zituzten, astelehenetik igandera, eguneko atsedenik gabe. Kanpoko langileak: Enplegatzaileen jatorria edozein dela ere, panoramika horrek “zaintza kate globalak” esaten zaienak gogorazten dizkigu; fenomeno hori ekonomialari feministek deskribatzen dute eta migrazioak globalizazioaren testuinguruan izaten ari diren pixkanakako feminizaziotik dator: Erdiak baino pixka bat gehiago zaintzaz arduratzen ziren, kasuen heren batean (% 30,7), haurrak zaintzeaz. Adinekoentzako arretan, adinekoen % 54,90 eta gaixoen % 37,74 bakarrik bizi ziren. Bertako kanpoko langile gehienek lanaldi partzialean lan egiten zuten, % 83,12k. “Zaintza kate globalak neurri transnazionaleko kateak dira, zeinak egunero bizitzari eusteko helburuarekin eratzen diren eta zeinetan etxe batzuek beste batzuei ematen dizkieten zaintza lanak, botere ardatzetan oinarrituta; horien artean generoa, etnia, klase soziala eta etorkia azpimarra daitezke (Orozko, 2007)”. % 70,53 Gizarte Segurantzan alta emanda zeuden; hortaz, ia 8 puntuko gehikuntza egon da urtearekin erkatuta. Dena den, ordu tarte batzuetan, enpleguaren heren bat lan kontraturik gabe egiten zen.   Ez daukagu Getxo udalerriari buruzko azterketa eguneraturik urtean 1620/2011 Errege Dekretuaren bidez gertatu zen legeria aldaketaren ostean sektoreko errealitateaz jakiteko. Hala ere, Etxeko Langileen Elkartearen (ATH-ELE) gogoeta batzuek sektore horretako arazoak baloratzen laguntzen dute, 2015ean jaso zituzten datuetan oinarrituta (bulegoetan 475 pertsonari arreta emanez). Goian aipatutako datuek baieztatzen dute enplegu sektore feminizatua eta bereziki ezegonkorra dela. Fenomeno horrek adierazten du premiazkoa dela zaintzen eta gizarte desberdintasunaren arteko harremanari arretaz heltzea, alderdi lokala gainditu eta globala barne hartzen duen ikuspegi batetik. Hain zuzen, zaintza lanaren balorazio sozial eta ekonomikorik egiten ez denez, lan horiek hautatzeko gaitasun txikiena daukaten taldeetara mugatzen dira eta, beraz, sexuaren, etniaren eta lan horrek ezaugarri duen migrazio estatusaren arabera segmentatzen dira (Orozko, 2007). Barruko langileak: Adinekoak zaintzen zituzten % 80 zaintzen zuten pertsonarekin bakarrik bizi ziren, eta hori, sarritan, mendetasun egoera nabarmenean zegoen.

21 GOGOETARAKO PUNTUAK ENPLEGURAKO ETA SUSTAPEN EKONOMIKORAKO BALIABIDEAK - GETXOLAN Diagnostikoan azaldu dugunez, udalerriak, Getxolanen bitartez, hainbat ekimen dauzka Getxon enplegua, enpresen sorrera eta sustapen ekonomikoa sustatzeko. Ekintza esanguratsuenen artean, enpresa sustapenera eta ekintzailetzara bideratutakoak aipatu behar ditugu, baita enpresak eta ekintzaileak profesionalizatzeko egiten direnak ere. Modu berean, arlo honetan proiektu berritzaileak abiatu ditugu, hala nola DELI proiektua (Aniztasuna Tokiko Ekonomian eta Integrazioa), zeinaren bidez aukera hobeak eman gura izan dizkiegu etorkinei tokiko ekonomian parte hartzeko, eta atzerriko enpresek udalerrian egiten duten ekarpen ekonomiko eta sozial garrantzitsuari buruz sentsibilitatea sortu nahi izan dugu. Gogoeta berbera egiten da bertoko emakumeek bultzatutako enpresei eta proiektu profesionalei buruz, interesgarritzat jotzen delako genero ikuspegia daukaten azterlanak egitea, ondoko hauek identifikatze aldera: i) emakume eta gizon ekintzaileen mantentze tasa, ii) pertsonak enpresa-proiektu bat sortzera animatzen dituzten faktore bereziak, eta iii) sortutako enpresa- proiektuei jarraipena emateko orduan eragina daukaten arrazoiak eta kasuak. Aurrekoari lotuta, garrantzitsua da aipatzea udalerria ematen ari den urratsak, bereziki prekarioak eta femeninoak diren sektoreetako enpresa pribatuetako hitzarmenetan klausula sozialak sartzeko helburuz, langileen – eta, bereziki, emakumeen– oinarrizko eskubideak betetzen direla bermatzen dutenak. Beste alde batetik, azpimarratu behar dugun beste ekimen bat Getxolanek EmakumeEkin elkartearekin duen lankidetza da. Elkarte honen helburua emakume ekintzaileak babestea eta emakume guztiei ekintzailetzaren aukera hurbiltzea da. Elkarte horrek oso bazkide aktiboak dauzka Getxon, eta Getxolanen egoitzan bildu ohi dira. Diagnostiko honetarako egin diren sakoneko elkarrizketetan, proiektu hau positiboki aipatzen da, atzerritarrei buruzko ideia faltsu batzuei aurre egiteko balio izan duelako, adibidez abian jartzen dituzten enpresak azkar desagertzen direla. Zentzu horretan, azaldu da atzerritarrek enpresak egiteko, sortzeko eta kudeatzeko modu berri eta ezberdinak eskaintzen dituztela. Hori oso garrantzitsua da gure udalerrian, hemengo enpresagintza nahiko klasikoa delako eta biztanleria bereziki azkar zahartzen ari delako. Hala eta guztiz ere, azpimarratu da oso interesgarria litzatekeela sakonago aztertzea atzerriko emakumeen enpresa-bilbea, zeintzuk diren beraien beharrizanak, eta zein faktorek zehazten dituzten beraien enpresa- proiektuen arrakasta. Zenbait komunikabidetan argitaratu diren elkarrizketetan, elkarteko lehendakariak bereziki aipatzen du emakumeak genero-bazterketaren biktimak direla eta lan-munduko elitetik kanpo daudela. Gainera, azpimarratzen da ekintzailetzaren barruan emakumeak aske sentitu behar direla beren ekintzailetza modua garatzeko, gizonen ereduak nahitaez kopiatu beharrik gabe. EmakumeEkin elkartearen proiektuetako bat “Tutore immigranteak” izenekoa da, emakume migranteak laneratzeko helburua duena. Elkarteko presidentearen arabera, “zenbait txostenek erakusten digute emakume horietako askok prestakuntza onegia daukatela egiten duten lanerako, eta gainera lan prekarioak egiten dituztela”. EmakumeEkin elkarteak aholkua eta babesa eskaintzen dizkie, besteak beste pairatzen dituzten genero eta kultura estereotipoak gainditzeko.

22 GOGOETARAKO PUNTUAK ENPLEGURAKO ETA SUSTAPEN EKONOMIKORAKO BALIABIDEAK - GETXOLAN Azkenik, Getxolanetik bultzatutako baliabideei buruz diagnostiko honetarako martxan jarri diren tailer kualitatiboetan parte hartu duten pertsonen balorazioa nabarmendu behar dugu: Zentzu honetan, Getxolanen proiektuen esparruan bultzatutako azterlan eta txostenak egiteak udalerriko ekonomia-sustapeneko eremuen ikuspegi xedea izateko ematen dituen aukera handiak nabarmendu behar ditugu. Interesgarria litzateke aholkularitza berezi bat egitea txosten horietarako kontratazio pleguetan modu sistematikoagoan sartzeko datuak sexuaren arabera biltzeko eta tratatzeko baldintza, gizonen eta emakumeen beharrizan ezberdinduen erradiografia are xeheagoa eduki ahal izateko. Ezer baino lehen, azpimarratu behar dugu balorazio positiboa egiten dela baliabide honek bultzatzen duen prestakuntzaz, enpresa bat abian jartzeko eta kudeatzeko tresna garrantzitsuak eskaintzen baititu. Era berean, nabarmentzen dugu interesgarria litzatekeela aztertzea emakumeek batik bat nolako enpresak sortzen dituzten. Baita ere zein enpresa mantentzen diren eta zein ez, emaitza onenak ematen dutenak eta abar. Era berean, lan-merkatu ofizialetik kanpo dagoen ordaindutako lanari buruz (etxeko langileak) informazio gehiago izatearen garrantzia aipatu da, sarritan lan-merkatu formalean sartzeko zailtasunak dituzten emakumeentzat laneratze bidea baita. Azkenik, adierazi da garrantzitsua dela eskaintzen diren baliabide eta zerbitzuetan genero ikuspegia finkatzea, batez ere kasu hauetan: Erabiltzaileen zaintzaren beharrizanei erantzuten dien azpiegitura bat eskaintzea. Hau da, haurtzaindegi zerbitzuak, zaintza zerbitzuak eta kontziliazioa. Aholkularitza eskaintzea eta berdintasun gaietan prestakuntza daukaten teknikariak izatea, batez ere herritarrekin zuzenean lantzen denari buruz.


Descargar ppt "+ 2.2 kapitulua + ENPLEGUA ETA EKONOMIA SUSTAPENA."

Presentaciones similares


Anuncios Google