La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Erakundea: ADICAS, CASTRO URDIALESEKO DESGAITUEN ELKARTEA

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Erakundea: ADICAS, CASTRO URDIALESEKO DESGAITUEN ELKARTEA"— Transcripción de la presentación:

1 Erakundea: ADICAS, CASTRO URDIALESEKO DESGAITUEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: KANTABRIA Proiektua: BERDINTASUNEAN IKASTEN Desgaitasunaren alorrean sentsibilizatzeko kanpaina abian ipintzeko asmoz materialak argitaratuko dira. Castro eta Kantabriaren Ekialdeko Haur eta Lehen hezkuntzako hala nola Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleengana ere zuzenduta dago, aniztasunarekiko errespetuan hezitzeko eta aurreritzirik gabeko gizarte bidezkoagoa nahiz berdintzaileagoa eratzeko. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Kantabriako Gobernua

2 Erakundea: AFA ALACANT, ALACANTEKO ALZHEIMERDUN GAIXOEN SENIDEAK ETA LAGUNEN ELKARTEA.
Jarduera-eremua: ALACANT Proiektua: ALACANTEKO AFA EGOITZA Alacanteko Alzheimer eta bestelako Dementzia daukaten Gaixoentzako Egoitza Espezializatua. Euren asmoa bikoitza da: elkarbizitzarako gune bilakatzea eta egoitzan daudenen senideek zein bertako komunitateak horretan parte hartzea. Horretarako, urteko alor anitzeko programazio zabala izango du, gaixotasunak jota daudenei eta beren senidei zuzenduta. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Valentziako Enplegu Zerbitzua

3 Erakundea: AFAVIDA, ALZHEIMERRA DUTEN GAIXOEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: GRANADA Proiektua: AFAVIDA PROGRAMA INTEGRALA Erakundeak Almuñecarren duen egoitzan estimulazio kognitiboa eta fisioterapia lantzeko programa. Hurrengo pertsonei zuzenduta dago: Alzheimerren gaixotasunak jotakoak, fase arin edo moderatuan daudenean; DCAE (adinari lotutako urritasun kognitiboa) dutenak; eta DMAE (adinari lotutako memoriaren urritasuna) dutenak. Iraupena: 10 hilabete Finantza-kideak: Almuñecarreko Udala, Gizarte Ongizate Saila.

4 Erakundea: AFDEM, GAIXO MENTALEN ESKUBIDEENTZAKO SENIDEEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: CASTELLO Proiektua: GAIXOTASUN MENTALA DAUKATEN PERTSONAK ERREHABILITATU ETA GIZARTERATZEA Erakundeak Castellon duen egoitzan garatutako programa da. Buruko gaixotasuna izan eta sare publikoan arreta jasotzen ez duten pertsonei hala nola beren senideei zuzenduta dago. Helburua bizi-kalitatea hobetzea da, honako zerbitzu hauen bitartez: arreta, informazioa, gizarte-orientabidea eta laguntza zein errehabilitazio psikologikoa. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Castelloko Aldundia eta Udala, Gizarte Ongizate Saila

5 Erakundea: ALCER ALMERIA
Jarduera-eremua: ALMERIA Proiektua: BEHIN BEHINEKOZ OSTATU EMATEKO ZERBITZUA Giltzurruneko transplantea jaso duten pazienteen senide zaindarien egonaldia erraztea, Almeriako probintziarako transplanteak egiten dituen ospitalera joan behar direnean, hain zuzen, Malagako Carlos Hava Ospitalea, Almeriako hiriburutik 220 km.-tara dagoena. Horren bitartez, ohiko bizitokitik kanpo egoteak dakarren neke psikologikoa eta kalte ekonomikoa murriztu nahi dira. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Cajamar

6 Erakundea: APANDIS. LORCAKO ESKUALDEAN ADIMEN-DESGAITASUNA DUTEN SEME-ALABEN GURASO ELKARTEA
Jarduera-eremua: MURTZIA Proiektua: IBILGAILU EGOKITUA 22 plazako ibilgailu egokitua hartzea, Erakundeak Lorcan duen Eguneko Zentroko erabiltzaile desgaituak garraiatzeko bideratuta. Izan ere, maiatzaren 11ko lurrikararen ondorioz bere zerbitzuak instalakuntza berrietara eroan behar izan ditu, hirigunetik 4,5 km.-tara. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea

7 Erakundea: APSA, ALACANTEKO ADIMEN URRITUA DUTENEN ALDEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: ALACANT Proiektua: PRESTAKUNTZA PROGRAMA eta CDIAT Arreta osoa eskaintzen duen zentro bat abian jartzea 0-6 urte bitarteko haurrei, hala nola beren senideei eta inguruneari ere zuzenduta. Horren helburua neska-mutilak haien garapenean dituzten trastornoen aurrean momentuko beharra edo betirakoak, edo pairatu dezaketenak ere erantzutea da. Halaber, muntaketa-kateko operario gisa trebatzeko programaren bidez, desgaitasun intelektuala duten ikasleak bizitza aktiborako prestatzeak hurrengo atalak barne hartzen ditu: prestakuntza espezifikoa, beharrezko ezagutza teknologikoak eta profil profesional horretarako behar diren jarduera praktikoak. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Valentziako Generalitat, Juan Peran Pikolinos Fundazioa

8 Erakundea: APSA, ALACANTEKO URRITU PSIKIKOEN ALDEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: ALACANT Proiektua: CAMÍ OBERT ETA ESPETXEKO OSPITALE PSIKIATRIKOA Prestakuntza eta lanbide hastapenerako programa, urte bitarteko adimen-urritasuna duten 62 pertsonari zuzenduta, Alacanteko Erakundearen egoitza sozialean garatzeko. Era berean, gaitza dutenei eskainitako prestakuntzarekin batera, senideen artean elkarri laguntzeko taldea garatuko da. Bestetik, Alacanteko Fontcalent udalerriko espetxeko ospitale psikiatrikoan eta espetxe alorreko bestelako egoeretan barneratuta dauden eta urritasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko laguntza programa abian jarriko da. Helburua bizi-kalitatea hobetzea da, gizarteratzeko aukera ematen duten gizarte eta lan-arloko ohiturak bereganatzea sustatze aldera. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Alacanteko Aldundia eta Udala, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioa, Elkartasun eta Herritartasun Saila (Generalitat)

9 Erakundea: ASFEME, ELX, CREVILLENT, SANTA POLA ETA TABARCA IRLAKO GAIXOTASUN MENTALA DUTENEN ETA BERE SENIDEEN ELKARTEA Jarduera-eremua: ELX, CREVILLENT ETA SANTA POLA Proiektua: ETXEKO ARRETA PSIKOSOZIALA Arreta psikosoziala eta etxerako programa Elx, Santa Pola, Crevillent, eta Tabarca irlan, gaixotasun mentala duten 150 pertsonari eta haien senideei zuzenduta. Horren bidez, erantzun pertsonalizatua ematen zaie gaixotasun mentala dutenei edota beren senideen inguruneari, ulertzeko eta laguntza nahiz informazioa jasotzeko beharrizan zehatz eta larrietarako egokituta. Horrela, gaixotasunak hondatutako funtzionamendu-eremuak berpiztu, autonomia erraztu eta gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzen lagundu nahi da. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Osasun Saila, Gizarte Gaietako Ministerioa, eta Crevillenteko Udala

10 Erakundea: ASIEM, GAIXOTASUN MENTALAREN OSASUN INTEGRALAREN ALDEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: VALENTZIA Proiektua: GAIXOTASUN MENTALAREN MUNDUKO EGUNAREN ALDEKO KANPAINA Urriaren 10a, Gaixotasun Mentalaren Munduko Eguna dela-eta, sentsibilizazio-kanpaina egitea, Valentziarrei egun horretako ospakizunaren eta Erakundeak gaixoei ematen dizkien zerbitzuen berri emateko. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea

11 Erakundea: ASIEM. GAIXOTASUN MENTALAREN OSASUN INTEGRALAREN ALDEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: VALENTZIA Proiektua: ARRETA INTEGRAL BANAKATUA GAIXO ETA ZAINDARIENTZAT Familien eskola abian jartzea, Erakundeak Valentzian duen egoitzan. Honek azpiprograma bi ditu: Programa Psiko-hezitzailea eta Elkarren arteko Laguntza Taldea. Gaixotasun psikikoa duten pertsonei eta beren senideei zuzenduta daude, maila psikologiko, sozial, eta legalean jarduteko, beren beharrizanei erantzuna emateko asmoz. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Osasun Saila, EVES, eta Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioa

12 Erakundea: ASEDOWN, SEVILLA ETA BERE PROBINTZIAKO DOWN SINDROMEAREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: SEVILLA Proiektua: BALIABIDERIK GABEKO SENDIENTZAKO ZERBITZUAK ESKAINTZEA Pobrezian dauden edo diru-sarrera gutxi duten Down sindromedun pertsonen senideei arreta emateko programa. Horren bidez, gaixoen eta beren senideen beharrizanak asebete eta bizi-kalitatea ere hobetu gura da. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea

13 Erakundea: ASEDOWN, SEVILLA ETA BERE PROBINTZIAKO DOWN SINDROMEAREN ELKARTEA
Jarduera-eremua: SEVILLA Proiektua: ARRETA GOIZTIARREKO ZERBITZUA Down sindromea duten 0 eta 4 urte bitarteko Sevillako umeei eta beren senideei arreta emateko zuzendutako programa. Hurrengo programen bitartez egingo da: Arreta Goiztiarra, Lengoaiaren Estimulazioa, Familien Orientabidea eta Aholkularitza, eta Haur Eskolen Egokitzapena nahiz Ikastetxeko Jarraipenak. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea

14 Erakundea: ASPANION, VALENTZIAR ERKIDEGOAN MINBIZIA DUTEN UMEEN SENIDEEN ELKARTEA
Jarduera-eremua: VALENTZIA Proiektua: MINBIZIA DUTEN SEME-ALABADUN FAMILIENTZAKO TALDE TERAPEUTIKOAK Erakundeak Valentzian daukan egoitzan arreta osoko programa ematea, Valentziako Autonomia Erkidegoko minbizidun umeei eta haien sendiei zuzenduta. Bertan, jarraipenaren eta akonpainamenduko jarduera psikologikoen bidez laguntza eskainiko zaie, gaixotasunaren hasieratik eta tratamenduak iraungo duen bitartean, bai ospitalean bai eremu horretatik kanpo. Iraupena: 10 hilabete Finantza-kideak: Gizarte Ongizate eta Osasun Saila

15 Erakundea: ASPRONA, ALBACETE HERRIALDEKO ADIMEN URRITASUNA DUTENEN ETA HAIEN FAMILIEN ARRETARAKO ELKARTEA Jarduera-eremua: ALBACETE Proiektua: AZPIEGITUREN BERRIZTAPENA ETA AISIA NAHIZ ASTIALDIKO PROGRAMA Albaceteko Udalak lagatako 101 m2ko lokala eraberritu, egokitu eta ekipatzeko lanak. Bertan jarriko da Familiei Laguntzeko Zerbitzuko egoitza berria. Halaber, aisia inklusiboko eta boluntariotzako Programa burutuko da, Albaceteko probintziako desgaituei zuzendua. Iraupena: 3 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea

16 Erakundea: AVAFI, FIBROMIALGIAK ERAGINDAKOEN VALENTZIAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: VALENTZIA Proiektua: ETORKIZUNA DUEN ORAINALDIA Esku-hartze psikosozialeko proiektu bat abian jartzea, Valentziako Autonomia Erkidegoan Fibromialgiak eragindako 591 laguni zuzendutakoa, gehienak emakumeak izanik. Lagun horiek, gehien bat, harreman eta integrazio arazoak dituzte. Jarduerak hainbat alorretakoak izango dira: asistenzia, prestakuntza, zabalkundea eta jolasak. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Gizarte Ongizate eta Osasun Saila

17 Erakundea: EL ARENAL, DESGAITUAK LANERATZEAREN ALDEKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: KANTABRIA Proiektua: 2011ko JARDUERA-PROGRAMA Kantabriako Ekialdean desgaitasun psikikoa duten pertsonei zuzendutako eguneko zentro okupazionala. Bertan, laneratzea nahiz pertsonen eta asistentziaren egokitzapena eskaintzen da, inplikatutako familien laguntza eta lankidetzarekin. Gazte desgaituek ikasketak amaitzen dituztenean izaten duten arazoari erantzun globala eman nahi zaio. Horrela, norbere bizi-kalitatea eta familiena hobetu nahi dira. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Lan eta Gizarte Ongizate Saila, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia

18 Erakundea: FARO, MINBIZIDUN UMEEN ETA BEREN SENIDEEN ERRIOXAKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: LOGROÑO Proiektua: 2011ko GALA Errioxako Kiroldegian 2011ko apirilaren 9an Elkarte honen alde egindako Ongintzazko Kontzertuari laguntzea. Horren helburua dirua bildu eta Erakundeak minbizidun umeei eta beren senideei eskainitako zerbitzuen berri ematea da. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Beste laguntza batzuk

19 Erakundea: MURTZIAKO ESKUALDEKO FEAPS
Jarduera-eremua: MURTZIA Proiektua: DESGAITASUNA DUTENEN SENIDEEI LAGUNTZA EMOZIONALA EMATEKO TALDEAK Senideei Laguntza Emozionala emateko Zerbitzua, Murtziako Eskualdean adimen-desgaitasuna eta garuneko paralisia dituztenen senideei zuzendutakoa. Horrekin, beren beharrizanei erantzuna eman eta bizi-kalitatea hobetu nahi dira. Horretarako, informazio, prestakuntza, dinamizazio, laguntza eta arindura eskaintzeko jarduerak egingo dira. Halaber, familiaren ingurunean baldintza eta jarrera positiboak sortzea sustatuko da. Iraupena: 9 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea

20 Erakundea: FASS, ANDALUZIAKO SALBAMENDU ETA SOROSPEN FEDERAZIOA
Jarduera-eremua: MALAGA Proiektua: BILAKETA, SALBAMENDU ETA ERRESKATE UNITATEAK. ESKU-HARTZE ARINEKO GUNEAK (PIR) Malagako esku-hartze arineko gunea finkatzea, itsasoan arriskuan dauden pertsonei sorospena eskaintzeko eta desgaituekin lan egiten duten erakundeei prebentzio lanetan eta sostengu jardueretan laguntza emateko. Horretarako, salbamendu, bilaketa eta erreskaterako material tekniko aurreratuenaz hornituko dira. Iraupena: 15 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea

21 Erakundea: PRIMAVERA VALENTZIAKO ERKIDEGOKO FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: CASTELLO Proiektua: ENPLEGU ETA TUTORETZARAKO PROGRAMA OKUPAZIONALA Erakundeak Castello hirian duen egoitza hornitzea, publizitate-kanpaina egitea eta Fundazioaren aldeko lehiaz kanpoko I. Lasterketa antolatzea. Horren xedea gaixotasun mentala duten pertsonen eta beren senideen alde eskainitako zerbitzuak zabaltzea da. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea

22 Erakundea: GARUN PARALISIDUNEI LAGUNTZEKO AIXEC FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: VALENTZIA Proiektua: GAITASUNERAKO IKASTEGIA Desgaituei zuzendutako prestakuntza arloko eta laneratzeko programa. Jarduera hori Desgaituen Gizarteratze eta Laneratzeko Laguntzarako Europako Esparruaren eta Autonomietako Aukera Berdintasun Planen barruan dago. Halaber, hiru ardatzetan oinarrituta dago: Zaindari, Senide eta Herritarren Trebakuntza, Arlo sozio-sanitario desberdinetako langileen kualifikazio profesionalaren edo espezializazioaren hobekuntza, eta Arrisku-egoeran dauden kolektiboetako kideak laneratzea. Iraupena: 18 hilabete Finantza-kideak: Enplegu Sustapeneko Lurralde Ordezkaritza, Valentziako Enplegu eta Prestakuntza Zerbitzua, eta Valentziako Erkidegoko Solidaridad y Voluntariado Fundazioa.

23 Erakundea: ADIMEN-DESGAITASUNERAKO ZARAGOZAKO DOWN FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: ZARAGOZA Proiektua: ENPRESA SOLIDARIOETARAKO IV. GALA ETA ARDO SOLIDARIOAREN KANPAINA Ardo Solidarioaren Kanpaina eta Enpresa Solidarioetarako Gala Zaragozako Merkataritza Ganbaran egitea. Enpresariei zein marketin, giza-baliabide eta enpresako gizarte-erantzukizunaren arduradunei zuzenduta dago. Horren xedea, Erakundea bera, adimen desgaitasuna dutenei eskainitako zerbitzuak, eta enpresekin batera landutako proiektua ezagutaraztea da. Iraupena: 3 hilabete Finantza-kideak: Zaragozako Merkataritza Ganbara eta beste laguntza batzuk

24 Erakundea: ADIMEN DESGAITASUNERAKO ZARAGOZAKO DOWN FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: ZARAGOZA Proiektua: ASTIALDIRAKO ETA ATENTZIO GOIZTIARRAREN OSTEKO ALDIRAKO ZENTROA Aisia eta astialdiko programa eta zerbitzu nahiz baliabideetarako zentroa Erakundeak Zaragozan duen egoitzan. Adimen-desgaitasuna eta ikasteko zailtasunak dituzten 6 urtetik aurrerako ume eta gazteei hala nola beren senideei ere zuzenduta dago. Horrekin, beren bizi-kalitatea hobetzeaz gain, familian, ikastetxean eta gizartean txertatzea sustatu nahi da. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Enplegu, Gazteria, Gizarte Zerbitzu eta Hezkuntzako Aragoiko Institutua eta Zaragozako Udala.

25 Erakundea: JORGE ALIÓ FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: ALACANT Proiektua: ANBLIOPIARI ETA IKUSMENAREN BESTE ANOMALIA BATZUEI AURREA HARTZEKO KANPAINA Alacanteko ikastetxeetan kanpaina egitea hurrengo xedearekin: egon daitezkeen eragile anbliogenikoak (begi alperra delakoa) detektatzea, probintziako 111 udalerrietan erasandako ume ikasleengan. Iraupena: 5 hilabete Finantza-kideak: Alacanteko Udala

26 Erakundea: KAIROS, GIZARTE EKIMENEKO KOOPERATIBA SOZIETATEA
Jarduera-eremua: ZARAGOZA Proiektua: BABESPEKO ETXEBIZITZA PROGRAMA “Bizitza autonomoari ekiteko etxebizitza” egokitzeko eta atontzeko lanak, adimen-desgaitasuna duten Zaragozako 18 lagunengana zuzendutakoa. Horren helburua, erabiltzaileek dituzten beharrizanak asebetetzea eta beraiei ahal den bizimodurik integratuena eta normalizatuena eskaintzea da, bakoitzaren gaitasunaren arabera. Horretarako, une bakoitzean eskatzen dituzten laguntzak emango zaizkie. Iraupena: 4 hilabete Finantza-kideak: Gizarte Zerbitzuetako Aragoiko Institutua, Roviralt Fundazioa, Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusia

27 Erakundea: GANDIAKO PARKINSON ELKARTEA
Jarduera-eremua: VALENTZIA Proiektua: PARKINSONEN GAIXOTASUNAK JOTAKOEI EMANDAKO LAGUNTZA INTEGRALA Parkinsonen gaixotasunak erasandako pertsonen eta beren senide zaindarien arreta integralerako programa. Horretarako, hainbat terapia erabiliko da, hurrengo helburuekin: errehabilitazioa, prebentzioa, osasunaren sustapena, eta bizi-kalitatea hobetzea. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Gandiako Udala, Gizarte Ongizate eta Osasun Sailak, Valentziako Aldundia

28 Erakundea: DIANOVA ESPAINIA ELKARTEA
Jarduera-eremua: MADRIL Proiektua: NERABE, GAZTE ETA SENDIENTZAKO ORIENTABIDEA, ARRETA ETA BITARTEKARITZA ESKAINTZEKO ZERBITZUA Pertsona gisa heltzeko eta gizartean ondo moldatzeko zailtasunak dauzkaten nerabeei zuzendutako esku-hartze sozio-hezitzaileko programa. Beraren bidez, gazte eta senide bakoitzak dituen egoera arazotsuei arreta emateaz gain, hezkuntza emozional eta sozialaren eremuan jarduera pedagogiko formal eta ez-formalak burutzen ditu. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea

29 Erakundea: EDUCACION DESDE CANTABRIA ELKARTEA
Jarduera-eremua: BRASIL Proiektua: GIZARTETIK BAZTERTUTA DAUDENENTZAKO ZENTRO SOZIO-HEZITZAILEAK Proiektua Itaka Escolapioak Fundazioarekin lankidetzan egingo da. Bere helburua Brasilgo Governador Valadares eta Belo Horizonte eskualdeetan gizartetik baztertuta dauden adingabeko, gazte eta emakumeei arreta integrala emateko programa abian jartzea da. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Arabako Foru Aldundia, Itaka Eskolapioak Fundazioa, Governador de Valadareseko Gizarte Laguntzarako Udal Fondoa

30 Erakundea: KARITATEAREN VALENTZIAKO ELKARTEA, CASA CARIDAD
Jarduera-eremua: VALENTZIA Proiektua: 365 ENPRESA SOLIDARIO Erakundeak Valentzian eskaintzen duen jantoki solidarioko zerbitzua laguntzea. Gizartetik baztertuta eta muturreko pobrezian bizi diren 500 lagunei zuzendutako dago, 365 enpresa solidario programaren barruan. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea

31 Erakundea: UMEEN ALDEKO BALIA FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: MADRIL Proiektua: 2012ko BALIA TETUAN ZENTROA Gizartetik baztertuak izateko arriskupean dauden 3 eta 12 urte bitarteko 100 umeei zuzendutako espazio sozio-hezitzailea da. Horren helburua beraiek gizarteratzea da, hurrengo baliabideak erabilita: hezkuntza, trebezia sozial eta pertsonalak eta talentuaren nahiz adimen emozionalaren sustapena. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea

32 Erakundea: ITAKA ESKOLAPIOAK FUNDAZIOA – VALENTZIA
Jarduera-eremua: BRASIL Proiektua: GIZARTETIK BAZTERTUTA DAUDENENTZAKO ZENTRO SOZIO-HEZITZAILEAK Gizartetik baztertuta dauden adingabeko, gazte eta emakumeei arreta integrala emateko programa, Brasilgo Governador Valadares eta Belo Horizonte udalerrietan. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Arabako Foru Aldundia, Governador de Valadareseko Gizarte Laguntzarako Udal Fondoa, Erakunde eskatzailea

33 Erakundea: ITAKA ESKOLAPIOAK FUNDAZIOA – ERRIOXA
Jarduera-eremua: BRASIL Proiektua: GIZARTETIK BAZTERTUTA DAUDENENTZAKO ZENTRO SOZIO-HEZITZAILEAK Gizartetik baztertuta dauden adingabeko, gazte eta emakumeei arreta integrala emateko programa, Brasilgo Governador Valadares eta Belo Horizonte udalerrietan. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Arabako Foru Aldundia, Governador de Valadareseko Gizarte Laguntzarako Udal Fondoa, Erakunde eskatzailea

34 Erakundea: ITAKA ESKOLAPIOAK FUNDAZIOA - ZARAGOZA
Jarduera-eremua: BRASIL Proiektua: GIZARTETIK BAZTERTUTA DAUDENENTZAKO ZENTRO SOZIO-HEZITZAILEAK Gizartetik baztertuta dauden adingabeko, gazte eta emakumeei arreta integrala emateko programa, Brasilgo Governador Valadares eta Belo Horizonte udalerrietan. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Arabako Foru Aldundia, Governador de Valadareseko Gizarte Laguntzarako Udal Fondoa, Erakunde eskatzailea

35 Erakundea: SANTANDERREKO UDALAREN GIZARTE-ZENTROAK ETA JARDUERAK SUSTATZEKO FUNDAZIOA
Jarduera-eremua: KANTABRIA Proiektua: BARATZ EKOLOGIKOEN PROIEKTUA Santanderreko erdiguneko lorategietan baratz ekologikoak abian ipintzea. Bertan, prestakuntza eta gaitasun profesionala garatzeko programa burutuko da, desgaitasunen bat dutenei edo gizartetik baztertuta daudenei zuzenduta, eta pertsona horiek lan-merkatuan txertatzea sustatzeko. Iraupena: 17 hilabete Finantza-kideak: Santanderreko Udala

36 Erakundea: LLERE, GIZARTE-HEZKUNTZAZKO ELKARTEA
Jarduera-eremua: TOLEDO Proiektua: LANERATZEKO TOLEDOKO PROIEKTUA Eskola-abstentismoaren kontrako esku-hartze sozio-hezitzaileko programa, batik bat, Toledon txabola-kokalekuetan bizi direnentzat, Udalaren Gizarte Zerbitzuekin batera. Horren bitartez, derrigorrez eskolaratzeko adinean daudenak ikastetxera joatea eta bertan egokitzea eragozten duten zergatiak murrizte aldera, egoera ahulean edo gizartetik baztertuta daudenentzat. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Toledoko Udala eta Kirolaren Zuzendaritza Nagusia

37 Erakundea: UNIÓ POBLES SOLIDARIS
Jarduera-eremua: VALENTZIA Proiektua: INTÉGRATE+ Esku-hartze sozio-hezitzailerako programa, gizartetik baztertuta dauden etorkinei zuzendutakoa, gizarteratzeko prozesua hobetzeko xedez. Horretarako, hiru jarduera-eremutan jardungo du: alfabetizazioa, orientabide soziolaboraleko jarduerak eta etorkinak hartzen dituen gizartea sentsibilizatzea. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Valentziako Generalitat eta beste finantzatzaile pribatu batzuk

38 Erakundea: AFRICA DUINA
Jarduera-eremua / Herrialdea: KENYA Proiektua: NGARE NDARE BASOAN URARI BURUZKO PROIEKTUA Uretarako instalakuntzak eraikitzea Ngare Ndare basoan hornitutako uraren kalitatea eta kopurua hobetzeko xedez. Horrela, basoaren ondoko komunitateen eta Kenyako Iparraldeko eskualdeen bizi-kalitatea sustatuko da. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde eskatzailea

39 Erakundea: LOS CAMINOS DEL CANTE KULTUR ELKARTEA
Jarduera-eremua: ANDALUZIA Proiektua: BBK FLAMENKO ZIKLOA Malaga, Sevilla, Cadiz eta Jerez de la Frontera hirietako jaialdi flamenkoa eta beste ikuskizun eta jardueren ospakizuna. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Jerez de la Fronterako Udala eta Administrazio Publikoak 39

40 Erakundea: MALAGAKO EKIALDEKO KOSTALDEKO ARRANTZALEEN ELKARTEA (APLEM)
Jarduera-eremua: MALAGA Proiektua: TXALUPAK (JÁBEGA) ITSASARTEA GURUTZATZEN DU Itsasaldeko ohiturak eta rebalaje delako kultura laguntzea eta sustatzea Cadiz eta Malagako probintzietan, mende biko antzinakotasuna daukan txalupa (jábega) batekin Itsasartea zeharkatuz, El Palo Auzoko arraunlari gazte eta arrantzale beteranoek tripulatua. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Erakunde Eskatzailea 40

41 Erakundea: CIUDAD DE TOLEDO ARETO-FUTBOLEKO OINARRIZKO KIROL KLUBA
Jarduera-eremua: TOLEDO Proiektua: CD TOLEDO KIROL KLUBARI LAGUNTZEA Toledo probintziako eskola adinako umeek kirolean parte hartzeko programa, areto-futbolaren oinarri teknikoak nahiz taktikoak hobetzean interes berezia jarrita, parte hartzaileen arteko kirol gaitasunak sustatzeko asmoz. Iraupena: 11 hilabete Finantza-kideak: Erakunde Eskatzailea 41

42 Erakundea: MOPRISALA OINARRIZKO KIROL KLUBA Jarduera-eremua: TOLEDO
Proiektua: TOLEDOKO OINARRIZKO FUTBOL SALA ESKOLA, DENBORALDIRAKO Toledoko umeek kirolean parte hartzea sustatzeko programa, Futbol sala Eskolaren bidez, gaur egun ehun jokalari gazte baino gehiagori prestakuntza ematen diona, kirol arloan ez ezik, ikuspegi integral eta humanista baten arabera: garapen kognitiboa, psikosoziala, fisiko-motorea eta gaitasun tekniko-taktiko bereziak. Iraupena: 16 hilabete Finantza-kideak: Toledoko Aldundia, beste herri-erakunde batzuk eta enpresa pribatuak 42

43 Erakundea: TOLEDOKO BELAR HOCKEY KLUBA Jarduera-eremua: TOLEDO
Proiektua: TOLEDOKO HOCKEY SARE SOZIALA ETA 2012 DENBORALDIAK Toledoko ikastetxeetan informazioa emateko programa, Hockey praktikatzea sustatzeko xedez, bestelako kirol-mota osasuntsua, joko garbia sustatuz, lehiarik eza, adiskidetasuna, hezkuntza ez sexista eta lehiatik urrun dagoen kirolak eskainitako onurak bilatzea. Hockeyaren inguruko sare soziala sustatzea barne hartzen du, familien, parte hartzaileen eta gizartearen topagune gisa. Iraupena: 16 hilabete Finantza-kideak: Komunitateen Junta, Toledoko Udala, Toledoko Aldundia eta Tecsound 43

44 Erakundea: PIONEROS FUNDAZIOA Jarduera-eremua: ERRIOXA
Proiektua: PIONEROS (AITZINDARIAK) PROIEKTUA Material praktikoak lantzea eta argitaratzea, ustez izaera akademiko urrikoak diren arlo batzuei aurre egiteko: adimen anitzen garapena, emozioen ezagutza eta kudeaketa, gatazken konponketa, komunikazio gaitasunen garapena, etab. Hori guzti hori, hezkuntza zentroetako irakasleei zuzenduta dago: ikastetxeak, institutuak eta familiak. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Promete Fundazioa 44

45 Jarduera-eremua: CIUDAD REAL
Erakundea: IMPEFE (SUSTAPEN EKONOMIKO, PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGURAKO UDAL ERAKUNDEA). Jarduera-eremua: CIUDAD REAL Proiektua: INFORMATIKA GELA Informazioa prozesatzeko ekipoak erostea, Gela Informatikoa abian jartzeko orientabide, aholkularitza eta laneratze programaren barruan Erakundeak Ciudad Realen garatutakoa, lana eskatzen duten pertsonei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetzeari begira. Iraupena: 4 hilabete Finantza-kideak: Erakunde Eskatzailea 45

46 Erakundea: NUEVA RIOJA Jarduera-eremua: LOGROÑO, HARO ETA CALAHORRA
Proiektua: NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ARTISAUTZAREN 1. AZOKA Errioxako nekazaritzako elikagaien artisautzarako sentsibilizatzeko eta laguntzeko programa, Logroño, Calagorri eta Haroko azokak eta ikuskizunak antolatuta. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: Errioxako Gobernua eta Erakunde Eskatzailea 46

47 Erakundea: NUEVA RIOJA Jarduera-eremua: ERRIOXA
Proiektua: ARIMA SOLIDARIOA BBK eta Diario La Rioja-ren arteko lankidetza “Errioxa, arima solidarioa” sariaren hirugarren deialdia burutzeko, ekimen solidarioak saritzeko xedez, ongizatearen sistema publikoak estaltzen ez dituen gizarte aloko beharrizanei erantzuteari begira, izaera berriztatzaileaz, aniztasunezko bizikidetza komunitarioa edukitzeko aukera emango dutenak, gizarte-erantzunkizuna, konpromiso zibikoa eta herritarren parte-hartzea ardatz hartuta, Errioxako Komunitatearen barruan. Iraupena: 12 hilabete Finantza-kideak: La Rioja Egunkaria 47

48 Erakundea: CIUDAD REALEKO KIROL UDAL PATRONATUA
Jarduera-eremua: CIUDAD REAL Proiektua: PATRONATUAREN JARDUERA-PROGRAMA Ciudad Realeko 16 kirol eskolatarako programa, aisialdi eta astialdiko jardueretan, jarduera fisikoa erreferentzia bezala sustatzeko xedez, probintziako 3 eta 16 urteko arteko ume-gaztetxoei zuzenduta. Iraupena: 8 hilabete Finantza-kideak: Erakunde Eskatzailea 48


Descargar ppt "Erakundea: ADICAS, CASTRO URDIALESEKO DESGAITUEN ELKARTEA"

Presentaciones similares


Anuncios Google