La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

18. ARGIA III Lan hau Creative Commons-en Nazioarteko 3.0 lizentziaren mendeko Azterketa-Ez komertzial-Partekatu lizentziaren mende dago.  Lizentzia horren.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "18. ARGIA III Lan hau Creative Commons-en Nazioarteko 3.0 lizentziaren mendeko Azterketa-Ez komertzial-Partekatu lizentziaren mende dago.  Lizentzia horren."— Transcripción de la presentación:

1 18. ARGIA III Lan hau Creative Commons-en Nazioarteko 3.0 lizentziaren mendeko Azterketa-Ez komertzial-Partekatu lizentziaren mende dago.  Lizentzia horren kopia ikusteko, sartu helbidean

2 3 Argia eta materia: zurgapena, islapena eta errefrakzioa. Objektuen koloreak. Argiaren aurrean objektuen portaera kontutan izanik, objektuak izan daitezke: Gardenak Opakoak Transluzidoak Argiak ezin du zeharkatu. Atzean dagoenean ezin dugu ikusi. Argiaren zati batek zeharka dezake. Atzean dagoena ikus dezakegu, baina ezin dugu zehaztu zer den zehazki. Lauso dago. Argiak zeharka dezake. Beraren ondoren dagoena ikus dezakegu.

3 Gorputz gardenak, opakoak eta zeharargien adibideak http://es
Gorputz gardenak, opakoak eta zeharargien adibideak helbideko 50. eta 51. diapositibetan dituzue.

4 objektuek zergatik dituzte hain kolore ezberdinak?
Gogoratu argizuria koloreen nahasketak direla eta koloredun argiak ditugula. Baira ere aintzat hartu Ortzadarren kolorez osatuta dago argi zuria: bioleta, urdina, berdea, horia, laranja eta gorria.

5 Errealitatean soilik hiru kolore daude: gorria, berdea eta urdina, kolore primarioak izenekoak, proportzio ezberdinetan nahastuz beste guztiak ematen dituztenak. Kantitate berdinean nahastuz argi zuria ematen dute. helbideko 52 diapositiban duzue. Agi ezberdinak batuz sintesi aditiboa dugu eta argiari filtroak ipiniz sintesi sustraktiboa dugu

6 SINTESI SUSTRAKTIBOA (pigmentuak)
SINTESI ADITIBOA SINTESI SUSTRAKTIBOA (pigmentuak) PRIMARIOAK SEKUNDARIOA OSAGARRIA PRIMARIOA PIG SEKUNDARIOA PIG OSAGARRIA PIG Egileen irudia

7 Argi iturri bakarra badago, iturriaren kolorea edozein izanda itzalak beti grisak izango dira.
Bestalde hiru kolore nahastuz beste koloreak lor daitezke. Hauek kolore primarioak dira: Gorria, berdea eta urdina. Bi kolore ezberdina nahastuz beste kolorea lortzen da. Hau zuria bada, bi kolore horiek konplementarioak edo osagarriak dira: horia eta urdina, cian eta gorria, magenta eta berdea. Begiak koloreen nahaste kolore bakar bezala pertzibitzen du. Argi horia pertzibitzen dugunean gorria eta berdea daude. Horia ikusten dugu baina ez da argi horia.

8 Baina, kolore ezberdinetako bi argi iturri badaude, adibidez gorria eta urdina, bakoitzak proiektatuko dituen itzalak beste iturriaren kolorekoak izango dira eta bi argien ebakiduraren itzalak kolore grisa emango digu. Hau da, kasu honetan gorriaren itzala urdina izango da, urdinak argitzen baitu, eta alderantziz. Argi iturri bat baino gehiago badago, gune hori argitzen duten iturrien baturari dagokion kolorea izango da. Iturri guztien ebakiduraren itzala gris edo beltza izango da. Beraz, kolorezko izalak nola lor daitezke? Objektu bat argi ezberdinekin argiztatuz. Argi iturriak urrun badaude hobe. Itzala gorria da, berdea eta urdinarekin, berdea ez dagoenean magenta lortzen dugu, urdina ez dagoenean horia eta gorria ez dagoenean cyan edo urdin argia.

9 Nahaste sustraktiboa Koloreen inpresioaren kasuan kasuan (pinturak, inpresorak, errotulagailuak adibidez) nahasteak kolore hauetan oinarritzen dira: horia, magenta eta cian. Cian pigmentuak kolore hori du gorria zurgatzen duelako eta berdea eta ordina islatu (beraz berdea eta urdina batera ikusten ditugu cian emanez). Horiak urdina xurgatzen du eta islatu gorria+berdea. Cian eta horia nahastuz lortutako koloreak gorria edo urdina baino berde bikoitza du, beraz berdea ikusio dugu gehienbat. Magenta gehituz gero, berdea zurgatuko du, eta emaitza beltza izango da. Telebistan gorria, berdea eta urdina erabiltzen da. Zergatik? Pigmentoak nahastuz beltza lortzen al da? Bai.. Kolore primario sustraktiboak HORIA, MAGENTA eta CIAN dira. Horia Urdina xurgatzen du. Berdea eta gorria islatu.. Cian: Gorria xurgatu eta urdina eta berdea islatu. Magentak berdea xurgatzen du eta gorria eta urdina islatzen ditu.

10 KOLOREA HEDAPENEZ DUGU
Gardenetan eta transluzidoetan ematen da, bat ezik kolore guztiak zurgatzen dituztenak. Olioa berdea da beste guztiak zurgatzen dituelako eta berdea hedatzen duelako. KOLOREA ISLAPENEZ DUGU Opakoetan ematen da, bat ezik guztiak zurgatzen dituztenak, hau islatu egiten da. Bonbona laranja da hori islatzen duelako.

11 Pigmentuak. Kasu honetan sintesi sustraktiboa dugu
Pigmentuak koloreak zurgatzen dituzten eta beste koloreak islatzen dituzten sustantziak dira. Oro har opakoak dira. Hiru kolore lortzeko hiru pigmentu behar dira: bioleta (magenta), horia eta urdina (cian). bioleta (magenta) Horia Urdina (cian) Magenta gorria eta urdina primarioen nahastea da. Cian berdea eta urdina da eta horia gorria eta berdea da. Cian pinturak berdea eta urdina islatzen du eta gorria zurgatzen du. Horiak urdina zurgatzen du eta gorria eta berdea islatzen du. Hiru koloreak nahastuz beltza lortzen da. Irudiak helbideko 54. diapositiban dituzue eta bertako irudien bitartez ongi ulertuko duzue.

12 PRIMARIOAK ZURGATZEN DITU PRIMARIOAK ISLATZEN DITU
Berdea + Gorria + Urdina da beltza PIGMENTUETAN GERTATZEN DA. SUSTRAKTIBOA DA PRIMARIOAK PIGMENTUETAN PRIMARIOAK ZURGATZEN DITU PRIMARIOAK ISLATZEN DITU MAGENTA gorria gehi urdina Berdea Urdina gehi gorria HORIA gorria gehi berdea Urdina Berdea gehi gorria CIAN Urdina gehi berdea Gorria Urdina gehi berdea

13 4 Begia eta ikusmena Giza begia eta bere akatsak
Giza begia dioptrio esferiko batez eta lente batez (kornea eta kristalinoa, hurrenez hurren) eratutako sistema optikoa da. Sistema optiko honek objektuen irudi errealak eta alderantzikatuak sortzen ditu erretinan. Begiaren itxura 2,5 cm inguruko diametroa duen esferarena da gutxi gorabehera, esklerotika deritzon mintzaz inguratua; hau gardena da aurrealdean eta kornea deitzen zaio. Argiaren sarrera begian iris deritzon diafragma batek erregulatzen du eta honek irekidura zirkular bat du, begi ninia deritzona. Irisaren atzean eta berau ukitzen duela lente konbergente biganbil bat dago, kristalinoa, eta konbergentzia aldakorra dauka zilio-muskuluei esker. Hauek kristalinoaren aurpegien kurbadura handiagotzea edo txikiagotzea eragiten dute.

14 4 Begia eta ikusmena (II) Giza begia eta bere akatsak
Kornearen eta kristalinoaren artean likido bat dago umore urtsua deritzona. Kristalinoaren atzean, begi globoa betez, beste likido bat dago; umore beirakara. Bi umore hauen errefrakzio indizeak ia berdinak dira (ni»1,34), kristalinoarena zerbait handiagoa izanik (ni»1,437). Argi izpiek, kornea, umore urtsua, kristalinoa eta umore beirakara zeharkatu eta erretinan erasotzen dute. Erretina begiaren barruko estalkia da eta bertan konoak eta bastoiak deritzen zelula hartzaileak daude, hauek argiarekiko sentikorrak direlarik. Zelula hauek nerbio optikoari konektaturik daude eta honek garunera bidaltzen ditu nerbio seinaleak.

15 Kornea (7). Iris (3): Begi-ninia erdialdean dauka. Kristalinoa (8). Humore urtsua (4). Atzeko segmentua Humore beirakara (14). Erretina edo betsarea (13). Koroidea: (9). Konjuntiba. Nerbio optikoa (10). Aurreko eta atzeko segmentuetan Esklerotika edo esklera (1). Irudia 55 diapositiban duzue.

16 Giza begia tresna optiko konplexua da.
Kono eta bastoien banaketa ez da uniformea erretina osoan zehar. Badago 0,25 mm-ko eskualde txiki bat, fobea deritzona, non bertan konoak bakarrik agertzen dira; hau da erretinaren zatirik sentikorrena. Objektu bati begiratzen diogunean, begiak objektuaren irudia eremu horretan eratzeko moduan enfokatuko du. Giza begia tresna optiko konplexua da. Hartzailea erretina da, zelula fotosentikorrekin, konoak eta bastoiak. Bastoiek argi gutxirekin sentikortasuna dute, baina ez dituzte koloreak bereizten. Konoak argi gehiagorekin funtzionatzen dute, eta hiru motatakoak daude: urdina, gorria eta berdea. Irudia 55 diapositiban duzue. Kristalinoa lente konbergente biganbila da. Ikusmen urritasuna

17 Ikusmenaren funtzinamendua http://es. slideshare
Ikusmenaren funtzinamendua helbidearen 56 diapositiban duzue. Erretinan ikusten ari garen objektuaren alderantzizko objektua eta txikiagoa eretzen da. erretina kristalinoa Nerbio optikoa kornea Kristalinoa lente konbergente biganbila da, enfokatzea ahalbidetzen duena. Begia eta argazki-kamera: antzekotasunik ba ote?

18 IKUSMENAREN OPTIKA Begiaren barnean argiarekiko ingurune gardenak ditugu, non optika geometrikoaren legeak aplika daitezke. EGOKITZAPENA Distantzia ezberdinetan dauden objektuak enfokatzeko kristalinoan ematen den distantzia fokalaren aldaketari deitzen zaio egokitzapena. Zilio muskuluek jasaten duten nahigabeko prozesu bat da. Aztertu dezagun nola ematen den prozesu hau: 1.- Suposa dezagun objektua begitik oso urrun dagoela. Egoera honetan zilio-muskuluak lasaitu egiten dira eta lentea (kristalinoa) findu egiten da. Kristalinoaren fokua erretinan kokatzen da eta irudia bertan sortzen da. 2.- Objektua begira gerturatzen badugu eta kristalinoak ez badu bere distantzia fokala aldatzen irudia nahasia ikusten da ez bait da erretinaren gainean enfokatzen, atzerago baizik.

19 3.zilio muskuluek kristalinoa konprimatuko dute bere dioptrioen kurbadura erradioa txikiagotuz eta, ondorioz, distantzia fokala txikituz. Horrela irudia erretinaren gainean enfokaturik geratzen da. Baina egokitzapenak muga bat du; objektua begira gerturatzen badugu, distantzia batetik aurrera ez dugu bere irudia garbi nabarituko. Begiak argi enfokatzen duen punturik hurbilenari HURBILEKO PUNTUA esaten zaio. Distantzia hau pertsona batzuetatik beste batzuetara eta adin ezberdinen arabera aldakorra izaten da. Gazte baten kasuan 25 cm-koa izaten da gutxi gora behera. Bestalde, URRUNEKO PUNTUA, pertsona batek objektuak argi bereizten dituen distantzia maximoari deritzo.

20  Ikusi nahi den objektua infinituan dagoenean, kristalinoa pausagunean dago.
 Kristalinoa lente deformagarria da, horrela distantzia ezberdinetan ikus dezakegu.  Objektua hurbiltzerakoan, muskulu ziliarrek kristalinoa konprimitzen dute, kurbatura erradioa handituz eta distantzia fokala gutxiagotuz, irudiak erretinan distantzia berean eratzea posible egiten duelarik  Egokitzapen prozesua, kristalinoaren elastikotasunak mugatzen du eta nahi gabeko ekintza da.  Gertuko puntua Ongi ikusteko begitik gertuen objektua koka daitekeen distantzia da.  Urruneko puntua Ikusi nahi den objektua garbi eta ongi ikusteko ahalik eta urruneko puntua da.

21 Ikusmenaren akatsak Begi miopeak ondo enfokatzen ditu hurbileko gauzak baina ezin ditu enfokatu urruneko objektuak. Efektu hori begi globo luzatu batek edota sistema optikoaren gehiegizko konbergentziak sor dezake. Hau dela eta, urrutiko objektuak kristalinoa eta erretinaren artean enfokatzen dira eta, ondorioz, ez da irudi garbia jasotzen. Konbergentzi handi horren ondorioz hurbileko objektuak enfokatzeko arazorik ez ditu izaten. Miopeak hurbileko puntua oso gertu dute eta, ondorioz, gertuko bista hobea dute begi normalak baino. Miopia lente dibergenteen bitartez zuzentzen da, irudia atzerago enfokatzea ahalbidetzen dutelarik.

22 Alderantzizko gaitza da
Alderantzizko gaitza da. Begi hipermetropeak ezin ditu hurbileko gauzak enfokatu, hurbileko puntua 25 cm-tik gora duelako. Akats hau begi globo laburregiak sortzen du gehienetan baina kornearen kurbadura txikiegiak ere sor dezake. Hau dela eta, irudia erretinaren atzean sortuko litzateke, bai gertuko baita urrutiko objektuentzat ere. Urrutiko objektuak ondo enfokatzeko begia egokitu egin behar da (ez dago lasai) baina hurbileko objektuak enfokatzeko lente konbergenteen laguntza behar du, presbiziarekin gertatzen den bezala.

23 IKUSMEN AKATSAK: ASTIMAGTISMOA
Akats hau agertzen da kristalinoa edo kornea erabat esferikoak ez direnean. Horrelakoetan objektu puntualen irudiak lerro laburrak bihurtzen dira. Horregatik begi astigmatiko batek ezin ditu garbi bereizi zuzen paraleloak, txirrindu baten gurpilen erradioak, …eta abar. Akatsa zuzentzeko diseinu zilindrikoa duten lente zuzentzaileak erabiltzea eskatzen da. Astimagtismoa kornearen okermendu ezberdinarengatik agertzen da. Begiaren ardatzarekiko bi plano kontsideratuko bagenitu, batean eta bestean potentzia ezberdina da. Irudi bertikalak eta horizontalak puntu ezberdinetan enfokatzen dira, eta hauen distortsioa sortzen du. Zuzenketa: Lente zilindrikoa

24 -Astigmatismo sinplea: Ardatz batean agertzen dena da.
-Astigmatismo konposatua: Ardatz batean agertzeaz gain miopia edo hipermetropia dago. -Astigmatismo nahasia: ardatz batek erretinaren aurretik enfokatzen duenean (miopikoa) eta bestea erretinaren atzean (hipermetropikoa). Bideoa. Nola egiten dira betaurrekoak Animalien ikusmena


Descargar ppt "18. ARGIA III Lan hau Creative Commons-en Nazioarteko 3.0 lizentziaren mendeko Azterketa-Ez komertzial-Partekatu lizentziaren mende dago.  Lizentzia horren."

Presentaciones similares


Anuncios Google