Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
ERRAMU IGANDEA B 2015 Regina
Narcís Casanoves-en « Erostak » entzun ditzagun Gertakizunen kokalekutako irudiak Jerusalemen Regina
2
EBANJELIOA San Markoren arabera Aste Santu honetan izan ditzagun JESUSEK erakutsi zizkigun maitasun sentimendu berak Betfage-ko elizaren barrutik irudiek Jerusalemeko bidea erakusten digute
3
Betfage elizako kanpoko aldea
Mk 11, Jerusalemera hurbildu zirenean, Oliamendi inguruko Betfage eta Betania herrixketara iritsirik, bere ikasleetako bi bidali zituen Jesusek, esanez: «Zoazte aurreko herrixka horretara; sartu orduko, astakume bat aurkituko duzue lotuta, gainean inor jarri ez zaiona; askatu eta ekarri. Norbaitek zer ari zareten galdetuko balizue, erantzun: “Jaunak behar du, baina berehala itzuliko du” ». Joan ziren, bada, eta han aurkitu zuten astakumea ate ondo batean kanpotik lotuta, eta askatzen hasi ziren. Bertan zeudenetariko batzuek esan zieten: «Zer ari zarete hor astakumea askatzen?» Jesusek esandakoa erantzun zieten, eta haiek astakumea utzi. Jesusi eramanik, beren jantziak astakumeari bizkarrean ezarri zizkioten, eta Jesus gainean eseri zen. Betfage elizako kanpoko aldea
4
Jesus ez da ohiko ERREGEA, asto baten gainean igota doa
Lagun diezaiogun bere bidean apal eta zintzo Prozesioaren hasiera
5
Jerusalemerainoko prozesioa
Askok jantziak zabaltzen zituzten bidean; beste batzuek, berriz, bazterretan bildutako adar-hostoak. Aurretik eta atzetik zihoazenek honela zioten oihuka: «Hosanna! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! Jerusalemerainoko prozesioa
6
“Erramuekin ez ezik geure bihotzarekin ere lagun diezaiogun bidean”
(Kretako Andres) Jesusek maitasuna eskatzen digu txikienekin, batik bat Katolikoak Pakistanen
7
San Markoren ebanjelioaren arabera
JESUSEN, JAINKOAREN SEMEAREN, NEKALDIA San Markoren ebanjelioaren arabera
8
SANEDRINEAN Mk 14, 1- 15, 47 Handik bi egunera, Pazko-jaia eta Legamia gabeko Ogien Jaia ospatzen ziren. Apaizburu eta lege-maisuak Jesus maltzurkeriaz nola atxilotuko zebiltzan, hiltzeko. Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik sor ez dadin».
9
Bizitzaren Jauna hiltzea erabakitzen dute
Antzineko Sanedrinaren kokagunea Bizitzaren Jauna hiltzea erabakitzen dute Munduan biktima gehiegi daude
10
BETANIA Jesus Betanian zen, Simon legendunaren etxean
BETANIA Jesus Betanian zen, Simon legendunaren etxean. Mahaian zegoela, emakume bat etorri zen, hartzurizko ontzian nardozko ukendu garbi eta garestia zekarrela. Ontzia hautsi eta Jesusi burura isuri zion.
11
EMAKUME batek ukendu gozoa eman zion …
Doan, doan, bihotza doan Hondoan, Betania
12
Batzuek, haserre, honela ziotsoten elkarri: – Zergatik horrela alferrik galdu ukendu hori? Hirurehun denarioz goitik sal zitekeen eta dirua behartsuei eman. Eta marmarrean ari ziren emakumearen kontra. Baina Jesusek esan zien: – Utzi bakean honi; zergatik gogaitarazten duzue? Egintza ona egin du nirekin. Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, eta nahi duzuenean egin diezaiekezue on. Baina ni ez nauzue betiko zuekin.
13
EBANJELIOKO emakumea Jesusen oinak laztanduz
Ez al dakigu gure agindurik nagusiena maitatzea dela?
14
Ahal zuena egin du: nire gorputza ukenduz igurtzi du aldez aurretik hilobirako. Benetan diotsuet: Mundu guztian barrena, berri ona hots egingo den edonon aipatuko dira emakume hau eta beronek egina.
15
Ukendua Berri On bihurtu da. Berri Ona munduarentzat Argi bihurtu zen
Betania Berri Ona munduarentzat Argi bihurtu zen
16
SANEDRINA Judas Iskariote, Hamabietako bat, apaizburuengana joan zen, Jesus beraiei eskuetara emateko asmotan. Entzutean, poztu egin ziren haiek eta dirua agindu zioten. Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen Judas.
17
Saltzailea musuaz ere baliatzen da besteari eman egiten diozu?
Zuk bestea saldu ala besteari eman egiten diozu?
18
AFALTOKIA Legamia gabeko Ogien Jaiko lehen eguna zen, Pazko-bildotsa hiltzen zeneko eguna. Ikasleek esan zioten Jesusi: – Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak? Hark ikasleetako bi bidali zituen, esanez: – Zoazte hirira, eta ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari, eta sartuko den etxeko nagusiari esan: «Maisuak galdetzen du non duen ikasleekin Pazko-bildotsa jateko tokia». Berak gela zabal bat erakutsiko dizue goian, jantzirik eta atondua; prestatu hantxe behar ditugunak.
19
AFALTOKIAN Jesusek eta ikasleek eman zuten azken afaria
BILDOTSA elkarrekin jaten da
20
Joan ziren ikasleak eta, hirira iristean, dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.
21
Afaltokiko kanpoko aldea Prestatu zuen bihotzak elkarrekin afaltzeko
Non afaltzeagatik ez kezkatu Prestatu zuen bihotzak elkarrekin afaltzeko
22
Ilunabarrean, joan zen Jesus Hamabiekin eta, mahaian afaltzen ari zirelarik, Jesusek esan zuen: – Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau, nirekin jaten ari den batek. Haiek, goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion bata bestearen ondoren: – Nik ote? Jesusek erantzun: – Hamabiotako batek, nirekin plater beretik jaten ari denak. Gizonaren Semea badoa, bai, Liburu Santuek hartaz dioten bezala; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko duena! Hobe zukeen jaio izan ez balitz!
23
Itun Berria eskaIniko digu gure saldukeriak kontutan hartu gabe
Afaltokia Jesusek Itun Berria eskaIniko digu gure saldukeriak kontutan hartu gabe Kristauak, juduak, musulmanak, ateoak... guztiok SENIDE
24
Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta eman egin zien, esanez: «Hartzazue, hau nire gorputza da». Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien eta denek edan zuten. Eta esan zien: «Hau nire odola da, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, guztiengatik isuria. Benetan diotsuet: Ez dut gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo berria edan arte».
25
Har nazazue Ni, hala izango naiz zuekin Bere odolak salbatuko gaitu
Afaltokiko kapitela, pelikanoak odola edaten diotela Bere odolak salbatuko gaitu
26
OLIAMENDI Gorazarreak kantatu ondoren, Oliamendira abiatu ziren
OLIAMENDI Gorazarreak kantatu ondoren, Oliamendira abiatu ziren. Jesusek esan zien: «Zuen sinesmenak huts egingo du, honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira. Baina piztu ondoren, aurretik joango natzaizue Galileara».
27
Artzaina larri dago Ardiak sakabanatu egingo dira
Afaltokitik Oliamendira jaisteko Jesusek erabili zituen eskailerak
28
Pedrok esan zion: – Beste guztien sinesmenak huts egiten badu ere, nireak ez. Jesusek erantzun: – Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu. Baina Pedrok, gero eta areago: – Zurekin hil behar badut ere, ez zaitut inola ere ukatuko. Eta beste hainbeste zioten denek.
29
Beldurrak eta kolokak astintzen gaituztenean
Ukatuko al nauzu? Beldurrak eta kolokak astintzen gaituztenean I. m. hilobiak Oliamendiko bidean
30
GETSEMANI Getsemani izeneko landa batera iritsi ziren, eta Jesusek esan zien bere ikasleei: «Zaudete hemen, nik otoitz egin bitartean». Pedro, Santiago eta Joan eraman zituen berekin. Ikara eta larria sentitzen hasi zen, eta esan zien: «Hiltzeko zorian nago tristuraz. Gelditu hemen eta zaudete erne».
31
Askotan, larrialdia otoitza da “Ez galdu oinazearen birjintasuna”
Ikasleak otoitz egin nahian egon ziren tokia “Ez galdu oinazearen birjintasuna” (C. Just abatea)
32
Eta aurreraxeago joanik, lurrean erori eta otoizka ari zitzaion Jainkoari, urrun ziezaiola ordu hura, ahal bazen. Honela zioen: «Abba, Aita! Zure esku dago guztia; urrun ezazu niregandik edari samin hau! Baina egin bedi zure nahia, ez nirea»
33
Abbà, Aitta, zure Seme kuttuna naiz ...
Getsemaniko olibondoak ... Lagunidazu trago hau pasatzen
34
Ikasleengana joan eta lotan aurkitu zituen
Ikasleengana joan eta lotan aurkitu zituen. Pedrori esan zion: «Simon, lotan? Ordubete ere ezin izan zara erne egon? Zaudete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko: gogoz kartsu izan arren, ahula baita gizakia». Berriro aldendu eta otoitz egin zuen, lehengo hitz berak esanez. Berriro itzulirik, lo aurkitu zituen, begiak astun baitzituzten; haiek ez zekiten zer esan.
35
Zaudete erne eta egin otoitz
Jerusalemeko harresiak, Getsemaniko bidetik begiratuta Zaudete erne eta egin otoitz Jauna, erruki gutaz
36
Joan zitzaien hirugarren aldiz eta esan zien: «Egin lo eta hartu atseden! Kito! Iritsi da ordua: hona Gizonaren Semea bekatarien eskuetara emana. Jaiki, goazen, hemen da salduko nauena!» .Jesus hizketan ari zela, han agertu zen Judas, Hamabietako bat; gizon-multzo bat zetorren harekin, ezpata eta makilak eskuetan, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek bidalirik. Saltzaileak seinale hau jarria zien: «Nik musu emango diodana, horixe da; atxilotu eta eraman arduraz». Iritsi zeneko, Jesusengana hurbildu eta esan zion: «Maisu!» Eta musu eman zion.
37
Musu batez saltzen zaitugu ...
Getsemaniko eliza Ez klikatu Harkaitza Harkaitz honetan eman zenuen zeure burua, aldare bihurtu zen
38
Besteek heldu eta atxilotu egin zuten
Besteek heldu eta atxilotu egin zuten. Han zegoen batek ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta belarria moztu zion. Jesusek esan zien: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera! Egunero zuen artean nengoen tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu. Baina hala behar du, Liburu Santuetan idatzia bete dadin». Ikasleek Jesus utzi eta ihes egin zuten.
39
Jainkoa bakarrik ... … guk baztertu dugu Atxiloketa (Giotto)
40
Gazte bat ondoren zihoakion, soinean oihal bat besterik ez zuela
Gazte bat ondoren zihoakion, soinean oihal bat besterik ez zuela. Heldu zioten, baina oihala utzi eta ihes egin zien biluzik.
41
Tentaldian erori ondoren, Adanek eta Evak ihes egin zuten
Gaztea, Markos, ziurrenik, hau idatzi zuena, eta beste guztiok ihes egin dugu Ez klikatu Tentaldian erori ondoren, Adanek eta Evak ihes egin zuten Getsemani
42
KAIFASEN JAUREGIAN Apaiz nagusiaren etxera eraman zuten Jesus eta han bildu ziren apaizburu, zahar eta lege-maisu guztiak. Pedro Jesusen ondoren joana zen, urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren jauregi barruraino. Eta morroiekin batera eserita, sutondoan berotzen ari zen.
43
Pedro kanpoan geratzen da Gu ere kanpoan geratuko gara?
Kaifasen jauregiko eskailerak (I. Mendea) Gu ere kanpoan geratuko gara?
44
Apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa Jesusen kontrako lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko, baina ezin zuten aurkitu; askok haren kontra gezurrezko testigantzak egiten bazituzten ere, haien lekukotasunak ez zetozen bat. Batzuek zutitu eta gezurrezko testigantza hau egin zuten Jesusen kontra: «Geuk entzun diogu esaten: Nik, giza eskuz egindako santutegi hau desegingo dut eta hiru egunetan beste bat eraikiko, giza eskuz egin gabea». Baina honetan ere ez zetozen bat beren esanetan.
45
Egia bakarra eta marmarrak ugari
Egiaren bila zabiltza? Jauregia
46
Orduan, apaiz nagusiak, biltzarraren erdian zutik, galdetu zion Jesusi: – Ez al diezu deus ere erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei? Baina Jesus isilik zegoen, eta ez zuen ezer erantzuten. Apaiz nagusiak berriro galdetu zion: – Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea? Jesusek erantzun: – Bai, neu naiz, eta Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei artean etortzen ikusiko duzue.
47
Jainko bedeinkatuaren Semea...
Apaiz nagusiaren jauregiko hondakinak Mesias zarela aitortzen duzu heriotza sinatzen duzula jakinik . Jainko bedeinkatuaren Semea...
48
Apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan: – Ba ote dugu lekuko beharrik? Zeuek entzun duzue biraoa. Zer deritzozue? Heriotza merezi zuela erabaki zuten denek.
49
Elizaren barruko aldea Jainkoaren Semea heriotzara kondenatua
“Birao” salbatzailea Elizaren barruko aldea Jainkoaren Semea heriotzara kondenatua
50
Batzuk listuka hasi zitzaizkion eta, aurpegia estalirik, ukabilkadak ematen zizkioten, esanez: «Asma ezak, profeta!» Guardiek ere masailekoka zerabilten.
51
Botereak zapaldu, eta zerbitzuak askatu egiten du
Masailekoka zerabilten ... Apaiz nagusiaren presondegia, Jesus gaua eman zuen lekua
52
Pedro beheko patioan zegoela, apaiz nagusiaren neskame bat etorri zen
Pedro beheko patioan zegoela, apaiz nagusiaren neskame bat etorri zen. Pedro berotzen ikusirik, begira jarri eta esan zion: – Hi ere Nazareteko Jesusekin bizi hintzen. Baina hark ukatu, esanez: – Ez zekinat zer dionan ere, ez dinat ulertzen. Atarira irten zen, eta oilarrak jo zuen. Ikusi zuen neskameak eta han zeudenei ere honela hasi zitzaien: – Hau ere haietakoa diagu. Pedrok berriro ukatu zuen. Geroxeago, ingurukoek ere esan zioten: – Bai, haietakoa haiz, noski, galilearra haiz eta. Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen: – Ez dut ezagutzen zuek diozuen hori. Une hartan, bigarren aldiz jo zuen oilarrak. Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu», eta negarrari eman zion.
53
Kainek: “Ez naiz nire anaiaren zaindari” (Has 4,9)
Ni ez naiz izan, ez dut ezagutzen … Ukapenen lekua Kainek: “Ez naiz nire anaiaren zaindari” (Has 4,9)
54
eskuetara eman. Pilatok galdetu zion: – Zu al zara juduen erregea?
PILATO Eguna argitu bezain laster, apaizburu, zahar eta lege-maisuak bildu ziren –Biltzar Nagusi osoa–, eta, erabakia hartu ondoren, Jesus lotuta eraman zuten eta Pilatoren eskuetara eman. Pilatok galdetu zion: – Zu al zara juduen erregea? Jesusek erantzun zion: – Zeuk diozu.
55
Jesus errege dela aitortzen dio Pilatosi
...Baina bere erregetza ez dela mundu honetakoa, ez dela urretan neurtzen Pilatosen jauregiko kalea, gauez
56
Apaizburuek salaketa asko egiten zituzten haren kontra
Apaizburuek salaketa asko egiten zituzten haren kontra. Pilatok esan zion: – Ez al duzu ezer erantzun behar? Begira zenbat gauzaz salatzen zaituzten. Baina Jesusek ez baitzion gehiago erantzun, harriturik gelditu zen Pilato. Pazko-jaiero preso bat askatu ohi zuen Pilatok, herriak eskatzen zuena. Bazen kartzelan Barrabas zeritzan bat, matxinadakoan giza hilketa bat egina, beste batzuekin batera. Igo zen jendea gobernariaren jauregira eta ohitura zuena emateko eskatu zioten. Pilatok erantzun zien: – Nahi al duzue juduen erregea askatzea? Ongi baitzekien apaizburuek bekaizkeriaz emana ziotela Jesus. Baina apaizburuek jendea berotu zuten, Barrabas libratzeko eska zezan. Berriro mintzatu zitzaien Pilato: – Eta zer egin behar dut juduen errege deitzen duzuen honekin? Jendeak, orduan, oihu: – Gurutzera hori! Eta Pilatok: – Zer oker egin du, bada? Haiek, are eta oihu handiagoz: – Gurutzera hori! Orduan, Pilatok, jendeari poz emateagatik, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren, haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.
57
Salaketen aurrean, isilik zu ...
Jauregiko barneko aldea “Sekretua” iragarri duzunez, (Markoren teologia), ISILIK gelditzen zara
58
Soldaduek gobernariaren jauregira sartu zuten Jesus, eta gudari-taldeko denak bildu zituzten. Purpurazko jantzia ipini zioten soinean eta arantzaz egindako koroa buruan. Eta agurka hasi zitzaizkion: «Agur, juduen erregea!» Kanabera batez jotzen zuten buruan, listua botatzen zioten eta, belaunikatuz, aurrean ahuspez jartzen zitzaizkion. Nahikoa iseka egin ondoren, purpurazko jantzia erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, atera eta gurutzean josteko eraman zuten.
59
isekaz eta mespretxuka erabilia Isekarik egiten al diozu txikiari?
Munduko DUINTASUNA isekaz eta mespretxuka erabilia Isekarik egiten al diozu txikiari? Iseka-lekua
60
(Golgotak «Burezur» esan nahi du).
NEKALDIKO BIDEA Sorotik etxerakoan handik zihoan bat, Simon Zirenekoa (Alexandro eta Ruforen aita), Jesusen gurutzea eramatera Golgota izeneko tokira eraman zuten Jesus (Golgotak «Burezur» esan nahi du).
61
Zireneko Simon, lehen kristau eta laguntzailea
Nekaldiko bidea Besteari gurutzea eramaten lagundu behar
62
GOLGOTA Mirraz nahasiriko ardoa eskaini zioten, baina ez zuen hartu
GOLGOTA Mirraz nahasiriko ardoa eskaini zioten, baina ez zuen hartu. Josi zuten gurutzean, eta haren jantziak banatu egin zituzten, zer zeinentzat zotz eginez. Bederatziak ziren gurutziltzatu zutenean. Eta honela zioen kondenaren arrazoia adierazten zuen idazkunak: «Juduen erregea».
63
Dena kendu diote, duintasu-na izan ezik
Harkaitzaren gainean gurutziltzatua, zenuen gauza bakarrarekin zotz egin zuten Dena kendu diote, duintasu-na izan ezik Golgotako harkaitzak
64
Jesusekin batera, bi lapur gurutziltzatu zituzten, bata eskuinean eta bestea ezkerrean. Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin eta esanez: «Hara, santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duena! Salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!» Era berean, apaizburu eta lege-maisuek ere irri egiten zioten, elkarri esanez: «Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin. Mesias omen duk hori, Israelgo erregea; jaits dadila orain gurutzetik, ikus eta sinets dezagun». Berarekin gurutzean josiak zeudenek ere irain egiten zioten.
65
Ez zen inor errukitu: Ba al dute gure errukia?
Golgotako aldarea Ez bertan zeudenak, ez apaiz eta agintariak, ezta beste gurutziltzatuak ere... Siriako, Irakeko kristauak ... Harkaitza Ba al dute gure errukia?
66
Eguerdian, ilundu egin zuen lurbira osoan hirurak arte
Eguerdian, ilundu egin zuen lurbira osoan hirurak arte. Hiruretan, Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eloi, Eloi, lema sabaktani» (Hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu ?» ).
67
Aita, ez utzi ni bakarrik...
Baina zu, Jauna, ez egon urrun! Ene indar, lagundu! Ez luzatu! (21. Salmoa) Aldare ondoko harkaitzaren xehetasuna
68
Hau entzutean, bertan zeuden batzuek esan zuten: «Eliasi deika ari duk». Orduan, batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion, esanez: «Egon, ea datorkion Elias gurutzetik eraistera». Baina Jesusek, deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen Orduan, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen, goitik behera. Aurrean zegoen erromatar ehuntariak, nola hil zen ikustean, esan zuen: «Zinez, gizon hau Jainkoaren Semea zen».
69
Orain badakigu Bera zela Jainkoaren Semea
Nekaldia Badakigu Kristo, behin piztuz gero, ez dela berriro hilko (Erm 6, 9)
70
Baziren han emakume batzuk ere, urrutitik begira; haien artean, Magdalako Maria, Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, eta Salome. Hauek Jesusen ondoren eta beraren zerbitzuan ibiliak ziren, Galilean zegoela; bazeuden beste emakume asko ere, Jesusekin Jerusalemera igotakoak.
71
Han urrunean daude emakumeak, ezinean.
Nekaldiko eliza Han urrunean daude emakumeak, ezinean. Ahulak izanik arren, bertan daude lagundu nahian
72
HILOBIA Ilunabarrean –larunbat-bezpera zen egun hura, festarako prestaketak egiteko eguna–, Arimateako Jose Pilatogana joatera ausartu zen, Jesusen gorpua eskatzera. Jose hau kontseiluko kide ospetsua zen, eta Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zain zegoen. Harritu zen Pilato ordurako hila izateaz, eta ehuntariari dei egin eta galdetu zion ea egia zen hilda zegoela. Ehuntariaren argibideak jaso ondoren, gorpua eramateko baimena eman zion Joseri. Honek izara bat erosi eta, Jesus gurutzetik eraitsirik, izaran bildu zuen eta haitzean zulaturiko hilobi batean ezarri. Gero, harri bat irauliz, hilobiko sarrera itxi zuen. Magdalako Maria eta Maria, Joseren ama, non ezartzen zuten begira zeuden.
73
“Baina gari-alea hiltzen bada, fruitu ugari…”
Kristorengatik dena galdu dut eta dena zaborraren pareko jotzen dut, hura irabaztearren (Flp 3,8) Hilobia
74
Jauna, ahulak bagara ere, badakigu zure MAITASUNA neurrigabekoa dela, gure bekatua baino handiagoa.
Eskerrik asko, Jauna.
75
Montserrateko beneditar alabak www. monestirsantbenetmontserrat
Montserrateko beneditar alabak
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.