Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porMilton Martins Brezinski Modificado hace 6 años
1
ESTATINEN KONTRAKO EFEKTUAK 23 Lib; 6 Zk, 2015
2
Aurkibidea • SARRERA • SINTOMA MUSKULARRAK • DIABETESA
• TOXIKOTASUN HEPATIKOA • IKTUS HEMORRAGIKOA • MINBIZIA • FUNTZIO KOGNITIBOA ETA OROIMEN-GALERA
3
Introducción (I) Estatinak, oro har, farmako seguruak dira; baina paziente kopuru esanguratsu batek kontrako efektuak (KE) jasan ditzake. KE agertzeak eragin negatiboa izan dezake farmako horien atxikiduran. Efektu horien maiztasuna gai eztabaidagarria da: saiakuntza klinikoetan batez ere farmakoen eraginkortasun klinikoa ebaluatu da saiakuntza klinikoetan behatutako KE argitaratzean gardentasun-falta dago kanpo uzten dira lehendik estatinekiko intolerantzia duten pazienteak, eta komorbilitateak edota kontrako efektuen maiztasuna areagotu dezaketen arrisku-faktoreak dituzten pazienteak ECA: ensayos clínicos
4
Introducción (II) Arrisku kardiobaskularra murrizteko, bizi-estiloko aldaketak, denboran mantenduta, dira hartu beharreko lehen neurria. Estatina-terapia arrisku handiko edo gaixotasun kardiobaskularra jadanik duten pazienteentzako gorde behar da. Arazo bat: biziestiloa aldatzeko neurrien erlaxazioa farmakoa hartzeak dakarren «segurtasun-sentsazio faltsua» dela-ta. Buletin honetan, estatinen kontrako efektuei buruzko informazio eguneratua jasotzen da, bai efektu ezagunei buruzkoa, bai alerta eragiten ari diren beste efektu batzuei buruzkoa. RCV
5
Sintoma muskularrak (I)
Min muskularrak dira estatinei loturiko kontrako efektu ohikoena. Saiakuntza klinikoetan sintoma muskularren (SM) jazoera baxua izan (%1-5). Behaketa-azterketetan, pazienteen erregistroetan eta komertzializazio osteko azterketetan: % 7 eta % 29 bitartekoa da. SMen aurkezpen klinikoa oso heterogeneoa da. (sintomak subjektiboak dira eta ez dago test diagnostikorik edo galdetegi baliozkoturik). SM: síntomas musculares
6
Sintoma muskularrak (II)
STOMP azterketak sintoma muskularren jazoera aztertu zuen pertsona osasuntsuetan, irizpide diagnostiko espezifikoak erabiliz. Irizpide horiekin, mialgiaren intzidentzia % 9,4a izan zen estatinekin eta % 4,6a plazeboarekin.
7
Sintoma muskularrak (III)
Estatinei loturiko sintoma muskularrak, normalean, modu simetrikoan aurkezten dira eta, batez ere, gluteoei, izterrei, bernei eta bizkarrari eragiten diete. Normalean, goiz agertzen dira (tratamendua hasi eta 4-6 astera), baina zenbait urte geroago ere ager daitezke. Estatina-dosia areagotutakoan ere ager daitezke, edo haiekin interakzioan sartzen den farmako bat hartzen hastean.
8
Sintoma muskularrak (IV)
Kasu gehienetan, sintomekin batera ez da CK areagotze esanguratsurik gertatzen. Miopatia: CK normaltasuneko goi-muga baino 10 aldiz gehiago igotzea. Intzidentzia: 1/1.000 eta 1/ paziente/urte bitartean, estatinen dosi estandarrekin. Errabdomiolisia: CK, mioglobinemia eta / edo mioglobinuria maila altuak eta giltzurrun hutsegite arrisku larria. Intzidentzia: 1/ paziente/urte. LSN: límite superior de la normalidad FR: factores de riesgo asociados
9
Sintoma muskularrak (V)
Muskuluetako mina estatina-tratamenduarekiko atxikidura-faltaren kausa nagusietako bat da. Sarritan, estatinarik gabe ere, muskuluetako mina duten pertsonetan gertatzen dira. Kasu askotan, min muskularrek ez dute estatina hartzearekin zerikusirik, batez ere ez bada aldi berean CK maila igotzen. Beraz, ezinbestekoa da kontrako efektu horiek kontuz ebaluatzea, bermatzeko estatina arrisku kardiobaskularra murrizteko onura gehien jasoko duten pazienteekin erabiliko dela. LSN: límite superior de la normalidad FR: factores de riesgo asociados
10
Sintoma muskularrak maneiatzea (VI)
Sintoma muskularrak agertzeko joera ager dezaketen arrisku-faktoreak ebaluatu behar dira. LSN: límite superior de la normalidad FR: factores de riesgo asociados
11
Sintoma muskularrak maneiatzea (VII)
P-450 zitokromoa inhibitzen/ induzitzen duten sendagaiekin interakzioak efektu muskularren arriskua areagotu dezakete: Simbastatina eta lobastatina: eragina dute sendagai honengan. Kontraindikatuta daude zenbait makrolido,antifungiko, proteasa-inhibitzaile eta danazol tratamenduak irauten duen bitartean. Atorbastatinari gutxiago eragiten diote. Prabastatina, rosubastatina eta pitabastatinan ez dute eraginik. OATP1B1 mintz-garraiatzaileen induktore edo inhibitzaileek, adibidez fibratoek, estatina guztien jarduera farmakologikoan eragiten dute: aldi berean erabiltzea saihestu behar da, batez ere gemfibroziloaren kasuan. Interakzio-taula (sakatu hemen) LSN: límite superior de la normalidad FR: factores de riesgo asociados
12
Sintoma muskularrak maneiatzea (VIII)
CK eta sintoma muskularrak Oro har, ez da CK errutinaz monitorizatzea gomendatzen. Ezohikoa da estatina-terapian CK areagotzea eta, bestalde, zenbait faktorek aldarazten dute hori. Erabilgarria izan daiteke zifra basala izatea, tratamendua hasi aurretik. LSN: límite superior de la normalidad FR: factores de riesgo asociados
13
Sintoma muskularrak maneiatzea (IX)
CK > 10 aldiz normaltasuneko goi-muga (LSN) baino handiagoa bada: eten estatina, (errabdomiolisi arriskua) CK mailak normaltasunera heltzen badira, berriro saia daiteke, beste estatina baten dosi baxuekin. Sintoma muskularrak edota CK-ren gorakada >3-4 eta >10 aldiz handiagoa LSN baino: estatina eten eta, 2-4 aste ondoren, CK monitorizatzen den bitartean, estatina bera dosi baxuagoetan, edota beste estatina bat saiatu Beste aukera bat: egunero ez erabiltzea (egun bat bai eta beste bat ez, edo astean bitan), edota beste hipolipemiatzaile batera aldatzea. Pazienteen % 70-90ek estatina dosi baxuagoetan edo modu etenean hartzea lortzen dute, tratamendua utzi behar izan ostean. LSN: normaltasuneko goi-muga FR: factores de riesgo asociados
14
Diabetesa (I) 2 motako DM diagnostiko berrien arrisku handigoa dago estatina erabiliz gero: kasu berri bat, 4 urtez tratatutako 225 pazienteko. Ez dakigu estatinek nola errazten duten diabetesa agertzea. Arriskua aldatu egin daiteke estatina desberdinen artean. Diabetes mellitus-a agertzeak dosiarekin erlazioa du. DM: Diabetes mellitus
15
Diabetesa (II) Erresuma Batuko Sendagaien Erregulaziorako Agentziak (MHRA) zera ondorioztatu du : diabetes-kasu berriak izateko arriskuaren gorakada, batez ere, diabetesa garatzeko arrisku basal handiagoa duten pazienteengan gertatzen da, baina estatinek jazoera kardiobaskularrak murrizten ekartzen dituzten onurek modu zabalean konpentsatzen dute arrisku hori.. Tratamendua hasten den uneko gluzemia-maila altua faktore gakoa da arriskuan dauden pertsonak identifikatzeko. Beste faktore batzuk: hipertentsioa, triglizeridoen balio basal altuak eta gorputz-masaren indize altua.
16
Toxikotasun hepatikoa
Estatinekiko tratamenduak gorakada iraunkorrak eragiten ditu transaminasa hepatikoen maila serikoetan: pazienteen % 0,5-3 bitartean efektua dosi-menpekoa da tratamendua hasi eta lehen hiru hilabeteetan gertatzen da Estatinek eragindako kalte hepatiko larriak ezohikoak eta aurreikusezinak dira, eta ez du ematen entzima hepatikoak aldian behin monitorizatzea eraginkorra denik hori hautematen edo prebenitzen. Ez da gomendatzen modu erregularrean transaminasa hepatiko mailak kontrolatzea estatinarekin tratatzen diren pazienteetan. Estatinekin tratamendua hasi aurretik, funtzio hepatikoa zehaztea gomendatzen da, eta hori errepikatzea klinikoki egokia baderitzo.
17
Iktus hemorragikoa Lehenagoko azterketen iradokitzen zuten iktus hemorragikoa izateko arriskua areagotu egiten zela estatinak erabiltzean. Berriki egindako metaanalisi batean : estatina-tratamendua ez da elkartzen hemorragia intrakraneal arriskuaren gorakada esanguratsuekin. bai erlazionatu zen garuneko istripu baskularraren eta guztizko hilkortasunaren beherakada nabarmenekin. estatinek kausa guztien eta guztizko iktusen hilkortasuna murrizten dute, eta horrek konpentsatu egiten due azterketetan identifikatutako garezur barneko odoljario-arriskua arinki igotzea
18
Minbizia Nahiz eta azterketa preklinikoetan estatinak minbizi-kasuak areagotzearekin erlazionatu diren, saiakuntza klinikoen metaanalisiek ez dute hauteman inolako efekturik minbiziaren jazoeran edo minbiziak eragindako heriotza-tasan Estatinen erabilerari loturiko morbimortalitate-murrizketa ebaluatu duten azterketa nagusien epe luzeko segimenduak (10 urte) (4S, WOSCOPS, HPS) ez du egiaztatu minbiziak eragindako hilkortasun-arriskua areagotzen denik. Ez dago estatinek minbizi-arriskua areagotzeari edo murrizteari buruzko ebidentzia eztabaidaezinik.
19
Funtzio kognitiboa eta oroimen-galera
Estatinak endekapen kognitiboarekin, oroimen-galerekin, errakuntzekin eta ahazteekin erlazionatu dira. (Efektu horiek fitxa teknikoetan jasota daude, ezohikoak dira eta, ebatzi egiten dira tratamendua etetean). Estainak funtzio kognitiboan nola eragiten duten buruzko ebidentzia, kontraesankorra da. Kontuan hartu behar da pazienteei litekeen hondatze kognitiboak jakinaraztea eta behar bezala ebaluatzea (test neuropsikologiko egokiak estatina eten ostean ere sintomak dituzten pazienteei) FT: fichas técnicas
20
Ideia nagusiak Mialgiak agertzea nahiko kontrako efektu ohikoa da, estatinekin egiten diren tratamenduetan Muskuluetako minak, kasu askotan, ez daude estatinak hartzearekin Estatinen kontrako efektuek gora egiten dute, oro har, dosiarekin batera Arrisku kardiobaskular handiko pazienteen kasuan, estatinen onurek konpentsatu egiten dute agerpen berriko diabetesaren arriskua
21
Informazio gehiago eta bibliografia…
INFAC 23 Lib; 6 Zk, 2015 Eskerrik asko!!
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.