Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Digestioa, gasen trukea, substantzien bidea eta iraiztea
ANIMALIEN NUTRIZIOA Digestioa, gasen trukea, substantzien bidea eta iraiztea 2
2
GASEN TRUKEA: ARNAS-APARATUA
Arnasketa 3 fasetan ematen da: Kanpoko arnasketa Gasen trukea Arnasketa zelularra (edo mitokondriala) Gas-trukea gerta ahal izateko, inplikatutako egiturak ondoko baldintzak bete behar ditu: Difusioa errazteko, gas-trukerako organoaren hormak meheak Urak difusioa errazten duela eta, trukatzeko azalak hezeak egon behar dute. Azalen inguruan kapilar-sare batez estalita egon behar du, hau da, barne-likido asko, gasak barneratu edo kanporatuak ahal izateko.
3
Arnasketa - motak Animali bakunak diren diblastikoek, Poriferoek edo Cnidarioek bezala, zelula guztiak inguru urtarrarekin kontaktu zuzenean daudenez, ez dute arnas-egitura berizirik garatu eta gas-trukea difusio sinplearen bidez ematen da. Animali triblastikoetan, zelula geruzen kopurua handiagoa da eta zelula guztiekin gas-truke zuzena eman ahal izateko arazoak daude. Animalien tamaina, konplexutasuna eta inguruaren arabera, 4 arnasketa-mota daude: Larruazaleko arnasketa Trakea-arnasketa Arnasketa brankiala Birika-arnasketa.
4
1. Larruazaleko arnasketa
Arnas-egitura gorputzeko estalkia da, larruazala. Horretarako, larruazala oso fina izan behar da, hezea (muki guruinak ager daitezke) eta barne-inguruko likidoaz oso irrigatua. Uretan edo inguru hezeetan bizi diren animalietan aurki dezakegu eredu hau: Anelidoak, Molusko batzuk eta Anfibioak. Molusku eta Anfibioetan, beste arnas-aparatuen bide osagarria da. Epidermisa
5
Trakea-arnasketa lurreko Artropodoetan
Hodi heze eta adarkatuen sistema da. Barnealdera luzatzen den hodia: trakea. Uraren galera ekiditeko kutikula iragazkaitz batez estalita dago. Trakeen adarkadurak, trakeolak, gas-trukerako mintz hezea duen horma du. Oso ugariak dira eta zelula-mailaraino ailegatzen dira. Hori dela eta, ez dute gas-garraiorako barne-sistemarik behar, ezta ere, hemoglobina bezalako arnas-pigmenturik. Generalean, espirakulu izeneko zuloen bidez kanpoaldearekin komunikaturik daude. Animali bakunetan irekiak daude baina, gehienetan, muskuluekin erregulaturiko balbulen bidez egiten dute aireztapena. Intsektuaren trakea-sistemaren zeharkako ebakidura
6
Arnasketa brankiala animali urtarretan
Kapoaldearekin kontaktuan dauden gorputzaren mintz-luzapenak dira. Motak: Kanpoko zakatzak: intsektuen eta anfibioen larbak, itsas-anelidoak eta oskoldun askotan. Formak: harizpi, lamina, zuhaitz… Eragozpenak: erraz apur daitezke, mugimendua oztopatu eta aireztapen mekanismorik ez dutenez etengabeko mugimendua eskatzen dute. Itsas-anelidoek gorputzaren eraztunetatik kanpoaldera ateratzen diren zakatzak dituzte. Artropodoen larbak. Artropodo lurtar askok uretan garatzen duren larbak dituzte. Urodeloaren larba
7
Barruko zakatzak: molusku askotan, oskoldun batzuk eta arrainak
Hezur-arrainak. Zakatza harizpi askoz eraturik dago; harizpiak oso kapilarizatuak dauden laminatxoak, lamelak, ditu. Harizpiak zakatz-arkuetara daude loturik eta zakatz-lamina osatzen dute. Zakatz- laminak operkulu, izeneko plaka batekin estalia eta babestuta daude. Aireztapena operkuluaren mugimenduari esker gertatzen da: ura ahotik sartu, zakatzetan gas-trukea gertatu eta zakatzen zuloetatik atera. Moluskuak. Kuskubikoak. Zakatz ziliatuak: zilioen mugimenduak aireztapena egiten dute. Oskoldunak. Kopanen aldakorra. Dekapodoetan, oskolaren alboek, sabeladera irekitzen den zakatz-barrunbea ixten dute. Arrain kartilaginosoak. Faringean 5 arraildura eta albo bietara irekitzen den espirakulo bana dute. Ura, ahotik sartzen da eta zakatzetatik pasatuz, espirakulotik ateratzen da. Marrazoetan, espirakuloa alboan dago eta arraietan, bizkarraldean. Ez dute aireztapen mekanismorik. Larrosaz, zakatzak barrunbean.
8
Birika-arnasketa animali lurtarretan
Birikak, gorputzaren barruan dauden airearen bi noranzkoko mintzezko poltsak dira. Anfibioak. Bi zaku sinple dira: horma lauekoak (a:arrabioa) eta ganbara batzuetan zatituak daudenak (b: apoak eta igelak) Ez dira eraginkorrak eta O2 beharrak larruazal-arnasketarekin osatzen dute. Narrastiak. Trenkadak dituzte eta, horrela, truke-azala gehiago eta eraginkortasuna handiagoa. (a) (b)
9
Hegaztiak Adarkatze konplexuko hodiak dituzte. Birikekin konektaturik, aire-zakuak dituzte. Zakuak, animaliaren erraietan sartzen dira, hezurretaraino helduz. Horien hormak, ez dagoenez kapilarizaturik, ez du gas-trukerik egiten. Arnasgoran, airez betetzen dira eta atzeko zakuetaraino (%75 zakuetan sartzen da) doa, aire freskuaren gordelukua izanik. Arnasbeheran, erreserbatutako atzeko zakuetako airea biriketara doa eta gero kanpora. l Arrainek energiaren %20 erabiltzen dute arnasketan eta hegaztiek eta ugaztunek, aldiz, %2. Aire-zakuen banaketa hegaztietan
10
Ugaztunetan: Airea biriketara hel dadin arnas-bideak dituzte.
Zintzurrestea birika bietara doazen bronkioetan adarkatzen da. Bronkioak, bronkioetan adarkatzen dira eta hauek, zaku itsuak diren albeoloetan bukatzen dute. Albeoloetan gas-trukea ematen da. Tamaina bereko ugaztun eta anfibioen artean, ugaztunak anfibioak baino 10 aldiz trukatzeko azalera du.
11
Arnas-aparatua Gizakiaren
12
Sudur-hobiak Sinu paranasalekin komunikaturik, arnasgorako airea berotu eta hezetzen dute. Sinuen hanturak sinusitis izena du. Laringea, fonazio-organoa da, ahots-kordak ditu eta “estalki” bat, epiglotisa, elikagaiak arnas-bideetatik joan ez daitezen.
13
Zintzurrestea C formako eraztun kartilaginosoak dituen hodi zurrun eta irekia da. Airea garbitzeko, epitelio zilindriko ziliodun mukijariotzailea du. Birikan gero eta adarkatze handiagoa izatearen ondorioz, bronkio-zuhaitza sortzen da. Azken hodiak, bronkioloak, egitura erdi esferikoak diren birika-xixkuetan bukatzen dute. Era berean, xixku bakoitzak poltsa txikiz eraturik dago, birika-albeoloak. Albeoloak, kapilarez inguraturik daudenez gas-trukeak egin ahal izateko.
14
Birikak Pleuraz (mintz bikoitza) inguraturik, torax aldean eta bihotzaren alde bietan kokaturiko kolore gorrixka duten bi masa esponjotsu dira. Ezkerrekoak bi zati edo gingil ditu eta eskuinekoak hiru.
15
BIRIKEN AIREZTAPENA Airea berritzeko, hau da, zelulek behar duten O2 hartzeko eta askatzen duten CO2 kanporatzeko mekaniskoak dira. Horretarako bi arnas-mugimendu gertatzen dira: ARNASGORA ETA ARNASBEHERA.
16
Espirometro batez neurtutako gizakiaren arnas-bolumenak.
Arnasketa ziklo bakoitzean, ohiko bolumena, 500 ml-koa da. Arnasketa maiztasuna, erreposoan, 13 ziklo/min-ko izaten da; beraz, arnasketa-bolumena /min 6,5 l-koa. (maiztasuna x ohiko bolumena). Maiztasuna adina, ariketa fisikoa, erretzea... faktoreen menpe dago.
17
GASEN TRUKEA eta GARRAIOA
Gasen trukea difusioz ematen da. Garraioa: - O2-a eta CO2 zati bat hemoglobinak (Hb) garraiatzen du. O2 metaketa handia denean –albeoloetan- hartzen du eta ehunetara heltzen denean, metaketa txikia izatean, askatzen du. - CO2 hiru modutan garraiatzen da: ioi bikarbonatoa (gehiena), hemoglobinan eta plasman disolbatua.
18
Arnasketaren erregulazioa karotida gorputzan dauden kimioerrezeptoreei esker gertatzen da.
Egitura hau garunera odola eramaten duten karotida arterien artean kokaturik dago. Garraiatzen ari den O2-aren metaketa jeisten bada edo CO2-arena igotzen bada, aktibatzen da eta arnasketa maiztasuna eta sakontasuna handiagotzeko seinaleak bidaliko ditu bizkarrezur-erraboilera.
19
Asma GAIXOTASUNAK Bronkitisa
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.