La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema"— Transcripción de la presentación:

1 Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Ezagutzari buruzko teoriaren ondorioa: Ezagutzen duguna fenomenoa da, besterik ez. Fenomenoa: sentimenezko esperientziatik eratortzen eta gure gogamenean agertzen dena. Zer dela eta gure gogamenean dagoen honako hauen existentziaren ideia: Jainkoa, mundua, Nia (arima)?

2 Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Erantzuna: Gure arrazoimen hutsak eratzen ditu ideia horiek, ulermenaren kategoriak fenomenoak ez diren errealitateei aplikatuz.

3 Sentimenezko intuizioa - fenomeno Sentsibilitatea
Ulermenezko ezagutza FENOMENOAK + KATEGORIAK Ulermena Sintesi gorenak Arima, Mundua, Jainkoa Arrazoimena

4 Arima: barneko esperientziako fenomeno guztiak bateratzen dituen ideia, fenomeno horien artean erlazioak ezarriz. Mundua: kanpoko esperientziako fenomeno guztiak bateratzen dituen ideia, fenomeno horien artean erlazioak ezarriz. Jainkoa: barneko eta kanpoko fenomeno guztiak bateratzen dituen ideia, fenomeno horien artean erlazioak ezarriz.

5 Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Jainkoa: Arrazoimenak, kausalitatearen kategoria aplikatuz, baldintzatua ez den errealitatearen oinarria bilatzen du; errealitate osoaren azken oinarriaren bila Jainkoaren ideia eratzen du. Ez dugu horrelakorik ezagutu. Beste fenomeno batzuen baldintzak diren fenomenoak ezagutzen ditugu.

6 Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Jainkoa: Kanten ustez, ordura arte erabiliak izan ziren argudioek ez zuten Jainkoaren existentzia frogatu.

7 Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Jainkoa: Argudio ontologikoa Jainkoa guztiz perfektua den izakia da. Existitzea perfekzio bat da. Kant Guztiz perfektua den horren ideia edukitzeak ez dakar berekin horren existentzia. Zerbaiten existentzia baieztatu dezakegu soilik horren hautematea edukiz gero.

8 Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Jainkoa: Argudio kosmologikoa Izaki kontingenteak existitzeak kontingentea ez den izaki bat existitzea eskatzen du. Kant Azken batean argudio ontologikoa berformulatzea da. Ez du frogatzen beharrezkoa den izaki baten existentzia. Beharrezkoa den izaki hori Jainkoa dela ere ez.

9 Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Jainkoa: Argudio teleologikoa Munduan ordena bada, azken xede baterantz dena zuzenduta badago, Existitu behar du ordena hori ezarri duen izaki gorena. Kant Argudio horrek ez gaitu guztiz jakintsua den izaki ordenatzaile batengana. Oso jakintsua den batengana bai, baina kontuan hartu behar dugu munduan dagoen desordena. Bestalde argudio horrek ez du frogatzen izaki hori kreatzailea dela, existitzen den horretan ordena ezarri duena dela baizik.

10 Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Mundua: Gure arrazoimenak eratu duen ideia da, gure inpresio guztien oinarria dela suposatuz. Ezin dugu ezagutu Berez den hori. Noumenoa Bereizi behar ditugu: Ezagut dezakegu Niretzat den hori. Fenomenoa

11 Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema
Arima - Nia: Gure arrazoimenak eratu duen ideia da, gure eragiketa psikiko guztien oinarria dela suposatuz. Gure eragiketa psikiko guzti horien azpian zerbait dagoela suposatzen du, eragiketa psikiko guzti horiei batasuna ematen dien substantzia dela suposatzen du. Ezin dugu jakin zerbait erreala den, fenomenikoa ez den zerbait baita.

12 Metafisika ez da posible zientzia bezala
Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema Ondorioa: Jainkoa, Mundua eta Nia gure arrazoimenak eratu dituen ideiak dira. Giza ezagumenak iritsi ez dituen errealitateak dira: ezin ditugu ezagutu. Ideia horien gaineko zientzia ez da posiblea. Metafisika ez da posible zientzia bezala


Descargar ppt "Immanuel Kant: Metafisikari dagokion problema"

Presentaciones similares


Anuncios Google