La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

TUMORREN EGITURA HISTOLOGIKOA

Presentaciones similares


Presentación del tema: "TUMORREN EGITURA HISTOLOGIKOA"— Transcripción de la presentación:

1 TUMORREN EGITURA HISTOLOGIKOA

2 Neoplasia: “Hazkunde berria”
Tumor: Koskor Neoplasia: “Hazkunde berria” Onbera Gaiztoa = Minbizia Onkologia: Neoplasiak ikertzen dituen Medikuntzaren arloa Onkologiaren arloan, tumor = neoplasia

3 Egitura histologikoa Tumor guztiek, onberek eta gaiztoek, bi osagai dituzte: Parenkima: Ugaltzen ari diren zelula neoplasikoak. Estroma: Parenkimari euskarria ematen diona, ehun konektiboz (lotzailez) eta odol hodiz osatua.

4

5 Estroma Behar-beharrezkoa da neoplasiak aurrera egin dezan.
Odola (oxigenoa eta elikagaiak) eramaten dizkie zelula neoplasikoei. Estroma gutxi badago, neoplasia biguna eta mamitsua izango da. Estroma ugaria eta kolagenizatua bada, neoplasia gogorra izango da. Kolageno ugari sortzeari, desmoplasia deritzo.

6

7 TUMORREN ONBERATASUNA ETA GAIZTOTASUNA
EZAUGARRIAK

8 TUMOR ONBEREN EZAUGARRIAK
ARKITEKTURALAK Tokiko hazkundea, ondoko ehunak estutuz edo konprimituz, baina infiltratu gabe. Ez dute ondoko ehunetako egitura desitxuratzen. Normalean, ez dute nekrosirik sortzen.

9 TUMOR ONBEREN EZAUGARRIAK
ZITOLOGIKOAK Zelula neoplasikoak eta jatorrizko ehuneko zelulak oso antzekoak dira. Nukleo-zitoplasma erlazioa, txikia da (1:4 – 1:6). Nukleoen eta zelulen neurrietan aldaketa gutxi edo bat ere ez, oro har. Atipiarik ez. Mitosirik ez, edo oso gutxi. Mitosi atipikorik ez.

10

11

12

13 TUMOR GAIZTOEN EZAUGARRIAK
ARKITEKTURALAK Jatorrizko ehuneko egitura desitxuratzen dute. Ondoko ehunak inbaditzen dituzte. Ertz infiltratzaileak dituzte. Nekrosia ohikoa da. Tumor handietan eta oso azkar hazten direnetan odol-ekarpena ez da nahikoa eta nekrosia sortzen da. Tumorren erdiko guneetan agertzen da, batik bat. Odol-hodiak eta gune perineuralak inbaditzeko joera.

14

15

16

17

18 TUMOR GAIZTOEN EZAUGARRIAK
ZITOLOGIKOAK (1) Zelulak eta nukleoak atipikoak dira: Neurriak eta formak aldatuta daude (anisozitosia eta anisokariosia). Nukleo atipikoak Pleomorfismoa: Nukleo handiak (N/Z > 1:3) eta irregularrak. Hiperkromasia (DNA ugari). Nukleoloak ikusten dira.

19 TUMOR GAIZTOEN EZAUGARRIAK
ZITOLOGIKOAK (2) Mitosiak. Ohi baino gehiago ikusten dira. Hala eta guztiz ere, mitosiak agertzeak ez du esan nahi tumorra gaiztoa denik, ezta prozesua neoplasikoa denik ere. Mitosi atipikoak, batzuetan. Zelulen eta nukleoen polaritatea galtzen da. Antolamendua galtzen da eta hazkunde anarkikoa sortzen da. Batzuetan, zelula neoplasiko erraldoiak agertzen dira (bi nukleokoak edo gehiagokoak).

20

21

22 TUMOR GAIZTOEK METASTASIAK SORRARAZTEKO GAITASUNA DUTE.

23

24 BEREIZTEA Bereizteak adierazten digu zein neurritan diren antzekoak zelula neoplasikoak eta euren kide normalak, bai morfologiari dagokionez, bai funtzioei dagokienez. Bereizterik ezari anaplasia deritzo.

25 Bereizte-mailak Bereizte handia (I. gradua - G I)
Bereizte ertaina (II. gradua - G II) Bereizte txikia (III. gradua - G III) Bereizi gabea (IV. gradua - G IV) Bereizi gabeko zelulaz osatutako tumorrei, tumor anaplasiko deritze.

26

27 Neoplasia Onberek Gaiztoek
Egitura: Jatorrizko ehunarekin antz handia dute. Hazkundea: Hedakorra, ondoko ehuna konprimituz, kapsula edo sasikapsula sortuz. Zenbait denboraz hazkunde jarraitua izaten dute baina, gero, hazteari uzten diote. Hazkunde abiadura: Mantsoa. Mitosiak: Gutxi eta tipikoak. Gaiztoek Egitura: Bereizte mailaren arabera. Hazkundea: Hedakorra edo infiltratzailea. Etengabeko hazkundea. Tratatzen ez bada, pazientearen heriotza dakar. Hazkunde abiadura: Arina. Mitosiak: Areagotuta daude eta atipikoak izan daitezke.

28 Bitarteko gaiztotasuna duten neoplasiak

29 Euren portaera biologikoa ezin da zehaztu ezaugarri morfologikoei soilik begiratuta.
“Borderline” tumor edo “gaiztotasun txikiko” tumor ere esaten zaie. Ohikoenak, obulutegietako zenbait tumor mota eta digestio-hodiko estromako tumorrak dira.

30

31 Tokian erasotzen duten tumorrak

32 Ez dute ia inoiz metastasirik sorrarazten.
Sortzen diren tokian egiten dute kaltea. Ondo erauzten ez badira, berriz agertzeko ahalmena dute. Larruazaleko kartzinoma basozelularra, dermatofibrosarkoma protuberans, fibromatosiak …

33

34


Descargar ppt "TUMORREN EGITURA HISTOLOGIKOA"

Presentaciones similares


Anuncios Google