La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

NEOPLASIEN HAZKUNDEA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "NEOPLASIEN HAZKUNDEA."— Transcripción de la presentación:

1 NEOPLASIEN HAZKUNDEA

2 HAZKUNDE-ABIADURA Zenbat denbora behar du neoplasia batek klinikoki agertzeko? Jatorrizko zelulak (10µm) 30 bikoizketa behar du 109 zelula sortzeko (1g-ko tumorra). Hau da klinikoki hauteman daitekeen tumor-masarik txikiena.

3 Hortik aurrera, beste 10 bikoizketa-ziklo behar du 1012 zelula lortzeko (1kg-ko tumorra). Tumor-tamaina horren gainetik pazienteak ezin omen du bizirik iraun. Eta beste 10 ziklorekin, 100 kg-ko tumorra.

4

5 ONDORIOA Tumor solido bat ikerketa klinikoan aurkitzen dugunean, bere bizi-zikloaren zatirik handiena egina du.

6 Tumorren hazkunde-abiadura
Hiru faktorek baldintzatzen dute: Zelulen bikoizte-denbora. Erreplikazio-masa osatzen duen zelula-zatikia. Tumor-masatik zer abiaduratan askatzen eta galtzen diren zelulak.

7

8 Bikoizte-denbora Tumor-zelulek zikloan sartzeko ohi baino oztopo gutxiago aurkitzen badute ere, bizi-zikloa ez da nahitaez azkarrago betetzen. Tumor askotan, ziklo zelularrak behar duen denbora luzeagoa da zelula normaletan behar duena baino, edo, gutxienez, iraupen berekoa da. Hau da, tumorra hazteak ez du esan nahi ziklo zelularraren denbora laburtuta dagoenik.

9 Hazkunde zatikia Hazkunde zatikiak adierazten digu zenbat zelulak osatzen duen ugaltze-masa tumor batean. Hasierako faseetan (aldi submikroskopikoetan) zelula kopururik handiena ugaltze-masan izaten da. Fase klinikoetan, ordea, zelula kopururik handiena G0 fasean dago.

10

11 Hazkunde-zatikia garrantzi handiko kontua da kimioterapia-tratamenduetan. Izan ere, farmako kimioterapiko gehienek zikloan dauden zeluletan baino ez dute eragina. Hortaz, hazkunde zatikia txikia bada (%5 adibidez), tumor-hazkundea mantsoa izango da baina kimioterapiaren eragina ere urria izango da.

12 Zelulak sortzea eta galtzea
Sortzen den zelula-kopurua galtzen dena baino handiagoa da; horrela, tumorrak aurrera egiten du. Hazkunde-zatiki handia duten tumorretan, desoreka hori nabaria da eta tumorrak azkar hazten dira (adibidez, zenbait leuzemia eta linfoma eta birikako zelula txikien karztinoma). Ohiko tumor askotan (kolonekoak, bularrekoak) alde hori oso txikia da (%10 gutxi gorabehera) eta hazkunde-abiadura, ondorioz, oso motela da.

13 Hedatzea, inbaditzeko ahalmena eta metastasiak
TUMORREN HEDAPENA Hedatzea, inbaditzeko ahalmena eta metastasiak

14 TOKIAN HEDATZEA Tumor onberak: Masa kohesibo eta hedakorrak; ondoko ehunak ez dituzte infiltratzen. Tumor gaiztoak: Ondoko ehunak infiltratu, inbaditu eta suntsitu egiten dituzte.

15 In situ kartzinoma Neoplasia gaiztoaren zitologia- eta arkitektura-ezaugarriak ditu baina ez du oinaldeko mintza (mintz basala) gainditzen. Ezin du metastasirik sortu. Jokabide biologikoari dagokionez, ez da gaiztoa. Sarkoma eta linfometan ez dago in situ faserik.

16

17 Kartzinoma inbaditzailea / infiltratzailea
Tumor gaiztoa da eta metastasiak sor ditzake. Tumor gaiztoaren jokaera biologikoa du.

18

19 METASTASIAK Neoplasia primarioarekin jarraitutasunik ez duten neoplasiaguneak dira. Metastasirik agertzen bada, tumor primarioa gaiztoa da, tumor onberek ez baitute metastasirik eragiten.

20 Tumor gaizto guztiek dute metastasiak eragiteko ahalmena.
Hala ere, zenbait tumor gaiztok ez du ia inoiz metastasirik sortzen: larruazaleko kartzinoma basozelularrak eta burmuineko gliomek, adibidez.

21 Barreiabideak Gorputzeko barrunbe edo gainaldeetatik.
Linfa-hodien bidez. Odol-hodien bidez.

22 Gorputzeko barrunbe edo gainaldeetatik
Peritoneoa da ohikoena (obulutegiko kartzinometan, sarritan gertatzen da). Pleura-barrunbetik, perikardio-barrunbetik, araknoidearen azpiko barrunbetik edo giltzaduraguneetatik ere gerta daiteke.

23

24

25 Linfa-hodien bidez Kartzinometan oso bide ohikoa da, hasierako sakabanaketan. Sarkomek ere erabil dezakete bide hau baina maiztasun txikiagoarekin. Normalean, linfa drainatzeko bide naturaletatik gertatzen da linfa bidezko barreiatzea.

26 ESKUALDEKO NEOPLASIA GONGOIL GAIZTOA LINFATIKOAK URRUTIKO ODOL GONGOIL
Linfa-hodiak L i n f a h o d k O d o l h i a k ODOL ZIRKULAZIOA URRUTIKO GONGOIL LINFATIKOAK

27

28 Gongoil linfatikoak handitzeari linfadenitis deritzo
Gongoil linfatikoak handitzeari linfadenitis deritzo. Tumorren kasuan, bi arrazoirengatik gerta daiteke: Gongoilean metastasia sortu delako Gongoilean hiperplasia-erreakzioa sortu delako, metastasirik gabe.

29 Beraz, minbizia daukan paziente batengan gongoil linfatiko bat handituta agertzeak ez du esan nahi, ezinbestean, metastasirik sortu denik. Hala eta guztiz ere, gongoilak ikertu beharko ditugu. Bestalde, gongoil linfatikoetako metastasiak tumor baten lehenengo seinalea izan daitezke.

30

31 Gongoil zentinela (begiralea, zaintzailea, zelataria)
Tumorretik datorren linfa hartzen duen lehenengo gongoila da, eskualde linfatiko batean. Koloreztatzaileak edo markatzaile erradioaktiboak erabiltzen dira.

32

33

34

35

36 Odol-hodien bidez Sarkometan gertatzen da, sarri.
Kartzinomekin ere agertzen dira. Zainen bidez eta arterien bidez izan daiteke.

37 Zainen bidez: Zelula neoplasikoak odolarekin batera mugitzen dira eskualdeko drainabideetatik. Metastasiak sarrien hartzen dituzten organoak: Gibela. Birikak. Hezurrak.

38 Kartzinoma mota batzuek zainak inbaditzeko joera daukate:
Giltzurruneko kartzinoma Tiroide guruineko kartzinoma Gibeleko kartzinoma

39

40

41 Arterien bidez: Zailagoa da arterien barruan sartzea zainen barruan sartzea baino, arteriek horma lodiagoak baitituzte. Biriketako kapilarretan zehar edo zaina-arteria loturen bidez.

42

43

44 METASTASIEN GARAPENA Bi fase ditu: Zelulaz kanpoko gaia inbaditzea.
Hodien bidez hedatzea eta tumor-zelulak ezartzea.

45

46 Zelulaz kanpoko gaia inbaditzea
Aldaketa hauek gertazten dira: Zelulen arteko atxikidura gutxiagotzea Zelulaz kanpoko gaia suntsitzea. Proteasak (entzima proteolitikoak) Zelula neoplasikoak migratzea

47

48 Hodien bidez hedatzea eta tumor-zelulak ezartzea
Tumor-zelulen multzoak, hodien barnean Plaketa + tumor-zelulen multzoak Endotelioari atxikitzea Mintz basaletik kanporatzea Ehunean ezartzea

49


Descargar ppt "NEOPLASIEN HAZKUNDEA."

Presentaciones similares


Anuncios Google