La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Eliza Katolikoaren oinarrizko otoitzak

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Eliza Katolikoaren oinarrizko otoitzak"— Transcripción de la presentación:

1 Eliza Katolikoaren oinarrizko otoitzak
1

2 GURUTZEAREN SEINALEA Gurutze Santuaren seinaleagatik gure etsaiengandik libra gaitzazu, gure Jaun eta Jainkoa. Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.. 2

3 Gure Aita Gure Aita, zeruetan zarena, santu izan bedi zure izena, etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere, emaiguzu gaur egunhonetako ogia, barkatu gure zorrak guk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero eta ez gu tentaldira eraman baina atera gaitzazu gaitzetik. Amen 3

4 Aintza Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Hasieran izan bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. 4

5 AGUR MARIA Agur Maria graziaz betea, Jauna da zurekin, bedeinkatua zera zu andre guztien artean eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua Jesus. Santa Maria Jaungoikoaren Ama erregutu ezazu gu pekatarion alde orain eta gure heriotzeko orduan. Amen. 5

6 EGUNA ESKAINTZEKO Jesu Kristo nire Jauna, Mariaren bihotz garbiaren bitartez zure Bihotzari ematen natzaio eta Zurekin eskaintzen naiz Aitari aldareko sakrifizio santuan, gaurko nire otoitzekin eta lanekin, sufrimenduarekin eta pozekin, mundua salbatzeko eta zure erreinua gugana etor dadin. 6

7 ANGELUSA -Jainkoaren aingeruak adierazi zion Mariari.
-Eta Espiritu Santuaren egitez sortu zuen. Agur Maria… -Hona hemen Jaunaren mirabea. -Gerta bekit zuk diozun bezala. Agur Maria… -Eta Jainkoaren Semea gizon egin zen. -Eta gure artean bizi izan zen. Agur Maria… -Otoitz egizu gure alde Jainkoaren Ama done horrek. -Jesu Kristoren aginduak irabaz ditzagun. Egin dezagun otoitz: Ixuri Jauna gure bihotzetan zure grazia, aingeruak esanik Jesu Kristo zure Semea gizon egin dela jakin dugunoi, Haren nekaldi eta gurutzearen bidez piztuerako aintzara iritsi gaitezen. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen. Aintza Aitari… 7

8 MAHAIA BEDEINKATZEKO Bedeinka gaitzazu Jauna eta bedeinka itzazu zure ontasunetik hartu ditugun dohai hauek, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen. 8

9 Kredoa Sinisten dut Jaungoiko Aita Ahalguztidun, Zeru Lurren egilea. Sinisten dut Haren seme bakar Jesukristo gure Jauna. Espiritu Santuaren egitez sortu eta Andra Maria birjinagandik jaio zena. Pontzio Pilatoren menpean nekaldua, Kurutzean josia, hila eta hobiratua izan zena. Infernuetara jaitsi eta Hirugarren egunean hilen artetik biztu zena. Zeruetara igo eta Jaungoiko Aita Ahalguztidunaren eskuin aldean jarririk dagoena. Handik biziak eta hilak epaitzera etorriko dena. Sinisten dut Espiritu Santua, Eliza santu Katolikoa, Santuen Alkartasuna, Bekatuen barkamena, Haragiaren biztuera eta Betiko Bizitza. Amen. La fe es un regalo que recibimos gratuitamente en la Iglesia como auténtico don de Dios. Como la llama, si no se propaga se extingue. 9

10 DAMU OTOITZA Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori. Zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako damu dut bihotz bihotzez, damu dut zu nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere bekaturik ez egiteko, aitortu eta bekatuen ordaina betetzeko. Amen. 10

11 SALBEA Agur erregina, ama errukiorra, gure bizi, gozo eta itxaropen, agur. Zuri deiez gaude, Ebaren ume zuri aiezka, antsiz eta negarrez, negar herri honetan, erbesteratuok, ea bada, itzul itzazu gugana zure begi errukitsu horiek eta erbeste honen ondoren erakus ezaiguzu Jesus zure sabeleko fruitu bedeinkatua. O bihotz bera, o errukior, o Maria Birjina gozoa! Otoitz egizu gure alde, Jainkoaren ama done horrek zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun. Amen. 11

12 Eskerrak emateko eguna bukatzerakoan Orain, lokartu aurretik,
Gaur, egun osoan, eman didazu zure laguntza eta maitasuna; eman didazu biziaren poza ere. Orain, lokartu aurretik, hauxe esaten dizut: Eskerrik asko, Aita!   12

13 ESPIRITU SANTUARI ETA AINGERU ZAINDARIARI
Zeru-lurren egile zeran Espíritu Santua zatoz eta bete gure bihotzak, piztu gugan maite sua. Aingeru zaindari, lagun on hori gau eta egun lagun niri. Ez nazazu inoiz ni bakarrik utzi. Nik zerurako nahi dut bizi. 13


Descargar ppt "Eliza Katolikoaren oinarrizko otoitzak"

Presentaciones similares


Anuncios Google